22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

46/2008 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko urtarrilaren 26ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 46/2008 espedientea, kreditu transferentzia bat onesteko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan, aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita, xedatzen denari jarraituz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita; hala, interesdunek eta bizilagunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotako erabakiak bete daitezen.

Barañainen, 2009ko urtarrilaren 27an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0901380