25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

24/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 3koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, 2009. urterako Nafarroan kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko kirol taldeei eta kirol talde filialei diru-laguntzak emateko deialdiko oinarriak onesten dituena.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen helburua kirola arautu, antolatu, sustatu eta koordinatzea da, Konstituzioaren eta gainerako ordenamendu juridikoaren arabera Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion eskumenen eremuan.

Bertan aipatzen diren kirol politikaren helburuen artean, aipatzekoak dira Foru Komunitatean kirol ekitaldi garrantzitsuak sustatzea eta kirol alorrean administrazio publikoen artean eta horien eta Foru Komunitatean kirola sustatzen eta garatzen diharduten beste entitate publiko edo pribatuen artean koordinazioa eta elkarlana bultzatzea. Kirola laguntzak eta diru-laguntzak emanez ere sustatu nahi da.

Kontuan hartuta Nafarroan kirol ikuskizun garrantzitsuak antolatzea, gizartearen eta kirolaren ikuspegitik, haien eta haietako partaideen ezaugarri bereziak direla medio, baliabide bat dela kirola sustatu eta bultzatzeko eta, askotan, oinarrizko kirolarientzat eta oro har kirola egiten duten pertsonentzat pizgarri dela.

Gobernuak, 2008ko azaroaren 17ko Erabakiaren bidez, onespena eman zion deialdi honetako laguntza eskabideak banakako ebaluazioaren bidez tramitatzeari.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2009. urterako Nafarroan kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko kirol taldeei eta kirol talde filialei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onestea. Foru agindu honen 1. eranskinean ageri dira.

2. Diru-laguntzen deialdi honetan aurkezten diren eskabideak baloratzeko baremoa eta irizpideak onestea. Baremo hori foru agindu honen 2. eranskinean ageri da.

3. 200.000 (berrehun mila) euroko gastua baimentzea, 2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Kirol ekitaldiak antolatzeko laguntza" izeneko 940002-95120-4819-336108 kontu-sailaren kargura.

4. Foru agindu hau eta beronen eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau Nafarroako Kirolaren Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 3an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

1. ERANSKINA

Oinarriak

1. Xedea.

1. Foru agindu honen xedea da 2009rako Nafarroako Foru Komunitatean kirol taldeei eta kirol talde filialei kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, betiere ere eranskin honetan ezartzen diren betebeharrak beterik.

2. Laguntzak onura publikokoak dira, Nafarroako bizilagunen kirol jarduera sustatzen dutelako.

2. Helburuak.

1. Aurreko oinarriak aipatu diru-laguntzak Nafarroan kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzearen ondorioz sortutako gastuak hein batean laguntzeko izango dira soil-soilik. Diru-laguntza zein jardueratarako eskatzen den, horrixe egotziko zaizkio zuzenean gastu horiek. Ez da zilegi izanen diru-laguntzak material inbentariagarria erosteko erabiltzea.

2. Diru-laguntza hauen onuradunen eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren arteko lankidetza hitzarmenak egiten ahalko dira, Nafarroako Kirolaren Institutuaren eginkizunak sustatu eta, garrantzitsuak izateagatik edo entitate bakar batek ekitaldi batzuk antolatzeagatik, Institutuak interesgarritzat jotzen dituen jarduerak egiten laguntzeko.

3. Hartzaileak.

1. Diru-laguntza hauek jasotzen ahalko dituzte 2009an Nafarroan kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzen dituzten Nafarroako irabazi asmorik gabeko kirol taldeek eta talde filialek, Nafarroako Kirol Elkarteen Erregistroan inskribaturik baldin badaude.

Nolanahi ere, deialdi honetan sartuko dira halaber 2008ko azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitarte egindako kirol ekitaldi eta ikuskizunetarako epean eta moduan aurkeztu ziren laguntza eskabideak, urte hartako deialdian, martxoaren 18ko 111/2008 Foru Aginduaren bidez onetsitakoan, jaso ez zirenak.

Antolamenduaz zenbait kirol elkarte arduratzen badira, haietako batek eginen du eskabidea, besteen ordezkari.

2. Kirol taldeek eta kirol talde filialek bere gain hartu, kudeatu eta zuzenean antolatu beharko dituzte diruz lagunduak izatea nahi duten kirol ekitaldi eta ikuskizunak.

3. Deialdi honetatik kanpo geratzen dira bestelako deialdi batzuetan edo zehatzagoetan sartzen diren ekitaldi eta ikuskizunak. Halaber kanpo geratzen dira Nafarroako Kirol Jokoetan kadete eta haur kategorietan sartuak diren modalitate eta espezialitateak, eta beheragoko kategorietarako ekintza guztiak.

4. Laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzen zenbatekoak deialdi honen 2. eranskineko baremoaren eta aplikazio irizpideen arabera zehaztuko dira.

2. Diru-laguntzak ez dira inola ere Nafarroan kirol ikuskizuna egitetik heldu den defizita baino handiagoak izaten ahal, eta, horrela behar izanez gero, murriztu eginen da haren zenbatekoa.

5. Dokumentazioa.

1. Diru-laguntzetarako eskabideak Nafarroako Kirolaren Institutuak emanen duen inprimaki batean aurkeztu behar dira.

2. Diru-laguntzetarako eskabideak Nafarroako Kirolaren Institutuaren Erregistroan aurkeztuko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bideren bitartez. Aurkezteko epea programaturiko kirol ekitaldi edo ikuskizuna hasi baino 15 egun natural lehenago bukatuko da.

Nafarroako Kirolaren Institutuak ofizioz eskatzen ahalko du kasuan kasuko hitzarmena izenpetu dadila interesgarritzat jotzen diren kirol jarduerak egiteko. Hitzarmenetan agiriak aurkezteko epeak eta ekitaldiak egiteko baldintzak zehaztuko dira.

Foru agindu hau argitaratu baino lehen aurkeztutako diru-laguntzaren eskabideei hemen ezarritako administrazio prozedura aplikatuko zaie.

3. Behin jarduera eginda, kirol ekitaldi edo ikuskizuna bukatu ondoren 2 hilabete iragan baino lehen aurkeztuko da dokumentazio hau:

a) Jardueraren txostena jasotzeko prestatutako inprimakia, hala nola diru-sarrera eta gastuen balantzea, entitate eskatzaileren zigiluarekin eta lehendakariak sinatua.

b) Gastuen jatorrizko fakturak, erkatu ondoren itzuliko direnak, eta haien fotokopiak, diru-laguntzan hartutakoa adinako zenbatekokoak edo handiagokoak. Jarduerari egozten ahal zaizkion faktura guztien zerrenda izenduna ere aurkeztuko da, eta bertan azalduko kontabilitate-idazpena, zenbatekoa eta haien aplikazioa.

c) Afixak, liburuxkak, prentsako informazioa edo beste edozein euskarri, Nafarroako Gobernuaren agerpen instituzionala frogatzen duena.

d) Diru-laguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 12.000 eurotik goitikoa denean, onuradunak erantzukizunpeko aitorpen bat aurkeztu beharko du, non azalduko baitu hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo ondasunez hornitu edo zerbitzuak ematen dituztenean.

e) Egindako jarduerarekin zerikusirik duten bestelako agiriak, eskatzailearen ustez edo Nafarroako Kirolaren Institutuaren ustez interesgarritzat jotzen direnak.

6. Antolamendua eta instrukzioa.

1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 17. artikuluan aipatzen den banakako ebaluazioko araubidea erabiliko da. Hori horrela, ebaluazio horren ondorioz ebaluatu eta esleituko zaie diru-laguntza. Espedienteak aurkeztu ahala tramitatu eta ebatziko da haien gainean, aurrekontuetan horretarako dirua dagoeino.

2. Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirol Zuzendariordetza izanen da diru-laguntzak emateko prozedura antolatu eta instrukzioa egiteko organo eskuduna.

3. Eskabideak hobeki ebaluatu ahal izateko, Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirol Zuzendariordetzak eskatzaileei eskatzen ahalko die aurkeztutako edo eskatutako agirietako informazioa zabaldu edo hobetu dezaten. Eskatutako dokumentazioa osorik aurkezten ez bada edo deialdiko baldintzak betetzen ez badira, entitateari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzala eta, halaber, ohartaraziko zaio hala egin ezean bere eskabideari uko egin diola ulertuko dela, ebazpena eman ondoren, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71. artikuluari jarraikiz.

7. Balorazio batzordea.

Eskabideen gainean ebazteko balorazio batzorde bat eratuko da eta honako kide hauek izanen ditu: Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirol zuzendariordea, Entitateen eta Kirol-errendimenduaren Ataleko burua, Kirola Sustatzeko Ataleko burua, Kluben eta Kirol-errendimenduaren Bulegoko burua, Administrazio Publikoko teknikari bat, arlo juridikokoa, eta Kirol Zuzendariordetzako teknikari bat.

8. Ebazpena. 1. Diru-laguntzak emateko ebazpena Nafarroako Kirolaren Instutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du, jarduera egin dela frogatzeko dokumentazioa aurkezteko azken egunetik lau hilabeteko epean, gehienez. Epe horretan ebazpen espresurik eman eta jakinarazten ez bada, eskabidea ezetsitzat jo beharko da.

2. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura diru-laguntza bat emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo ekitaldi ekonomikoen kargura diru-laguntza gehiago eskuratzeko.

3. Laguntzak emateko ebazpena Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2) eta Nafarroako Kirolaren Institutuko bulego nagusietako iragarki oholean (Arrieta kalea, 25) iragarkiak jarriz eta komunikabideen bitartez jakinaraziko da.

9. Ordainketa.

1. Emandako diru-laguntza ordainduko da diru-laguntzaren xede diren jarduerak bukatu eta frogagiriak aurkeztu ondoren.

2. Emandako diru-laguntza transferentzia bidez ordainduko da, dagokion ebazpena eman eta bi hilabeteko epean gehienez, justifikatu ondoren.

3. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, Deialdiaren Irizpide eta Baremoko VI. mailan ageri diren ekitaldi eta ikuskizunetarako salbuespen gisa, aurkeztutako proiektuak hala eskatuta gastuak egin behar badituzte ekitaldia izan aurretik, Balorazio Batzordeak diru-laguntzak emateko ebazpenean edo hitzarmenean erabaki dezake ordainketa zatituta egiteko araubidea, emandako diru-laguntzaren %75erainokoa, ordainketa partziala adinako zenbatekoa edo handiagoa frogatzen duten jatorrizko fakturak aurkeztu ondoren ordaintzekoa, eta gainerakoa diruz lagundutako jarduera amaituta eta 5. oinarrian ezarritako egiztagiriak aurkeztuta ordainduko da.

10. Betebeharrak.

1. Diru-laguntzen onuradunek adierazten diren xedeetarako erabili beharko dituzte laguntzak. Horrez gainera, hori betetzen dutela agiri bidez frogatu beharko dute, eta Nafarroako Kirolaren Institutuak egiten dituen egiaztapenak onartu eta erraztu.

2. Entitate eskatzaileek hartutako diru-laguntzaren erregistroa eginen dute beren kontabilitatean edo kontabilitate-liburuetan, eta diru-sarrerak nondik jaso eta gastuak zertarako egin diren azalduko dute. Egiaztatu eta kontrolatzeko ahalmenak bermatzeko, kontabilitate liburuak, erregistro diligentziatuak eta behar bezala auditaturiko bestelako agiriak eduki beharko dira, merkataritzari eta sektoreari buruzko legeetan xedatu bezala.

3. Diru-laguntzen onuradunek Nafarroako Ogasun Publikoarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak izan beharko dituzte.

4. Halaber, talde onuradunek, diruz lagundutako jardueraren publizitate eta zabalkundean Nafarroako Gobernuak horretarako ezarriko duen marka (anagrama eta logotipoaz osatua) edo zehaztuko diren beste batzuk erabili beharko dute, baita jardueraren ezaugarrien arabera erabilitako beste publizitate bideetan ere, horrelakorik baldin bada, betiere Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen maiatzaren 3ko 189/2004 Foru Dekretua betez.

5. Ematen den diru-laguntza bateragarria izanen da administrazio berak, beste administrazio publiko batzuek, erakunde publiko edo pribatuek eta norbanakoek, Espainiakoek zein atzerrikoek, ematen dituzten bestelako diru-laguntzekin. Lagundutako jarduera finantzatzeko eskatu edo lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri eman beharko dute onuradunek. Haien zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du behin ere gainditu garatu beharreko jardueraren kostua.

6. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako diru-laguntzak itzultzea.

11. Ez-betetzeak.

Deialdi honen oinarrietan ezarri dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Kirolaren Institutuaren baimenik gabe diru-laguntzaren helburuak aldatzeak diru-laguntza galtzea ekarriko du berarekin, jasotako dirua itzuli beharra eta hurrengo eta helburu bereko edo bertsuko diru-laguntzaren eskabideak ukatzea ere izan dezake ondorio, aplikatu beharreko arauek ezartzen ditzuzten beste erantzukizunak ezertan galarazi gabe.

12. Errekurtsoak.

1. Deialdiaren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

2. Halaber, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen aurka bidezko izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

13. Ordezko arautegia.

Foru agindu honetan ezarrita ez dagoen guztian Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatu bezala jokatuko da.

2. ERANSKINA

Kirol ikuskizunen kalitatea baloratzeko baremoa eta irizpideak

I.-Baremoa eta irizpideak.

1.-Eragina gizartean: (9 puntu gehienez).

A) -Eraginpeko eremua: 3 puntu bitarte.

B) Partaidetza hedabideetan: 4 puntu bitarte.

C) Izandako ekitaldi kopurua (+ 3): 3 puntu bitarte.

D) Esklusibitatea: 3 puntu bitarte.

2.-Lehiaketa maila: (9 puntu gehienez).

A) Herri lehiaketak: 7 puntu bitarte.

B) Federatuak: 3 puntu bitarte.

C) Lehen maila ez profesionala: 6 puntu bitarte.

D) Profesionalak: 9 puntu bitarte.

3.-Partaidetza: (12 puntu gehienez).

A) Kopurua: 12 puntu bitarte.

B) Kalitatea: 12 puntu bitarte.

4.-Baliabide ekonomikoak: (18 puntu gehienez).

A) Eragina: 8 puntu bitarte.

B) Proiektuaren bideragarritasuna. 5 puntu bitarte.

C) Ekarpenak: 10 puntu bitarte.

5.-Institutuarendako interesa: (18 puntu gehienez).

A) Partaidetza instituzionala: 10 puntu bitarte.

B) Bizilagun taldea: 12 puntu bitarte.

6.-Kirol ekitaldiaren berezitasuna eta garrantzi berezia (40 puntu gehienez).

Salbuespen gisa, atal honetan puntuazioa eman ahal izanen da Espainian edo nazioartean duten eragina edo garrantziagatik edo beste inguruabar bereziak direla eta, kirol administrazioaren laguntza berariazkoa behar duten kirol ekitaldi edo ikuskizunei dagokienez.

II.-Kirol ikuskizunen kalitatearen balorazioa.

1. Kalitate maila hauek ezarri dira:

I. maila: gehienez 20 puntu.

II. maila: 21 puntutik 30 puntura

III. maila: 31 puntutik 40 puntura

IV. maila: 41 puntutik 50 puntura

V. maila: 51 puntutik 60 puntura

VI. maila: 61 puntutik 100 puntura

2.-Diru-laguntzaren zenbatekoa.

I. maila: 40 eurotik 800 euro bitarte. Puntu bakoitzak 40 euro balio du.

II. maila: aurreko mailako 800 euroei beste 80 gehitu behar zaizkie puntu bakoitzeko, 1.600 euro bitarte.

III. maila: aurreko mailako 1.600 euroei beste 140 gehitu behar zaizkie puntu bakoitzeko, 3.000 euro bitarte.

IV. maila: aurreko mailako 3.000 euroei beste 400 gehitu behar zaizkie puntu bakoitzeko, 10.000 euro bitarte.

V. maila: aurreko mailako 10.000 euroei beste 1.500 gehitu behar zaizkie puntu bakoitzeko, 25.000 euro bitarte.

VI. maila: aurreko mailako 25.000 euroei beste 3.000 gehitu behar zaizkie puntu bakoitzeko, 145.000 euro bitarte.

3. ERANSKINA

Kirol klubentzako laguntzak, Nafarroan kirol ikuskizunak antolatzeko

ESKABIDEA

Identifikazio datuak:

Jardueraren izena:

Entitatea:

Kirol mota:

Helbidea: ....................... Herria: ................ P.K.

Telefonoa: ................ Erregistro zk.: ................. IFZ:

(Administrazioak betetzekoa).

OHARRAK:

Oharrak:

1. Kirol ikuskizuna egin baino gutxienez 15 egun lehenago aurkeztu beharko da, eskabide orokorrarekin batera, Nafarroako Kirolaren Institutuko Erregistroan (edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan aipatzen diren bideak erabiliz).

2. Diru-laguntza kobratzeko ezinbestekoa izanen da Nafarroako Gobernuarekin Banku-helbideratzea izatea, entitate eskatzailearen izenean.

KIROL ZUZENDARIORDETZA.

Nafarroako Federazioen eta Kirol Jokoen Atala.

(Arrieta, 25.- 31002 - Iruña).

Telefonoa: 848 42 78 91.

PROIEKTUA

1. Proiektuaren helburuak eta garrantzia:

2. Datak eta tokia:

3. Jardueraren azalpena:

4. Antolaketa-baliabideak:

5. Aurreikusi den partaide kopurua eta kategoriak:

GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK GUZTIRA

Kategoria

Nafarroa

Bestelako autonomia

erkidegoak

Beste batzuk

GUZTIRA

6. Publizitaterako aurreikusitako prozedura (ekitaldien eguna eta ordua adierazi):

Kartela (kop. ....) f Tokia eta eguna

Liburuxka (kop. ....) f

Aurkezpena/Prentsaurrea f

Sari banaketa f

Beste batzuk f

7. Beste datu interesgarri batzuk:

Oharra: proiektua azaltzeko gainerako datuak eranskin gisa aurkezten ahalko dira.

GASTUEN AURREKONTUA

Zenbatekoa

1. Langileen lansariak (kirolariak, teknikariak, zuzendaritza karguak...).

2. Joan-etorriak eta mantenua.

3. Epaileen ordainsaria.

4. Federazio kuotak.

5. Azpiegiturako eta antolaketako gastuak.

6. Alokairuko eta publizitateko gastuak.

7. Beste gastu batzuk, azalduak eta xehekatuak.

AURREIKUSITAKO GASTUAK, GUZTIRA

DIRU-SARREREN AURREKONTUA

Zenbatekoa

1. Funts berekien ekarpena.

2. Ikuskizunerako sarrerak edo parte hartzeko kuotak.

3. Babesleak.

4. Zozketak eta dirua biltzeko beste sistema batzuk.

5. Beste administrazio publikoen diru-laguntzak (Nafarroako Gobernukoak izan ezik).

6. Beste diru-sarrera batzuk.

AURREIKUSITAKO DIRU-SARRERAK GUZTIRA

AURREKONTUA:

DIRU-SARRERAK

GASTUAK

EMAITZA

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

LEHENDAKARIA IDAZKARIA

Klubaren zigilua

Sinadura: ....................... Sinadura: ......................

KIROL KLUBENTZAKO LAGUNTZAK NAFARROAN KIROL EKITALDI ETA IKUSKIZUNAK ANTOLATZEKO

Justifikazio inprimakia

Aurkeztu diren agiriak markatu.

1. Memoria

2. Diru-sarrera eta gastuen balantzea

3. Fakturen zerrenda eta haien kontabilitateko idazpena

4. Jatorrizko fakturak eta haien fotokopiak

5. Publizitate euskarriak

Jardueraren gaineko memoria

1. Jardueraren izena

2. Entitate antolatzailea

3. Egiteko eguna eta tokia

4. Aurreikusi den partaide kopurua eta kategoriak

GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK GUZTIRA

Kategoria

Nafarroa

Bestelako autonomia

erkidegoak

Beste batzuk

GUZTIRA

Oharra: Jarduera bukatzen denetik bi hilabeteko epean aurkeztu beharko da, eskabide orokorrarekin batera, Nafarroako Kirolaren Institutuko Erregistroan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan aipatzen diren bideak erabiliz.

KIROL ZUZENDARIORDETZA.

Nafarroako Federazioen eta Kirol Jokoen Atala.

(Arrieta, 25.- 31002 - Iruña).

Telefonoak: 848 42 78 91.

5. Antolaketa-baliabideak:

6. Emaitzak eta sailkapenak (zerrendak edo aktak erantsi):

7. Prentsako ebakinak eta ikus-entzunekoak (ebakinak eta materiala erantsi):

8. Jardueraren kartela, liburuxka, publizitatea, elastikoak, opariak, etab. (aleak erantsi):

9. Publizitate ekitaldien azalpena:

Aurkezpena/Prentsaurrea:

Sari banaketa:

Beste batzuk:

10. Nafarroako Gobernuaren publizitate euskarrien erabilpena:

Hesiak .......... Podiuma .......... Xingola .......... Beste batzuk ..........

11. Jardueraren balorazioa (eranskina aurkeztu, behar izanez gero):

DIRU-LAGUNTZAREN XEDE DEN JARDUERAKO DIRU-SARREREN ETA GASTUEN JUSTIFIKAZIOA

Egindako gastuak

Zenbatekoa

Kontabilitateko 1. idazpena.-Langileen lansariak (kirolariak, teknikariak, zuzendaritza karguak...).

Kontabilitateko 2. idazpena.-Joan-etorriak eta mantenua.

Kontabilitateko 3. idazpena.-Epaileen ordainsaria.

Kontabilitateko 4. idazpena.-Federazio kuotak.

Kontabilitateko 5. idazpena.-Azpiegiturako eta antolaketako gastuak.

Kontabilitateko 6. idazpena.-Alokairuko eta publizitateko gastuak.

Kontabilitateko 7. idazpena.-Beste gastu batzuk, azalduak eta xehekatuak.

EGINDAKO GASTUAK, GUZTIRA

Egindako diru-sarrerak

Zenbatekoa

Kontabilitateko 1. idazpena.-Funts berekien ekarpena.

Kontabilitateko 2. idazpena.-Ikuskizunerako sarrerak edo parte hartzeko kuotak.

Kontabilitateko 3. idazpena.-Babesleak.

Kontabilitateko 4. idazpena.-Zozketak eta dirua biltzeko beste sistema batzuk.

Kontabilitateko 5. idazpena.-Beste administrazio batzuen diru-laguntzak. Publikoak (Nafarroako Gobernukoak izan ezik).

Kontabilitateko 6. idazpena.-Beste diru-sarrera batzuk.

EGINDAKO DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

Diru-sarreren eta gastuen balantzea

DIRU-SARRERAK

GASTUAK

EMAITZA

-Nire erantzukizunpean adierazten dut zerga guztiak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak kitatuak ditudala.

-Ziurtatzen dut diru-laguntzaren xedea diren jarduerek sortutako gastu eta diru-sarreren jatorrizko agiriak eskura daudela eta klubeko kontabilitate liburuetan jaso direla.

-5.3 oinarriaren d) letran ezarritakoa betetzeko, adierazten dut hornitzaileak eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu direla, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo ondasunez hornitu edo zerbitzuak ematen dituztenean.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Klubaren zigilua

LEHENDAKARIA IDAZKARIA

Sinadura: ....................... Sinadura: ......................

Iragarkiaren kodea: F0902100