22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ETXARRI-ARANATZ

Deialdi publikoa, araubide nagusiko babes ofizialeko 22 etxebizitzen salerosketa esleitzeko, Etxarri Aranazko 3. poligonoko 676, 1379 eta 1380. lurzatietan

-Behin-behineko kalifikazio espedienteak: 08/10/24ko datako 31/1-0038/08 eta 31/1-0837/08.

-Sustatzailea: Alero, S.L. - Construcciones Razquin, S.L

-Eskabideak: Etxarri Aranazko Udalaren bulegoetan eskura dezakezu (Kale Nagusia, 10).

-Eskaera aurkezteko epea: otsailaren 16etik martxoaren 16a arte (egun hori barne).

-Aurkezteko tokia: Etxarri Aranazko Udalaren bulegoetan (Kale Nagusia, 10), Etxarri Aranatz (Nafarroa).

-Ordutegia: 10:00etatik 14:00ak arte.

-Harremanetan jartzeko: 948 460 004 (Udaletxea).

Etxebizitzak Nafarroan etxebizitza babesaren inguruko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legean ezarritako baremoari, eta Etxarri Aranazko Udalak onartutako lurzatien besterentze baldintzen pleguei jarraikiz esleituko dira.

Etxarri-Aranatzen, 2009ko otsailaren 4an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0902238