24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CADREITAKO ETA VILLAFRANCAKO UDALERRIETAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Aurrekontuak. Hasierako onespena

Cadreitako eta Villafrancako Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2009ko urtarrilaren 15eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Batasunaren 2009ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Cadreitan, 2009ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0901781