25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

57/2009 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Garraio zuzendari nagusiak emana, errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probetarako dei egiten duena.

Uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretua 2007ko 184. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2an. Horren bidez, errepide bidezko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu zen. Errege dekretu horrek Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2003ko uztailaren 15ean eman 2003/59/EE Zuzentaraua Espainiako zuzenbidera bildu zuen.

Foru dekretu horretan, hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko baldintzak arautu ziren, baita Europar Batasuneko edozein estatutan finkaturiko enpresen ibilgailuak Espainiako errepideetan gidatzeko behar diren prestakuntza etengabeko ikastaroak egitekoak ere. Izan ere, horretarako nahitaezkoa da C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimenen jabe izatea.

Errege dekretu horren 15. artikulua betetzeko asmoz, bidezkoa da agiri hura lortzeko behar diren probetara dei egitea, I. eranskinean ezartzen diren oinarriekin bat.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko behar diren probak egiteko deialdia onestea. Izan ere, agiri hori behar da Gidarien Orotariko Erregelamenduan zehazten diren C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimenen jabe izatea nahitaezko baldintza duten ibilgailuak Espainiako errepideetan gidatzeko.

2. Honako hauek izendatzea probetarako epaimahaiko kide:

-Mahaiburua: Jesús Posadas Martínez jauna, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Beatriz Sanz García andrea, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Mahaikideak: Charo Loitegui Biurrun andrea, Garraioen Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Jesús Armendáriz Mateo jauna, Garraioen Ustiapenerako Ataleko burua.

Ana Belén Gracia García andrea, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari atxikitako industriako ingeniaria.

-Ordezkoak:

Gloria Arancón Largo andrea, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikokoa).

Angel Goñi Gironés jauna, Garraioen Plangintza eta Proiektuetarako Ataleko burua.

Iñaki Azcona Mendizábal jauna, Bidaiarien Garraioa eta Garraioaren Operadoreak Kudeatzeko Bulegoko burua.

-Idazkaria:

Carmen Castiella Sánchez Ostiz andrea, Ikuskatzailetza Ataleko eta Arbitraje Batzordeko burua.

-Ordezkoa: María Jesús Gutiérrez Gutiérrez andrea, Garraioaren Ikuskapen Bulegoko burua.

3. Deialdiko oinarriak onestea, I. eranskinean ageri direnak.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau Garraioen Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuari, Ustiapen Atalari eta mahaikideei igortzea.

6. Adieraztea ebazpen honek eta diola bide administratiboari bukaera ematen eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko otsailaren 13an.-Garraio zuzendari nagusia, Susana Labiano Bastero.

I. ERANSKINA

Deialdiko oinarriak

Lehena.-Izangaien orotariko baldintzak.

Proba hauetan onartuak izateko, baldintza hauek bete beharko dira.

-Aginduzko ikastaroak gainditu izana, bai modalitate arruntean, bai modalitate azeleratuan, azterketa egin aurreko sei hilabeteetan, uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedaturikoarekin bat.

-Nafarroako Foru Komunitatean benetan eta etenik gabe bizitzea eta hori frogatzea. Hala ere, beste autonomia erkidego batean bizi direnak ere aurkezten ahalko dira, arrazoiak emanik, organo dei egilearen baimena badute.

Izangaiaren ohiko helbidea zein den jakiteko, indarra duen nortasun agiri nazionalean ageri dena hartuko da kontuan. Agiri horretan ageri den helbidearen ordez beste bat onartuko da honako kasu hauetan:

1. Izangaiak erroldatze agiriaren bidez frogatzen duenean azken urteko 185 egun naturaletan, gutxienez, helbidea Nafarroako Foru Komunitatean izan duela. Horretarako, ariketak egiteko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita kontatuko da.

2. Izangaiak frogatzen duenean, helbidea azken urteko 185 egunetik beheiti beste toki batean edukirik ere, familiagatik edo lanagatik bizilekuz aldatu behar izan duela. Jarduera jakin bat egiteko herri batean egonaldi mugatua baldin bada, azken baldintza hori ez dela bete ulertuko da. Unibertsitate, eskola edo ikastetxe batera joateak ez dakar ohiko helbidearen aldaketarik.

Bigarrena.-Eskabideak.

1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek bide hauetako bat erabiliz aurkeztu beharko dute eskabidea:

-Interneten bidez, Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es atarian ageri den inprimakia betez, "Zerbitzuak" barruan "Bestelako zerbitzuak, gaika" atalaren "Garraioak" azpiatalekoa, hain zuzen ere.

-Eskabidea, oinarri hauen II. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa, aurkeztu behar da Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbidea, 3, behea). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (2002ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 7koa) nahiz Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluaren 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan. Eskabidea Internetetik atera edo Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuan eska daiteke.

2. Eskabideaz gainera, bi kasuetan, eskatzaileek honako agiriak ere aurkeztu beharko dituzte.

a) Indarra duen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

Nortasun Agiri Nazionalean ageri den helbidea Nafarroako Foru Komunitatekoa ez bada, erroldatze agiriarekin frogatu beharko du Nafarroan duela helbidea; agiri horretan adierazi beharko da azken urteko 185 egun naturaletan, gutxienez, Nafarroako Foru Komunitatean helbideraturik egon dela. Horretarako, probak egiteko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita kontatuko da.

Erroldako antzinatasuna 185 egunetik beherakoa baldin bada, helbidea Nafarroako Foru Komunitatera aldatzera behartu duten familia edo lan arrazoien azaltzen dituen agiria aurkeztu beharko da.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 11,00 euro pagatu direla frogatzen duen agiria, azterketara aurkezteko eskubide gisa.

3. Eskabidea interneten bidez egiten bada, agiri horiek Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzura igorriko dira posta ziurtatuaren bidez (Yanguas y Miranda kaleko 5era, Iruñeko 31002 posta kodera) edo bestela Nafarroako Gobernuko edozein erregistro ofizialetan aurkeztuko dira. Bestela, agiriak eskabideari erantsiko zaizkio.

Azterketarako inskripzioa eskatzen ahalko da aurreko prestakuntza ikastaroa bukatua ez izanagatik ere, baldin eta ikastaroa eskabideak zuzentzeko epea iragan baino lehen bukatzen bada eta epe horretan Administrazioaren aurrean modu fede-emailean frogatzen bada hura gainditu dela (ikastaroa egin deneko ikastetxeak aurkeztu behar duen ziurtagiri telematikoaren bidez).

Probetarako izena emateko bidea bat edo beste izan, bai eskabidea bai agiriak oinarri hauen III. eranskinean adierazten diren epeetan aurkeztu beharko dira:

Eskabideak kasuan kasuko deialdirako bakarrik balioko du. Hurrengo deialdietan proba egin nahi bada, berriro bete beharko da. Kasu horretan aski izanen da eskabidea eta ordainketa gutuna aurkeztea, eskabidean adierazirik gainerako agiriak ez dituela aurkeztu, Administrazioak badauzkalako, izangaiak aurreko deialdietan aurkeztuak dituelako.

Hirugarrena.-Eskabideak aurkezteko epeak deialdi bakoitzerako III. eranskinean ageri dira.

Laugarrena.-Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda eta behin betikoa.

1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda eta probak eginen direneko tokia eta orduak Garraioen Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuko bulegoetako iragarki oholean, Iruñeko Yanguas y Miranda kaleko 5ean argitaratuko dira, oinarri hauen III. eranskinean deialdi bakoitzerako adierazten diren egunetan.

Bazterturiko izangaiek erreklamazioak aurkeztu eta, bidezkoa bada, akatsak zuzentzen ahalko dituzte, oinarri hauen III. eranskinean deialdi bakoitzerako adierazten den eguna bitarte.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak ere oinarri hauen III. eranskinean deialdi bakoitzerako adierazten diren datetan argitaratuko dira.

Bosgarrena.-Proben bilakaera.

Izangaiek NANa edo, epaimahaiaren arabera, nortasuna aski den moduan frogatzen duen beste agiri bat aldean dutela agertu beharko dute probetara.

Seigarrena.-Azterketaren egitura eta kalifikazioa.

Azterketaren xede den arloari, proben egiturari eta horien kalifikazioari dagokienez, errepide bidezko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu zuen uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuan xedatu bezala eginen da.

Azterketak test motako 100 galdera edukiko ditu. Galdera horiek launa erantzun izanen dituzte. Erantzun zuzenak puntu batez baloratuko dira. Okerrengatik 0,5 puntu kenduko dira. Erantzun gabe uzten diren edo erantzun bat baino gehiago dauzkaten galderengatik ez da punturik kenduko ez eta emanen ere.

Azterketa gainditzeko gutxienez ere 50 puntu lortu beharko dira.

Ariketa idazteko gehienez ere bi ordu izanen dira.

Lanbide gaitasunaren agiria duten gidariek, bidaiari edo salgai garraioa egiteko jarduerak handitu edo aldatu nahi badituzte, uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren I. eranskinaren 2. ataleko 1.4, 1.5, 2.2 eta 3.7 helburuei dagokien azterketa zatia eginen dute bakarrik, bidaiari garraioan aritu nahi badute, eta testu beraren I. eranskinaren 1. ataleko 1.4, 2.2 eta 3.7 helburuei dagokien zatia, salgai garraioan aritu nahi badute.

Zazpigarrena.-Probak gainditu dituztenen zerrenda.

1. Ariketak kalifikatu ondoren, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda jarriko du Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko bulegoetako iragarki oholean (Yanguas y Miranda kalea, 5, Iruña) eta www.navarra.es webgunean, "Zerbitzuak" tituluaren "Zerbitzu guztiak" atalaren barruan, "Garraioa" azpiatalean, eta Garraio zuzendari nagusiari igorriko dio.

2. Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onesteko Garraio zuzendari nagusiak emanen duen Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunerako agiria lortzeko probetan izena emateko eskabidea

A) Eskatzailearen datuak:

Lehen deitura:

Bigarren deitura:

Izena:

NAN zenbakia:

Jaioteguna:

Jaioterria:

Nazionalitatea:

Telefono zenbakia:

Helbidea (kalea, zenbakia):

Helbidearen herria:

Helbidearen probintzia:

Posta kodea:

Ikastaroa egin dueneko zentroa:

Ikastaroa bukatu zueneko eguna:

Ikastaro mota: arrunta f, azeleratua f

Errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunerako agiria lortzeko Garraio zuzendariak ............................. Ebazpenaren bidez onetsiriko probetarako deialdian onartua izatea eskatzen dut. Deialdi hori ........................... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

B) Egin nahi ditudan probak (X jarri bidezko den tokian).

Hasierako kualifikazioa, bidaiariendako:

f Modalitate azeleratua.

f Modalitate arrunta.

Hasierako kualifikazioa, salgaiendako:

f Modalitate azeleratua.

f Modalitate arrunta.

C) Azterketa egiteko tasa 11,00 eurokoa da.

Iruñean, ...........(e)ko..............aren .....(e)an.

Sinadura

III. ERANSKINA

Eskabideak argitaratzeko, behin-behineko zerrendak argitaratzeko, akatsak zuzentzeko eta behin betiko zerrendak eta azterketak egiteko egunak argitaratzeko epeak

09/03/04tik 09/03/25era

2009ko martxoaren 31

2009ko apirilaren 17a

2009ko apirilaren 20a

2009ko apirilaren 24a

09/05/11tik 09/05/29ra

2009ko ekainaren 4a

2009ko ekainaren 18a

2009ko ekainaren 22a

2009ko ekainaren 26a

09/07/13tik 09/07/31ra

2009ko abuztuaren 6a

2009ko abuztuaren 20a

2009ko abuztuaren 24a

2009ko abuztuaren 28a

09/09/07tik 09/09/25era

2009ko urriaren 1a

2009ko urriaren 15a

2009ko urriaren 19a

2009ko urriaren 23a

09/10/26tik 09/11/13ra

2009ko azaroaren 20a.

2009ko abenduaren 10a

2009ko abenduaren 14a

2009ko abenduaren 18a

Iragarkiaren kodea: F0902402