22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOZAR

2008ko aurrekontu orokor eta bakarraren 3/2008 aldaketa eta 2008ko aurrekontu luzatuaren aldaketa. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2009ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2008ko aurrekontuko 3/2008 aldaketa eta 2008ko aurrekontu luzatuaren aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Berriozarren, 2009ko urtarrilaren 29an.-Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L0901592