25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

25/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 3koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, kirol klubek Espainiako, erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzen 2009. urteko deialdia onesten duena.

Nafarroako Gobernuaren helburuetako batzuk hauek dira: kirol jarduera hedatzea eta Nafarroaren irudia sustatzea Nafarroako Erresuma markaren bitartez. Hori lortzeko lankidetza ekonomikorako formulak bilatu behar dira, goi lehiaketako klubek Komunitatean oinarrizko kirolaren sustapenean eta bere duintze prozesuan egiten duten lan garrantzitsuaren aintzatespena eta elkarlana nabarmentzeko. Horrek biztanlegoaren sektore guztiak gorputz ariketara eta kirolera hurbiltzea errazten du.

Eremu horretan, administrazioak Foru Komunitateko modalitate jakin bateko maila goreneko kirol klubak aintzatesteak eta laguntza ofiziala emateak oinarrizko kirola egiteko estimulua sortzen du, eta hori kirolean lortu beharreko helburua da. Halaber, horrek agerian uzten du modalitateko maila goreneko kirol klubak Nafarroako Gobernuaren aldetik jasotzen duen laguntza instituzionala. Biztanlegoaren zati handi bat klubarekin identifikatua sentitzen da eta Nafarroa Espainian eta nazioartean sustatzen laguntzen du.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen helburua kirola arautu, antolatu, sustatu eta koordinatzea da, Konstituzioaren eta gainerako ordenamendu juridikoaren arabera Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion eskumenen eremuan.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak laguntza publiko guztiak gobernatzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura.

Espainiako, erkidegoen arteko edo nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan, goi mailakoetan edo apalagoetan parte hartzeko kirol klubek izanen dituzten laguntzak argitu eta finkatzeko asmoz, egoki da deialdi bat onestea, Kirolari buruzko Foru Legearen araberakoa, klubendako laguntzen eta diru-laguntzen oinarriak ezartzeko.

Gobernuak 2008ko abenduaren 1ean hartutako Erabakiaren bidez onespena eman zitzaion deialdi honetako laguntza eskaerak banakako ebaluazioaren bidez tramitatzeari.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Kirol klubek eta filialek Espainiako, erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzen 2009. urteko deialdiaren oinarriak onestea. Foru agindu honen 1. eranskinean ageri dira.

2. Diru-laguntzen deialdi honetan aurkezten diren eskaerak baloratzeko baremoa eta irizpideak onestea. Foru agindu honen 2. eranskinean ageri dira.

3. 2.165.000 (bi milioi eta ehun eta hirurogeita bost mila) euroko gastua baimentzea, 2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Kirol entitateak, akordioak eta laguntzak" izeneko 940002 - 95120 - 4819 - 336109 kontu-sailaren kargura.

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Nafarroako Kirolaren Institutuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko otsailaren 3an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

1. ERANSKINA

Oinarriak

1. Xedea.

Foru agindu honen xedea da Nafarroako kirol taldeei eta kirol talde filialei Espainiako, erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko 2009rako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, betiere ere eranskin honetan ezartzen diren betebeharrak betetzen badituzte.

Laguntzak onura publikokoak dira, Nafarroako bizilagunen kirol jarduera sustatzen dutelako.

Diru-laguntzak banakako ebaluazioaren bidez tramitatuko dira, eta kirol klubetako talde eta kirolariek Espainiako edo nazioarteko kirol federazioen egutegi ofizialetan dauden lehiaketetan eta Kirol Zuzendariordetzak interes berezikotzat jotzen dituen bestelakoetan parte hartzetik datozen gastuak hein batean ordaintzen laguntzeko izanen dira.

2. Onuradunak eta betebeharrak.

1.-Deialdi honetako laguntzak jaso ditzakete 2009an Espainiako, erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten Nafarroako kirol erakundeen Erregistroan inskribatuta dauden eta Nafarroako Kirol Federazioei atxikita dauden Nafarroako irabazi asmorik gabeko kirol talde eta kirol talde filialek.

Nafarroako Gobernuaren irudi korporatiboa eta "Nafarroako Erresuma. Lurralde oparoa" marka sustatzeko 2009an Nafarroako Gobernuarekin kirol babesgorako kontratuak itunduta dituzten klubetako taldeak deialdi honetatik kanpo geratuko dira.

2.-Bakarka egiten diren kiroletan, bakarkako kirolariek ere laguntza jasotzen ahalko dute, baina klubaren bidez beti. Kirolari horien lizentzia Nafarroako federazioaren bidez lortu beharko da eta, hala balegokio, Espainiako Federazioak Nafarroan duen ordezkaritzaren bidez.

Nafarroan kirol federaziorik ez badago, kirolariek Espainiako Federazioarekin tramitatuko dute lizentzia, kluben bidez. Klub horiek Espainiako Federazioari atxikita egonen dira.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

1.-Diru-laguntzen zenbatekoak deialdi honen 2. eranskineko baremoaren eta aplikazio irizpideen arabera zehaztuko dira.

2.-Diru-laguntzak ez dira inola ere izanen diruz lagundutako jardueraren kostuaren %70 baino handiagoak, eta, beharrezkoa izanez gero, murriztu eginen da zenbatekoa.

4. Eskaeren aurkezpena.

1.-Diru-laguntza eskabideak Nafarroako Kirol Institutuaren Erregistroan aurkeztuko dira (Arrieta kalea, 25-1.a) edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez. Eskabidea Nafarroako Kirolaren Institutuak emandako agiri baten bidez eginen da.

2.-Bukatu gabeko lehiaketetarako diru-laguntzak jasotzeko eskabidearekin batera, laguntza berehala jasotzeko arrazoia azaltzen duen behar ekonomikoen justifikazioa ere aurkeztu beharko da. Honako kasu hauetan onartuko da:

a) Kirol klubak, beren taldeek Espainiako lehiaketa gorenetan parte hartzen dutenean.

b) Kirol klubak, beren taldeek kirol arloko ezaugarriengatik edo ikuspegi ekonomikotik interes berezikotzat jotzen diren lehiaketetan parte hartzen dutenean, betiere eskaera aurretik egin bada eta Kirol Zuzendariordetzak onetsi baldin badu. Horretaz gainera, talde horiek Kirol Zuzendariordetzak interes berezikotzat jotzen dituen lehiaketetan parte hartzen dutenean (2. eranskina, 1.3.A puntua).

Bukatu gabeko lehiaketetarako diru-laguntzen eskabideak foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 eguneko epean aurkeztuko dira.

3.-Bukatutako lehiaketetarako diru-laguntzen eskabideak jarduera edo lehiaketa bukatu eta 30 egun naturaleko epean aurkeztuko dira. Jardueraren azken eguna klubeko taldeak edo kirolariak lehian aritu diren azken eguna edo jarduera izanen da, lehiaketako beste fase edo jardunaldiak alde batera utzita, horietan beste talde edo kirolari batzuek parte hartzen badute ere.

4.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehen aurkeztutako diru-laguntza eskabideei hemen ezarritako administrazio prozedura aplikatuko zaie.

Halaber, deialdi honetan sartuko dira 2008ko Espainiako eta nazioarteko lehiaketa ofizialei zegokienez behar zen epe eta moduan aurkeztu ziren laguntza eskaerak, baldin eta urte hartako deialdian, martxoaren 11ko 100/2008 Foru Aginduaren bidez onetsitakoan, jaso ez baziren.

5. Agiriak.

Diru-laguntza eskatzen duten klubek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

Espainiako maila gorenean edo interes bereziko lehiaketetan aritzen diren taldeak dituzten klubak, hots, 4.2. oinarrian aipatutakoak (Bukatu gabeko lehiaketak).

1.-Hasierako agiriak:

a) Talde bakoitzeko eskabide bat, Nafarroako Kirolaren Institutuak emanen duen ereduaren araberakoa (4. eranskina).

b) Lehiaketaren egutegi ofiziala eta araudia.

c) Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eginak eta eguneraturik dituela eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin eta haren erakunde autonomoekin zorrik ez duela adierazteko.

d) Eskabidea aurkezten den egunera arte egindako gastuen zerrenda. Bertan, diru-laguntzarekin finantzatu diren jarduerak eta haien kostua deskribatuko dira, eta izandako gastu guztiak zehaztuta azalduko. Klubeko buruak eta idazkariak sinatutako ziurtagiria ere sartuko da, adierazten duena diru-laguntzaren xede diren lehiaketetan parte hartzeak ekarri dituen diru-sarrera eta gastu guztien jatorrizko agiriak eskuragarri daudela eta klubaren kontabilitate liburuetan jaso direla. Kirolariei edo teknikariei ordainketak egiten zaizkienean, banakako izen zerrenda erantsi beharko da.

e) Diru-laguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 12.000 eurotik goitikoa denean, onuradunak erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko du, non azalduko baitu hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo ondasunez hornitu edo zerbitzuak ematen dituztenean.

2.-Bukaerako frogagiriak.

Lehiaketa bukatutakoan, jarduera edo lehiaketa bukatu eta 30 egun naturaleko epean, jardueraren azken eguntzat hartuz klubeko taldeak edo kirolariak lehian aritu diren azken eguna edo jarduera, lehiaketako beste fase edo jardunaldiak alde batera utzita, horietan beste talde edo kirolari batzuek parte hartzen badute ere, honako agiriak aurkeztu beharko dira:

a) Eskabide orria (3. eranskina).

b) Lehiaketetako akten edo emaitzen fotokopiak, edo parte hartu duten kirolarien izenak eta sailkapena adierazten dituen agiria.

c) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, hala behar denean.

d) Diruz lagundutako jarduera espezifikoan edo taldean egindako gastu guztien justifikazio kontua. Bertan, diru-laguntzarekin finantzatu diren jarduerak eta haien kostua deskribatuko dira, eta izandako gastu guztiak zehaztuta azalduko. Klubeko buruak eta idazkariak sinatutako ziurtagiria ere sartuko da, adierazten duena diru-laguntzaren xede diren lehiaketetan parte hartzeak ekarri dituen diru-sarrera eta gastu guztien jatorrizko agiriak eskuragarri daudela eta klubaren kontabilitate liburuetan jaso direla. Kirolariei edo teknikariei ordainketak egiten zaizkienean, banakako izen zerrenda erantsi beharko da.

e) Diru-laguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 12.000 eurotik goitikoa denean, onuradunak erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko du, non azalduko baitu hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo ondasunez hornitu edo zerbitzuak ematen dituztenean.

B.-Bukatutako lehiaketetarako diru-laguntzak.

a) Talde eta/edo modalitate bakoitzeko eskabide bat, Nafarroako Kirolaren Institutuak emanen duen ereduaren araberakoa (3. eranskina).

b) Lehiaketaren egutegi ofiziala eta arautegi tekniko eta ekonomikoa, kasuan kasuko kirol federazioak eman eta zigilatua.

c) Lehiaketetako akten edo emaitzen fotokopiak, edo lehiaketaren eta parte hartu duten kirolarien izenak eta sailkapena adierazten dituen agiria. Bakarkako modalitateetan, kirol lizentziaren fotokopia.

d) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, hala behar denean.

e) Diruz lagundutako jarduera espezifikoan edo taldean egindako gastu guztien justifikazio kontua. Bertan, diru-laguntzarekin finantzatu diren jarduerak eta haien kostua deskribatuko dira, eta izandako gastu guztiak zehaztuta azalduko. Klubeko buruak eta idazkariak sinatutako ziurtagiria ere sartuko da, adierazten duena diru-laguntzaren xede diren lehiaketetan parte hartzeak ekarri dituen diru-sarrera eta gastu guztien jatorrizko agiriak eskuragarri daudela eta klubaren kontabilitate liburuetan jaso direla. Kirolariei edo teknikariei ordainketak egiten zaizkienean, banakako izen zerrenda erantsi beharko da.

f) Diru-laguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 12.000 eurotik goitikoa denean, onuradunak erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko du, non azalduko baitu hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo ondasunez hornitu edo zerbitzuak ematen dituztenean.

g) Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eginak eta eguneraturik dituela eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin eta haren erakunde autonomoekin zorrik ez duela adierazteko.

6. Antolamendua eta instrukzioa.

Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirol Zuzendariordetza izanen da diru-laguntzak emateko prozedura antolatu eta instrukzioa egiteko organo eskuduna.

Eskaerak hobeki ebaluatu ahal izateko, Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirol Zuzendariordetzak klub eskatzaileei eskatzen ahalko die aurkeztutako edo eskatutako agirietako informazioa zabaldu edo hobetu dezatela. Eskatutako dokumentazioa osorik aurkezten ez bada edo deialdiko baldintzak betetzen ez badira, interesdunari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzala eta, halaber, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, bere eskaerari uko egin diola ulertuko dela, bidezkoa den ebazpena emanda, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71. artikuluari jarraikiz.

7. Balorazio batzordea.

Eskabideen gainean ebazteko balorazio batzorde bat eratuko da eta honako kide hauek izanen ditu: Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirol zuzendariordea, Entitateen eta Kirol-errendimenduaren Ataleko burua, Kirola Sustatzeko Ataleko burua, Kluben eta Kirol-errendimenduaren Bulegoko burua, Administrazio Publikoko teknikari bat, arlo juridikokoa, eta Kirol Zuzendariordetzako teknikari bat.

8. Ebazpena.

1.-Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskaerak ematearen gaineko ebazpena gehienez lau hilabeteko epean emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera.

Epe hori espresuki ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskabidea ezetsitzat jo beharko da.

2.-Diru-laguntza emateko ebazpenean diru-laguntzaren xedeak, zenbatekoa eta ordaintzeko modua agertuko dira.

3.-Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.r) artikuluan ezarritakoa betez, deialdi honetan emandako diru-laguntzak eta haien onuradunen zerrenda Nafarroako Kirolaren Institutuko eta Kirol Etxeko iragarki oholetan jarriko dira.

4.-Laguntzak emateko ebazpena Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2) eta Nafarroako Kirolaren Institutuko bulego nagusietako iragarki oholean (Arrieta kalea, 25) iragarkiak jarriz eta komunikabideen bitartez jakinaraziko da.

5.-Betiere, diru-laguntzaren zenbatekoa Nafarroako Kirolaren Institutuaren 2009ko aurrekontuetan xede horretarako dagoen kredituaren menpe egonen da.

6.-Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura diru-laguntza bat emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo ekitaldi ekonomikoen kargura diru-laguntza gehiago eskuratzeko.

9. Kluben betebeharrak.

Deialdi honen bidez diru-laguntzak jasotzen dituzten klubek betebehar hauek izanen dituzte:

1.-Diru-laguntzak adierazten diren xedeetarako erabili beharko dituzte. Horretaz gainera, hori betetzen dutela agiri bidez frogatu beharko dute, eta Nafarroako Kirolaren Institutuak egiten dituen egiaztapenak onartu eta erraztu.

2.-Zuzeneko eta zeharkako diru-sarrera guzti-guztiak adierazi beharko dituzte, jaso dituztenak eta jasotzeke daudenak, eta beste klub batzuekin batera egin dituzten joan-etorri guztiak azaldu. Adierazpen hori ahal bezain laster eginen da eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen. Ematen den diru-laguntza hau bateragarria izanen da administrazio berak, beste administrazio publiko batzuek, erakunde publiko edo pribatuek eta norbanakoek, naziokoek zein atzerrikoek, ematen dituzten bestelako diru-laguntzekin. Haien zen batekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du behin ere gainditu garatu beharreko jardueraren kostua.

3.-Diruz lagundutako jardueraren zabalkundean Nafarroako Gobernuaren agerpen instituzionala bermatu beharko da, sinbolo ofiziala jarriz, maiatzaren 3ko 189/2004 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, edo Kirol Zuzendariordetzak zehazten duen agerpen instituzionala, jokalekuan, arropetan eta helburu horretarako erabiltzen diren euskarri guztietan.

4.-Nafarroako Kirolaren Institutuko teknikari edo ordezkariei oinarri hauetan ezarritakoa betetzen den egiaztatzera joateko bidea erraztea, behar den kreditazioa emanez.

5.-Onuradunek, Nafarroako Kirolaren Institutuak eskatuta, urtean bi aldiz gehienez joan beharko dute edo parte hartu beharko dute kirolaren inguruko jarduera batzuetan, taldeka zein bakarka, non eta ezin joana behar bezala justifikatzen ez duten.

6.-Egiaztatu eta kontrolatzeko ahalmenak bermatzeko, kontabilitate liburuak, erregistro diligentziatuak eta behar bezala auditatutako bestelako agiriak eduki eta gorde beharko dira, merkataritzari eta sektoreari buruzko legeetan xedatu bezala.

7.-Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 35. artikuluan aurreikusitako kasuetan, hartutako diru-laguntzak itzultzea.

10. Diru-laguntza nola eta noiz ordainduko den.

Emandako diru-laguntza transferentzia bidez ordainduko da, dagokion ebazpena eman eta bi hilabeteko epean gehienez, justifikatu ondoren.

Hala ere, bukatu gabeko jarduerak diruz laguntzen ahalko dira, ordainketa partzial nahiz osoen bidez, diru-laguntzaren %90a bitarte 4.2. oinarrian aipatzen diren kasuetan, 5 A) 1 oinarrian ezarritako agiriak aurkezten badira.

11. Ez-betetzeak.

Deialdi honen oinarrietan ezarri dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Kirolaren Institutuaren baimenik gabe diru-laguntzaren helburuak aldatzeak berarekin ekarriko du diru-laguntza osoa edo parte bat galtzea eta jasotako dirua itzuli beharra, eta hurrengo eta helburu bereko edo bertsuko diru-laguntza eskaerak ukatzea ere izan dezake ondorio, antolamendu juridikoak agintzen dituen beste erantzukizunak ezertan galarazi gabe.

Diru-laguntzen ordainketa partzialak egiten direnean eta onuradunek frogagiriak epez kanpo aurkezten dituztenean, pagatzeke dagoen diru-laguntza osoa edo parte bat galduko da.

Halaber, onuradunak betebeharrak ia osorik bete dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak betetzeko jarrera frogatzen duenean, itzuli beharreko dirua aurreko atalean aipatzen den proportzionaltasun printzipoari jarraikiz zehaztuko da.

12. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa paratu daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Halaber, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren aurka bidezko izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

13. Aplikatu beharreko legeria.

Foru agindu honetan ezarrita ez dagoen guztian Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

2. ERANSKINA

Kirol klubek 2008-2009an Espainiako, erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzen deialdian aplikatu beharreko irizpideak eta baremoa

1. Irizpide orokorrak:

1.1.-Diru-laguntzak klubei emanen zaizkie, parte har dezaten Espainiako eta nazioarteko kirol federazioetako egutegietan dauden lehiaketa ofizialetan eta Kirol Zuzendariordetzak interes berezikotzat jotzen dituen bestelakoetan.

1.2.-Diruz laguntzen ahal diren lehiaketak:

a) Europako eta/edo munduko lehiaketa ofizialak, parte hartzen duten talde eta kirolariek kasuan kasuko lehiaketa nazional ofizialetan lortu baldin badute sailkapena, edo bestela, Nafarroako Kirolaren Institutuaren iritziz, Foru Komunitatearentzat interesekoak diren lehiaketak.

b) Espainiako lehiaketa ofizialak: Espainiako ligak, Espainiako lehiaketak, Erregearen edo Erreginaren Kopak, betiere Espainiako kirol federazioek antolatuak badira, eta Kirol Zuzendariordetzaren iritziz interesekoak diren Espainiako beste lehiaketa batzuk.

c) Sektoreko faseak edo autonomia erkidegoen arteko ligak, b) atalean adierazitako lehiaketa nazional ofizialetan parte hartzeko bide badira.

d) Espainiako eta nazioarteko kirol federazioen egutegietan finkatutako beste lehiaketa batzuk, Nafarroako Kirolaren Institutuak, bere eskumenen esparruan, kirol modalitate horrek interesa, gizarte oihartzuna eta eragin handia izan dezakeela adierazten badu.

e) Autonomia erkidegoen arteko beste lehiaketa arautu batzuk, federazio autonomikoen artean sinatutako hitzarmenen bidez antolatuak. Kasu horretan, azterketa teknikoa eginen da aurretik.

f) Deialdi honetan ez dira sartuko aurreko ataletan jaso ez diren lehiaketak, ez eta beste deialdi berariazkoago batzuetan aurreikusita dauden lehiaketetan parte hartzeko laguntza eskaerak ere.

1.3.-Irizpideak eta baremoa aplikatzeko, hiru lehiaketa mota ezarri dira:

A) Espainiako goi mailako lehiaketak eta interes berezikoak: lehiaketa gorenetan parte hartzen duten taldeak, bai eta, aurrekontuen edo kirolaren arloko ezaugarriak direla-eta, Kirol Zuzendariordetzak taldeen arteko lehiaketatzat hartzen dituen horietan parte hartzen dutenak. Deialdi honen aplikazio moduluak honako hauek dira:

Atletismoa:

Gizonezkoen ohorezko maila: 69.500 euro

Emakumezkoen ohorezko maila: 71.500 euro

Saskibaloia:

LEB brontze liga: 200.000 euro

1. maila. Gizonezkoak: 8.000 euro

1. liga. Emakumezkoak 2: 127.000 euro

1. maila. Emakumezkoak: 10.000 euro

2. maila. Emakumezkoak: 5.000 euro

Eskubaloia:

Ohorezko B maila. Gizonezkoak: 100.000 euro

1. maila. Gizonezkoak: 12.000 euro

1. maila. Emakumezkoak: 24.000 euro

Beisbola:

Ohorezko maila: 65.000 euro

Txirrindularitza:

Errepideko amateur egutegia. Gizonezkoak (20-30 proba): 15.000 euro

Errepideko amateur egutegia. Gizonezkoak (31-40 proba): 20.000 euro

Errepideko amateur egutegia. Gizonezkoak (41-50 proba): 23.000 euro

Errepideko amateur egutegia. Gizonezk Kopako

hiru probatan gutxienez parte hartzea. Gizonezkoak: 30.000 euro

Futbola:

Emakumezkoen superliga: 80.000 euro

2. B maila. Gizonezkoak: 75.000 euro

3. maila. Gizonezkoak: 3.000 euro

Gazteen ohorezko maila. Gizonezkoak: 5.000 euro

Gazteen liga nazionala. Gizonezkoak: 1.500 euro

1. maila nazionala. Emakumezkoak: 4.000 euro

Areto futbola:

Zilarrezko maila. Gizonezkoak: 100.000 euro

Zilarrezko maila. Emakumezkoak: 18.000 euro

1. A maila nazionala. Gizonezkoak: 6.000 euro

Gimnasia erritmikoa:

Kategoria gorena: 24.000 euro

Hockeya:

1. maila. Gizonezkoak: 75.000 euro

1. B maila. Iparraldeko liga: 5.000 euro

Hipika:

Horseball ipar-mendebaldeko liga: 4.000 euro

Pilota (erreminta):

Ohorezko maila: 3.750 euro

1. maila: 1.500 euro

Esku pilota:

Ohorezko maila: 3.750 euro

1. maila: 1.500 euro

Zesta punta:

Ohorezko maila: 2.000 euro

Errugbia:

1. maila nazionala: 4.000 euro

Triatloia:

Espainiako eta nazioarteko egutegia: 10.000 euro

Mahai-tenisa:

1. maila nazionala. Gizonezkoak: 5.000 euro

1. maila nazionala. Emakumezkoak: 5.000 euro

2. maila nazionala. Gizonezkoak: 3.000 euro

Boleibola:

Euskadiko 1. B maila. Emakumezkoak: 5.000 euro

Euskaldiko 1. maila. Gizonezkoak: 3.000 euro

Waterpoloa:

Ohorezko maila. Gizonezkoak: 150.000 euro

1. maila nazionala. Emakumezkoak: 24.000 euro

1. maila. Iparraldeko EH liga. Gizonezkoak: 5.000 euro

1. maila. Iparraldeko EH liga. Emakumezkoak: 3.000 euro

A.1.-Talde bat modalitate zehatz batean aritzeko modulu bat aplikatzen baldin bazaio klub bati, klub horrek ezin izanen ditu bestelako diru-laguntzak hartu kirol denboraldi berean beste fase edo lehiaketa nazionaletan parte hartzeko, mailaz igotzekoetan izan ezik.

A.2.-Txirrindularitzan modulua aplikatzeko beharrezkoa izanen da taldekako parte-hartzea izatea, eta gutxienez 20 lasterketatan, bestela baremo orokorra aplikatuko baita.

A.3.-Ligak bukatu ondoko faseek (mailaz igotzekoek) balorazio osagarria izaten ahalko dute joan-etorrien arabera, aurrekontuan horretarako dirua baldin badago.

A.4.-Moduluan esleitutako zenbatekoak ez du gaindituko baturaren %70a portzentaje eta kontzeptu hauetan:

a) Lehiaketako inskripzioa, lizentziak eta federazioko bestelako kuotak. %100

b) Epaile lanak. %100

c) Kirol instalazioak erabiltzearen ondoriozko gastuak, gehienez 18.000 euro. (waterpoloa 40.000 arte) %33

d) Joan-etorriak. %33

e) Bidaietako ostatua eta mantenua. %33

f) Kirol material suntsigarria. %33

g) Kirol ekipamendua. %33

h) Botikina. %33

i) Kudeaketa eta funtzionamendu gastuak, gehienez %15, aurrekontu gauzatuaren arabera.

j) Nafarroako teknikari eta jokalarientzako konpentsazioak, kontzeptu honetan gauzatutako aurrekontuaren %100 arte. (Kirolarien eta teknikarien banakako zerrenda erantsi beharko da, bai eta bakoitzari esleitutako konpentsazio edo ordainketak ere).

-Kirol modalitatea Nafarroan antolatzeko proiektuak, klub bati dagokionez, ezarritako moduluaren mugaraino baloratzen ahal dira.

B) Gainerako lehiaketa nazionalak: b), c), d) eta e) puntuetan azaltzen direnak.

B.1.-Aplikatzeko irizpideak:

Taldeentzako diru-laguntzetan, Administrazioak gastu osoaren %70 ordainduko du gehienez.

Diru-laguntzaren justifikazioa, A.4. atalean ageri diren irizpide eta zenbatekoen arabera eginen da.

B.2.-Baremo orokorra: Lehiaketa nazionalak.

B. 2.1.-Oro har, ondoren azaltzen den baremoa aplikatuko da:

Baremo hau taldeko modulurik ez duten eskaerei aplikatuko zaie (3. atalean azaltzen da modulu hori), eta joan-etorria duten kirol lehiaketak banan-banan kontsideratuko dira.

B. 2.2.-Joan-etorrien distantziak.

Baremoaren kontzeptuak baloratzeari begira, hiru distantzia mota ezarri dira joan-etorrietan:

Txikiak: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Burgos, Zaragoza, Huesca, Logroño, Soria eta antzeko distantziara dauden beste herri batzuk. Nafarroa barruan egiten diren joan-etorrien kasuan, 20 kilometrotik gorakoak konputatuko dira.

Ertainak: Albacete, Avila, Bartzelona, Castelló, Ciudad Real, Cuenca, Girona, Guadalajara, Lleida, León, Madril, Oviedo, Palentzia, Salamanca, Santander, Segovia, Tarragona, Teruel, Toledo, Valentzia, Valladolid, Zamora eta antzeko distantziara dauden beste herri batzuk.

Handiak: Alacant, Almería, Badajoz, Balearrak, Cáceres, Cádiz, Ceuta, Kordoba, Granada, Huelva, Jaén, A Coruña, Las Palmas, Lugo, Málaga, Murtzia, Ourense, Pontevedra, Santa Cruz Tenerifekoa, Sevilla eta antzeko distantziara dauden beste herri batzuk.

B.2.3.-Parte-hartzaileen kopurua.

Baremoa aplikatzeko, honela finkatu da kirolaren eta parte-hartzaile kopuruaren arteko erlazioa:

Banakako kirolak (*)

Saskibaloia: 12.

Eskubaloia: 14.

Beisbola/Sofbola: 18.

Futbola: 16.

Areto futbola: 14.

Patin-hockeya: 13.

Pilota (zesta punta): 4.

Pilota (erreminta): 6.

Esku pilota: 5.

Errugbia: 22.

Waterpoloa: 15.

(*) Banakako kiroletan, zenbat probatan parte hartzen den, horren arabera justifikatuko da parte-hartzaileen kopurua. Zerrendan ageri ez diren kiroletan, Kirol Zuzendariordetzak zehaztuko du parte-hartzaileen kopurua.

B.2.4.-Baremoko kontzeptuak. Horien aplikazioa.

B.2.4.1.-Mantenu gastuak. Puntuazioa.

Bazkari edo afari bakoitzagatik 2.000 puntu emanen dira. Pertsona bakoitzaren mantenu kopurua kalkulatzeko, kontuan hartuko dira joan-etorrien distantziak (2.2), honela:

-Txikiak: lehiaketa egunen kopurua bider 2, ken 1.

-Ertainak: lehiaketa egunen kopurua bider 2, gehi 1.

-Handiak: lehiaketa egunen kopurua bider 2, gehi 3.

Gero, pertsona bakoitzaren mantenu kopurua parte-hartzaileen kopuruaz biderkatuko da (2.3), mantenuaren puntu guztiak kalkulatzeko.

B.2.4.2.-Ostatu gastuak. Puntuazioa.

Ostatu batean egindako gau bakoitzagatik, gosaria barne, 6.000 puntu emanen dira.

Pertsona bakoitzaren ostatuko gau kopurua kalkulatzeko, kontuan hartuko dira joan-etorrien distantziak (2.2), honela:

-Txikiak: lehiaketa egunen kopurua ken 1.

-Ertainak: lehiaketa egunen kopurua.

-Handiak: lehiaketa egunen kopurua gehi 1.

Gero, pertsona bakoitzaren ostatuko gau kopurua parte-hartzaileen kopuruaz biderkatuko da, ostatuko gauen puntu guztiak kalkulatzeko.

B.2.4.3.-Joan-etorrien gastuak. Puntuazioa.

Kontuan hartuko dira Iruñetik probintzia bakoitzeko hiriburura joan eta etortzeko gastuak.

Joan-etorri bakoitzaren puntu kopurua honela kalkulatuko da:

a) Autobusetan egindako joan-etorriak.

Puntu kopuru osoa = Kilometro kopurua bider 146, gehi 9.000 puntu autobusa gelditzen den egun bakoitzeko.

b) Auto partikularretan egindako joan-etorriak:

Puntu kopuru osoa = Autoen kopurua bider egindako kilometroak eta bider 29. Autoa/parte-hartzaileen kopurua erlazioa 4koa da.

c) Hegazkinez, trenez edo itsasontziz egindako joan-etorriak:

Puntu kopuru osoa = (0,0042 bider txartelen diru kopurua, taldeentzako tarifa ofizialen arabera).

Kanarietako joan-etorrietarako, Iruña-Kanariak hegazkineko bidaia hartuko da kontuan, 45.000 punturekin.

Penintsulan barna hegazkinez bidaiatzeko, 30.000 puntu emanen dira.

B.2.4.4.-Lehiaketa mailaren-kategoriaren indize zuzentzailea.

Ondoko eskalari jarraikiz baloratuko da:

-1,55. Kategoria absolutuko lehiaketa nazionalaren lehen maila.

-1,45. Kategoria absolutuko lehiaketa nazionalaren bigarren maila.

-1,30. Kategoria absolutuko lehiaketa nazionalaren hirugarren maila.

-1,20. Kategoria absolutuko lehiaketa nazionalaren laugarren maila eta beheko kategorietako ligak edo Espainiako Txapelketetako finalak.

-1,10. Sektoreko faseak, beheko kategorietako txapelketetako finalen aurrekoak.

-0,90. Interes berezia duten erkidegoen arteko txapelketa absolutuak.

-0,80. Autonomia erkidegoen arteko txapelketak.

2.4.5. Baremoa aplikatzeko formula.

A = Mantenu puntuak.

B = Ostatu puntuak.

C = Joan-etorrien puntuak.

E = Lehiaketa maila-kategoriaren indize zuzentzailea.

VP = Puntuaren balioa: 0,0018963 euro.

X = Lehiaketa bakoitzaren diru-laguntza.

Lehenengo urratsa:

Lehiaketa bakoitzak deialdian zenbat puntu lortu dituen kalkulatzea: A+B+C.

Puntu kopuru osoa E-z biderkatzen da.

Emaitza VP-z biderkatu eta X aterako da.

Kirol Zuzendariordetzak balorazioari %10 gehitzea proposatzen ahalko du diru-laguntza eskatu duen taldea edo kirolaria emakumezkoena bada edo partaideen erdiak gutxienez emakumezkoak badira.

C) Nazioarteko lehiaketak: a) eta d) puntuetan azaltzen direnak.

Nazioarteko lehiaketetan aplikatu beharreko baremoa.

Diru-laguntza zehazteko, kontuan hartuko dira nazioarteko eta/edo munduko lehiaketan parte hartzeak zuzenean edo zeharka sortutako gastuak, eta ez besterik, eta horrelakotzat hartuko dira ondoko kontzeptu hauetatik heldu diren gastuak:

Joan-etorriak.

Ostatua.

Mantenua.

Azpiegiturak eta plangintza.

Jarduerarako materialaren alokairua.

Parte hartzeko kuotak edo tasak.

Egiaztatutako gastuen %50eko diru-laguntza emanen da gehienez.

Gehieneko zenbatekoa 24.000 eurokoa izanen da taldeentzat, eta 6.000 eurokoa kirolarientzat.

Eskatzaileren batek gainditzen badu final-zortzirenekoetatik aurrerako sailkapen fase bat edo kasuan kasuko lehiaketan horren parekoa den fase bat, Kirol Zuzendariordetzak zilegi izanen du diru-laguntza heren bat bitarte handitzeko proposamena egitea.

Kirol Zuzendariordetzak balorazioari %10 gehitzea proposatzen ahalko du diru-laguntza eskatu duen taldea edo kirolaria emakumezkoena bada edo partaideen erdiak gutxienez emakumezkoak badira.

3. ERANSKINA

Kirol klubek Espainiako, erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzak

ESKABIDE ORRIA

-Aurkezteko epea eta tokia:

Zein jarduera edo lehiaketatan parte hartu den, hura bukatu eta 30 egun naturaleko epean. Jardueraren azken eguna klubeko taldeak edo kirolariak lehian aritu diren azken eguna edo jarduera izanen da, lehiaketako beste fase edo jardunaldiak alde batera utzita, horietan beste talde edo kirolari batzuek parte hartzen badute ere.

Iruñeko Arrieta kaleko 25ean dagoen Erregistroan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan azaltzen diren bideetako edozein erabiliz.

-Aurkeztutako agiriak:

1. Eskabide orokorra, diru-laguntza eskatzeko.

2. Eskabide orria

3. Egutegi ofiziala.

4. Kirol lizentzia (banakako modalitateak).

5. Lehiaketetako emaitzen edo akten fotokopiak, parte hartu izana eta parte-hartzaileen nortasuna frogatzeko.

6. Nafarroako Gobernuaren agerpen instituzionala egiaztatzea.

7. Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, hala behar denean.

-Identifikazio datuak:

Kirol kluba:

Nafarroako Kirolaren Institutuko erregistro zenbakia:

IFZ:

Helbidea:

Telefonoa:

Herria:

PK:

Posta elektronikoa:

Kirol modalitatea:

ARGIBIDEAK: KIROL ZUZENDARIORDETZA.

DIRU-LAGUNTZA ZEIN JARDUERATARAKO ESKATU DEN, HORREN DIRU-SARRERAK ETA GASTUAK JUSTIFIKATZEKO KONTUA

GASTUAK:

1. Izen-emateak, lizentziak eta kuotak euro

2 Epaile lanak euro

3. Kirol instalazioak euro

4. Joan-etorriak euro

5. Kirolariak / Jokalariak (bana. zerrenda erantsi) euro

6. Entrenatzaileak eta teknikariak (bana. zerr. eran.) euro

7. Material suntsigarria euro

8. Beste batzuk (zehaztu) euro

9. euro

10. euro

11. euro

12. euro

Guztira:

DIRU-SARRERAK:

1. Sarrerak euro

2. Babesleak euro

3. Klubaren ekarpena euro

4. Diru-laguntzak (Nafarroako Kirolaren Institutua izan ezik) euro

5. Beste batzuk (zehaztu) euro

6. euro

7 euro

Guztira:

-Nire erantzukizunpean adierazten dut zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eginak eta eguneraturik ditudala.

-Ziurtatzen dut diru-laguntzaren xede diren lehiaketetan parte hartzeak sortutako gastu eta diru-sarreren jatorrizko agiriak eskuragarri daudela eta klubeko kontabilitate liburuetan jaso direla.

-4.1.2 oinarriaren c) atalean ezarritakoa betetzeko, adierazten dut hornitzaileak eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu direla, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo ondasunez hornitu edo zerbitzuak ematen dituzten kasuetan.

......(e)n,......(e)ko ......aren ........(e)an

(Sinadura) (Klubaren zigilua) (Sinadura)

Izen-deiturak....... Izen-deiturak .......

Klubeko burua Klubeko idazkaria edo diruzaina

4. ERANSKINA

Kirol klubek Espainiako, erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzak

-Bukatu gabeko jarduerak. Eskabide orria

Aurkezteko epea eta tokia:

Eskatzaile guztientzat, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, gehienez ere.

Iruñeko Arrieta kaleko 25ean dagoen Erregistroan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan azaltzen diren bideetako edozein erabiliz.

-Aurkeztutako agiriak:

1. Eskabide orokorra, diru-laguntza eskatzeko.

2. Eskabide orria

3. Egutegi ofiziala.

4. Nafarroako Gobernuaren agerpen instituzionalaren egiaztapena.

5. Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, hala behar denean.

-Identifikazio datuak:

Kirol kluba:

Nafarroako Kirolaren Institutuko erregistro zenbakia:

IFZ:

Helbidea:

Telefonoa:

Herria:

PK:

Posta elektronikoa:

Kirol modalitatea:

ARGIBIDEAK: KIROL ZUZENDARIORDETZA.

DIRU-LAGUNTZA ZEIN JARDUERATARAKO ESKATU DEN, HORREN DIRU-SARRERAK ETA GASTUAK JUSTIFIKATZEKO KONTUA. (ESKAERA EGIN DEN EGUNERA ARTE)

GASTUAK:

AURREIKUSIA GAUZATUA

1. Izen-emateak, lizentziak eta kuotak

2. Epaile lanak

3. Kirol instalazioak

4. Joan-etorriak

5. Kirolariak / Jokalariak (banakako zerrenda erantsi)

6. Entrenatzaile eta teknikariak (zerrenda erantsi)

7. Material suntsigarria

8. Beste batzuk (zehaztu)

9.

10.

11.

12.

GUZTIRA:

DIRU-SARRERAK:

AURREIKUSIA GAUZATUA

1. Sarrerak

2. Babesleak

3. Klubaren ekarpena

4. Diru-laguntzak (salbu Nafarroako Kirolaren Instit.)

5. Beste batzuk (zehaztu)

6

7

GUZTIRA:

-Nire erantzukizunpean adierazten dut zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eginak eta eguneraturik ditudala.

-Ziurtatzen dut diru-laguntzaren xede diren lehiaketetan parte hartzeak sortutako gastu eta diru-sarreren jatorrizko agiriak eskuragarri daudela eta klubeko kontabilitate liburuetan jaso direla.

-4.1.2 oinarriaren c) atalean ezarritakoa betetzeko, adierazten dut hornitzaileak eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu direla, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo ondasunez hornitu edo zerbitzuak ematen dituzten kasuetan.

....(e)n, ......(e)ko .....aren ........(e)an

(Sinadura) (Klubaren zigilua) (Sinadura)

Izen-deiturak ....... Izen-deiturak .......

Klubeko burua Klubeko idazkaria edo diruzaina

Iragarkiaren kodea: F0902122