25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

7/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 4koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, museoentzako eta bilduma iraunkorrentzako laguntzak emateko deialdiaren hiru modalitateetako oinarri arau-emaileak onetsi, haien kontzesiorako aurreikusitako gastua baimendu eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea agintzen duena.

1985. urtetik aurrera, Nafarroako Gobernuak museoentzako laguntzak eman ditu, haien titulartasuna zeinahi delarik ere. Laguntza horiek abenduaren 27ko 249/1985 Foru Dekretuaren eta irailaren 6ko 259/1993 Foru Dekretuaren bidez arautu ziren. Bi dekretuok 2005. urtean indargabetu ziren, laguntzen kontzesioa sektorearen egoera berrira eta diru-laguntzen gaineko araudi berrira egokitzeko.

Museoak eta bilduma museografiko iraunkorrak mantentzea, haien jarduerak sustatzea eta dagozkien eginkizunak egoki burutzeko behar dituzten inbertsioei sostengua ematea gizarte-interesekotzat jotzen da.

Deialdi hauen xede diren laguntzetarako guztirako zuzkidura 560.000 eurokoa da eta museo eta bilduma museografiko iraunkorrren funtzionamendua, zabalkunderako jarduera eta ekintzak eta inbertsioak finantzatzeko erabiliko dira.

Horrenbestez, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Deialdi hauen oinarriak onestea:

a) 2009. urtean museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako diru-laguntzak emateko deialdi publikoa. Gehieneko zuzkidura 135.000 eurokoa izanen da.

b) 2009. urtean museoen eta bilduma museografiko iraunkorren zabalkunderako jarduera eta ekintzetarako diru-laguntzak emateko deialdi publikoa. Gehieneko zuzkidura 45.000 eurokoa izanen da.

c) 2009. urtean museoen eta bilduma museografiko iraunkorren inbertsioetarako diru-laguntzak emateko deialdi publikoa. Gehieneko zuzkidura 380.000 eurokoa izanen da.

2. Diru-laguntzetan 560.000 euroko gastua baimentzea, 2009ko aurrekontuko kontu-sail hauen kontura:

A20003-A2310-4816-333100 "Museoentzako eta erakusketa iraunkorrentzako laguntzak", 180.000 euro.

A20003-A2310-7816-333100 "Museoentzako eta erakusketa iraunkorrentzako laguntzak", 380.000 euro.

3. Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Deialdiaren eta haren oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, eta deialdiaren berariazko edo presuntziozko ebazpenaren aurka, berriz, gora jotzeko errekurtsoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko Departamentuko kontseilariari zuzendua. Bi errekurtso horiek errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean jarri beharko dira, hurrenez hurren.

Toki entitateek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

5. Foru agindu hau Museoen Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ogasuneko kontu-hartzaile delegatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 4an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak, Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamenduan laguntzeko asmoz, deialdi hau egin du, guztira 135.000 euroko zuzkidura duena. Honako hauek dira oinarriak:

NAFARROAKO MUSEOEN ETA BILDUMA MUSEOGRAFIKO IRAUNKORREN FUNTZIONAMENDUAN LAGUNTZEKO DEIALDI PUBLIKOA, 2009RAKO

Foru agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzetan gehienez ere 135.000 euro banatuko dira, A20003 A2310 4816 333100 "Museoentzako eta erakusketa iraunkorrentzako laguntzak" kontu-sailaren kontura.

Diru kopuru horri eransten ahalko zaio, hala behar izanez gero, museoen eta bilduma museografiko iraunkorren zabalkunderako jarduera eta ekintzetarako diru-laguntzak emateko deialdia ebatzi ondoren gelditzen den saldoa.

ERANSKINA

Oinarriak

1.-Xedea.

1.1. Deialdi honen helburua da 2009. urtean Nafarroako Foru Komunitateko museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako diru-laguntzak ematea.

1.2. Funtzionamendurako laguntzak 10.000 eurokoak izanen dira.

Diru-laguntza handiagoa ematen ahalko da titulartasun pribatuko museoentzat edo bilduma museografiko iraunkorrentzat, baldin eta titularrak justifikatzen badu, bere eskaeran, premia larria duela, eta instalazio egokiak baditu, eta aurkezten badu dagokion toki erakundearen konpromiso irmoa, entitatearen funtzionamenduan ekonomikoki laguntzeko 2009. urtean. Osagarri hori ezin izanen da toki entitateak hitz emandako ekarpena baino handiagoa izan eta, ez da inondik ere 10.000 eurotik goitikoa izanen.

2.-Hartzaileak.

Diru-laguntza hauek eskuratzen ahalko dituzte baldintza hauek betetzen dituzten toki entitateek eta pertsona fisiko edo juridikoek:

-Laguntzaren xede den museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren titularra izatea. Museoak edo bildumak Nafarroan kokatua eta jendearentzat irekia behar du.

-Pertsona juridikoa izanez gero, eskabidea aurkezten den egunean legez eratutako entitatea izatea.

-Onuradun izateko baldintzak betetzea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera. Horretarako, eskatzaileak erantzukizuneko aitorpena, 2. eranskinekoa, aurkeztu beharko du.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian aurreikusitakoaren ondorioetarako, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentzian, Nafarroako Ogasun Publikoan eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzan tributu arloko betebeharrak eguneratuak izatearen ziurtagiria eska dezan.

Museoen edo bilduma museografiko iraunkorren titularrek ezin izanen dituzte laguntza hauek eskuratu, baldin eta Nafarroako 2009ko aurrekontu orokorretako kontu-sailik badute euren izenean.

3.-Eskaerak aurkeztea.

3.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduaren araberakoak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira, Iruñeko Navarrería kaleko 39an (31001 posta kodea), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetatik edozeinetan.

Eskaera aurkeztuko da Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko Museoen Zerbitzuari zuzendua, eta ohar modura jarriko da "Museoentzako eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako diru-laguntzak emateko deialdia, 2009. urterako".

3.2. Eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.-Agiriak.

4.1. Eskaerarekin batera (1. eranskina) agiri hauek aurkeztu beharko dira, jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak:

a) 2. oinarrian xedatutakoa egiaztatzen duen agiria. Jendearentzako irekia edukitzeko ordutegiari buruzko erantzukizuneko aitorpena aurkeztuko du eskatzaileak, 2009. urteari dagokiona, astean eta urte-sasoietan gertatzen diren aldaketak eta bestelakoak zehaztuz.

b) Eskatzailearen NANa eta eskatzaileak noren edo zeren izenean parte hartzen duen egiaztatzeko agiriak.

c) Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren eraketaren agiria.

d) Ondorengo datuak, bederen, dauzkan memoria: bildumaren deskribapena, hirugarrenek gordailu gisa utzitako piezen deskribapena eta gordailu horietarako baldintzak; eraikinaren eta bere instalazioen deskribapena eta haren guztiaren egungo egoera; langileak.

e) Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardueraren memoria eta kontuak (gastuak eta diru-sarrerak), 2008. urteari dagozkionak.

f) Jardueren plana eta gastuen eta diru-sarreren aurrekontua 2009. urterako, 3. eranskinean agertzen den ereduaren arabera. Entitate publikoek museorako edo bilduma museografiko iraunkorrerako bideratu dituzten kontu-sailen ziurtagiria aurkeztuko dute.

g) Museoa edo bilduma museografiko iraunkorra ikusteko sarrerako tarifen ziurtagiria.

h) Laguntza horren beharrari buruzko memoria, ahalik eta zabalena, eta eskaera hori justifikatzeko eskatzaileari beharrezkoak iruditzen zaizkion xehetasun guztiak.

i) Baliatu nahi bada 1.2 oinarriko bigarren lerroaldean xedatutakoa, diru-laguntza handiagoa emateko espresuki egindako eskaera, premia larriaren arrazoia xehero justifikatuta, eta, horri erantsita, osoko bilkuran hartutako erabakia edo Alkatetzak emandako ebazpena, onartutako laguntza ekonomikoa zehaztu eta ziurtatzen duena.

j) Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak funtzionatzeko dituen laguntza edo diru-laguntzen berri ematen duen aitorpen esplizitua, edo, horrelakorik ez bada, inongo laguntzarik ez dela erabiltzen ari adierazten duen aitorpena. Laguntza eskaera hau aurkezterakoan, oraindik ere ebatzi gabeko beste laguntza eskaeraren bat baldin bada, hori ere aipatu beharko da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4 artikuluari jarraikiz, eskatzaileak uste badu errekeritzen zaizkion agirietakoren bat lehendik Foru Administrazioak baduela, bere eskabidean adieraz dezake.

4.2. Diru-laguntza eskabidea behar bezala betea ez badago, interesdunari zuzen dezala eskatuko zaio. Horretarako, zazpi egun balioduneko epea emanen zaio, akatsa zuzentzeko jakinarazi eta biharamunetik hasita. Eskatzaileak hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko da; hortaz, espedientea artxibatzeko ebazpena eman eta halaxe jakinaraziko zaio.

5.-Tramitazioa.

5.1. Eskaerak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Museoen Zerbitzuak tramitatuko ditu.

5.2. Batzorde batek baloratuko ditu aurkezten diren eskaerak eta behar den proposamena helaraziko dio Kultura zuzendariari, hogei egun naturaleko epean, zuzenketa fasean aurkezten den azkeneko agiria jasotzen denetik hasita. Batzordeburua Carmen Valdés Sagüés, Museoen Zerbitzuko zuzendaria, izanen da eta, batzordekideak, honako hauek: Susana Irigaray Soto, Museoen Ataleko burua, eta Koldo Lasa Aristu, Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordeko kidea.

Beharrezkoa bada, Museoen Zerbitzuko zuzendariaren ordez, Miguel Angel Hurtado Alfaro jauna arituko da, Nafarroako Museoaren Ataleko burua; Susana Irigaray Soto andrearen ordez, Alicia Irurzun Santa Quiteria andrea, Museoen Zerbitzuko goi mailako teknikaria, eta, Koldo Lasa Aristu jaunaren ordez, José Luis Ramírez Sádaba jauna, Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordeko kidea.

5.3. Batzordeak honela baloratuko ditu eskaerak:

Lehenik eta behin, funtzionamendua bermatzeko egiazko premia ekonomikoa frogatzen duten museoen eta bilduma museografiko iraunkorren eskaerak baloratuko ditu. Laguntza eskuratuko dute, 5.4 puntuko irizpideen arabera, 5.7 puntuan eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen duten eskabideek, deialdiko zuzkidurak horretarako aukera ematen duen heinean.

Bigarrenez, dirurik aski izanez gero, Batzordeak gainerako eskaerak baloratuko ditu, funtzionamendurako baliabide ekonomiko aski baldin badute ere. Baloratzerakoan kontuan hartuko dira 5.4 eta 5.7 puntuetako irizpide berberak.

5.4. Funtzionamendurako aurkezten diren eskaeren balorazioa, gehienez ere, 100 puntukoa izanen da, eta laguntzaren zenbatekoa zehazteko, 1.2 oinarrian ezarritakoaren arabera, Batzordeak honako hauek hartuko ditu kontuan:

-Museoko bildumen edo bilduma museografiko iraunkorraren kultur balioa, bai eta haiek biltzen diren eraikinarena, eta erakusketaren kalitatea (%40).

-Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak kultur arloan egindako bidea (%30).

-Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak Nafarroako Foru Komunitateko turismoaren eta kulturaren esparruan duen eragina (%30).

5.5. Batzordeak, erabakiak hobeki hartu ahal izateko, argibide gehiago eska ditzake, baita eskatzailea bera agertzea ere.

5.6. Batzordeak, zer eskaera aurkezten diren ikusirik, behar duen aholkularitza teknikoa eskatzen ahalko du, bai Foru Administrazioan bertan bai kanpoko adituena. Hortik hartutako txostenak laguntzak ebazteko espedientean sartuko dira.

5.7. Ez dute inola ere laguntzarik jasoko 50 puntura iristen ez diren eskaerek, Balorazio Batzordeak deialdi honetako 5.4 oinarriari jarraikiz egindako balorazioaren arabera.

5.8. Balorazio Batzordeak Museon Zerbitzuari igorriko dio proposamena. Horrek, onuradunek baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen duen txostenarekin batera, Kultura zuzendari nagusiari igorriko dio proposamena.

6.-Ebazpena.

6.1. Laguntzak Kultura zuzendari nagusiaren ebazpen bitartez esleituko dira, eta hark deialdia osorik edo hein batean hutsik gelditu dela deklaratzen ahalko du, eskaerarik aurkezten ez bada edo eskatzaileek deialdian ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte. Ebazpen hori eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean paratuko da.

6.2. Kultura Zuzendaritza Nagusiak laguntzak bi epetan ordainduko ditu.

Onarturiko laguntzaren %60 ebazpenarekin batera, aurrerakin gisa.

Nolanahi ere, aurrerakin horien ordainketa onartutako obligazioei aurre egiteko aurreikusirik dauden funts likidoen egoeraren mende egonen da. Hortaz, aurrerakinak Ekonomia eta Ogasun Departamentuak espresuki baimendu beharko ditu.

Gainerako %40 lanak bukatu ondoren ordainduko da, egindako jardueraren memoria eta gastuen ziurtagiriak aurkeztutakoan.

Egiaztagiri horiek jatorrizkoak edo, bestela, konpultsatutako fotokopiak izanen dira, 2009. urteari dagozkionak, eta behar bezala beterik egon beharko dute, maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren arabera, haren bidez onetsi baitzen fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua.

Gastuen egiaztagiriekin batera, dokumentu sinatu bat aurkeztu beharko da, egiaztagiri guztiak zerrendaturik jasotzen dituena, kontzeptuz kontzeptu eta eskaeran aurkeztutako aurrekontuaren hurrenkera berean jarriak, guztira justifikatutako diru-kopurua adieraziz.

6.3. Diru-laguntzaren xedeko helburu, proiektu, jarduera edo jokabidearen gastu guztiak justifikatuko dira.

Jarduerak diru-laguntzaz gain norberaren funtsekin edo bestelako diru-laguntza edo baliabideekin finantzatuak izan direnean, justifikazioan adierazi beharko da funts horien zenbatekoa, jatorria eta nola aplikatu diren diru-laguntzen xede diren jardueretara.

6.4. Diru-laguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik goitikoa bada, obren exekuzio gastuen kasuetan, edo 12.000 eurotik goitikoa, ekipo ondasunak erosteko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta diru-laguntzaren xede diren kostuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina enpresa ez badago, edo gastua egin bada diru-laguntza eskatu baino lehen. Hori justifikatzeko, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legeari jarraituko zaio.

6.5. Frogagiriak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 1ean bukatuko da. Behin epe hori bukatuz gero, ordainagiririk aurkeztu ez bada, laguntzaren kontzesioa baliorik gabe geldituko da. Betebehar hori betetzeko, funtzionamendu gastuak azaroaren 15a bitarte justifikatuko dira.

7.-Onuradunen betebeharrak.

7.1. Hauek dira onuradunen betebeharrak:

a) Helburua lortzea, proiektua gauzatzea, jarduera egitea edo diru-laguntza horiek emateko oinarri izan den portaera izatea, diru-laguntzak ematerakoan Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako jarraibide teknikoetara egokituz.

b) Kultura Zuzendaritza Nagusiari justifikatzea betebeharrak eta baldintzak betetzen direla; orobat, hari frogatzea diru-laguntza emateko edo diru-laguntza jasotzeko arrazoi izan diren jarduera eta helburua egin eta bete direla.

c) Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen dituen egiaztapenak eta Espainiako nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

d) Diruz lagundutako proiektua finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Kultura Zuzendaritza Nagusiari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri, betiere jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

e) Kultura Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea diruz lagundutako proiektuaren ezaugarrietako batean edo hura gauzatzean gerta daitekeen edozein aldaketa, eskaeran adierazitakoarekin alderatuta. Proiektuaren gaineko edozein aldaketak, aurretik, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren adostasuna jaso beharko du.

f) Nafarroako Gobernuaren laguntza aipatzea, diruz lagundutako proiektuan, instalazioetan edo ondasunean agerrarazi daitekeen moduan.

g) Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egiten den unean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zergen gainekoak eguneratuak izatea.

h) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

i) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitako kasuetan, hartutako diru-laguntzak itzultzea.

8.-Bateragarritasuna beste diru-laguntza batzuekin.

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo pertsona partikularrenak. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabide batzuekin baturik, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

Beste entitate batzuetatik ere diru-laguntzarik edo laguntzarik hartuz gero, emandako laguntza aldatuko da, laguntza guztien zenbatekoak diruz lagundutako proiektuaren kostua gainditzen badu.

9.-Itzulketa.

Itzulketa arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio.

10.-Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenen arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio.

Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoa izanen da.

11.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien edo aplikazio-egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko zuzendariari zuzendua, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Toki entitateek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

1. ERANSKINA

Eskabidea

Funtzionamendurako deialdia

Titularraren datuak

f Pertsona fisikoa

f Pertsona juridikoa

f Toki entitatea

Izena

IFZ .......................... Helbidea

Udalerria ....................................... Posta kodea

Telefonoa .............. Faxa ............. Posta elektronikoa

Ordezkariaren datuak

Izena ...................... Deiturak

.................................................................. NA

Helbidea: ...................................... Herria

Posta kodea: ........... Telefonoa .............. Faxa

Posta elektronikoa

Diru-laguntza hartuko duen museoa edo bilduma museografiko iraunkorra

Posta kodea: ................... Telefonoa .................... Faxa

Posta elektronikoa

Oinarrietan ezarritakoarekin bat:

a) 4.1. oinarriko atal hauetan aipatzen diren agiriak aurkezten ditut:

f 2. oinarrian eskatutakoaren frogagiriak.

f 2009. urteko ordutegiari buruzko erantzukizuneko aitorpena, astean eta urte-sasoietan gertatzen diren aldaketak eta bestelakoak zehaztuz.

f Eskatzailearen NANa eta eskatzaileak noren edo zeren izenean parte hartzen duen egiaztatzeko agiriak.

f Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren eraketaren agiria.

f Ondorengo datuak, bederen, dauzkan memoria: bildumaren deskribapena, hirugarrenek gordailu gisa utzitako piezen deskribapena eta gordailu horietarako baldintzak; eraikinaren eta bere instalazioen deskribapena eta haren guztiaren egungo egoera; langileak.

f Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardueraren memoria eta kontuak (gastuak eta diru-sarrerak), 2008. urteari dagozkionak.

f Jardueren plana eta gastuen eta diru-sarreren aurrekontua 2009. urterako, 3. eranskinean agertzen den ereduaren arabera. Entitate publikoek museorako edo bilduma museografiko iraunkorrerako bideratu dituzten kontu-sailen ziurtagiria aurkeztuko dute.

f Museoa edo bilduma museografiko iraunkorra ikusteko sarrerako tarifen ziurtagiria.

f Laguntza horren beharrari buruzko memoria, ahalik eta zabalena, eta eskaera hori justifikatzeko eskatzaileari beharrezkoak iruditzen zaizkion xehetasun guztiak.

f Baliatu nahi bada 1.2 oinarriko bigarren lerroaldean xedatutakoa, diru-laguntza handiagoa emateko espresuki egindako eskaera, premia larriaren arrazoia xehero justifikatuta, eta, horri erantsita, osoko bilkuran hartutako erabakia edo Alkatetzak emandako ebazpena, onartutako laguntza ekonomikoa zehaztu eta ziurtatzen duena.

f Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak funtzionatzeko dituen laguntza edo diru-laguntzen berri ematen duen aitorpen esplizitua, edo, horrelakorik ez bada, inongo laguntzarik ez dela erabiltzen ari adierazten duen aitorpena. Laguntza eskaera hau aurkezterakoan, oraindik ere ebatzi gabeko beste laguntza eskaeraren bat baldin bada, hori ere aipatu beharko da.

b) Oinarrietan ezarritakoarekin bat (2. puntua), erantzukizuneko aitorpena aurkezten dut, 2. eranskineko ereduaren araberakoa.

f Erantzukizuneko aitorpena, 2. eranskinaren arabera.

c) Eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

.........................., 2009ko ...............aren .....(e)an.

Stua.: ..............................

2. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

.......................................... jaunak/andreak, .................... kargua duenak, ..............................(a)ren izenean eta hura ordezkatuz, ........................................... museorako diru-laguntzaren eskaerari dagokionez,

Erantzukizuna nire gain hartuz, deklaratzen dut eskatzailea:

a) Ez dela epai irmo baten bidez kondenatua izan diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzera.

b) Ez duela konkurtsoaren adierazpena eskatu, ez dela kaudimengabea deklaratua izan inolako prozeduratan, ez dagoela konkurtso baten partaide gisa deklaratua, ez dagoela esku-hartze judizialaren mende eta, Konkurtso Legearen arabera, ez dagoela desgaitua konkurtsoa kalifikatzen duen epaian ezarritako ezgaitasunaldian egoteagatik.

c) Errudun deklaratua izatearen ondorioz, Administrazioarekin sinatutako ezein kontraturen deuseztapen irmorik ez dela izan.

d) Hauek (markatu behar den laukitxoa):

f Pertsona fisikoa.

f Administratzaileak, merkataritzako sozietateen kasuan.

f Legezko ordezkariak, beste pertsona juridiko batzuen kasuan.

Ez daudela indarreko araudian ezarritako bateraezintasuneko kasuetan.

e) Zergei buruzko betebeharrak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aldeko zorrak ordaintzeari buruzkoak, eguneratuak dituela.

f) Egoitza fiskala ez duela erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

g) Epai irmo baten bidez ez dela zehatua izan diru-laguntzak jasotzeko aukera galtzera, Diru-laguntzei buruzko irailaren 9ko 11/2005 Foru Legean edo tributuei buruzko legeria orokorrean ezarritakoaren arabera.

3. ERANSKINA

Aurrekontua

Diru-sarrerak

KONTZEPTUA ZENBATEKOA

ESKATZAILEAREN EKARPENA

ENTITATE PUBLIKOEN EKARPENA

ENTITATE PRIBATUEN EKARPENA

DIRU-SARRERA BEREKIAK (SARREREN SALMENTA, DENDA...)

BESTE DIRU-SARRERA BATZUK:

GUZTIRA

Gastuak

KONTZEPTUA ZENBATEKOA

LANSARIAK

HORNIDURAK (ARGIA, URA, TELEFONOA...)

MANTENTZE-LANAK (GARBIKETA, IGOGAILUA, ALARMAK, INFORMATIKAKO MANTENTZE-LANAK...)

BULEGOKO MATERIALA

ZERBITZU PROFESIONALAK (GESTORIA, ASEGURU ARTEKARIAK...)

JARDUEREN GASTUAK

INBERTSIO GASTUAK

BESTELAKO GASTUAK

Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak, Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren zabalkunderako jarduerak eta ekintzak laguntzeko asmoz, deialdi hau egin du, guztira 45.000 euroko zuzkidura duena. Honako hauek dira oinarriak:

2009. URTEAN MUSEOEN ETA BILDUMA MUSEOGRAFIKO IRAUNKORREN ZABALKUNDERAKO JARDUERA ETA EKINTZETARAKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDI PUBLIKOA

Foru agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzetan gehienez ere 45.000 euro banatuko dira, A20003 A2310 4816 333100 "Museoentzako eta erakusketa iraunkorrentzako laguntzak" kontu-sailaren kontura.

Diru kopuru horri eransten ahalko zaio, hala behar izanez gero, museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako diru-laguntzak emateko deialdia ebatzi ondoren gelditzen den saldoa.

ERANSKINA

Oinarriak

1.-Xedea.

1.1. Deialdi honen helburua da 2009. urtean Nafarroako Foru Komunitateko museoen eta bilduma museografiko iraunkorretako zabalkunde jarduera eta ekitaldietarako diru-laguntzak ematea. Diru-laguntza horiek izan daitezke jada burutu diren proiektuetarako edo exekuzio fasean daudenetarako, 2009an hasitakoak badira betiere.

2.-Hartzaileak.

Diru-laguntza hauek eskuratzen ahalko dituzte baldintza hauek betetzen dituzten toki entitateek eta pertsona fisiko edo juridikoek:

-Laguntzaren xede den museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren titularra izatea. Museoak edo bildumak Nafarroan kokatua eta jendearentzat irekia behar du.

-Pertsona juridikoa izanez gero, eskabidea aurkezten den egunean legez eratutako entitatea izatea.

-Onuradun izateko baldintzak betetzea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera. Horretarako, eskatzaileak erantzukizuneko aitorpena, 2. eranskinekoa, aurkeztu beharko du.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian aurreikusitakoaren ondorioetarako, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentzian, Nafarroako Ogasun Publikoan eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzan tributu arloko betebeharrak eguneratuak izatearen ziurtagiria eska dezan.

Museoen edo bilduma museografiko iraunkorren titularrek ezin izanen dituzte laguntza hauek eskuratu, baldin eta Nafarroako 2009ko aurrekontu orokorretako kontu-sailik badute euren izenean.

3.-Eskaerak aurkeztea.

3.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduaren araberakoak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira, Iruñeko Navarrería kaleko 39an (31001 posta kodea), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetatik edozeinetan.

Eskaera aurkeztuko da Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko Museoen Zerbitzuari zuzendua, eta ohar modura jarriko da "Museoentzako eta bilduma museografiko iraunkorrentzako laguntzak emateko deialdia, 2009. urteko zabalkunderako jarduera eta ekintzetarako".

3.2. Bi museok edo bilduma museografiko iraunkorrek baino gehiagok jardueraren bat elkarrekin eta guztien onerako egiteko asmoa baldin badute, eskaera bakarra aurkeztuko da. Museo edo bilduma museografiko guztien titularrek 2. oinarrian adierazi baldintzak bete beharko dituzte.

Elkarlanean jarduten duten museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak bi herri desberdinetan kokaturik badaude, Batzordeak kontuan hartuko du datu hori balorazioa egiterakoan, 5.3 oinarrian xedatzen den bezala.

3.3. Eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.-Agiriak.

4.1. Eskaerarekin batera (1. eranskina) agiri hauek aurkeztu beharko dira, jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak:

a) 2. oinarrian xedatutakoa egiaztatzen duen agiria. Jendearentzako irekia edukitzeko ordutegiari buruzko erantzukizuneko aitorpena aurkeztuko du eskatzaileak, 2009. urteari dagokiona, astean eta urte-sasoietan gertatzen diren aldaketak eta bestelakoak zehaztuz.

b) Eskatzailearen NANa eta eskatzaileak noren edo zeren izenean parte hartzen duen egiaztatzeko agiriak.

m) Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren eraketaren agiria.

c) Ondorengo datuak, bederen, dauzkan memoria: bildumaren deskribapena, hirugarrenek gordailu gisa utzitako piezen deskribapena eta gordailu horietarako baldintzak; eraikinaren eta bere instalazioen deskribapena eta haren guztiaren egungo egoera; langileak.

d) Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardueraren memoria eta kontuak (gastuak eta diru-sarrerak), 2008. urteari dagozkionak.

e) Jardueren plana eta gastuen eta diru-sarreren aurrekontua 2009. urterako, 3. eranskinean agertzen den ereduaren arabera. Entitate publikoek museorako edo bilduma museografiko iraunkorrerako bideratu dituzten kontu-sailen ziurtagiria aurkeztuko dute.

f) Museoa edo bilduma museografiko iraunkorra ikusteko sarrerako tarifen ziurtagiria.

g) Jarduerarako laguntzen kasuan, laguntzaren xede den proiektuaren deskribapen xehekatua, aurrekontu zehaztua eta finantzaketa plana, bai eta museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardun-lerroen azalpena ere, eta aipatutako proiektua nola egokitzen zaion hari. Elkarlanean jarduten duten kasuan, 3.2 oinarrian aipatu bezala, proiektuaren aurrekontu osoa adieraziko da, bai eta erakunde bakoitzarena ere.

h) Proiektua aurrera eramateko beharrezkoa den laguntzaile bakoitzaren adostasun agiria, adibidez, hizlariena, artistena, erakundeena, etab.

i) Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak proiekturako dituen laguntza edo diru-laguntzen berri ematen duen aitorpen esplizitua, edo, horrelakorik ez bada, inongo laguntzarik ez dela erabiltzen ari adierazten duen aitorpena. Laguntza eskaera hau aurkezterakoan, oraindik ere ebatzi gabeko beste laguntza eskaeraren bat baldin bada, hori ere aipatu beharko da.

3.2 oinarrian aipatzen den kasuan, eskaeran sartu beharko da bi museoetako bakoitzaren dokumentazioa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4 artikuluari jarraikiz, eskatzaileak uste badu errekeritzen zaizkion agirietakoren bat lehendik Foru Administrazioak baduela, bere eskabidean adieraz dezake.

4.2. Diru-laguntza eskabidea behar bezala betea ez badago, interesdunari zuzen dezala eskatuko zaio. Horretarako, zazpi egun balioduneko epea emanen zaio, akatsa zuzentzeko jakinarazi eta biharamunetik hasita. Eskatzaileak hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko da; hortaz, espedientea artxibatzeko ebazpena eman eta halaxe jakinaraziko zaio.

5.-Tramitazioa.

5.1. Eskaerak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Museoen Zerbitzuak tramitatuko ditu.

5.2. Batzorde batek baloratuko ditu aurkezten diren eskaerak eta behar den proposamena helaraziko dio Kultura zuzendariari, hogei egun naturaleko epean, zuzenketa fasean aurkezten den azkeneko agiria jasotzen denetik hasita. Batzordeburua Carmen Valdés Sagüés, Museoen Zerbitzuko zuzendaria, izanen da eta, batzordekideak, honako hauek: Susana Irigaray Soto, Museoen Ataleko burua, eta Koldo Lasa Aristu, Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordeko kidea.

Beharrezkoa bada, Museoen Zerbitzuko zuzendariaren ordez, Miguel Angel Hurtado Alfaro jauna arituko da, Nafarroako Museoaren Ataleko burua; Susana Irigaray Soto andrearen ordez, Alicia Irurzun Santa Quiteria andrea, Museoen Zerbitzuko goi mailako teknikaria, eta, Koldo Lasa Aristu jaunaren ordez, José Luis Ramírez Sádaba jauna, Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordeko kidea.

5.3. Jardueretarako aurkezten diren eskaeren balorazioa, gehienez ere, 100 puntukoa izanen da, eta laguntzaren zenbatekoa zehazteko, Batzordeak honako hauek hartuko ditu kontuan:

-Proiektuaren kalitatea eta nola egokitzen zaien museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren ezaugarriei, horien jardun-lerroei eta helburuei (%50).

-Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak kultur arloan egindako bidea (%30).

-Jarduerak Nafarroako Foru Komunitateko turismoaren eta kulturaren esparruan duen eragina (%10).

-Herri desberdinetan kokaturik dauden bi museoren edo bilduma museografiko iraunkorren arteko elkarlana (%10).

5.4. Batzordeak, erabakiak hobeki hartu ahal izateko, argibide gehiago eska dezake, baita eskatzailea bera agertzea ere.

5.5. Batzordeak, zer eskaera aurkezten diren ikusirik, behar duen aholkularitza teknikoa eskatzen ahalko du, bai Foru Administrazioan bertan bai kanpoko adituena. Hortik hartutako txostenak laguntzak ebazteko espedientean sartuko dira.

5.6. Ez dute inola ere laguntzarik jasoko 50 puntura iristen ez diren eskaerek, Balorazio Batzordeak deialdi honetako 5.3 oinarriari jarraikiz egindako balorazioaren arabera.

6.-Ebazpena.

6.1. Laguntzak Kultura zuzendari nagusiaren ebazpen bitartez esleituko dira, eta hark deialdia osorik edo hein batean hutsik gelditu dela deklaratzen ahalko du, eskaerarik aurkezten ez bada edo eskatzaileek deialdian ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte. Ebazpen hori eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean paratuko da.

6.2. Laguntzaren zenbatekoa proiektuak lortzen duen puntuazioaren araberakoa izanen da, onartzen den aurrekontuaren %70ekoa (BEZa kanpo) edo 20.000 eurokoa gehienez ere.

Alabaina, horrela emandako laguntzak aurrekontuetako asignazio osora iristen ez badira, Batzordeak handitzen ahal du hondarra kopuru berdinetan edo portzentualetan banatuz, baina onartutako aurrekontuaren %70a gainditu gabe, betiere.

Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero aurkeztutako gastuen agiriei.

6.3. Kultura Zuzendaritza Nagusiak laguntzak bi epetan ordainduko ditu.

Onarturiko laguntzaren %60 ebazpenarekin batera, aurrerakin gisa.

Nolanahi ere, aurrerakin horien ordainketa onartutako obligazioei aurre egiteko aurreikusirik dauden funts likidoen egoeraren mende egonen da. Hortaz, aurrerakinak Ekonomia eta Ogasun Departamentuak espresuki baimendu beharko ditu.

Gainerako %40a lanak bukatu ondoren ordainduko da, egindako jardueraren memoria eta gastuen ziurtagiriak aurkeztutakoan.

Egiaztagiri horiek jatorrizkoak edo, bestela, konpultsatutako fotokopiak izanen dira, 2009. urteari dagozkionak, eta behar bezala beterik egon beharko dute, maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren arabera, haren bidez onetsi baitzen fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua.

6.4. Proiektuko gastu guztiak justifikatu beharko dira. Laguntzaren portzentajea behar bezala justifikatutako gastu osoari aplikatuko zaio, esleipenean ezarritako gehieneko mugara iritsi gabe.

Jarduerak diru-laguntzaz gain norberaren funtsekin edo bestelako diru-laguntza edo baliabideekin finantzatuak izan direnean, justifikazioan adierazi beharko da funts horien zenbatekoa, jatorria eta nola aplikatu diren diru-laguntzen xede diren jardueretara.

6.5. Diru-laguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik goitikoa bada, obren exekuzio gastuen kasuetan, edo 12.000 eurotik goitikoa, ekipo ondasunak erosteko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta diru-laguntzaren xede diren kostuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina enpresa ez badago, edo gastua egin bada diru-laguntza eskatu baino lehen. Hori justifikatzeko, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legeari jarraituko zaio.

6.6. Frogagiriak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 1ean bukatuko da. Behin epe hori bukatuz gero, ordainagiririk aurkeztu ez bada, laguntzaren kontzesioa baliorik gabe geldituko da.

7.-Onuradunen betebeharrak.

7.1. Hauek dira onuradunen betebeharrak:

a) Helburua lortzea, proiektua gauzatzea, jarduera egitea edo diru-laguntza horiek emateko oinarri izan den portaera izatea, diru-laguntzak ematerakoan Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako jarraibide teknikoetara egokituz.

b) Kultura Zuzendaritza Nagusiari justifikatzea betebeharrak eta baldintzak betetzen direla; orobat, hari frogatzea diru-laguntza emateko edo diru-laguntza jasotzeko arrazoi izan diren jarduera eta helburua egin eta bete direla.

c) Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen dituen egiaztapenak eta Espainiako nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

d) Diruz lagundutako proiektua finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Kultura Zuzendaritza Nagusiari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri, betiere jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

e) Kultura Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea diruz lagundutako proiektuaren ezaugarrietako batean edo hura gauzatzean gerta daitekeen edozein aldaketa, eskaeran adierazitakoarekin alderatuta. Proiektuaren gaineko edozein aldaketak, aurretik, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren adostasuna jaso beharko du.

f) Nafarroako Gobernuaren laguntza aipatzea, diruz lagundutako proiektuan, instalazioetan edo ondasunean agerrarazi daitekeen moduan.

g) Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egiten den unean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zergen gainekoak eguneratuak izatea.

h) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

i) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitako kasuetan, hartutako diru-laguntzak itzultzea.

7.2. Kultura Zuzendaritza Nagusira ale bat edo kopia bat, dagokion euskarrian, bederen, eramatea, jarduerak horretarako bide ematen badu.

8.-Bateragarritasuna beste diru-laguntza batzuekin.

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo pertsona partikularrenak. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabide batzuekin baturik, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

Beste entitate batzuetatik ere diru-laguntzarik edo laguntzarik hartuz gero, emandako laguntza aldatuko da, laguntza guztien zenbatekoak diruz lagundutako proiektuaren kostua gainditzen badu.

9.-Itzulketa.

Itzulketa arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio.

10.-Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenen arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio.

Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoa izanen da.

11.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien edo aplikazio-egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari zuzendua, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Toki entitateek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

1. ERANSKINA

Eskabidea

Zabalkunderako jarduera eta ekintzetarako deialdia

Titularraren datuak

f Pertsona fisikoa

f Pertsona juridikoa

f Toki entitatea

Izena

IFZ .......................... Helbidea

Udalerria ..................... Posta kodea

Telefonoa .............. Faxa ............. Posta elektronikoa

Ordezkariaren datuak

Izena ...................... Deiturak

..................................................................NAN

Helbidea: ...................................... Herria

Posta kodea: ........... Telefonoa .............. Faxa

Posta elektronikoa

Diru-laguntza hartuko duen museoa edo bilduma museografiko iraunkorra

Izena

Helbidea: ...................................... Herria

Posta kodea: ........... Telefonoa .............. Faxa

Posta elektronikoa

Oinarrietan ezarritakoarekin bat:

a) 4.1. oinarriko atal hauetan aipatzen diren agiriak aurkezten ditut:

f 2. oinarrian eskatutakoaren frogagiriak.

f 2009. urteko ordutegiari buruzko erantzukizuneko aitorpena, astean eta urte-sasoietan gertatzen diren aldaketak eta bestelakoak zehaztuz.

f Eskatzailearen NANa eta eskatzaileak noren edo zeren izenean parte hartzen duen egiaztatzeko agiriak.

f Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren eraketaren agiria.

f Ondorengo datuak, bederen, dauzkan memoria: bildumaren deskribapena, hirugarrenek gordailu gisa utzitako piezen deskribapena eta gordailu horietarako baldintzak; eraikinaren eta bere instalazioen deskribapena eta haren guztiaren egungo egoera; langileak.

f Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardueraren memoria eta kontuak (gastuak eta diru-sarrerak), 2008. urteari dagozkionak.

f Jardueren plana eta gastuen eta diru-sarreren aurrekontua 2009. urterako, 3. eranskinean agertzen den ereduaren arabera. Entitate publikoek museorako edo bilduma museografiko iraunkorrerako bideratu dituzten kontu-sailen ziurtagiria aurkeztuko dute.

f Museoa edo bilduma museografiko iraunkorra ikusteko sarrerako tarifen ziurtagiria.

f Jarduerarako laguntzen kasuan, laguntzaren xede den proiektuaren deskribapen xehekatua, aurrekontu zehaztua eta finantzaketa plana, bai eta museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardun-lerroen azalpena ere, eta aipatutako proiektua nola egokitzen zaion hari. Elkarlanean jarduten duten kasuan, 3.2 oinarrian aipatu bezala, proiektuaren aurrekontu osoa adieraziko da, bai eta erakunde bakoitzarena ere.

f Proiektua aurrera eramateko beharrezkoa den laguntzaile bakoitzaren adostasun agiria, adibidez, hizlariena, artistena, erakundeena, etab.

f Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak proiekturako dituen laguntza edo diru-laguntzen berri ematen duen aitorpen esplizitua, edo, horrelakorik ez bada, inongo laguntzarik ez dela erabiltzen ari adierazten duen aitorpena. Laguntza eskaera hau aurkezterakoan, oraindik ere ebatzi gabeko beste laguntza eskaeraren bat baldin bada, hori ere aipatu beharko da.

b) Oinarrietan ezarritakoarekin bat (2. puntua), erantzukizuneko aitorpena aurkezten dut, 2. eranskineko ereduaren araberakoa.

f Erantzukizuneko aitorpena, 2. eranskinaren arabera.

c) Eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

.........................., 2009ko ...............aren .....(e)an.

Stua.: ..............................

2. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

.......................................... jaunak/andreak, .................... kargua duenak, ..............................(a)ren izenean eta hura ordezkatuz, ........................................... museorako diru-laguntzaren eskaerari dagokionez,

Erantzukizuna nire gain hartuz, deklaratzen dut eskatzailea:

a) Ez dela epai irmo baten bidez kondenatua izan diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzera.

b) Ez duela konkurtsoaren adierazpena eskatu, ez dela kaudimengabea deklaratua izan inolako prozeduratan, ez dagoela konkurtso baten partaide gisa deklaratua, ez dagoela esku-hartze judizialaren mende eta, Konkurtso Legearen arabera, ez dagoela desgaitua konkurtsoa kalifikatzen duen epaian ezarritako ezgaitasunaldian egoteagatik.

c) Errudun deklaratua izatearen ondorioz, Administrazioarekin sinatutako ezein kontraturen deuseztapen irmorik ez dela izan.

d) Hauek (markatu behar den laukitxoa):

f Pertsona fisikoa.

f Administratzaileak, merkataritzako sozietateen kasuan.

f Legezko ordezkariak, beste pertsona juridiko batzuen kasuan.

Ez daudela indarreko araudian ezarritako bateraezintasuneko kasuetan.

e) Zergei buruzko betebeharrak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aldeko zorrak ordaintzeari buruzkoak, eguneratuak dituela.

f) Egoitza fiskala ez duela erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

g) Epai irmo baten bidez ez dela zehatua izan diru-laguntzak jasotzeko aukera galtzera, Diru-laguntzei buruzko irailaren 9ko 11/2005 Foru Legean edo tributuei buruzko legeria orokorrean ezarritakoaren arabera.

.........................., 2009ko ...............aren .....(e)an.

Stua.: ..............................

3. ERANSKINA

Aurrekontua

Diru-sarrerak

KONTZEPTUA ZENBATEKOA

ESKATZAILEAREN EKARPENA

ENTITATE PUBLIKOEN EKARPENA

ENTITATE PRIBATUEN EKARPENA

DIRU-SARRERA BEREKIAK (SARREREN SALMENTA, DENDA...)

BESTE DIRU-SARRERA BATZUK:

GUZTIRA

Gastuak

KONTZEPTUA ZENBATEKOA

LANSARIAK

HORNIDURAK (ARGIA, URA, TELEFONOA...)

MANTENTZE-LANAK (GARBIKETA, IGOGAILUA, ALARMAK, INFORMATIKAKO MANTENTZE-LANAK...)

BULEGOKO MATERIALA

ZERBITZU PROFESIONALAK (GESTORIA, ASEGURU ARTEKARIAK...)

JARDUEREN GASTUAK

INBERTSIO GASTUAK

BESTELAKO GASTUAK

GUZTIRA

.........................., 2009ko ...............aren .....(e)an.

Stua.: ..............................

Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak, Nafarroako museoetan eta bilduma museografiko iraunkorretan hobekuntzak sustatzeko asmoz, deialdi hau egin du, guztira 380.000 euroko kontsignazioa duena. Honako hauek dira oinarriak:

2009. URTEAN MUSEOEN ETA BILDUMA MUSEOGRAFIKO IRAUNKORREN INBERTSIOETARAKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDI PUBLIKOA

Foru agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzetan gehienez ere 380.000 euro banatuko dira, A20003 A2310 7816 333100 "Museoentzako eta erakusketa iraunkorrentzako laguntzak" kontu-sailaren kontura.

ERANSKINA

Oinarriak

1.-Xedea.

Deialdi honen helburua da 2009. urtean Nafarroako Foru Komunitateko museoen eta bilduma museografiko iraunkorren hobekuntza-lanetarako eta inbertsioetarako diru-laguntzak ematea, jarraian ezartzen denari jarraikiz. Diru-laguntza horiek izan daitezke jada burutu diren proiektuetarako edo exekuzio fasean daudenetarako, 2009an hasitakoak badira betiere.

Deialdi honetan lehentasuna emanen zaie bildumen identifikazioa, segurtasuna eta kontserbazioa hobetzeko xedez aurkezten diren eskaerei:

-Inbentarioa eta katalogazioa.

-Segurtasun sistemak eta xede horrekin hartutako bestelako neurri batzuk.

-Eraikinean edo bere instalazioetan egindako hobekuntzak, bilduma behar bezala kontserbatzeko beharrezkoak direnak.

-Argiztapen sistema aldatu edo ordezkatzea.

-Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren ondasun higigarriak zaindu eta zaharberritzeko tratamenduak.

Balorazio fasean eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu eta lehen adierazitako lehentasun irizpide horietan sartzen diren proiektuen eskaerei dagokien laguntza esleitu ondoren saldo erabilgarririk bada, beste helburu batzuetarako eskaerak baloratzen ahalko dira.

2.-Hartzaileak.

Diru-laguntza hauek eskuratzen ahalko dituzte baldintza hauek betetzen dituzten toki entitateek eta pertsona fisiko edo juridikoek:

-Laguntzaren xede izanen den museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren (Nafarroan kokatua eta jendearentzat irekia behar du) titularra izatea.

-Pertsona juridikoa izanez gero, eskabidea aurkezten den egunean legez eratutako entitatea izatea.

-Onuradun izateko baldintzak betetzea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera. Horretarako, eskatzaileak erantzukizuneko aitorpena, 2. eranskinekoa, aurkeztu beharko du.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian aurreikusitakoaren ondorioetarako, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentzian, Nafarroako Ogasun Publikoan eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzan tributu arloko betebeharrak eguneratuak izatearen ziurtagiria eska dezan.

Museoen edo bilduma museografiko iraunkorren titularrek ezin izanen dituzte laguntza hauek eskuratu, baldin eta Nafarroako 2009ko Aurrekontu Orokorretan inbertsioetarako kontu-sailik badute euren izenean.

3.-Eskaerak aurkeztea.

Laguntza eskaerak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduaren araberakoak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira, Iruñeko Navarrería kaleko 39an (31001 posta kodea), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetatik edozeinetan.

Eskaera aurkeztuko da Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko Museoen Zerbitzuari zuzendua, eta ohar modura jarriko da "Museo eta bilduma museografiko iraunkorren inbertsioetarako diru-laguntzak emateko deialdia, 2009. urterako".

Eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.-Agiriak.

4.1. Eskaerarekin batera (1. eranskina) agiri hauek aurkeztu beharko dira, jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak:

a) 2. oinarrian eskatutakoaren frogagiriak. Eskatzailea jabea ez bada, jabearen adostasuna ere aurkeztu beharko du. Jendearentzako irekia edukitzeko ordutegiari buruzko erantzukizuneko aitorpena aurkeztuko du eskatzaileak, 2009. urteari dagokiona, astean eta urte-sasoietan gertatzen diren aldaketak eta bestelakoak zehaztuz.

b) Eskatzailearen NANa eta noren edo zeren izenean parte hartzen duen egiaztatzen duten agiriak.

c) Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren eraketaren ziurtagiria.

d) Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardueraren memoria eta kontuak (gastuak eta diru-sarrerak), 2008. urteari dagozkionak.

e) Jardueren plana eta gastuen eta diru-sarreren aurrekontua 2009. urterako, 3. eranskinean agertzen den ereduaren arabera. Entitate publikoek museorako edo bilduma museografiko iraunkorrerako bideratu dituzten kontu-sailen ziurtagiria aurkeztuko dute.

f) Museoa edo bilduma museografiko iraunkorra ikusteko sarrerako tarifen ziurtagiria.

g) Baldin eta laguntza zuzenean eraikinerako bada, eraikin hori museoa edo bilduma museografiko iraunkorra, diru-laguntza hartzen duena, bertan kokatzeko bereizia izan dela egiaztatzen duen agiria.

h) Eraikinak zaindu eta zaharberritzeko tratamenduen kasuan, tratamendua jasoko duen ondasun hori museoarena edo bilduma museografiko iraunkorrarena dela egiaztatzen duen agiria.

i) Laguntzaren xede den proiektuaren memoria zehatza, gutxienez, hauek barnean hartuko dituena: egoeraren deskribapena, beharrezkotzat jotzen diren agiri grafiko eta fotografikoen bidez azalduko dena, esku-hartze proiektua, hura eginen duten langileak, aurrekontua eta egiteko epeak. Eraikinak zaindu eta zaharberritzeko tratamenduen kasuan, memoriak datu hauek jaso beharko ditu, gutxienez: ondasunaren eta haren kontserbazio egoeraren deskribapena, esku-hartze proiektua, esku hartzeko irizpideak, parte hartuko duten langileak, aurrekontua eta egiteko epeak.

j) Inbertsio horren beharrari buruzko memoria, ahalik eta zabalena, eta eskaera hori justifikatzeko eskatzaileari beharrezkoak iruditzen zaizkion xehetasun guztiak.

k) Proiektuaren gastuen aurrekontu zehatza, BEZa barne. Zenbateko osoa eskatzen den adieraziko da edo, horrela ez izatera, zein zenbateko eskatzen den, laguntzarekin zer egin nahi den eta gainerako gastuak nola finantzatuko diren argi azalduz.

l) Eskatzailea toki entitate bat bada, idazkariak egindako ziurtagiria, eskatzen den diru-laguntzaren xede den inbertsioa egitea onesteko toki entitateak hartu zuen erabakiarena. Gainerako kasuetan, eskatzen den diru-laguntzaren xede den inbertsioa egitea onesteko organo eskudunak hartutako erabakiaren ziurtagiria.

m) Proiektuak dituen laguntza edo diru-laguntzen berri ematen duen aitorpen esplizitua, edo, horrelakorik ez bada, inongo laguntzarik ez dela erabiltzen ari adierazten duen aitorpena. Laguntza eskaera hau aurkezterakoan, oraindik ere ebatzi gabeko beste laguntza eskaeraren bat baldin bada, hori ere aipatu beharko da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4 artikuluari jarraikiz, eskatzaileak uste badu errekeritzen zaizkion agirietakoren bat lehendik Foru Administrazioak baduela, bere eskabidean adieraz dezake.

4.2. Eskaerak aurreko atalean adierazitako baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari horiek bete ditzala eskatuko zaio. Horretarako, zazpi egun balioduneko epea emanen zaio, horiek betetzeko jakinarazi eta biharamunetik hasita. Eskatzaileak hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko da; hortaz, espedientea artxibatzeko ebazpena eman eta halaxe jakinaraziko zaio.

5.-Tramitazioa.

5.1. Eskaerak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Museoen Zerbitzuak tramitatuko ditu.

5.2. Batzorde batek baloratuko ditu aurkezten diren eskaerak eta behar den proposamena helaraziko dio Kultura zuzendari nagusiari, hogei egun naturaleko epean, zuzenketa fasean aurkezten den azkeneko agiria jasotzen denetik hasita. Batzordeburua Carmen Valdés Sagüés andrea izanen da, Museoen Zerbitzuko zuzendaria eta, batzordekideak, honako hauek: Susana Irigaray Soto, Museoen Ataleko burua, Javier Sancho Domingo jauna, Ondare Arkitektonikoaren Ataleko burua, Berta Balduz Azcárate andrea, Nafarroako Museoaren Ataleko goi mailako teknikari zaharberritzailea, eta Koldo Lasa Aristu jauna, Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordeko kidea.

Beharrezkoa bada, Museoen Zerbitzuko zuzendariaren ordez, Miguel Angel Hurtado Alfaro jauna (Nafarroako Museoaren Ataleko burua) arituko da; Susana Irigaray Soto andrearen ordez, Alicia Irurzun Santa Quiteria (Museo Zerbitzuko goi mailako teknikaria); Javier Sancho Domingo jaunaren ordez, José Luis Franchez Apezetxea jauna (Ondare Arkitektonikoaren Ataleko arkitektoa); Berta Balduz Azcárate andrearen ordez Alicia Ancho Villanueva andrea (Ondasun Higigarrien Ataleko goi mailako teknikari zaharberritzailea); eta Koldo Lasa Aristu jaunaren ordez, José Luis Ramírez Sádaba jauna (Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordeko kidea).

5.3. Jardueretarako aurkezten diren eskaeren balorazioa, gehienez ere, 100 puntukoa izanen da, eta laguntzaren zenbatekoa zehazteko, Batzordeak honako hauek hartuko ditu kontuan:

a) Eskaera nola egokitzen zaien eskaera egiten duen museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren beharrei eta ezaugarriei (%50). Eraikinak zaindu eta zaharberritzeko tratamenduen kasuan, atal horren erdia irizpide hauei jarraikiz emanen da: ondasunaren balio historiko-artistikoa, 7 puntu gehienez; kontserbazio egoera, 12 puntu gehienez; esku-hartzearen gaineko memoria, erabili beharreko metodologia, ekipoa, antolakuntza eta lana egiteko aurreikusitako epeak, 6 puntu bitarte.

b) Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak kultur arloan egindako bidea (%30).

c) Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak Nafarroako Foru Komunitateko turismoaren eta kulturaren esparruan duen eragina (%20).

5.4. Batzordeak, erabakiak hobeki hartu ahal izateko, argibide gehiago eska dezake, baita eskatzailea bera agertzea ere.

5.5. Batzordeak, zer eskaera aurkezten diren ikusirik, behar duen aholkularitza teknikoa eskatzen ahalko du, bai Foru Administrazioan bertan bai kanpoko adituena. Hortik hartutako txostenak laguntzak ebazteko espedientean sartuko dira.

5.6. Ez dute inola ere laguntzarik hartuko deialdi honetako 5.3. oinarrian ezarritako puntuaziotik %50era iristen ez direnek.

5.7. Ondasun higigarriak zaindu eta zaharberritzeko tratamenduetarako eskaerek ez dute inola ere laguntzarik jasoko, haien kontserbaziorako kaltegarria den eraikin batean edo instalazioetan dauden bitartean.

5.8. Balorazio Batzordeak Museon Zerbitzuari igorriko dio proposamena. Horrek, onuradunek baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen duen txostenarekin batera, Kultura zuzendari nagusiari igorriko dio proposamena.

6.-Ebazpena.

6.1. Laguntzak Kultura zuzendari nagusiaren ebazpen bitartez esleituko dira, eta hark deialdia osorik edo hein batean hutsik gelditu dela deklaratzen ahalko du, eskaerarik aurkezten ez bada edo eskatzaileek deialdian ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte. Ebazpen hau eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean paratuko da.

6.2. Onartzen den aurrekontuaren %100 emanen da (BEZa kanpo) edo, bestela, eskatutako zenbatekoa, baldin eta gutxiago bada, salbu eta eraikinak zaindu eta zaharberritzeko tratamenduetarako; kasu horietan, organo eskudunak kasuan kasu erabakitzen duen laguntza emanen da, eskaera horietarako 5.3.a) puntuan ezarritako irizpideekin bat, eta laguntza hori ez da inola ere onartzen den aurrekontuaren %70 baino handiagoa izanen (BEZa kanpo).

Laguntza emateko orduan, baloraziotik ondorioztaturiko lehentasun-ordenari jarraituko zaio, deialdiko aurrekontuko asignazio osoa agortu arte.

6.3. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den ehunekoa aplikatuko zaie inbertsioa egin eta gero aurkezten diren gastuen agiriei.

6.4. Kultura Zuzendaritza Nagusiak laguntzak bi epetan ordainduko ditu.

Lanak hasi direla jakinarazi ondoren, onarturiko laguntzaren %60 emanen da, aurrerakin gisa. Bermea nahitaez ezarri beharko da, aurrerakina 60.000 eurotik goitikoa bada, onuraduna administrazio publiko bat edo sektore publikoko entitate bat denean izan ezik.

Nolanahi ere, diru-laguntza aurrerakin horien ordainketa obligazio onartuei aurre egiteko aurreikusirik dauden funts likidoen egoeraren mende egonen da. Hortaz, aurrerakinak Ekonomia eta Ogasun Departamentuak espresuki baimendu beharko ditu.

Gainerako %40a ordainduko da lanak bukatzean edo hornigaiak entregatzean, aldez aurretik aurkeztuta egindako lanen ziurtagiria, haien nolakotasunak horretarako aukera ematen badu, edo, bestela, onuradunaren idatzizko aitorpena, bukatu izanaren eta ados egotearena, eta haiei dagozkien gastuen frogagiriak. Egiaztagiri horiek jatorrizkoak edo, bestela, konpultsatutako fotokopiak izanen dira, 2009. urteari dagozkionak, eta behar bezala beterik egon beharko dute, maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren arabera, haren bidez onetsi baitzen fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua. Frogagiriak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 1ean bukatuko da. Behin epe hori bukatuz gero, agiririk aurkeztu ez bada, laguntzaren kontzesioa baliorik gabe geldituko da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan xedaturikoarekin bat, behar diren ziurtagiri eta fakturen bidez frogatzen dena izanen da eginiko gastua. Gastua justifikazioaldia bukatu baino lehen egiazki pagatu dela frogatu beharrik ez dago. Hala ere, onuradunek, 2010eko otsailaren 15a baino lehen, eginiko ordainketak frogatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

6.5. Proiektuko gastu guztiak justifikatu beharko dira. Laguntzaren portzentajea behar bezala justifikatutako gastu osoari aplikatuko zaio, esleipenean ezarritako gehieneko mugara iritsi gabe.

Jarduerak diru-laguntzaz gain norberaren funtsekin edo bestelako diru-laguntza edo baliabideekin finantzatuak izan direnean, justifikazioan adierazi beharko da funts horien zenbatekoa, jatorria eta nola aplikatu diren diru-laguntzen xede diren jardueretara.

6.6. Diru-laguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik goitikoa bada, obren exekuzio gastuen kasuetan, edo 12.000 eurotik goitikoa, ekipo ondasunak erosteko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta diru-laguntzaren xede diren kostuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina enpresa ez badago, edo gastua egin bada diru-laguntza eskatu baino lehen. Hori justifikatzeko, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legeari jarraituko zaio.

7.-Onuradunen betebeharrak.

7.1. Hauek dira onuradunen betebeharrak:

a) Helburua lortzea, proiektua gauzatzea, jarduera egitea edo diru-laguntza horiek emateko oinarri izan den portaera izatea, diru-laguntzak ematerakoan Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako jarraibide teknikoetara egokituz.

b) Kultura Zuzendaritza Nagusiari justifikatzea betebeharrak eta baldintzak betetzen direla; orobat, hari frogatzea diru-laguntza emateko edo diru-laguntza jasotzeko arrazoi izan diren jarduera eta helburua egin eta bete direla.

c) Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen dituen egiaztapenak eta Espainiako nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

d) Diruz lagundutako proiektua finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Kultura Zuzendaritza Nagusiari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri, betiere jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

e) Kultura Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea diruz lagundutako proiektuaren ezaugarrietako batean edo hura gauzatzean gerta daitekeen edozein aldaketa, eskaeran adierazitakoarekin alderatuta. Proiektuaren gaineko edozein aldaketak, aurretik, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren adostasuna jaso beharko du.

f) Diruz lagundutako jarduketak Nafarroako Gobernuaren laguntzaz egiten direla aipatzea, baldin eta inbertsioaren nolakotasunak horretarako aukera ematen badu.

g) Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egiten den unean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zergen gainekoak eguneratuak izatea.

h) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

i) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitako kasuetan, hartutako diru-laguntzak itzultzea.

7.2. Inbentario lanetarako laguntzen kasuan, kopia bat entregatu beharko zaio Kultura Zuzendaritza Nagusiari.

Azkeneko azterlana edo txostena duten proiektuentzako laguntzen kasuan, kopia bat entregatu beharko zaio Kultura Zuzendaritza Nagusiari.

7.3. Diru-laguntza erabiltzen bada ondasun inbentariagarriak erosteko, eraikitzeko, zaharberritzeko eta hobetzeko, diru-laguntza zein helburu konkretutarako ematen zaion, hartantxe erabili beharko ditu ondasunok onuradunak, gutxienez zazpi urtez, ondasun horiek erregistro publiko batean inskribatu beharrekoak badira, eta bi urtez gutxienez, gainerako ondasunen kasuan.

Erregistro publiko batean erregistratu beharreko ondasunak izanez gero, gorabehera hori eskrituran adieraziko da, baita harturiko diru-laguntzaren zenbatekoa ere. Zehaztasun horiek egoki den erregistro publikoan inskribatuko dira.

8.-Bateragarritasuna beste diru-laguntza batzuekin.

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo pertsona partikularrenak. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabide batzuekin baturik, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

Beste entitate batzuetatik ere diru-laguntzarik edo laguntzarik hartuz gero, emandako laguntza aldatuko da, laguntza guztien zenbatekoak diruz lagundutako proiektuaren kostua gainditzen badu.

9.-Itzulketa.

Itzulketa arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio.

10.-Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenen arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio.

Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoa izanen da.

11.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien edo aplikazio-egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Toki entitateek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

1. ERANSKINA

Eskabidea

Inbertsioetarako deialdia

1.-Datu orokorrak

Titularraren datuak

f Pertsona fisikoa

f Pertsona juridikoa

f Toki entitatea

Izena

IFZ .......................... Helbidea

Udalerria ..................... Posta kodea

Telefonoa .............. Faxa: ............... Posta elektronikoa

Ordezkariaren datuak

Izena ...................... Deiturak

..................................................................NAN

Helbidea: ...................................... Herria

Posta kodea: ........... Telefonoa .............. Faxa

Posta elektronikoa

Diru-laguntza hartuko duen museoa edo bilduma museografiko iraunkorra

Izena

Helbidea: ...................................... Herria

Posta kodea: ........... Telefonoa .............. Faxa

Posta elektronikoa

Oinarrietan ezarritakoarekin bat:

a) 4.1. oinarriko atal hauetan aipatzen diren agiriak aurkezten ditut:

f 2. oinarrian eskatutakoaren frogagiriak.

f 2009. urteko ordutegiari buruzko erantzukizuneko aitorpena, astean eta urte-sasoietan gertatzen diren aldaketak eta bestelakoak zehaztuz.

f Eskatzailearen NANa eta noren edo zeren izenean parte hartzen duen egiaztatzen duten agiriak.

f Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren eraketaren ziurtagiria.

f Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardueraren memoria eta kontuak (gastuak eta diru-sarrerak), 2008. urteari dagozkionak.

f Jardueren plana eta gastuen eta diru-sarreren aurrekontua 2009. urterako, 3. eranskinean agertzen den ereduaren arabera. Entitate publikoek museorako edo bilduma museografiko iraunkorrerako bideratu dituzten kontu-sailen ziurtagiria aurkeztuko dute.

f Museoa edo bilduma museografiko iraunkorra ikusteko sarrerako tarifen ziurtagiria.

f Baldin eta laguntza zuzenean eraikinerako bada, eraikin hori museoa edo bilduma museografiko iraunkorra, diru-laguntza hartzen duena, bertan kokatzeko bereizia izan dela egiaztatzen duen agiria.

f Eraikinak zaindu eta zaharberritzeko tratamenduen kasuan, tratamendua jasoko duen ondasun hori museoarena edo bilduma museografiko iraunkorrarena dela egiaztatzen duen agiria.

f Laguntzaren xede den proiektuaren memoria zehatza, gutxienez, hauek barnean hartuko dituena: egoeraren deskribapena, beharrezkotzat jotzen diren agiri grafiko eta fotografikoen bidez azalduko dena, esku-hartze proiektua, hura eginen duten langileak, aurrekontua eta egiteko epeak. Eraikinak zaindu eta zaharberritzeko tratamenduen kasuan, memoriak datu hauek jaso beharko ditu, gutxienez: ondasunaren eta haren kontserbazio egoeraren deskribapena, esku-hartze proiektua, esku hartzeko irizpideak, parte hartuko duten langileak, aurrekontua eta egiteko epeak.

f Inbertsio horren beharrari buruzko memoria, ahalik eta zabalena, eta eskaera hori justifikatzeko eskatzaileari beharrezkoak iruditzen zaizkion xehetasun guztiak.

f Proiektuaren gastuen aurrekontu zehatza, BEZa barne. Zenbateko osoa eskatzen den adieraziko da edo, horrela ez izatera, zein zenbateko eskatzen den, laguntzarekin zer egin nahi den eta gainerako gastuak nola finantzatuko diren argi azalduz.

f Eskatzailea toki entitate bat bada, idazkariak egindako ziurtagiria, eskatzen den diru-laguntzaren xede den inbertsioa egitea onesteko toki entitateak hartu zuen erabakiarena. Gainerako kasuetan, eskatzen den diru-laguntzaren xede den inbertsioa egitea onesteko organo eskudunak hartutako erabakiaren ziurtagiria.

f Proiektuak dituen laguntza edo diru-laguntzen berri ematen duen aitorpen esplizitua, edo, horrelakorik ez bada, inongo laguntzarik ez dela erabiltzen ari adierazten duen aitorpena. Laguntza eskaera hau aurkezterakoan, oraindik ere ebatzi gabeko beste laguntza eskaeraren bat baldin bada, hori ere aipatu beharko da.

b) Oinarrietan ezarritakoarekin bat (2. puntua), erantzukizuneko aitorpena aurkezten dut, 2. eranskineko ereduaren araberakoa.

f Erantzukizuneko aitorpena, 2. eranskinaren arabera.

c) Eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

.........................., 2009ko ...............aren .....(e)an.

Stua.: ..............................

2. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

.......................................... jaunak/andreak, .................... kargua duenak, ..............................(a)ren izenean eta hura ordezkatuz, ........................................... museorako diru-laguntzaren eskaerari dagokionez,

Erantzukizuna nire gain hartuz, deklaratzen dut eskatzailea:

a) Ez dela epai irmo baten bidez kondenatua izan diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzera.

b) Ez duela konkurtsoaren adierazpena eskatu, ez dela kaudimengabea deklaratua izan inolako prozeduratan, ez dagoela konkurtso baten partaide gisa deklaratua, ez dagoela esku-hartze judizialaren mende eta, Konkurtso Legearen arabera, ez dagoela desgaitua konkurtsoa kalifikatzen duen epaian ezarritako ezgaitasunaldian egoteagatik.

c) Errudun deklaratua izatearen ondorioz, Administrazioarekin sinatutako ezein kontraturen deuseztapen irmorik ez dela izan.

d) Hauek (markatu behar den laukitxoa):

f Pertsona fisikoa.

f Administratzaileak, merkataritzako sozietateen kasuan.

f Legezko ordezkariak, beste pertsona juridiko batzuen kasuan.

Ez daudela indarreko araudian ezarritako bateraezintasuneko kasuetan.

e) Zergei buruzko betebeharrak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aldeko zorrak ordaintzeari buruzkoak, eguneratuak dituela.

f) Egoitza fiskala ez duela erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

g) Epai irmo baten bidez ez dela zehatua izan diru-laguntzak jasotzeko aukera galtzera, Diru-laguntzei buruzko irailaren 9ko 11/2005 Foru Legean edo tributuei buruzko legeria orokorrean ezarritakoaren arabera.

.........................., 2009ko ...............aren .....(e)an.

Stua.: ..............................

3. ERANSKINA

Aurrekontua

Diru-sarrerak

KONTZEPTUA ZENBATEKOA

ESKATZAILEAREN EKARPENA

ENTITATE PUBLIKOEN EKARPENA

ENTITATE PRIBATUEN EKARPENA

DIRU-SARRERA BEREKIAK (SARREREN SALMENTA, DENDA...)

BESTE DIRU-SARRERA BATZUK:

GUZTIRA

Gastuak

KONTZEPTUA ZENBATEKOA

LANSARIAK

HORNIDURAK (ARGIA, URA, TELEFONOA...)

MANTENTZE-LANAK (GARBIKETA, IGOGAILUA, ALARMAK, INFORMATIKAKO MANTENTZE-LANAK...)

BULEGOKO MATERIALA

ZERBITZU PROFESIONALAK (GESTORIA, ASEGURU ARTEKARIAK...)

JARDUEREN GASTUAK

INBERTSIO GASTUAK

BESTELAKO GASTUAK

GUZTIRA

.........................., 2009ko ...............aren .....(e)an.

Stua.: ..............................

Iragarkiaren kodea: F0901940