25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

245/2009 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, "9147. euskarritik 9152. euskarrira bitarteko aireko eta lur azpiko bariantea eta Bidasoa transformazio azpiestazio berriarekiko lotura" izeneko 30 kV-eko linea elektrikorako proiektua okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena, Doneztebeko mugapean.

Enpresa zuzendari nagusiak, abenduaren 17ko 4006/2008 Ebazpenaren bidez, "9147. euskarritik 9152. euskarrira bitarteko aireko eta lur azpiko bariantea eta Bidasoa transformazio azpiestazio berriarekiko lotura" izeneko 30 kV-eko linea elektrikorako proiektua onetsi, Doneztebeko mugapean, instalazio elektrikoa baimendu, haren onura publikoa adierazi eta Iberdrola D.E.S.A.U. enpresa desjabetze espedienteko onuraduntzat jo zuen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "9147. euskarritik 9152. euskarrira bitarteko aireko eta lur azpiko bariantea eta Bidasoa transformazio azpiestazio berriarekiko lotura" izeneko 30 kV-eko linea elektrikorako proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei eta Doneztebeko alkateari edo hori ordezkatzen duen zinegotziari dei egitea 2009ko martxoaren 31n Doneztebeko Herriko Etxean ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

2. Carmen Oteiza Ugarte edo Beatriz García El Busto Administrazioaren ordezkari izendatzea, Joseba Arribas Iraola eta Rosa Neira Lopetegui, enpresa onuradunaren ordezkari, eta Ainhoa Barbería Quiroz, Anabel Beunza Munárriz, Gabriel Olagüe Santesteban edo Cándido Echarri Lacunza, enpresako peritu, okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

3. Ebazpen hau Iberdrola D.E.S.A.U. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Doneztebeko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko otsailaren 4an.-Enpresa zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0902107