25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

252/2009 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, "Las Balsas-Alaizko Mendilerroko parke eoliko esperimentala" proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Enpresa zuzendari nagusiak urtarrilaren 7an emandako 1/2009 Ebazpenaren bidez "Las Balsas-Alaitz mendilerroko parke eoliko esperimentala" izeneko desjabetze proiektua eta horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onetsi zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Las Balsas-Alaitz mendilerroko parke eoliko esperimentala" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea eta Untzueko, Tiebas-Muru Artederretako, Eloko, Olorizko eta Noain Elortzibarko alkateei edo horiek eskuordetutako zinegotziei dei egitea, eskubide horiek okupatu aurreko aktak egin eta, behin betikoak egin behar badira, horiek ere egiteko, 2009ko martxoaren 24, 25 eta 26an Untzueko, Tiebas-Muru Artederretako, Olorizko eta Noain Elortzibarko udaletxeetan.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Interesdun guztiek, baita ukituriko ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere, ekitaldi horretara agertu beharko dute, edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkaria bidali beharko dute, titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eta abar) aldean dituztela.; egoki baderitzote, peritoak eta notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

2. Carmen Oteiza Ugarte edo Beatriz García El Busto andreak, bata zein bestea, Administrazioaren ordezkari izendatzea, Pablo Ayesa Pascual jauna, Alfredo Torreblanca Lafraya jauna edo María Carmen Uriz Lusarreta andrea, bata zein bestea, enpresa onuradunaren ordezkari, eta Alazne Sueskun Erauskin, Itziar Calvo Oteiza edo Jasone Goikoetxea Iriberri andreak, horietako edozein, enpresako peritu, okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalari (CENER), behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Untzueko, Tiebas-Muru Artederretako, Eloko, Olorizko eta Noain Elortzibarko herriko etxeetako iragarki oholetan argitaratzea.

Iruñean, 2009ko otsailaren 4an.-Enpresa zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

ERANSKINA

Aktak egiteko tokia: Untzueko udaletxea.

Eguna: 2009ko martxoren 24an.

-Hitzordua: 12:00. Helbide ezezaguneko titularra: Juanita Rubio Aguinaga. Poligonoaren zenbakia: 3. Lurzatiaren zenbakia: 182.

-Hitzordua: 12:00. Helbide ezezaguneko titularra: Trinidad Valencia Zabalza. Poligonoaren zenbakia: 3. Lurzatiaren zenbakia: 182.

Aktak egiteko tokia: Olorizko udaletxea.

Eguna: 2009ko martxoaren 25ean.

-Hitzordua: 9:00. Helbide ezezaguneko titularra: Eusebio Ibar Apesteguia. Poligonoaren zenbakia: 3. Lurzatiaren zenbakia: 136, 151, 138.

Aktak egiteko tokia: Noain-Elortzibarko udaletxea.

Eguna: 2009ko martxoaren 26an.

-Hitzordua: 17:00. Helbide ezezaguneko titularra: Francisco San Martín Ancizu. Poligonoaren zenbakia: 14. Lurzatiaren zenbakia: 1.

Iragarkiaren kodea: F0902106