22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

AURITZ

Oihan enkantea. (PEFC ziurtapena duen zura)

Aurizko Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri du gutun-azal itxiaren bidezko enkante irekian ondoko oihan aprobetxamendua:

-Antsobi parajean, 446 pago, 588,72 metro kubiko zur eta 80,60 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak.

-Hasierako prezioa 31.223,30 euro.

Enkante honetako aprobetxamenduaren esleipena arautzen duten baldintzen plegua udal idazkaritzan dago interesdunen eskura.

Interesdunek udaleko gordailuzaintzan hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren gordekina eta enpresaren kalifikazioaren dokumentazioaren kopia aurkeztu beharko dute beraien proposamenarekin batera.

Proposamenak Udaletxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira eta honako iragarkiari eransten zaion ereduari lotuko zazikio. Aurkezteko epeak iragarki hau argitaratu ondoko hogeigarren egun naturalen barnean arratsaldeko 13:00ak arte iraunen du.

Enkantea ondoko bost eguneko epean eginen da, prentsan iragarriko den egun eta orduan.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak ...................... adinez nagusia, NAN zenbakia .................., helbidea .................. (herria, kalea, prob.), Telefono zenbakia ..............., ezaguturik Aurizko Udalak enkantea egin behar duela ................... zuhaitz esleitzeko, ............................ metro kubiko zur eta ..................egur egiten baitute, eta ezaguturik halaber esleipena arautzen duten baldintzak, horren truke .................... euro (letraz eta zenbakiz) eskaintzen ditu.

(Leku, data eta sinadura)

Auritzen, 2009ko otsailaren 3an.-Alkatea, José Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L0901939