22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARLEGI

Laborantzako herrilurrak errentan

Arlegiko Kontzejuko Batzarrak, 2008ko abuztuaren 20ko bilkura arruntean, laborantzako eta belarretarako herrilurrak errentan emateko prozedura abiaraztea erabaki zuen; hori guztia honako arau hauetan xedatutakoarekin bat: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea (1990eko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 13koa), eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia (1990eko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 30ekoa).

Interesa duten herritarrek hamabost egun balioduneko epea izanen dute, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskabideak eta eskaturiko agiriak aurkezteko.

Arlegin, 2009ko urtarrilaren 22an.-Kontzejuko burua, José Lázaro Sanz.

Iragarkiaren kodea: L0901394