22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BAZTAN

Aldaketak 2008ko aurrekontuan, 29 eta 30. espedienteak. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2008ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 31n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi dira, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu berezia

-29/08 espedientea:

1-421-62200 0-3 urtekoendako Haur Eskola eraikitzea, 59.700 euro.

Finantzabidea: beheititze partziala gastuen kontu-saileko kredituan

1-4512-62200 Baztan, Urdaz. eta Zug. Kultur Etxea. (zerbitzu-s.) (- 59.700 euro).

Kreditu gehikuntza

-30/08 espedientea:

1-431-62201 Lokalak egokitzea, San Martin ikastetxean, Oronotzen, 110.200 euro.

Finantzabidea: beheititze partziala gastuen kontu-saileko kredituan.

1-452-62203 Elizondoko pilotalekuaren estalkia (-110.200 euro).

Baztanen, 2009ko urtarrilaren 26an.-Alkatea, Virginia Aleman Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0901419