25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

71/2009 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak emana, 2009ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren, otsailaren 20koaren paperezko gaztelaniazko bertsio zuzendua argitaratzeko agintzen duena.

2009ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren, otsailaren 20koaren paperezko gaztelaniazko bertsioa eta Nafarroako Aldizkari Ofizial bereko paperezko euskarazko bertsioa nahiz gaztelaniazko zein euskarazko bertsio elektronikoak ez datoz bat. Hortaz, bidezkoa da hura zuzentzea, bermatuta geratzeko argitalpen horren ofizialtasuna eta egiazkotasuna, bai eta indarreko ordenamendu juridikoan eta, bereziki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako publizitate ondorioak ere.

Egiaztatu da bat ez etortze horren arrazoia aipatu zenbakiaren paperezko gaztelaniazko bertsioaren akats material bat izan dela. Bertsio hori ez dator bat ez Nafarroako Aldizkari Ofizial bereko paperezko euskarazko bertsioarekin ez gaztelaniazko nahiz euskarazko bi bertsio elektronikoekin; azkeneko bi horien integritatea eta indemnitatea bertsio elektroniko horien segurtasun sistemek bermatzen dute, eta bi bertsio horiek paperezko euskarazko bertsioarekin bat etortzen dira edukiari dagokionez. Beraz, bidezkoa da paperezko gaztelaniazko bertsioa beste hiru bertsioetara egokitzea.

Horretarako, 2009ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren, otsailaren 20koaren paperezko gaztelaniazko bertsio zuzendua argitaratuko da, Nafarroako Aldizkari Ofizial bereko beste bertsioen eduki berberarekin, eta haren goiburuan adieraziko da bertsio zuzendua dela.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bidez eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 116/2007 Foru Dekretuari jarraikiz emandako ahalmenak baliatuz,

EBATZI DUT:

1. 2009ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren, otsailaren 20koaren, paperezko gaztelaniazko bertsio zuzendua argitaratzeko agintzea, horren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizial bereko gaztelaniazko bertsio elektronikoaren edukiarekin zehatz-mehatz eta osoki bat etortzeko.

2. Paperezko gaztelaniazko bertsio berriaren goiburuan adieraztea bertsio zuzendua dela, eta bertan aipatzea ebazpen hau, eta dagokion Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dela.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko otsailaren 20an.-Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Ildefonso Sebastián Labayen.

Iragarkiaren kodea: F0902662