22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

310/2009 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, enpresa zientzietako diplomadun lanetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiak onesten dituena, bat aldi baterako kontratazioetarako, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko. Horiez gain, enpresa zientzietako diplomadun gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldia egiteko probarako deialdia ere onetsi da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrak betetzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorrak ezartzen du apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan dauden Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoei, foru dekretuak indarra hartzen duen egunean 96/1997 Foru Dekretu haren 3. artikuluan ezarritako sei edo lau urteko gehieneko epea agortu gabe baldin badute, aurreko araubidea aplikatuko zaiela.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan ezarritakoari eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duen abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz, gehienez ere lau urtez iraungo duen bigarren prestakuntzaldian sartzeko, langileek kasuan kasuko deialdian zehazten diren prestakuntza ikastaroak edo hautaprobak egin beharko dituzte.

Hori guztia ikusita, enpresa zientzietako diplomadunak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probetarako deialdia onetsi da.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da, orobat, deialdi bat egitea, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran, enpresa zientzietako diplomadun lanetan arituko diren izangaien beste zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko eta, baita ere, lanpostu bererako aldi baterako kontratuak egiteko izangaien zerrenda bat osatzeko, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrak bete ahal izateko.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 30ean emandako 199/2004 Foru Aginduan, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42.2 c) artikuluan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak azaroaren 14an emandako 146/2005 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, deialdi hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I.-Enpresa zientzietako diplomadun gisa, aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdia

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehena.-Aditzera ematen da hautaprobak eginen direla enpresa zientzietako diplomadun lanpostuak betetzeko izangaien zerrenda osatzeko, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrei erantzuteko.

Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda hori erabiliko da baldin eta ez badago langile finkoen beste zerrendarik, jadanik prestatua edo geroan noizbait osatzen dena, hala xedatzen baita apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan.

Bigarrena.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Enpresa zientzietako diplomadun tituluaren jabe izatea edo enpresen administrazio eta zuzendaritzako lizentziaturaren lehenengo hiru urteak gainditu izana edo horien baliokidea den beste bat edukitzea edo, bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekina, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

2.2. Oinarri honetako 2.1.c) idatz-zatian eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez ezarriko duen epean, bi deialdietarako balio duen seigarren arauan xedatutakoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautapen prozesua ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da.

Laugarrena.-Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien deia.

Langileei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzeko orduan, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikuluan eta hurrengoetan, deialdi honetako oinarrietan, lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen 146/2005 Foru Aginduan (2005eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 2an, argitaratu zen horretan) eta aplikatzekoak diren beste arauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da.

Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasuna duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

II.-Deialdia, enpresa zientzietako diplomadun lanpostuetan, prestakuntzako egoeran, arituko diren izangaien zerrenda bat osatzeko

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehena.-Deialdia egiten da enpresa zientzietako diplomadun lanpostuan prestakuntza izateko, zerbitzu berezien egoeran, izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.

Prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrenda hori azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileen zerrenda erabiltzerik ez dagoenean erabiliko da. Foru dekretu haren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, C, D edo E mailakoa edo taldekoa.

b) Lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egin izana.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Enpresa zientzietako diplomadun tituluaren jabe izatea edo enpresen administrazio eta zuzendaritzako lizentziaturaren lehenengo hiru urteak gainditu izana edo horien baliokidea den beste bat edukitzea edo, bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekina, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean. Titulu hori ez da izanen langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

2.2. Oinarri honetako 2.1.d) idatz-zatian eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute agiriak aurkeztuz, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez ezarriko duen epean, bi deialdietarako balio duen seigarren arauan xedatutakoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileek, ez eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek ere.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautapen prozesua ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da.

Laugarrena.-Prestakuntzarako izangaien deia.

Izangaien deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeraren adierazpena honako hauetan ezarritakoari jarraikiz eginen da: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua, prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zuen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua (157. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa) eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

III.-Enpresa zientzietako diplomadunak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probetarako deialdia

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenbizikoa.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

Enpresa zientzietako diplomadun gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proban parte hartzen ahalko dute lanpostu honi dagokion prestakuntza egiteko zerbitzu berezietan dauden izangaien zerrenda indardunean ageri diren langileek, betebehar hauek betetzen badituzte:

-Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartzean, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan egotea.

-Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean, prestakuntzarako zerbitzu berezietan gutxienez ere lau urtez aritu izana. Baldintza hau eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko da.

Bigarrena.-Bigarren prestakuntzaldian sartzeko probak.

2.1. Hautapen prozesua ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da.

Hirugarrena.-Dei egiteko hurrenkera.

Deialdi honetan enpresa zientzietako diplomadunak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proba gainditzen duten izangaiei dei egiten ahalko zaie enpresa zientzietako diplomadunen zereginak aldi batez betetzeko. Adieraziko da beren lanpostuan zerbitzu berezietan daudela, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan eta aplikatzekoak diren bestelako arauetan xedaturikoarekin bat.

IV.-Hiru deialdietarako balio duten arauak

Lehena.-Eskabideak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietan eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.-Eskabideak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2007ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31n) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

2.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien eskabideek bat etorri beharko dute I. eranskineko ereduarekin, prestakuntzan diren izangaienek II. eranskineko ereduarekin eta lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartu nahi dutenen eskabideek, III. eranskineko ereduarekin. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Nafarroako Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabideetan izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasuna eta nazionalitatea eta, hala bada, aldi baterako kontratatuak izateko deialdiaren 2.1 a) oinarrian nazionalitateaz eta ahaidetasunaz eskatzen diren betebeharrak frogatzen dituen agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dituzte bakarrik.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte aurkeztu beharko deialdian eskatutako titulazioaren betebeharra frogatzeko agiriak, kontratua formalizatu behar denean, edo prestakuntzarako zerbitzu berezien egoera aitortu behar denean, bi deialdietarako balio duen seigarren oinarrian xedatutakoarekin bat

2.3. Minusbalioa duten izangaiek ezgaitasuna dutela frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute parte hartzeko eskabidearekin batera, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, nolako minusbalioa duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

Hirugarrena.-Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan.

Egun horretatik aurrera eta ondoko bost egun baliodunetan, izangaiek erreklamazioak egin ahalko dituzte edo eskabidean egindako akatsak zuzendu.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko ditu, deialdi hauetan aurreikusi diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Laugarrena.-Probak.

4.1. Ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako hautapen prozesua proba baten bidez eginen da. Proba horretan galdera batzuk erantzun beharko dira, ebazpen honen IV. eranskinean agertzen diren gaiei buruzkoak. Erantzuteko aukera bat baino gehiago eskainiko da, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.

Ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.

4.2. Proba honetan 30 puntu eskuratzen ahalko dira gehienez, eta bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazio horren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak, alegia, 15 puntu.

Bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiten dutenei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie, ebazpen honetan ezarritako probaren balorazioa kontuan hartuz. Deialdi honetan "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak berriro aurkezten ahalko dira Administrazioak geroan antolatzen dituen prestakuntzarako bigarren aldian sartzeko probetan.

4.3. Probetarako deialdi bakarra eginen da eta Nortasun Agiri Nazionala edo, bestela, izangaiaren nazionalitatea eta nortasun datuak frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek. Agertzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.

4.4. Hautaprobetan, minusbalioa izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

Bosgarrena.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Idoia Glaría Aznárez andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko enpresa zientzietako diplomaduna.

Ordezkoa: Carmen Roda Movilla andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Ataleko burua.

Mahaikidea: Nuria Esteban Moriones andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aurrekontuaren Kudeaketa eta Kontrolaren Ataleko burua.

Ordezko mahaikidea: M.ª Raquel San Martín Ederra andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikidea: Marta Paternain Remón andrea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Administrazio Publikoko teknikaria (Arlo ekonomikoa).

Ordezko mahaikidea: M.ª Nieves Sáinz de Vicuña Gil andrea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Kontratuen Ataleko burua.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposatu eta izendatu beharrekoa.

Ordezko batzordekidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposatu eta izendatu beharrekoa.

Mahaikide-idazkaria: Alicia Segura Maisterra, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko burua.

Ordezko mahaikide idazkaria: Beatriz Eguaras Tirapu andrea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Horniduren Bulegoko burua.

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari horren berri eman beharko diote.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bildu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Seigarrena.-Probak gainditu dituztenen zerrendak.

6.1. Probak kalifikatu ondoren, epaimahaiak ondoko zerrenda hauek argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta azken proba egin zeneko tokian:

-Aldi baterako kontratatuak izateko deialdian proba gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

-Prestakuntzarako zerbitzu berezietan lehenbiziko aldiz aritzeko deialdian proba gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

-Prestakuntzarako bigarren aldia egiteko sarrera proba "gai" kalifikazioarekin gainditu duten izangaien zerrenda.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrendak, onets ditzan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.

6.2. Izangaien artean gertatzen diren berdinketak irizpide hauei jarraituz ebatziko dira:

a) Aldi baterako kontratatuak izateko deialdia: berdinketarik gertatuz gero, erantzun zuzenen kopurua hartuko da kontuan. Berdinketak badirau, zozketa bat eginen da Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuan, zerikusia duten izangai guztiei deituta, bertara joan daitezen.

b) Prestakuntzarako izangaien deialdia: puntuetan berdinketarik gertatuz gero, deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitortuta daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bat eginen da Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan, ukitutako izangaiei deituta.

Zazpigarrena.-Enpresa zientzietako diplomadun lanetan aritzeko izangaien zerrendak.

7.1. Behin betiko zerrendak.

Hautapen prozesuko espediente osoa jasorik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez izangaien behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

7.2. Deitzea

Arau honetan aipatzen diren zerrendetan ageri diren izangaiei ebazpen honen bidez onetsitako deialdietako arauetan xedatutakoarekin bat deituko zaie; betiere prestakuntzarako izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien aurretik.

Deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute eskabideak aurkezteko azkeneko egunean deialdian eskatutako titulazioaren betebeharra betetzen zutela, honako hauen fotokopia konpultsatuak aurkeztuta: enpresa zientzietako diplomadun tituluarena edo enpresen administrazio eta zuzendaritzako lizentziaturako lehenengo hiru kurtsoak gaindituak izatearena. Bestela, titulu horiek eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinena.

Eskatutako betebeharrak betetzen ez dituztenak hautapen prozesutik baztertuko dira, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

Zortzigarrena.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdien kontra, oinarrien kontra eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2009ko otsailaren 9an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

Eskaera, .................................................. aldi baterako kontratatuak izateko deialdian parte hartzeko. Deialdia ...........(e)ko ........... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .....(e)ko ...........aren ......(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak

NANa: ................ Nazionalitatea: ................. Jaioteguna

Helbidea: ........... Herria

Probintzia: .............................. Posta kodea

Telefonoak (3 gehienez):

Posta elektronikoa

2) Ezgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

3) Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako zera adierazten dut:

f Badudala Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4) Halaber, hau ere adierazten du:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik, eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela izan desgaitua ez eta gabetua ere eginkizun publikoak betetzeko.

Baditudala deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean,........(e)ko .......................aren ..........(e)an.

(Sinadura)

OHARRAK:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalen tratamendua eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haren aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

Eskaera, .................................................. lanpostuan prestakuntzarako izangai berrien deialdian parte hartzeko. Deialdia ...........(e)ko ........... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .....(e)ko ...........aren ......(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak

NANa: ................ Nazionalitatea: ................. Jaioteguna

Helbidea: ........... Herria

Probintzia: .............................. Posta kodea

Telefonoak (3 gehienez):

Posta elektronikoa

2) Zein lanpostutarako izendatua.

Departamentua

Zerbitzua

Lanpostua

Maila ............

3) Ezgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4) Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako zera adierazten dut:

f Badudala Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Halaber, hau ere adierazten du:

Deialdian eskatzen diren tituluak, jardunean aritzeko tituluez gain, baditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean,........(e)ko .......................aren ..........(e)an.

(Sinadura)

OHARRAK:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalen tratamendua eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haren aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

III. ERANSKINA

Eskabide eredua

Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

Eskaera, .................................................. lanpostuaren lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ...........(e)ko ........... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .....(e)ko ...........aren ......(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak

NANa .................... Nazionalitatea: ................. Jaioteguna

Helbidea .............................................. Herria

Probintzia .............................. Posta kodea

Telefonoak (3 gehienez)

Posta elektronikoa

2) Zein lanpostutarako izendatua.

Departamentua

Zerbitzua

Lanpostua:

Maila ............

3) Ezgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4) Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako zera adierazten dut:

f Badudala Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Halaber, hau ere adierazten du:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala arautzen duen apirilaren 14ko 96/1997 Errege Dekretuarekin bat, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartu zuenean prestakuntzarako zerbitzu berezietan nengoela.

Egoera administratibo horretan lau urte bederen eman dudala.

Baditudala deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean,........(e)ko .......................aren ..........(e)an.

(Sinadura)

OHARRAK:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalen tratamendua eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haren aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

IV. ERANSKINA

Gai zerrenda (Enpresa zientzietan diplomaduna)

1.-Enpresaren ondarearen, finantzen eta kostuen egoeraren azterketa.

2.-Kontabilitateko Plan Orokorra. Urteroko eragiketa eta kontuen zenbaketa.

3.-Finantza eragiketa bakunak eta konposatuak. Errenta eta maileguak.

4.-Estatistika: jarri eta zabaltzeko neurriak; zenbaki adierazleak.

5.-Aurrekontua Administrazio Publikoetan. Aurrekontuen kontabilitatea.

Iragarkiaren kodea: F0902235