25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

63/2009 Foru Agindua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak otsailaren 16an emana, ondoko laguntza hauetarako eskaera bakarra aurkezteko arauak ematen dituena 2009ko kanpainarako: ordainketa bakarraren araubideko laguntzak, nekazaritzako zenbait produkturi azaleragatik ordaindu beharrekoak, abeltzaintzako primak, Nafarroako eskualdeetako kalte-ordainak eta nekazaritza eta ingurumen arloetako laguntzak; gainera, ordainketa bakarraren eskubideak lagatzeko komunikazioak eta erreserba nazionaleko eskubideen eskaerak aurkezteko arauak ere eman ziren.

Europako Kontseiluak 2009ko urtarrilaren 19an emandako 73/2009 Erregelamenduan xedapen komun batzuk ezarri dira, nekazaritzako politika komunaren esparruan ematen diren nekazarientzako zuzeneko laguntzen araubideei aplikatu beharrekoak; era berean, nekazarientzako laguntzen araubide zehatz batzuk ezarri dira. Erregelamendu horren bidez, Europako Kontseiluaren 1290/2005, 247/2006 eta 378/2007 Erregelamenduak aldatu, eta 1782/2003 (EE) Erregelamendua indargabetu da. Hala ere, 2009ko kanpainarako indarrean egonen dira Europako Kontseiluak irailaren 29an emandako 1782/2003 (EE) Erregelamenduaren honako artikulu hauek: 20. artikuluaren 2. idatz-zatia; 64. artikuluaren 2. idatz-zatia; 66., 67., 68., 68.bis, 68.ter eta 69. artikuluak; 70. artikuluaren 1. idatz-zatiko b) letra eta 2. idatz-zatia; baita IV. tituluaren hurrengo kapituluak ere: 1.a (gari gogorra), 5.a (labore energetikoak), 7.a (esnekien prima), 10.a (belarki laboreei azaleragatik egin beharreko ordainketak), 10.ter deritzona (olibadirako laguntza), 10.quater deritzona (tabako ekoizpenerako laguntzak) eta 10.quinquies deritzona (lupuluari azaleragatik eman beharreko laguntza).

Batzordeak, 2004ko apirilaren 21eko 795/2004 (EE) Erregelamenudaren bidez, 1782/2003 (EE) Erregelamenduan aurreikusten den ordainketa bakarra aplikatzeko xedapenak ezarri zituen. Batzordeak, 2004ko apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Erregelamenduaren bidez, 1782/2003 (EE) Erregelamenduan aurreikusiriko baldintzak, moduluak eta kudeaketa eta kontrol sistema integratua aplikatzeko xedapenak ezarri zituen. Batzordeak, 2004ko urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Erregelamenduaren bidez, 1782/2002 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezarri zituen, erregelamendu horretako IV eta IV bis tituluetan aurreikusiriko laguntza araubideari eta lehengaiak lortzeko ekoizpenetik kendu ziren lurren erabilerari buruz.

Urriaren 3ko 1612/2008 Errege Dekretuak, nekazaritza eta abeltzaintzari zuzeneko ordainketak aplikatzeari buruzkoak, Estatuaren araudi oinarrizkoa ezartzen du, Kontseiluaren 1782/2003 (EE) Erregelamenduan ezarritako laguntzei aplikagarri zaiena.

Kontseiluak, 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduaren bidez, Europar Batasunak landa garapenerako nekazaritzarako LGENFen bidez finantzaturiko laguntzari buruzko arauak ezarri zituen. Batzordeak, 2006ko abenduaren 15eko 1974/2006 (EE) Erregelamenduaren bidez, Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezarri zituen, eta Kontseiluaren 1975/2005 (EE) Erregelamenduak 1698/2005 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezarri zituen landa garapenerako laguntza neurriak hartzeko kontrol prozeduraren eta baldintzen aplikazioari buruz.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren otsailaren 12ko 32/2007 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako mendialderako eta eskualde behartsuetarako kalte-ordainak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatu da.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren otsailaren 12ko 36/2007 Foru Aginduaren bidez, galtzeko zorian dauden arraza autoktonoak babesteko eta sustatzeko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri dira.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren otsailaren 12ko 35/2007 Foru Aginduaren bidez, abeltzaintza ekologikoari laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri da.

Otsailaren 12ko 33/2007 Foru Aginduaren bidez, nekazaritza ekologikoari laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri da.

Nafarroako Gobernuak 2007ko irailaren 24an emandako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari urte anitzeko gastuetarako konpromisoak hartzeko 2007tik 2011ra bitarteko ekitaldietarako, nekazaritza ekologikorako eta abeltzaintzako ingurumeneko laguntzak tramitatzeko, alegia abeltzaintza ekologikorako eta desagerteko arriskuan diren arrazentzat.

Nafarroako Gobernuak 2008ko ekainaren 30ean hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari urte anitzeko gastu-konpromisoak handitzeko 2008tik 2012ra bitarteko ekitaldietarako, nekazaritza ekologikorako eta abeltzaintzako ingurumeneko laguntzak tramitatzeko.

Uztailaren 29ko 412/2008 Foru Aginduaren bidez, abeltzaintzako produkzio sistema iraunkorrak sustatzeko laguntzak emateko arauak eta deialdia onetsi dira.

Otsailaren 9ko 50/2009 Foru Aginduaren bidez, estepa-eremuetarako nekazaritzako ingurumenerako laguntzak emateko arauak eta deialdia onetsi dira.

Nafarroako Gobernuak 2008ko abenduaren 1ean hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari urte anitzeko gastu-konpromiso bat hartzeko 2009tik 2013ra bitarteko ekitaldietarako, "Natura 2000" laguntzak eta estepa-eremuetako nekazaritzako ingurumenerako laguntzak tramitatzeko.

Azkenik, urriaren 2ko 67/2006 Foru Dekretuan, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Nekazaritza Aldeen Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsaren (LGENF) bidez finantzatzen diren gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea onetsi eta horren antolamendua eta funtzionamendua ezarri zen. Dekretuko azken xedapenetako bigarrenak baimena eman zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko, bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren dirulaguntzei buruzko arauak ezartzeko.

Abeltzaintza, Nekazaritza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 29/007 Foru Aginduaren bidez, NBEUFk finantzaturiko laguntzak kudeatzeko prozedura ezarri zuen, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 30/2007 Foru Aginduaren bidez, LGENFekin batera landa garapenerako finantzaturiko laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zuen.

Foru agindu honen bidez, arautegi horiek ezartzen duen esparruan baldintzak ezarri zituen 2009ko kanpainan ordainketa bakarrerako, nekazaritzako zenbait produkturi azaleragatik ordaindu beharrekoak, abeltzaintzako primak, eremu menditsu eta behartsuetan kalte-ordainak eta nekazaritza eta ingurumen arloetako laguntzak eskatzeko. Ardogintzarako ez den muztioa egiteko erabiltzen den mahatsaren ekoizleak ordainketa bakarreko araubidera sartzea arautzen du. Eta azkenik, halaber, eskubideak lagatzeko komunikazioak aurkezteko eta ordainketa bakarraren araupeko erreserba nazionalerako eskubideak eskatzeko arauak ezartzen ditu.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2009ko kanpainarako eskaera bakarra aurkezteko arauak, foru agindu honetan aipatzen direnak eta azalpen zatian adierazi araudiak arautzen dituen laguntzei lotuta daudenak, onestea.

2. Baimena ematea Nafarroako mendialderako eta eskualde behartsuetarako kalte-ordainetarako laguntzak sortzen dituen gastuaetarako, 2009ko ekitaldirako eta hurrengoetarako. Nafarroako Aurrekontu Orokorren 710001 71230 4700 414200, " Konpentsaziorako kalte-ordainak. NGP (LGENF) (LGENF)" izeneko kontu-sailaren kargura ordainduko dira, honen mugara iritsi arte.

3. Baimena ematea Nafarroako mendialderako eta eskualde behartsuetarako kalte-ordainetarako laguntzak sortzen dituen gastuaetarako, 2009ko ekitaldirako eta hurrengoetarako. Nafarroako Aurrekontu Orokorren 710001 71230 4700 414202, "Nekazaritza eta Ingurumen neurriak NGP (LGENF)" izeneko kontu-sailaren kargura ordainduko dira, honen mugara iritsi arte. 2012 eta 2013 urteetako aurrekontuaren kargura laguntzak emateko, beharerzkoa da behar adinako kreditua izatea eta Gobernuaren erabakiz aldez aurretik gastua onartzea.

4. Baimena ematea Abeltzaintza ekologikoak eta galtzeko zorian dauden arraza autoktonoak babesteko eta sustatzeko laguntzak sortzen dituzten gastuetarako. Nafarroako Aurrekontu Orokorren 710001 71230 4700 414208, 2009ko ekitaldiko "Nekazaritza eta Ingurumen neurriak NGP (LGENF)" izeneko kontu-sailaren kargura ordainduko dira, eta 2010, 2011, 2012 eta 2013 urteetako Gastuen Aurrekontuetan xede berarekin sortzen direnetarako urte bakoitzerako dagoen mugara iritsi arte. 2012 eta 2013 urteetako aurrekontuaren kargura laguntzak emateko, beharerzkoa da behar adinako kreditua izatea eta Gobernuaren erabakiz aldez aurretik gastua onartzea.

5. Baimena ematea fruitu oskoldunen berariazko laguntza osagarriak sortzen dituen gastuetarako, 2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorren 710001 71230 4700 414206, "Fruitu oskoldunak ekoizteko laguntzak" izeneko kontu-sailaren kargura ordainduko dira, honen mugara iritsi arte.

6. Baimena ematea Estepa-eremuetarako Nekazaritzako Ingurumenerako Laguntzari aurre egiteko gasturako. Nafarroako Aurrekontu Orokorren 2010, 2011, 2012 eta 2013ko Gastuen Aurrekontuko 740002 74200 4700 456300, "Nekazaritza eta Ingurumen neurriak eta konpentsaziorako kalte-ordainak NGP (LGENF)" izeneko kontu-sailaren kargura edo sortzen tiren antzekoen kargura ordainduko dira, urtero dagoenaren mugara iritsi arte.

7. Baimena ematea Abeltegi iraunkorretarako laguntzei aurre egiteak sortzen dituen gastuetarako, 2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorren 711001 71310 4700 412208, "Abeltegi iraunkorretarako laguntzak" izeneko kontu-sailaren kargura ordainduko dira, ematen diren momentuan dagoen kreditu mugara iritsi arte.

8. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

9. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko otsailaren 16an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

2009KO KANPAINARAKO ESKAERA BAKARRA AURKEZTEKO ARAUAK

ATARIKO TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Helburua eta aplikazio eremua.

1. Foru agindu honen xedea Nafarroako Foru Komunitatean 2009 kanpainan ondoko laguntzetarako eskaerak egiteko arauak ezartzea da:

1. Ordainketa bakarreko araubideari dagokion ordainketa banandua.

2. -1782/2003 (EE) Erregelamenduaren bidez ezarririko nekazaritzako zenbait produktutarako ordainketa elkartu eta berariazkoak, IV. titulua:

a) Belarki-labore batzuen ekoizleei lur azaleraren arabera egin beharreko ordainketak. Labore horiek IX. eranskinean zerrendatu eta 10. kapituluan ezarritakoak dira.

b) Labore energetikoetarako laguntza, 5. kapituluan ezarria.

c) Gari gogorraren kalitateari hektareako emateko laguntza berariazkoa, 1. kapituluen hurrenez hurren ezarria.

d) Olibadiari laguntza, 10 quater kapituluan ezarria.

e) Tabakorako laguntza, 10 ter kapituluan ezarria.

f) Tabakorako laguntza osagarria, 69. artikuluaren aplikazioaren ondorioz.

g) Azukrerako laguntza osagarria, 69. artikuluaren aplikazioaren ondorioz.

Eta (EE) 73/2009 Erregelamenduaren IV. tituluaren 1. kapituluan ezarri direnak:

h) Arroz ekoizleei hektareako eman beharreko berariazko laguntza, 1. atalean ezarria.

i) Proteaginosoetarako prima, 3. atalean ezarria.

j) Fruitu oskoldunei azaleragatik eman beharreko laguntza, 4. atalean ezarria. k) Hazien ekoizpenerako laguntza, 5. atalean ezarria.

l) Azukre-erremolatxa eta azukre-kanaberaren ekoizleei eman beharreko erkidego mailako laguntza, 7. atalean ezarria.

m) Fruta eta barazkien ekoizleei eman beharreko aldi baterako laguntza, 8. atalean ezarria.

3. Abeltzaintzara egokitutako berariazko ordainketak.

3.1. 73/2009 (EE) Erregelamenduaren 1. kapituluan ezarri direnak:

a) Behi ume-hazleak dituzten ekoizleei eman beharreko prima, 10. atalaren 111. artikuluan ezarria.

b) Abereak hiltzeko prima, 10. atalaren 116. artikuluan ezarria.

c) Ardiak eta ahuntzak dituzten ekoizleei eman beharreko prima, 10. atalaren 101. artikuluan ezarria.

d) Ardi eta ahuntzeko prima osagarria, 10. atalaren 102. artikuluan ezarria.

e) Bazkatokiaren justifikazioa, 69. artikuluan ezarria, azienda-dentsitatea neurtzeko.

3.2. Kontseiluak 2003ko irailaren 29an emandako 1782/2003 Erregelamenduaren 69. artikulua behi aziendaren sektorean Espainian PAC garatzeko programa nazionalera aplikatzeagatiko ordainketak:

a) Behi ume-hazleak dituzten ustiategiei eman beharreko ordainketa osagarriak.

b) Ofizialki aitortutako kalitateko behikiaren ekoizpenerako ordainketa osagarria.

c) Esnearen sektorerako ordainketa osagarria.

4. Kontseiluak 1698/2005 Erregelamenduan landa garapenerako ezarritako laguntzak, 2007-2013 aldirako Nafarroako nekazaritza garatzeko programaren esparruan:

a) Nafarroako mendialderako eta eskualde behartsuetarako kalte-ordainak, otsailaren 12ko 32/2007 Foru Aginduan araututakoak.

b) Nekazaritza ekologikorako laguntza, otsailaren 12ko 33/2007 Foru Aginduan araututakoa.

c) Abeltzaintza ekologikorako laguntza, otsailaren 12ko 35/2007 Foru Aginduan araututakoa.

d) Galtzeko zorian dauden arraza autoktonoak babesteko eta sustatzeko laguntza, otsailaren 12ko 36/2007 Foru Aginduan araututakoa.

e) Nekazaritza ekologikorako laguntza, otsailaren 12ko 50/2009 Foru Aginduan araututakoa.

5. Nafarroako Gobernuaren Aurrekontu Orokorren konturako laguntzak.

a) Fruitu oskoldunetarako berariazko laguntzarako laguntza osagarria.

b) Abeltzaintzako produkzio iraunkorretarako laguntza.

6. Ordainketa bakarrari dagokionez, ardogintzarako ez den muztioa egiteko erabiltzen den mahatsaren ekoizleak ordainketa bakarreko araubidera sartzea erregulatzen da.

7. Azkenik, eskubideak lagatzeko komunikazioak eta erreserba nazionalaren eskubideen eskaerak arautzen dira, 1612/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat

2. artikulua. Laguntzen onuradunak.

1. 1. artikuluan aipatzen diren laguntzak osorik edo hein handi batean Nafarroako Foru Komunitatean kokaturik dauden ustiategien titularrek hartzen ahalko dituzte eta eremurik gabeko ustiategien titularrek, abere gehienak Nafarroako Foru Komunitatean badituzte.

2. Ordainketa bakarrarengatik, azalerengatik eta abeltzaintzako primengatik laguntza eskabideak beste autonomia erkidego batean aurkeztu behar dituzten titularrek, 4. idatz-zatian landa garapenerako aipatzen diren laguntzak lortu nahi badituzte, Nafarroan aurkeztu beharko dute ordainketa bakarra, Nafarroan dituzten eremu eta abereak adieraziz, diru-laguntzen xede izan nahi dutenak.

3. artikulua. Eskaera bakarraren edukia.

1. artikuluan aipatzen den edozein laguntza eskatzeko, ustiategiaren titularrak laguntzarako eskaerabakarra eskatu beharko du, eduki hau izanen duena:

1. Laguntza bakoitzaren eskaera espresua, eremuei loturiko laguntzen xede diren esparruak adieraziz.

2. Ustiategiko lurzatiak 2008ko otsailaren 1ean indarra duen erreferentziako lurzatiarekin eta ELLIGS esparruarekin deklaratu beharko dira, egoera hauetan daudenak izan ezik:

a) Lurzatiak berrantolatzeko prozesuen menpe dauden lurzatiak, lurretan mugaturik badaude eta 2008ko otsailaren 1ean NELIGSen ageri ez badira, kasuan kasuko lurzati berrantolamenduaren poligonoaren zenbakiari 70 gehituz adieraziko dira. Lurzatiko zenbakia lurzati berrontalmenduko bera izanen da. Artaxoa (III. sektorea), Larraga, Tafalla, Erriberri (IV.1 sektorea) eta Tuterako Monte Altoko berrantolamenduaren eremuetan poligonoaren zenbakiari 80 gehituz adieraziko da. Era berean, Zarrakaztelu eta Ablitasko ureztalurren berrantolamenduan poligonoaren zenbakiari 200 gehituz adieraziko da.

b) Aprobetxamendu bateraturako bazkatokiak 99. poligonoarekin deklaratuko dira eta kasuan kasuko toki entitateak ematen duen ziurtagirian ageri dena izanen da lurzatiaren zenbakia.

c) Korralizak eta ardi eta ahuntz aziendarendako bazka aprobetxamenduak edo abaltzaintza iraunkorreko ordainetarako laguntzen xede diren bazkatokiak, haien esleipena udalei eta kontzejuei badagokie: udalaren edo lurralde entitatearen kodegoa eta 1.000 poligonoarekin adieraziko dira. Lurzati zenbakian toki entitateak korralizan ezarritako zenbakia adieraziko da.

d) Partikular bati dagozkion lurren bazka-aprobetxamendua, katastroko lurzati asko ukitzen baditu, ardi eta ahuntz aziendarako bazka-eremu gisa deklaratzen badira, edo abeltzaintza iraunkorreko eta ordainerako laguntzen esparruan, udalaren edo lurralde entitatearen kodearekin eta 2.000 poligonoarekin adieraziko dira. Lurzatiak errentatzaile bakoitzarendako zenbaki korrelatibo banarekin adieraziko dira.

3. Ordainketa bakarreko araubideko laguntza eskatuz gero, edukitako eskubideak erabili nahi diren lurzatien adierazpena. Ordainketa bakarraren xede diren eremuek edukitako eskubide guztiak ukitzen ez badituzte, titularrak laguntzaren xede diren eskubideen zerrenda aurkezten ahalko du. Horrelakorik ezean, deialdiaren 27,3. artikuluan xedatutako aplikazio ordena ezarriko zaio.

4. Urbasa eta Andimendiko bazkatokien aprobetxamenduaren kasuan, eskatzaileek hauek adierazi beharko dituzte: zer azienda mota den, zenbat abelburu diren eta noiz egonen diren bazkatzen toki horietan. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak erabakiko du eskatzaile bakoitzari zer bazka-eremu dagokion, guztira zenbat azienda larriko abelburu dauden eta eskatzaileak deklaratutako azienda larriko abelburu kopurua aztertutakoan.

5. Azalerengatik edo elkarte baten abereengatik ordaina eskatzen duten eskatzaileek kasuan kasuko elkartearen identifikazio fiskalerako kodea eta bertan zer ehunekotan hartzen duten parte adierazi beharko dute.

6. Ondoko laguntza hauetakoren bat eskatzen duten titularrek eskaeran aitortu beharko dituzte ekoizpen unitate guztiak, Nafarroatik kanpo daudenak barne: ardi eta ahuntz aziendarako prima, behi ume-hazleen eta behi azienda hiltzeko primak eta behi aziendaren sektoreko ordainketa osagarriak.

4. artikulua. Eskaera bakarraren aurkezpena.

1. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetza hitzarmena izenpetu duten entitate laguntzaileetan. Eskaeraren dokumentu laburpena Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, eta eskualdeko eta ataletako bulegoetan aurkeztuko du entitate laguntzaileak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan nahiz Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako erregistro edo bulegoetan.

Eskaera bakarraren eduki eta aurkezpen dataren ondorioetarako aurketutako dokumentu laburpenaren edukiarekin bat datorren azken igorpen telematikoa hartuko da kontuan bakarrik.

2. Eskaerak aurkezteko epea azaleragatik nekazaritzako zenbait produkturi ordaindu beharrekoari eta Europar Batasunak abeltzaintzarako ematen dituen zenbait laguntzari buruzko estatuko arautegian ezartzen dena eta 2009ko otsailaren 1ean hasiko da.

3. Eskaerak foru agindu honen eranskinetan adierazten den "aurkeztu beharreko dokumentazioarekin" lagunduko da. Eskaera egiterakoan, eskatzaileek Foru agindu honen I. eranskinean egiaztatatu beharreko dokumentazio gisa ageri den dokumentazioa aurkeztu beharko dute, entitate launtzailearen kudeatzaileak egiaztatu dezan. Eskatzaileek dokumentazio hori gorde eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departametuaren esku utzi beharko dute, azken honek hala eskatzen badu.

5. artikulua. Abereak hiltzeko prima eskaera.

1. Abereak hiltzeko prima jaso nahi duten behien ekoizle guztiek eskaera bakarrean eskatu beharko dute, bai abereak Europar Batasunaren barnean hiltzen badira, bai bizirik hirugarren herrialde batera eramaten badira.

2. Espainian abereak hiltzeko prima jaso ahal izateko, nekazariek abereak hiltzeko primako araubidean parte hartzen dutela dioen adierazpena sartu beharko dute eskaera bakarrean.

3. Europar Batasuneko beste estatu kide batean hildako edo bizirik hirugarren herrialde batera eramandako abereak hiltzeko prima abereak hil eta hurrengo lau hilabeteen barnean eskatu beharko da, estatuko oinarrizko araudian ezarri epeetan, hau da, 2009ko otsailaren 1etik eskaera bakarraren epea amaitu arte, 2009ko ekainaren 1etik 30era bitartean, 2009ko irailaren 1etik 30era bitartean eta 2009ko abenduaren 1etik 2010eko urtarrilaren 15era bitartean. II. eranskinean adierazi diren agiriekin batera aurkeztu behar da.

6. artikulua. Eskaeraren aldaketa.

1. Azalerengatiko laguntzako araubideei dagokienez, Batzordearen 796/2004 Erregelamenduaren 15. artikuluan xedaturikoaren arabera, titularrek eskaera maiatzaren 31 arte aldatzen ahalko dute, zehapenik gabe, baina orduz geroztik ez da aldaketarik onartuko.

2. Titularrari bere eskaera bakarrean akatsak daudela jakinaraziz gero edo tokian berean kontrol bat burutzeko asmoa adierazirika kontrol horrek akatsak nabarmentzen baditu, ez dira aurreko idatz-zatian aipatzen diren aldaketak baimenduko, akatsak ukitzen dituen nekazaritza lurzatiei dagokienez.

7. artikulua. Epez kanpo aurkeztea.

1. Epea bukatu eta hurrengo 25 egun naturaletan eskaerak onartuko dira. Kasu horretan Batzordearen 896/2004 (EE) Erregelamenduko 21. artikuluan ezarririko portzentajeetan gutxituko dira zenbatekoak.

2. Atzerapena 25 egun naturaletik gorakoa bada, eskaera ez da onartuko.

3. Ezinbesteko kasuetan eta salbuespenezko gorabeheretan ez da gutxitzerik aplikatuko.

8. artikulua. Laguntza eskaera kentzea.

1. Laguntza eskaerak noiznahi ere kentzen ahalko dira, osorik edo hein batean.

2. Hala ere, titularrarari bere eskaera bakarrean akatsak daudela jakinaraziz gero edo tokian berean kontrol bat burutzeko asmoa adierazirika kontrol horrek akatsak nabarmentzen baditu, ez da baimenik emanen haiek ukituriko laguntza eskaera kentzeko.

3. Eskaerak osorik edo hein batean kentzean, titularra eskaera aurkeztu baino lehen zegoen bezala geldituko da.

9. artikulua. Azaleren eta haien erabileren gorabeheren jakinarazpena.

1. Eskatzaileak beharturik daude idatziz jakinaraztera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari beren ustiategian gertatzen diren gorabeherak, hauen berri izan bezain laster, gorabehera horiek laguntzak eskuratzeko baldintzak eta konpromisoak ez betetzea badakarte.

a) Nekazaritzako laboreei dagokienez, deklaraturiko laboreek emaitzarik ez izatea eta basa faunaren, abereen, eguraldiaren, belar gaiztoen eta abarren eraginez laboreetan izan daitezkeen gorabeherak.

b) NELIGSen esparruen erabilerarekin ados ez egonez gero, aldatzeko eskaera aurkeztuko da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariaren maiatzaren 30eko 89/2005 Foru Aginduan ezarritako moduan eta epeetan. Haren bidez, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemaren (NELIGS) erregulazioa eta bera Nafarroan kudeatzeko arauak ezarri ziren.

c) Urbasan eta Andimendin bazkatzen diharduten azienda larriko abelburuei dagokienez, aprobetxamendu hori hasiera batean deklaraturikoek baino abelburu gutxiagok egiten badute, ukituriko abeltzainek jakinarazi beharko dute zenbatek eginen duten aprobetxamendu hori.

2. Ekoizleek gorabehera horiek jakinaraztean laguntzaren eskaera benetako egoerara egokituko da. Batzordearen (EE) 796/2001 Erregelamenduko II. Zatiko IV. Tituluan aipatzen diren murrizketa eta salbuespenak laguntzaren eskaeren zati batzuei ez zaizkie aplikatuko baldin eta ekoizleek idatziz jakinarazten badiote Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari laguntzaren eskaera ez dela zuzena edo okertu dela, betiere ekoizleei aldez aurretik Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak bertan kontrolatzeko asmoaren edo beren eskaeraren akatsen berri eman ez badie.

3. Ez ereiteko jakinarazpenak eta aldaketak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak prestatuko dituen orri edo inprimakietan aurkeztuko dira, 4. artikuluan aipatzen diren bulego eta erregistroetan.

10. artikulua. Onuradunen betebeharrak

Laguntzei buruzko arautegikoez gain, onuradunek betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Eman eta hartutako dirulaguntzak direla eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro onartzea.

b) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari betebeharrak egiaztatzeko eskatzen dizkien agiriak oro luzatzea.

c) Helburu bereko beste diru-laguntza publiko batzuk eskatu izanaren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari.

d) Behi aziendako ustiategiaren liburua eguneratua izatea eta behi azienda identifikatu eta erregistratzeari buruzko arauetan ezarritako jakinarazpen epeak betetzea.

e) Ardi eta ahuntz aziendaren ustiategiko liburua eguneratua izatea.

f) Llurzatietan laborea edo haren hondarrak irailaren 10a arte uzteko, ekilore, soia eta gariaren kasuan, eta ekainaren 30a arte gainerako laboreetan.

11. artikulua. Kontrolak.

Foru agindu honetan aipatzen diren laguntzen eskatzaileek onartuak izateko kontrol eta betebeharra onartu beharko dituzte, bai administratiboak, bai tokian tokikoak, laguntzei buruzko arautegian ezartzen direnak.

12. artikulua. Itzulketak, ez-betetzeak eta zehapenak.

1. Foru agindu honetan aipatzen diren laguntzei buruzko itzulketei, arau-hausteei eta administrazio zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat jokatuko da.

2. Arau-hausteak zehazteko eta zehapenak ezartzeko zehapen prozedura administratiboa abenduaren 9ko 369/1997 Foru Dekretuan ezarritakoa izanen da, haren bidez onetsi baitzen nekazaritza, abeltzaintza eta elikadura arloetako zehapenak jartzeko administrazio prozedura.

I. TITULUA

Ordainketa bakarreko araubidearen eskubideak.

13. artikulua. Eskubide-lagatze motak.

1. Ordainketa bakarraren eskubideak nekazarien artean lagatzen ahalko dira, urriaren 3ko 1612/2008 Errege Dekretuaren 21. eta 22. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

2. Ordainketa bakarraren eskubideen lagapenak hurrengo kasuetako bati egokituko zaizkio:

a) Nekazari ez profesional bati eta lehentasunik gabeko ustiategi bati egindako lurrik gabeko ordainketa bakarraren eskubideen salerosketa edo behin betiko lagapena.

b) Nekazari profesional bati eta lehentasunik gabeko ustiategi bati egindako lurrik gabeko ordainketa bakarraren eskubideen salerosketa edo behin betiko lagapena.

c) Lurra daukaten eskubideen sal-erosketa edo behin betiko lagapena.

d) Eskubideen sal-erosketa edo behin betiko lagapena jarduera hasi duen nekazariari.

e) Eskubide berezi guztien sal-erosketa edo behin betiko lagapena ekoizle bati.

f) Lur errentamendu baten bukaerari lotutako eskubideen sal-erosketa edo behin betiko lagapena.

g) Ustiategi osoarekin eskubideen sal-erosketa edo behin betiko lagapena.

h) Eskubideen errentamendua (hektarea onargarri kopuru baliokidearekin batera eta epe berdinerako).

i) Eskubideen errentamenduaren aldez aurreko amaiera.

j) Titularraren oinordekoen aldeko eskubideen jaraunspena.

k) Lehen mailako ahaide bati (odolkidetasuna edo ezkontza bidezko ahaidetasuna) egindako erretiroagatiko eskubideen lagapena, uzte aurreraturako onetsitako programak edo lanerako ezintasun iraunkorra direla eta.

l) Nortasun juridikoaren aldaketa.

m) Pertsona fisiko edo juridikoen bat-egite edo elkartzeak.

n) Pertsona juridikoen edo pertsona fisikoen batasunen zatiketak.

o) Erreserba nazionalaren aldeko borondatezko uko egiteak.

p) Epai judizial edo administrazio egintza irmoak.

14. artikulua. Lagatze berri-ematearen aurkezpena.

1. Ordainketa bakarraren eskubideen lagapenak urteko edozein unetan egin ahal izanen dira.

2. Eskatzaileak ordainketa bakarreko bere azken eskaera Nafarroan egin bazuen soilik aurkeztu daitezke eskubideak lagatzeko komunikazioak Nafarroan.

3. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan edo bere eskualdeko edo barrutiko bulegoetan aurkeztuko dira, III. eranskinean agertzen den dokumentazioarekin batera, aukeratutako lagapen motaren arabera.

4. Lagatzeko komunikazioa lagatzaileak (saltzailea, errentatzailea, etab.) eta lagapen hartzaileak (eroslea, errentaria, etab.) sinatu beharko dute, langileen aurrean Departamentuan edo bere eskualdeko edo eremuko bulegoetan.

15. artikulua. Ordainketa bakarraren eskubideak lagatzeko komunikazioak aurkezteko epea.

1. Lagapenak komunikatzeko aldia azaroaren 1ean hasi, eta eskaera bakarra aurkezteko epea amaitu baino sei aste lehenago amaituko da.

2. Titulartasun aldaketek eragindako jaraunspen, erretiro, jarduera aldez aurretik uzteko programa, bat egite, zatiketa, nortasun juridikoaren aldaketa eta errentamendu aldaketen kasuetarako epe hori eskaera bakarra aurkezteko epea bukatu arte luzatuko da.

16. artikulua. Eskubide-lagatzeak onartzea.

Ulertuko da lagapena ezadostaunik gabe onartu dela, jakinazpena egiten denetik sei hilabetera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ez badu arrazoirik eman bere ezadostasuna adierazteko.

17. artikulua. Eskubideen eskaera erreserba nazionalari.

Nekazariek erreserba nazionalaren eskubideak eskatzen ahalko dituzte, urriaren 3ko 1612/2008 Errege Dekretuaren 9. artikuluan ezarririko baldintzak betetzen badituzte. Hurrengo hauek dira baldintzak:

a) 1782/2003 Erregelamenduaren VI. eranskinaren sektoreetako baten batean sartuta -hazien ekoizpenerako sektorean izan ezik- 1698/2005 Erregelamendua oinarri hartuta ezarri den nekazaritza garatzeko programa baten esparruan beren lehenengo instalazioa egin duten eta oraindik erreserba nazionalaren eskubiderik jaso ez duten nekazari gazteak.

b) Aurreko esleipenean erreserba nazionalaren kargura ordainketa bakarraren eskubideak jaso, eta eskaera horren ondoren 1612/2008 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat abereak hiltzeko laguntza eskaera aurkeztu duten nekazari gazteak.

c) Edonolako esku-hartze publikoa duten berregituratze edo garatze programen (hala nola ureztalur bihurtzea, lurzati berrantolamenduak...) mende dauden eremuetan ustiategiak dituzten nekazariak eta abeltzaintza programen erreserba nazionalaren onuradunak.

d) Epai judizial edo administrazio egintza irmoen bidez laguntza eskubideak jasotzeko edo eskubideen balioa handitzeko legitimaturik dauden nekazariak.

18. artikulua. Eskubide eskaerak aurkeztea erreserba nazionalari.

1. Eskatzaileak ordainketa bakarreko bere eskaera Nafarroan egin bazuen soilik aurkeztu daitezke erreserba nazionalerako eskaerak Nafarroan.

2. Eskatzaileak eskaerak sinatu behar ditu eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan aurkeztuko dira edo 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak aipatzen dituen lekuetako edozeinetan. Eskaerarekin batera, IV. eranskinean adierazten diren beharrezko agiriak aurkezteko dira.

3. Eskaerak aurkezteko epea eskaera bakarrarekin bat datorrenean. Dena den, epai judizial irmo edo egintza administratibo irmoen kasuan, interesdunak jakinarazpena apirilak 1 baino beranduago jaso badu, eskaera kanpaina honetan edo hurrengoan aurkeztu ahalko da.

19. artikulua. Eskubideak kentzea.

Hiru urtez erabiltzen ez den laguntza eskubide oro erreserba nazionalari atxikiko zaio, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko egoeratan izan ezik.

II. TITULUA

Ardogintzarako ez den muztioa egiteko erabiltzen den mahatsaren ekoizleak ordainketa bakarreko araubidera sartzea

20. artikulua. Ordainketa bakarraren araubidean sartzeko bidea eta onuradun berriak.

1. Ondoko nekazari hauek sar daitezke ordainketa bakarraren araubidean:

a) 2005-2006 eta 2006-2007 aldietan mahatsa eman dutenak, ondoren ardogintzarako ez den muztioa egiteko erabili dena.

b) Aurreko idatz-zatian aipatu nekazari baten ustiategi osoa edo horren zati bat jaso dutenak.

c) 1612/2008 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen osagarriaren 12. idatz-zatian adierazitakoari jarraikiz, erreserba nazionalaren eskubideak jasotzeko eskubidea dutenak.

2. Ordainketa bakarreko araubidean sartuta ez dauden nekazariek araubide horretan sartzeko eskatu beharko dute 2009an, foru agindu honen 4. artikuluan ezarritako epe eta lekuetan. Aurretik grabatutako eskaera postaz bidaliko da, behin-behineko eskubideen komunikazioarekin batera. Kanpaina horretan eskaera bakarra aurkezten ez duten nekazariek nekazariak direla egiaztatu beharko dute onartzeko eskaeran.

3. Ordainketa bakarraren araubidean sartzeko eskaera aurkezten ez duten nekazariei ez zaie behin betiko eskubiderik emanen.

21. artikulua. Behin-behineko eskubideen komunikazioa.

1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak behin-behineko eskubideak 1612/2008 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen osagarriaren 4. idatz-zatian ezarritakoaren arabera kalkulatu eta, ondoren, 20.1.a) artikuluan adierazten diren nekazariei jakinaraziko dizkie, betiere ordainketa bakarraren eskubideak Nafarroako Foru Komunitatean esleituak badituzte edo, araubide horretako onuradun berrien kasuan, azkeneko eskaera bakarra erkidego honetan aurkeztu baldin badute. Nekazariaren lehenengo eskaera bakarra baldin bada, orduan ere Foru Komunitateari egokituko zaio eskubideak jakinaraztea, behin-behineko eskubideen barrenean sartu beharreko eremuaren zatirik handiena bertan kokatzen baldin bada.

2. Jakinarazpen hori jasotzen ez dutenek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan eska dezakete.

22. artikulua. Behin-behineko eskubideen aurkako alegazioak.

1. Behin-behineko eskubideen jakinarazpenarekin ados ez dauden nekazariek alegazioa aurkezten ahalko dute.

2. Era berean, alegazioa aurkezten ahalko dute 1612/2008 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen osagarriaren 7., 8., 9. eta 10. idatz-zatietan xedatutakoa aplikatuta:

a) Lurren eta eskubideen errentamendu kontratu batean parte hartzen duten nekazariek, kontratua ordainketa bakarraren eskubide berriei buruzkoa bada.

b) Jarduera idatz-zati horretan zehazten den erreferentzialdian hasi duten nekazariek.

c) Ezinbesteko edo ohiz kanpoko gertaera bat dela kausa, ekoizpenean kalte hartu duten nekazariek, betiere gertaera hori idatz-zati horretan zehaztutako erreferentzialdia baino lehen edo bitartean gertatu bada.

d) Ordainketa bakarreko araubidean eskatutako gainerako baldintza eta betebeharrak betetzeaz gainera, ustiategi osoa edo zati bat 20.1.a) artikuluan aipatzen den nekazari batengandik jaso duten nekazariek, eskualdaketa bide hauetako baten bitartez egin bada: jaraunspen erreal edo aldez aurreko baten bidez, nortasun juridikoaren edo nekazariaren izenaren aldaketaren bidez, titularren bat-egiteen edo zatiketen ondorioz edo ustiategi osoa edo zati bat eskuratu badute laguntza eskubideen lagapena erantsita duen salerosketa baten bidez.

3. Alegazioak foru aginduaren 4. artikuluan adierazitako epeetan eta tokietan eginen dira, eta laguntza berriz kalkulatzeko arrazoiak justifikatzeko, 1612/2008 Errege Dekretuaren XXV.-XXVIII. eranskinetan agertzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da gutxienez.

23. artikulua. Eskubideen eskaera erreserba nazionalari.

1. Ardogintzarako ez den muztioa egiteko erabiltzen den mahatsaren ekoizleek erreserba nazionalaren eskubideak eska ditzakete 2009ko kanpainan, betiere 1612/2008 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen osagarriaren 12. idatz-zatian adierazitako egoeraren batean baldin badaude. Hona egoera horiek:

a) Lurrak hil den nekazari batengandik edo nekazari lana utzi duen nekazari erretiratu batengandik jaraunspen erreal edo aldez aurreko jaraunspen baten bidez jaso eta lur horiek erreferentzialdia bitartean hirugarren bati errentan eman dizkioten nekazariak izatea.

b) Epai judizial edo administrazio egintza irmoen bidez laguntza eskubideak jasotzeko legitimaturik dauden nekazariak.

c) Nekazaritza jarduera mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean hasi duten nekazari berriak.

d) Edonolako esku-hartze publikoa duten berregituratze edo garatze programen mende dauden eremuetan ustiategiak dituzten nekazariak, lurzati berrantolamenduko programei dagokienez.

2. Erreserba nazionalaren eskubideen eskaeraren aurkezpenak foru agindu honen 18. artikuluan adierazitakoa beteko du eta 1612/2008 Errege Dekretuaren XXIX. eranskinean aipatutako agiriak barne hartu beharko ditu, gutxienez.

III. TITULUA

Zuzeneko ordainketak

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

24. artikulua. Bazkatokia eta bazkatoki baliokidea.

1. Foru agindu honetan aipatzen diren laguntzak kalkulatzeko, Kontseiluaren 1782/2003 (EE) Erregelamenduko 131.2.b) artikuluan ezarri dena joko da bazkatokitzat.

2. Udalek edo beste edozein erakunde eskudunek eragozpenak dituztenenan sartzeko edo erabiltzeko azalerak ez dira aintzakotzat hartuko, ez eta aprobetxamendu hori Antolamendu Proiektuetan, Kudeaketarako Plan Teknikoetan edo horien aldaketetan xedatzen denarekin ez datorrenean ere.

3. Foru agindu honen laguntzetarako, azalera aitortutzat joko da zuhaixka-larreen %50 eta zuhaitz-larreen %25 edo portzentaje horiek, 2009ko kanpainako BNPGISen erabilera horiekin agertzen diren azalerak.

25. artikulua. Ordainketa bakarraren ondoreetarako onar daitekeen azalera baliokidea.

Ordainketa bakarrerako, azalera onargarritzat joko da zuhaixka-larreen %50 eta zuhaitz-larreen %25, edo portzentaje berdinak, 2009ko kanpainako BNPGISen erabilera horiek dituzten azalerei dagokienez.

26. artikulua. Nekazaritzako lurzatia.

1. Nekazaritza lurzatia osatzen dute titular berak deklaratu dituen eta labore berdina daukaten esparru mugakideek.

2. Eskaera bakarrean lurzatien ordena zenbaki berdinarekin adierazi behar dira.

II. KAPITULUA

Ordainketa bakarreko araubideari dagokion ordainketa banandua

27. artikulua. Laguntzarako eskubideak, ordainketa bakarra lortzeko.

1. Ordainketa bakarraren eskaeraren xede den laguntzarako eskaera oro hektarea onargarri batekin frogatu beharko da.

2. Eskubide bereziak dituzten eskatzaileek, eremuan erabili nahi badituzte, espresuki adierazi beharko dute eta haiek laguntzarako eskubide normaltzat joko dira. Azaleran eskubide berezi bat aplikatzeko azalera onargarriko hektarea bat adierazi beharko da gutxienez.

3. Eskatzaileak bere eskubideak erregelamenduan ezarritako hurrenkeran aplikatzeko eskazten duenean, ordainketa bakarreko araubidearen xede diren esparruetan honelaxe aplikatuko dira: lehenik, aurreko kanpainetan erabilitakoak eta unitateko zenbateko handienaren hurrenkerari jarraikiz.

4. Eskubide bereziengatik ordainketa bakarra eskatzen duten nekazariak 1. atalean aipatzen den eginbeharretik salbuetsiko dira, erreferentziako aldian jardueraren %50ari eusten diotenena, abelburu nagusietan adierazirik (UGM).

28. artikulua. Azalera onargarriak eta ordainketa eskubide arruntak aplikatzen diren lurzatien nekazaritza erabilera.

1. Ordainketa bakarraren eskubide arruntak aplikatzeko, onargarritzat joko dira gehienbat nekazaritza jardueretarako erabiltzen diren azalerak eta 73/2009 Erregelamenduaren 34. artikuluan agertzen direnak. Azalerak lantzen ez badira, nekazaritzarako zein ingurumenerako baldintza egokiei eutsi beharko diete, baldintza aplikagarriei buruzko araudiaren arabera.

2. Basoek okupatutako azalerak ez dira hektarea onargarritzat joko.

3. Frutak eta barazkiak ekoizteko azaleretan, bakarrik joko dira onargarritzat eraldaketarako tomateak, eraldatzeko gai diren mami horiko mertxikondoak, Williams eta Rocha motetako madariondoak, Ente motako aranondoak, pikondoak eta ardogintzarako eta Moskatel motako mahatsak ekoizteko mahastiak dituzten azalerak. Hala ere, 1612/2008 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoari jarraituz, fruta eta barazki laboreak ezartzen ahalko dira bigarrenez.

III. KAPITULUA

Azalerarako ordainketa elkartuak eta laboreentzako berariazkoak

29. artikulua. Ureztalurrak.

1. Diru hori hartu ahal izateko, ureztaketa lurtzat hartuko dira foru agindu honetako 4. artikuluan eskaerak aurkezteko aipatzen den muga-egunean BNPGISen ureztaketa esparruetan dauden nekazaritzako lurzatiak.

2. Bestetik, ureztalurtzat hartuko dira ureztaketa-lur bihurtzeko prozeduretan edo lurzatien berrantolamendu prozeduretan sarturiko nekazaritzako lurzatiak, katastroan hala agertzen direnak eta baita ere, lehen aipatutako data baino lehen, ureztatzen hasteko adierazpena edo egiaztapen akta partzialen akta jaso duten lurzatiak,Riegos del Canal de Navarra S.A. enpresaren ustez teknikoki bermatuta badago azpiegituren erabilera.

30. artikulua. Kentzeko lurrak.

Lugorriko eta kendu beharreko lurrak laborantzarako baldintzetan mantenduko dira eta belar gaiztoak agertzea saihestuko, metodo hauetako bat erabiliz:

a) Laborantzako ohiko praktikak.

b) Gutxieneko lur-lantzea.

c) Landare-estaldura egokia mantentzea.

d) Baimenduta dauden herbizidak erabiltzea, arrisku txikikoak eta hondar-eraginik gabeak.

Elkarren segidako bi kanpainatan edo gehiagotan lugorri bihurtzeko edo laborantzatik kentzeko diren lurzatietan, bigarren urtetik hasita mantentze-lanak urtean behin egin beharko dira gutxienez.

31. artikulua. Borondatezko erretiratzearen ehunekoa.

1. Nafarroako Foru Komunitatean dauden azaleretan borondatez kentzeko gehienez ordaindu beharreko azalera %10 da (konpentsazio-ordainketak eskatzeko kontatzen den azalerarena).

2. 1782/2003 Erregelamenduaren 107.6 artikuluaren arabera, BNPGISen lehorreko lur gisa agertzen diren azaleretan %80ko gehieneko borondatez kentzeko portzentajea onarten da Artaxoa, Larraga, Muriilo el Fruto, PItillas eta Tafallako udaletan eta %25ekoa Nafarroako Foru Komunitateko gainerako udaletan.

3. Ekoizleak gogoz kontra ustiategiaren egituran sarturiko aldaketengatik lurrak kentzeko ehunekoa gainditzeari buruzko 1612/2008 Errege Dekretuko 35.2.b) artikuluarekin bat, baimena ematen da, Ablitas eta Corteseko berrantolamenduek ukituriko ureztaketa-lurzatietan, 2009ko kanpainarako lurrak kentzeko ehunekoa kalte-ordainen xede den azaleraren %50 izan dadin gehienez ere.

4. Kentzeko nekazaritza lurzatiak 0,1 ha-ko gutxieneko azalera eta 10 metroko zabalera izanen ditu.

32. artikulua. Soiaren laborantzako hazien dosia.

Soiaren laborantzan erabiltzeko gutxieneko dosia 350.000 hazi/hektareako da.

33. artikulua. Fruitu oskoldunetarako laguntza.

1. 1612/2008 Errege Dekretuko 44.2. artikuluak aipatzen duen koefiziente zuzentzailea aplikatzea beharrezkoa bada, laguntza bat emanen da 2009ko ekitaldirako Nafarroako Gobernuaren Aurrekontu Orokorren kargura, koefiziente zuzentzaileak eragindako murrizketaren adinakoa, betiere aurrekontuetan horretan erabiltzeko dirurik baldin badago eta, 120,75 euro/hektareako, gehienez ere.

2. Aurreko ataleko mugen barnean, ogibide nagusia nekazaritza duten titularren azaleretarako laguntza osagarri bat emanen da, 60,375 euro/hektareako, gehienez ere.

34. artikulua. Olibadiari laguntza.

1. Nafarroako Foru Komunitateko olibadi guztiak gizarte intereseko olibadien kategorian sartuko dira eta Nafarroako Foru Komunitateari dagokion zenbateko osoa esleitukoz aie, 1612/2008 Foru Dekretuaren XII. eranskinean ageri dena.

2. Nafarroako Foru Komunitateko olibadien kasuan, olibadi hektarea onargarri bakoitzeko laguntzaren batez besteko zenbatekoa 100 euro/hektareako da.

35. artikulua. Tabakoa landatzeko laguntzak.

Laguntza hori eskatzen ahalko dute tabako gordina ekoizten duten nekazariek, baldin eta 2000, 2001 eta 2002an tabakoaren lehen eraldaketarako enpresei tabakoa emateagatik primaren bat jaso badute eta, era berean, 2002ko urtarrilaren 1etik 2005eko abenduaren 31ra bitarte ekoizpen kuotak hartu dituztenek. Ekoizleak, edo tabako ekoizleen batasun aitortu batek, eta lehen graduko eraldatzaileak 2008ko otsailaren 15a baino lehen sinatu beharko dute laborantza kontratu bat.

36. artikulua. Izakinen adierazpenak eta arroz ekoizpena.

Berariazko laguntza sistemari atxikitzen diren arroz ekoizleeek deklarazio hauek egin beharko dituzte:

a) Urriak 15 baino lehen, joan den urteko abuztuaren 31an bere esku ziren izakinen deklarazioa.

b) Azaroaren 15a baino lehen, eskuratutako ekoizpenaren edo erabilitako azaleraren deklarazioa. Egun horretarako uzta egin ez bada, uztaren aurreikuspenari buruzko deklarazioa eginen dute eta uzta egiten den unean horixe deklaratuko dute.

37. artikulua. Eraldaketarako tomaterako laguntzetan kontratuak aurkeztea.

Eraldatzailearekin zuzenean kontratua egin duen nekazariak kontratua aurkeztuko du deialdi honen 4. artikuluan eskaera bakarrerako ezarritako epe eta tokietan.

IV. KAPITULUA

Abeltzainentzako primak

38. artikulua. Ustiategiko abereen mantentzea.

1. Ardi eta ahuntz aziendarako prima eta behi ume-hazleen primak jasotzeko eskubidea izateko, atxikialdian ekoizleak eskuragarri izan beharko ditu eskubideekin bat datozen abereak, gutxienez.

2. Ardi eta ahuntz aziendarako primaren kasuan, atxikialdia 100 egunekoa izanen da eskaera aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

3. Behi ume-hazleentzako primetarako eta behi ume-hazleak dituzten ustiapenentzako ordainketa osagarrietarako atxikialdiak sei hilabetekoak izanen dira, eskaera aurkeztu eta biharmanunetik aurrera.

Behi ume-hazleen ekoizleeen prima eskaeran eta behi ume-hazleak dituzten ustiapenentzako ordainketa osagarrirako eskaeran, behi ume-hazleek primaren xede diren abere guztien %60 gutxienez izan beharko dute eta txahalek, %40 gehienez ere. Ehuneko hauei atxikialdi osoan eutsiko zaie.

4. Hiltzeko primarako atxikialdia bi hilabetekoa izanen da, gutxienez. Atxikialdi hori hil aurretik hilabeteko gehieneko epean edo aberea esportatu aurretik bi hilabeteko epean amaitu beharko da. Hiru hilabetetik beherako txahalak hiltzeari dagokionez, atxikialdia hilabetekoa izanen da.

5. Abeltzaintzako primak jasotzeko, abereak behien identifikazio eta erregistro sistemaren datu basean eta ustiategiko liburuan egon beharko dira, atxikialdiaren hasieran.

39. artikulua. Azienda dentsitatea

Behi ume-hazleak dituzten ustiategietarako ordainketa osagarrien kobrantza ustiategiaren azienda-zamari lotuko zaio; izan ere, ezin izanen du gainditu 1,5 ALU/ha, guztira 15 ALU edo gutxiago duten ekoizleak izan ezik.

40. artikulua. Bajak eta ukoak behi ume-hazleen priman eta behi ume-hazleak dituzten ustiategietarako ordainketa osagarrietan.

Primetarako, ondoko hauek hartuko dira agintaritza eskudunari jakinarazitako abere-galeratzat:

a) Galeraren berri izan ondoko 10 egun balioduneko epean horretarako Abeltzaintza Zerbitzuari idatziz egindakoak. Artaldearen gorabeheren arrazoi naturalek, ezinbesteko arrazoiek edo eskatutako primaren ukoak baja eragin duten zehaztuko da.

b) Behien identifikazio eta erregistro sistemaren datu baseari epearen barnean jakinarazitako ustiategiaren barneko heriotzak.

c) Nafarroan kokaturiko abeltegietan, abereak abeltegia utzi duenean, idatziz ez ezik behien identifikazio eta erregistro sistemaren datu baseari jakinaraziz ere uko egiten ahalko zaio eskaerari hein batean.

d) Primarako aitortzen den behi edo txahal baten ordez, atxikialdian hiltzen bada, beste behi edo txahal bat sartzen ahalko da, baldin eta aldaketa horrekin ere behi ume-hazleen ehuneko horietan behar den kopuruari eusten bazaio. Atxikialdiko ordezpen horiek 20 eguneko epean gertatuko dira, aberea hil edo txahalaren ordez behia ekartzen denetik hasita, beste abeltegi batetik ekartzen direnean. Balioko dute behien identifikazio eta erregistro sistemaren datu baseari 7 egun balioduneko epean jakinaraziz gero, gertatzen denetik hasita eta ustiapenaren liburuan gertaeraren ondoko hurrengo hiru egunen barruan jaso badira.

41. artikulua. Ardi eta ahuntz azienden ekoizleentzako primarenabere-galerak eta uko egiteak.

1. Atxikialdian zenbat ahuntz hil diren, primaren xede diren abereen artetik, hori jakin eta 10 egun balioduneko epean jakinarazi beharko da idatziz.

2. Halaber, atxikialdiko ordezpen horiek 10 eguneko epean gertatuko dira, aberea ateratzen denetik hasita, eta beranduenik ere gertatu ondoko hirugarren egunean inskribaturik egon beharko dute ekoizlearen erregistroan eta atxikialdiko ordezpen horren berri eman, hurrengo 5 egunen barruan gehienez ere, agintaritza eskudunari.

3. Ardi-esnea esnekitarako merkaturatzen duten ekoizleen kasuan, eskatutako ardi eta ahuntzak atxikialdian ordeztu ahal izanen dira, espezie bereizketarik gabe, banako-eskubideen mugen barnean, eskatutako laguntza jasotzeko eskubidea galdu gabe.

42. artikulua. Behi aziendaren sektoreko ordainketa osagarrietatik salbuetsiak.

Behi aziendaren sektoreko ordainketa osagarrietatik salbuetsiak izanen dira hurrengo hauek betetzen ez dituzten abeltzainek:

a) Martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuan ezarritakoa, horren bidez abeltegien erregistro orokorra ezartzen baita. Baldintza hauek betetetzea horrela egiaztatuko da: behi ume-hazleak dituzten nekazarien ordainketa osagarrien kasuan, atxikialdian; ofizialki aitortutako kalitateko behikia ekoizten duten behi haragiaren ekoizleei ordainketa osagarrien kasuetan, eskaera egunetan; eta esnearen sektoreari egindako ordainketa osagarrien kasuan, urte bakoitzaren martxoaren 31ean egiaztatuko da.

b) Bizirik dauden animaliengan eta haien produktuetan halako substantzia batzuei aplikatzen zaizkien kontrol neurriak ezartzen dituen uzztailaren 31ko 749/1998 Errege Dekretuan ezarritakoa betez.

43. artikulua. Ogibide nagusia nekazaritza dutenen izaera behi aziendaren sektoreko ordainketa osagarrietan.

1. Ogibide nagusia nekazaritza dutenen izaerari dagokionez, behi ume-hazleak dituzten ekoizleei eta esnearen sektoreari egiten zaizkien ordainketa osagarrien ñabarduren kasuan, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan agertzen diren datuak izanen dira kontuan.

2. Ogibide nagusia nekazaritza izateko, azken urtean zehar gutxienez beren errentaren %50 nekazaritzatik heltzea eta laguntza eskatzen den urtearen urtarrilaren 1etik nekazarien araubide berezian edo baliokide den autonomoen araubidean kotizatzea. Azken baldintza hau indarrean izanen da eskaera egiteko epearen azken eguna arte, gutxienez.

3. Elkarte gisako ustiategiei dagokienez, behi ume-hazleen eta kalitateko okelaren ordainketa osagarrien zenbatekoa bazkideen ogibide nagusia nekazaritza izatearen araberakoa izanen da. Halaber, titularra pertsona fisikoa denean, zenbatekoa aldatzen ahalko da titularraren odolkidetasun edo ezkontza bidezko ahaidetasuneko lehen mailako ahaideen edo ezkontidearen ogibide nagusia nekazaritza izatearen arabera.

44. artikulua. Kalitateko haragiaren ekoizpenerako ordainketa osagarriak.

Ofizialki aitortutako kalitateko behikiaren ekoizpenerako ordainketa osagarria emanen zaie behikiaren abeltzainei, ofizialki aitortutako haragiaren kalitate sistema hauetako batean hildako behi bakoitzeko:

a) Jatorrizko deitura babestuak eta adierazpen geografiko babestuak.

b) Abeltzaintza ekologikoa edo integratua.

c) Behikiaren etiketak, arau orokorretan ezarritakoak baino baldintza zorrotzagoak betetzen dituela adierazteko.

45. artikulua. Esnearen sektorerako ordainketa osagarriak.

1. Esnearen sektorerako ordainketa osagarriak esnetarako azienda biltzen duten eta hurrengo betebeharrak betetzen dituzten ustiategiak dituzten abeltzainei emanen zaizkie:

a) 1612/2008 Errege Dekretuaren XX. eranskinak aipatzen duen higiene jardunbide egokien gidan deskribatzen den sistemara borondatez atxikitzeko adierazpena aurkeztu izana.

b) Esne gordinaren kalitatearen arloan indarrean dagoen araudia bete ez izateagatiko zehapena jaso ez izana, laguntzak eskatzen diren urtearen aurreko azken hiru urteetan.

c) Laguntza eskatzen den urtearen aurrekoan zehapena jaso ez izana, ustiategiaren ekoizpen ahalmenaren eta ekainaren 24ko 754/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren esparruan deklaratutako entregen arteko koherentzia egiaztatzeko kontrola dela eta.

d) Erosleei esnea ematen dieten nekazariek edo nekazarien elkarteak sinatuta izatea behi esnea hornitzeko eredu kontratu homologatua, eskaera bakarrari dagokion urterako, urtarrilaren 7ko 2/2000 Legean ezarritakoaren arabera.

2. Esnearen sektorerako ordainketa osagarria kalkulatzeko, Ingurumenaren, Landa Ingurunearen eta Itsas Ingurunearen Ministerioak urte bakoitzeko martxoaren 31n eskuragarri dagoen kuota-kilogramoa hartuko du kontuan.

Ustiategiari lotutako transferentzien kasuan, transferentziaren xede den zenbateko guztia hartuko da hartzailearen aldeko kuota eskuragarri gisa.

IV. TITULUA

Landa garapenerako laguntzak eta abeltzaintzako produkzio iraunkorretarako laguntza.

46. artikulua. Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko inskripzioa.

1. Nafarroako Foru Komunitateak kofinantzatutako laguntzak eskuratu ahal izateko, nahitaezkoa da Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan izena emana egotea.

2. Laguntzak kudeatzen dituen organoak Nafarroako Abeltegien Erregistroan begiratuko ditu bazkideen eta haiek sozietateetan duten ehunekoen gaineko datuak, bai eta ogibide nagusia nekazaritza izatearen frogagiria ere, foru agindu honetan aipatzen diren laguntzak izapidatu ahal izateko.

3. Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren 6. artikuluko 1 zenbakiko a) letran xedaturikoaren arabera, ustiategien titularrek erregistroan inskribatzea eska dezakete foru agindu honetan aipatzen den laguntza-eskaera bakarra egiten duten unean.

47. artikulua. Nekazaritza ekologikoa, abeltzaintza ekologikoa eta galtzeko zorian dauden arrazak.

1. Kontzesioa duten eta laguntza horiek jaso nahi dituzten eskatzaileek 2009ko kanpainako laguntzak ordaintzea eskatu beharko dute.

2. Laguntzak jasoko dituen bestu onuradun baten konpromisoen eskualdatzea eskatu ahalko da.

48. artikulua. Abeltzaintza ekologiko, nekazaritza ekologiko eta galtzeko zorian dauden arrazetarako laguntza kontzesio berriak.

Lehorreko belarkien hazleak izan ezik, abeltzaintza ekologiko eta nekazaritza ekologikoaren eskatzaileek zein, Auritz arrazakoak izan ezik, galtzeko zorian dauden arrazak dituzten abeltzainek, laguntza horiek aurretik jaso ez dituztenek eta horietako baten bat eskuratu nahi dutenek, bost urteko aldian onartzea eskatu beharko dute.

49. artikulua. Konpentsazio-ordainak.

1. Eskatzailearen errenta osoa 200ko ekitaldiari dagokio.

2. Hori horrela dela ere, zilegi izanen da ustiategiko titularraren errenta osoa ebaluatzeko azken bost urteetako hirutan hark Ogasunari deklaratu dizkion errenten bataz bestekoa hartzea. Azken ekitaldia ere sartuko du bost urteko talde horretan.

50. artikulua. Estepako nekazaritzako ingurumen arloko laguntzak.

Laguntza hauek jaso nahi dituzten eskatzaileek kontzesioa 2009-2013 aldirako eskatu beharko dute, baita 2009ko kanpainako bidezko laguntza ordaintzeko ere.

51. artikulua. Abeltzaintzako produkzio iraunkorretarako laguntza.

1. Laguntza horren ordainketa 412/2008 Foru Aginduaren betekizunak betetzen dituzten titularrei emanen zaie. Hona hemen betekizun horietako batzuk:

a) Titularraren ogibide nagusia nekazaritza izatea edo, pertsona juridikoa bada, lehentasunezko ustiategia izatea.

b) Ustiategiaren azienda-dentsitatea 1,5 ALU/ha-koa, gutxienez, eta 0,2 ALU/ha-tik gorakoa izatea.

2. Laguntza kalkulatzeko kontuan hartuko dira eskaera bakarra aurkezten den egunean Abeltaintzako Ustiategien Erregistroan erregistratuta dauden azienda moten ALUak.

3. Laguntza hauek jaso nahi ditutuzten eskatzaileek 2009ko kanpainako laguntza jasotzea eskatu beharko dute.

Lehen xedapen gehigarria. Abereak hiltzeko primaren araubidean baimendutako hilketa-establezimenduen partaidetza.

Abereak hiltzeko primen kudeaketa eta haien kontrola errazteko, abereak hiltzeko primen araubidean laguntzaile gisa parte hartu nahi duten Nafarroako Foru Komunitateko hilketa-establezimenduek, aurreko kanpainetan eskatu ez badute, aldez aurretik, parte hartzen dutela jakinarazi beharko diote Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Abeltzaintza Zerbitzuari, Estatuko oinarrizko arautegian aurreikusiriko moduan, eta Zerbitzu horrek ezartzen dituen kontrolen menpe jarri beharko dute eta kontrol horiekin elkarlanean aritu.

I. ERANSKINA

Eskaera bakarraren agiri osagarriak

1. Xehetasun orokorrak Entitate laguntzailean egiaztatu beharreko agiriak.

a) Pertsona fisikoak izanez gero, NANaren fotokopia, eta pertsona juridikoak izanez gero, IFKrena.

b) Banku-ziurtagiria, jatorrizkoa, eskaeran aipatzen den kontu korrontea edo libreta eskatzailearena dela frogatzen duena.

c) Eskaera titularrak ez bestek izenpetzen duenean, haren baimen espresua. Eskatzailea adinez txikia bada, haren legezko ordezkari edo tutoreak espresuki bere baimena eman beharko du.

2. Azaleragatik eman beharreko laguntzen eskaeraren eta bazkatokien deklarazioaren agiri osagarriak, ardi eta ahuntzen primaren, iraunkortasunerako laguntzaren eta kalte-ordainen ondoreetarako.

2.1 Aurkeztu beharreko agiriak.

a) Krokis akotatuak, konpentsazio-ordainketek xede diren edo bazkatokitzat aitortzen diren nekazaritzako lurzatiak non dauden adierazten dutenak, "in situ" kontrolak egiteko.

b) Korralizetako bazka-aprobetxamenduaren kasuan, kudeatzailea den entitate publikoak eman beharreko ziurtagiria. Bertan aprobetxamendu mota hauen azalerak emanen dira:

-Zuhaitz-larreak.

-Zuhaixka-larreak.

-Bazkalekuak.

-Lugorriak eta galondoak.

c) Jabetza pribatuko korralizetako bazka-aprobetxamenduaren kasuan, finken jabeak eman beharreko ziurtagiria. Bertan korralizak barne hartzen dituen finken BNPGIS identifikazioa eta aprobetxamendu mota hauen azalera osoak emanen dira:

-Zuhaitz-larreak.

-Zuhaixka-larreak.

-Bazkalekuak.

-Lugorriak eta galondoak.

d) Hazi egiaztatua erosi izanaren fakturaren kopia, laguntza lihorako eta zuntzetarako kalamurako eskatzen denean edo gari gogorraren kalitaterako osagarria edo laguntza berariazkoa eskatzen denean. Azken kasu honetan lotearen zenbakia zehaztuko da.

2.2. Entitate laguntzailean egiaztatu beharreko agiriak.

a) Bazkatokiak ekoizle batek baino gehiagok batera aprobetxatzen dituztenean, azalera horren jabeak edo legezko administratzaileak luzatzen duen ziurtagiria edo, herrilurrak izanez gero, toki entitateek luzatua, non jasoko diren beren menpeko lurzati esleituak.

b) Olibondoak kendu edo landatu baina BNPGISen datu basean zehazten ez badira, eremua identifikatzeko krokis bat erantsiko da. Horretan adieraziko da errotik kendutako zuhaitzak (X) non zeuden, bai eta landatu direnak (o) eta jarduketa eguna ere.

c) Tabakorako laguntzak eskatuz gero, laborantza kontratuaren kopia edo erregistroko zenbakiaren aipamena.

3. Abeltzaintzako primen eskaerari agiri osagarriak

3.1. Aurkeztu beharreko agiriak.

a) Behi edo ardi aziendaren ustiategia Nafarroatik kanpoan badago, ustiategiko liburua.

b) Behi aziendaren sektorean ordainketa osagarriak eskatzen dituztenen lehen mailako ahaideen zerrenda, 1612/2008 Errege Dekretuaren 102. eta 105. artikuluetan ezarritako aldaketa aplikatzeko, beren eskaerak berriro aztertuak izatea nahi badute. Familia liburuak ere aurkeztuko dira, eskatzaileak alegatutako ahaidetasuna frogatzeko.

3.2. Entitate laguntzailean egiaztatu beharreko agiriak.

Ardi aziendaren ustiategiko liburua, eskaeraren egunean gaurkotua, balantze orria ere erantsiko da.

4. Nekazaritza eta ingurumen arloetako laguntzak ordaintzeko eskaeren agiri osagarriak.

Aurkeztu beharreko agiriak.

Kontzesioa osorik edo hein batean eskualdatuz gero, eskualdaketaren agiria, behar bezala betea aurkeztu beharko da. Horretan agertuko dira: saltzailearen izen-deiturak, haren NANa edo IFK, eroslearen izen-deiturak, haren NANa edo IFK eta erosleak epeak diraueino mantentzeko konpromisoa hartzen duen azalera, labore multzoen araberakoa.

5. Galtzeko zorian dauden arraza autoktonoen eskaerari agiri osagarriak.

Aurkeztu beharreko agiriak.

Landa Garapenerako 2008-2013 Plan berriaren arabera beste konpromiso bati atxikitzen zaizkion abeltzaineek ziurtagiri edo txostena aurkeztu beharko dute, abeltairi batek luzatua, non abeltegiak abereen ongizate arauak betetzen dituela adieraziko baita.

II. ERANSKINA

Abereak hiltzeko primen eskaerari agiri osagarriak

1. Aurkeztu beharreko agiriak.

Abereak hiltzeagatiko primak eskatzeko eskaeren kasuan (Espainiatik kanpo hilak direnean edo Espainiatik kanpora bidaltzekoak):

a) Espainiatik kanpoan baina Europar Batasuneko estatu batean hilak baldin badira, hiltze-ziurtagiria aurkeztu beharko da eta horrekin batera behi aziendaren identifikazio-agiriaren 2. alea. Administrazio Publikoak izenpetu eta eskatzaileari itzuliko dio. Kanalaren pisua frogatu behar izanez gero, hilketa-ziurtagirian jaso beharko da.

b) Abereak Europar Batasunetik kanpoko estatu batean saltzekoak baldin badira, Europar Batasuneko aduanetatik atera izanaren froga aurkeztu beharko da eta horrekin batera Nazioarteko Osasun Ziurtagiria, prima eskatzeko abereen zerrenda daramana, horrela frogatuko baita agiriz haien esportazioa.

c) Behi azienda identifikatzeko agirien 2. aleak aurkeztuko dira. Agiri horiek Herri Administrazioak zigilatu eta segituan emanen zaizkio bueltan eskatzaileari.

III. ERANSKINA

Eskubide lagapenari agiri osagarriak

Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Xehetasun orokorrak

Transferentzia eskaera bat aurkeztuko da, bi aldeek sinatua. Bertan transferentziaren xedea eta eskualdatzen diren eskubideen zerrenda zehaztuko dira.

2. Nekazari profesional bati edo lehentasunezko ustiategi bati egindako lurrik gabeko ordainketa bakarraren eskubideen salerosketaren edo behin betiko lagapenaren berariazko agiriak.

-Eskubideen hartzailea lehentasunezko ustiategia dela adierazten duen ziurtagiria edo, abenduaren 13ko 45/2007 Legearen 16. artikuluaren definizioarekin bat, ogibide nagusia nekazaritza izateko betekizunak betetzen dituela adierazten duten agiriak.

3. Lurra daukaten eskubideen sal-erosketa edo behin betiko lagapenari buruzko berariazko agiriak:

-lurren sal-erosketa kontratua, publikoa edo pribatua, zerga guztiak kitaturik.

4. Lur errentamendu baten bukaerari lotutako eskubideen sal-erosketari edo behin betiko lagapenari buruzko berariazko agiriak.

-Errentamendu bukaeraren agiria, bertan lurrak jabeari itzuli eta eskubideak saltzen direla zehaztu beharko da.

-Hartzaile titularra lurzatien jabe dela egiaztatzen duen agiria (sal-erosketa edo dohaintza eskriturak, lurzati zedulak...).

-Lagapenaren aurreko kanpainako deklarazio bakarra, lurzatiak azaltzen dituena.

5. Ustiategi guztiaren eskubideen sal-erosketa edo behin betiko lagapenari buruzko berariazko agiriak:

-Lagatzaile publikoaren landa finka guztien salerosketa kontratua edo kontratu pribatua, zerga guztiak kitaturik.

-Abeltzaintza kasuetan, abeltzaintzako primen transferentziaren eta ekoizpen eskubideen agiriak.

-Lagatzailea Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan eta Nekazaritza Ustiategien Erregistroan baja eman izanaren egiaztagiria.

-Lagatzailea transferentziaren hurrengo kanpainan BNP eskaera ez egiteko konpromisoaren adierazpena.

6. Nekazaritza jarduera hasi duen nekazariari egindako salerosketaren berariazko agiriak.

a) Titularraren eta, bidezko bada, ezkontidearen 2007ko errentaren aitorpenaren kopia, erosle edo lagapen-hartzailearen ezkontidea ez dela nekazaria egiaztatzeko eta, nekazaria bada, senar-emazteeen araubide ekonomikoa ez dela irabazpidea.

b) Eroslea edo lagatzailea Gizarte Segurantzako nekazaritzan altan emanda dagoela frogatzen duen agiria.

c) Erosle edo lagapen-hartzaileak 2009rako kanpaian eskabide bakarra aurkeztu ezik, frogatu beharko du nekazaritza ustitategiaren titularra edo titularkidea dela

7. Lurra daukaten eskubideen errentamenduari buruzko berariazko agiriak:

-Lurrak errentan uzteko kontratua, zerga guztiak kitaturik, edo Nafarroako Gobernuaren landa errentamenduen erregistroan inskribatua.

8. Eskubideen errentamenduaren aldez aurreko amaierari buruzko berariazko agiriak.

-Errentamenduaren amaiera frogatzen duen agiria.

9. Titularraren oinordekoen aldeko eskubideen lagapenen berariazko agiriak.

Jaraunspena onartzearen eskritura, eskubideak, zeintzuk eta nori dagozkion zehaztuz (bere "matrikularekin" identifikatuak) edo Ogasunaren aurreko likidazioa, eskrituran agertu ezin diren ondasunak baino ez daudenean.

Jaraunspenaren onarpenean ordainketa bakarraren eskubideak agertzen ez badira oinordeko bakoitzak zein eskubide dauzkan eta zein ehunekoan zehazten duen agiria aurkeztu beharko da, oinordeko guztiak sinatua.

Salbuespen egoeran, jaraunspena dela eta transferentzia eskaera egiterakoan jaraunspen onarpen agiririk ez bada, gertaera justifikatu beharko da eta oinordeko nahiz usufruktudunen zerrenda (bertan eskatzailea agertu beharko du) duen testamentua aurkeztu beharko da, azken nahien erregistroaz edo jaraunsle-adierazpenaz lagundua; baita jaraunsle akordioa ere, beti ere bat baina gehiago baldin badago.

10. Erretiroagatiko eskubideak lehen mailako ahaide bati uztearen berariazko agiriak, uzte aurreraturako onetsitako programak edo lanerako ezintasun iraunkorra direla eta.

a) Familia liburua, guraso edo seme-alabei egindako transferentzien kasuan. Aitaginarrebei, erreinei edo suhiei egindako transferentziak badira, ahaidetasun hori frogatzen duen familia liburua beharko da ere.

b) Nekazaritza jardueraren erretiroari buruzko Gizarte Segurantzaren ziurtagiria; Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren ebazpena, uzte aurreratua onetsi duena; Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, lanerako ezintasun iraunkorra ematen duena; edo Departamentuaren baimena, haren izenean eskatzeko. Uzte aurreratuak edo lanerako ezintasun iraunkorrak eragindako erretiroa kanpaina berean edo aurrekoan egin behar da.

11. Nortasun juridikoaren aldaketa dela eta eskubide lagatzeari buruzko berariazko agiriak.

a) Nortasun juridikoaren aldaketa forgatzen duen edozein agiri publiko.

b) Irabazpideko ondasunen ezkontza-eraentza kasuan, berau justifikatzen duen agiria.

12. Pertsona fisiko edo juridikoen bat-egite edo elkartzearen eskubide lagatzeari buruzko berariazko agiriak.

-Lagatzailea edo bateratua ordainketa bakarraren eskubideak jasotzen dituen elkartearen kide dela frogatzen duen agiri publikoa (bazkideen zerrenda, estatutuen agiri publikoa, etab. erakusten duen Ogasunaren ziurtagiria).

13. Pertsona juridikoen edo pertsona fisikoen batasunen zatiketak.

-Onuraduna edo zaitua ordainketa bakarraren eskubideak jasotzen dituen elkartearen kide zela eta egun horko kide ez dela frogatzen duen agiri publikoa (aurreko eta egungo bazkideen zerrenda, aurreko etaa egundo estatutuen agiri publikoa, etab. erakusten duen Ogasunaren ziurtagiria).

IV. ERANSKINA

Erreserba nazionalerako eskubideak eskatzeko agiri osagarriak

Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Xehetasun orokorrak

Eskatzaileek berenustiategiaren lurzati guztiak adierazi beharko dituzte.

2. Nekazari gazteen kasuan berariazko agiriak.

a) 1782/2003 Erregelamenduaren VI. eranskinaren sektoreetan -hazien ekoizpenerako sektorean izan ezik- jarduera Landa Garapeneko Programa baten barnean hasi dela modu fede-emailean egiaztatzen duen agiria.

b) Eskatzailea Gizarte Segurantzaren barnean nekazaritza arloan alta emanda dagoela frogatzen duen agiria, nekazaritzan hasi zenez geroztik, eta beti ere eskaera bakarra aurkezteko epea bukatzean, edo Departamentuaren baimena, haren izenean eskatzeko.

c) Jabetza edo errentamendu araubidean dagoen nekazaritzako ustiategiaren titulartasuna edo titularkidetasuna frogatzen duen agiria.

d) Eskatzailearen eta, bidezko bada, ezkontidearen 2007ko errentaren aitorpenaren kopia, eskatzailearen ezkontidea ez dela nekazaria egiaztatzeko eta, nekazaria bada, senar-emazteen araubide ekonomikoa ez dela irabazpidea, edo Departamentuaren baimena, haren izenean eskatzeko.

e) Eskatzailea sozietate bat baldin bada, osaera eskrituren kopia edo sozietateko bazkideak zehazten dituen beste agiri bat, bazkide guztiak nekazari gazteak direla frogatzeko.

3. Edonolako esku-hartze publikoari buruzko berregituratze edo garatze programen menpe dauden eremuetan ustiategiak dituzten nekazarien kasuan berariazko agiriak.

a) Ustiategia berregituratze edo garatze programan sartzea justifikatzen duen agiria eta esku-hartze publikoa benetan egitea.

-Lurzati berrantolamenduak: ekarpen orria eta behin betiko esleipen orria, eremua lurzati berrantolamenduagatik gutxitu dela frogatzeko.

-Ureztalur bihurtzeko kasuak: ureztatzen hasteko adierazpena edo egiaztapen partzialen akta, azpiegituren erabilerari buruzko aukera teknikoaren aldeko txostena badago, lehorreko lurrak ureztalur bihurtu direla frogatzeko.

-Abeltzaintza programen erreserba nazionalaren eskubideen onuradunak: esleipen hori justifikatzen duen agiri publikoa.

b) Jabetza edo errentamendu araubidean erreserba nazionalaren eskubideak eskatzeko aukera ematen duten produkzio unitateen titulartasuna edo titularkidetasuna frogatzen duten agiriak.

c) 2007. urteko errenta aitorpenaren kopia, edo nekazaritzako jarduera batean aritzen dela frogatzen duen Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari baimena agiri horiek lortzeko.

4. Epai irmo baten edo egintza administratibo irmo baten ondorioz eskubideak hartzeko edo zenbatekoa gehitzeko legitimaturiko nekazarien kasuan berariazko dokumentazioa.

a) Ordainketa bakarraren zenbatekoaren esleipena edo gehitzea dakarren epai irmo edo egintza administratibo irmoaren kopia.

b) 2007. urteko errenta aitorpenaren kopia, edo nekazaritzako jarduera batean aritzen dela frogatzen duen Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, edo Departamentuaren baimena, haren izenean eskatzeko.

Iragarkiaren kodea: F0901875