22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

TAFALLA

Ediktua

Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko abenduaren 16an egin bilkura arruntean, erabaki hau hartu zen, bertzeak bertze:

Ikusirik Tafallako Udalaren Musika Eskolarako Oboeko irakasle izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean betetzeko deialdiaren oinarriak, eta gaia azterturik Tafallako Udalaren Musika Eskolak 2008ko abenduaren 1ean egin batzarrean.

Ikusirik lanpostu hori sartua dagoela Tafallako Udalaren plantilla organikoan eta aurrekontuan baduela dagokion diru kopurua,

Ikusirik Jarraipen eta Kontrol Batzordearen data honetako irizpena,

Erabaki da:

Lehenbizikoa.-Onestea Tafallako Udalaren Musika Eskolarako Oboeko irakasle izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean betetzeko ondotik ematen den deialdiaren oinarriak.

Bigarrena.-Behar diren tramiteak egitea lanpostua betetzeko.

Tafallan, 2008ko abenduaren 22an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

TAFALLAKO UDALAREN MUSIKA ESKOLA

Tafallako Udalaren Musika Eskolaren zerbitzuko Oboeko irakasle izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean betetzeko deialdia

1. araua. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Tafallako Udalaren Musika Eskolarako txistu irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoarekin betetzea.

1.2. Izendapenak Tafallako Udalaren Musika Eskolako nomina eta plantillako langile finko eta lanaldi partzialekoa bilakatuko du hautatua, ondorio guztietarako bilakatu ere, lanpostuaren jabe egiten den egun beretik, eta Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio.

1.3. Urteko lansari gordina Tafallako Udalaren Musika Eskolako irakasleendako finkatua dagoena izanen da, ikasturte bakoitzerako ezartzen den lanaldiaren araberako proportzioan.

1.4. Kontratatzen den izangaiak ikasturte bakoitzaren kontratuan ezartzen zaion lanaldia izanen du.

Lanaldi hori doitu eginen da ikasturte bakoitzerako egiten den kontratuan, Tafallako Udalaren Musika Eskolan kasuan kasuko espezialitatean matrikulak duen bilakaeraren arabera.

1.5. Lanorduen banaketa zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

2. araua. Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusi izatea eta Espainiako nazionalitatea izatea edo Europako Batasuneko kidea den estatu batena edo bertze edozein estaturena, haietan Europako Batasunak eginiko eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen indarrez aplikatzen baldin bada langileen zirkulazio librea, Europar Batasuna eratu zeneko itunean zehaztu zen bezala. Espainola ez bertze nazionalitate bat dutenek gaztelaniaren ezagupen egokia frogatuko dute, betiere.

b) Musikako irakasle titulua izatea, 1966ko ikasketa plangintzako maila ertainekoa edo horren baliokidea, bete beharreko lanpostuaren espezialitatekoa.

c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Aitzineko baldintzak deialdi honetan aurreikusitako epean eta eran egiaztatu beharko ditu lanpostua eskuratzen duen izangaiak. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea burutzen denean betetzen direla ulertuko da, hautaprobek dirauten bitartean eta izendatu arte.

3. oinarria. Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Tafallako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epearen barnean. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio. Haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean. I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio eskabideak, eta haiekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

a) NANaren edo baliokidea den nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua.

b) Deialdi honetako 2.1.b) atalean eskatzen den tituluaren kopia kautotua edo jatorrizkoa kopiarekin batera, egiaztatu ahal izateko.

c) Lehiaketaren baremoko irizpideen arabera baloratzen ahal diren merezimendu guztiak frogatzen dituen dokumentazioa. Epaimahaiak ez ditu aintzat hartuko jatorrizko agiriarekin edo fotokopia egiaztatuarekin frogaturik ez dauden merezimenduak.

d) Oposizioan interpretatzeko izangaiek aukeratzen dituzten obren fotokopia.

3.2. Minusbaliatuek ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar ditzaketen egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, haien beharrik izanez gero. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.4. Eskabidea onartua izateko, inprimakia behar bezala bete behar da eta, aipatu dokumentazio erantsiaz gain, nahiz eta ez dagoen batera aurkeztu beharrik, bertze hau ere aurkeztu beharko da aipatu epearen barnean: proiektu pedagogikoa, deialdi honetako 6.1.2.c) oinarrian adierazia. Lan hori gutun-azal itxian aurkeztuko da eta gutun-azalaren kanpoko aldean ez da izangaiaren daturik agertuko, baina aukerakoa da lelo bat idaztea. Gutunazal horren barnean, lanaz gain, bertze gutunazal itxi batean, lana egin duen izangaiaren datuak ere agertuko dira.

4. araua. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Musikako Eskolako buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea burutu eta haiek ebatzi ondoren, Tafallako Udalaren Musika Eskolako Batzordeko buruak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. araua. Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Celina Sola Remón, Tafallako Musika Eskolako Batzarreko burua.

Ordezkoa: Tafallako Musika Eskolako Batzarreko buruak zehaztuko du.

Lehen mahaikidea: José María Velasco Janariz, Tafallako Musika Eskolako zuzendaria.

Ordezkoa: lehen mahaikideak hautatzen duena.

Bigarren mahaikidea: D. Jose Martínez Torres, profesor de la especialidad objeto de la convocatoria Suplente: mahaikideak hautatzen duena.

Hirugarren mahaikidea: Alfonso Muro Echaide, Tafallako Udalaren Musika Eskolako ikasketa burua.

Ordezkoa: mahaikideak hautatzen duena.

Laugarren mahaikidea: Tafallako Udalaren Eskolako langileen ordezkari sindikal bat.

Ordezkoa: ordezkari sindikala, laugarren mahaikideak izendatuko duena.

Idazkaria (hizpidearekin baina botorik gabe): zehaztu beharrekoa.

Ordezkoa: idazkariak hautatuko du.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

5.2. Epaimahaia hautapen probak baino lehen eratu beharko da, epamahaiak jarduteko beharrezkoa izanen da kideen gehiengo absolutua bertan egotea.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz argituko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko sor daitezkeen arazo guztiak.

6. araua. Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi aldi izanen ditu, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira.

6.1.1. Lehiaketaldia.

Izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, II. eranskineko baremoaren arabera.

Oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea egiterakoan aurkeztu eta egiaztatu beharko dira merezimendu guztiak, agirien bidez. Agiriok jatorrizkoak edo behar bezala egiaztatuak izan beharko dute, bertzela aurkeztu gabetzat joko dira.

Epaimahaiak ezin izanen du, inola ere, aurkeztu gabeko edo agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendurik kontuan hartu.

6.1.2. Oposizioaldia.

Oposizioaldian gehienez ere 85 puntu lortzen ahalko dira.

Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

A) Irakaskuntzako ariketa praktikoa.

Ariketa honetan gehienez ere 35 puntu lortzen ahalko dira eta, gutxienez, 20 beharko dira gainditzeko.

Lortu nahi den lanpostuaren espezialitateko bi eskola ematea ikasle hasi berri bati eta hastapena egindako bertze bati. Klaseek 20 minutu iraunen dute, gehienez ere. Izangaiak aukeratuko du zer gai azaldu nahi dituen. Eskolak buruturik, izangaiak horietan egin duen planteamendua defendatuko du epaimahaiaren aitzinean, goiti-beheitirik izan baldin bada horien gainean ariko da eta emaitzaren balorazioa eginen du. Epaimahaiak denetariko galderak egiten eta argibideak eskatzen ahalko dizkio izangaiari, emandako eskolen, alderdi pedagogikoen edo bertze edozein konturen gainean. Epaimahaiak onerako baloratuko ditu izangaiaren baliabideak ikasleen arreta bereganatzeko, komunikatzeko duen ahalmena, haiengana jotzeko eta proposamenak aurkezteko manera, eskola norainoko dinamismoaz planteatzen duen, etab.

Ariketa buruturik, epaimahaiak iragarki oholean izangaien puntuazioaren zerrenda emanen du argitara, eta hurrengo ariketaren data eta lekua jakinaraziko. Ariketa honetan 20 puntu erdiesten ez dituztenek ezin izanen dute oposizioaldian jarraitu.

B) Jotzeko ariketa praktikoa.

Ariketa honetan gehienez ere 25 puntu lortzen ahalko dira eta, gutxienez, 14 beharko dira gainditzeko.

Kontzertuko programa bat interpretatuko da. Izangaiak berak aukeratuko du eta gutienez 15 minutu iraunen du eta gehienez 25.

Hona epaimahaiak zer baloratuko duen: programaren barietatea, zailtasun teknikoa eta interes artistikoa, barietate estilistikoa, eta izangaiaren kalitatea eta heldutasuna bai teknikoa bai musikala.

Bertze musikari batzuek edo grabazio musikalek laguntzen ahalko diote izangaiaren interpretazioari, hala behar izatekotan.

Ariketa buruturik, epaimahaiak iragarki oholean izangaien puntuazioaren zerrenda emanen du argitara, eta hurrengo ariketaren data eta lekua jakinaraziko. Ariketa honetan 14 puntu erdiesten ez dituztenek ezin izanen dute oposizioaldian jarraitu.

C) Proiektu pedagogikoa.

Ariketa honetan gehienez ere 25 puntu lortzen ahalko dira eta, gutienez, 14 beharko dira gainditzeko.

Deialdiko espezialitaterako proiektu pedagogiko bat aurkeztu eta defendituko da epaimahaiaren aitzinean. Proiektu hori idatzita aurkeztuko da, 3.4 oinarrian adierazi den moduan, epaimahaiak aztertu ahal dezan izangaiak haren defentsa egin baino lehen. Epaimahaiak ez du jakinen proiektu pedagogiko bakoitza norena den, harik eta defenditzeko unea iritsi arte.

Izangaiak zein arlotako irakasle espezialista izan nahi duen, hartarako duen proposamen pedagogikoa jasoko du proiektu pedagogikoan. Hartan, helburu eta edukien proposamen justifikatua, haien garapena kurtso eta mailen arabera, metodologia eta ebaluazioko baliabide guztiak, klaseak antolatzeko orientazioak etab. sartuko ditu. Lan horretan, prestakuntza eta praktika aldetik duen eskarmentua ere eransten ahal du izangaiak, baita, eskarmentu horretan gogoeta eginez, musika hezkuntzarako duen planteamendua ere. Halaber, izangaiak berak sortutako material didaktikoak, unitate didaktikoak, bibliografia eta abar aurkezten ahalko ditu.

Izangaiak aurkezten ahalko ditu bere planteamendu pedagogikoak hobeki janzteko egokitzat jotzen dituen material guztiak (teknikoa, didaktikoak...) eta, nolanahi ere, aitzinetik jakinarazi beharko dio Udalaren Musika Eskolako zuzendariari, horrek deus prestatu behar izanez gero, presta dezan.

Izangaiak gehienez ere 45 minutu izanen ditu bere proiektu pedagogikoa defendatzeko. Jarraian, eztabaida dialektikoan ariko da epaimahaiarekin. Epaimahaiak denetariko galderak egin eta argibideak eskatzen ahalko dizkio izangaiari, defendatutako proposamenaz edo lanpostuari dagokion bertze edozertaz.

Hona epaimahaiak zer baloratuko duen onerako: aurkezturiko lanaren kalitatea, ideien argitasuna hura defendatzerakoan, izangaiak erakutsitako ezagutzak, bere planteamenduen koherentzia, sormena, originaltasuna, hala nola proposamen osoa bat datorren Tafallako Udalaren Musika Eskolak zentro gisa duen filosofiarekin.

Tafallako Udalak bermatuko du proba honetan aurkezturiko informazioaren konfidentzialtasuna. Aipatu informazioa hautapen prozesu hauen espedientean gordeko da, eta ez da inola ere hedatuko.

Epaimahaiak antzemanez gero aurkezturiko lana ez dela izangaiak egina, izangaia zuzen-zuzenean baztertuko du hautapen prozesutik.

Izangai bakoitzaren oposizioaldiko ariketetako puntuazioa ateratzeko, parte hartzen duten mahaikide guztien kalifikazioen banaz-bertzeko aritmetikoa eginen da, baina muturreko kalifikazioak, hau da, handiena eta txikiena, baliogabetuko dira.

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek NANa aldean dutela agertu beharko dute.

6.2. Azken balorazioa.

Lehiaketaldiko nahiz oposizioaldiko atal guztietako emaitzak baturik puntuaziorik handiena eskuratzen duen izangaia izanen da hautatua.

7. araua. Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa burututakoan, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda emanen du aditzera, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratako emaitzak batu ondoan eta erdietsi duten puntuazioaren hurrenkeran. Epaimahaiak Tafallako Udalaren Musika Eskolako Batzordeari igorriko dio zerrenda hori eta puntuaziorik handiena eskuratutako izangaia izendatzeko propoposamena eginen dio. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7.2. Proposaturiko izangaiaren aldeko izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitara eman ondoko 30 egun naturaleko epean, hark agiri hauek aurkeztu beharko ditu Tafallako Udaleko bulegoetan:

a) Jaiotagiriaren ziurtagiria edo nortasun agiri nazionalaren fotokopia egiaztatua.

b) Eskatutako tituluaren jatorrizkoa edo fotokopia behar bezala egiaztatua, edo hura jasotzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearena, eta inongo administrazio publikoaren zerbitzutik berezia ez izanarena.

d) Nafarroako Foru Araubidea errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua.

7.3. Epearen barrenean izangaiak agiri horiek aurkezten ez baditu, ezinbertzeko eta aski justifikatutako kasuetan salbu, ezin izanen da izendatua izan eta bere jarduketa guziak baliogabetuta geratuko dira, deusetan ukatu gabe, hala bada, hasierako eskabidean egindako faltsukeriagatik letorkeen erantzunkizuna.

7.4. Aitzineko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, puntuazioen zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko da lanpostua.

Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda eginen da, aldi baterako kontratazioetarako erabiltzeari begira, Tafallako Udalaren Musika Eskolaren beharren arabera.

8. araua. Izendapena eta kontratazioa.

8.1. Hautapen prozedura burututa eta izangaiak aurreko 7.2. oinarrian zehaztutako agiriak aurkezturik, organo eskudunak proposaturiko izangaia izendatu eta kontratatuko du, eskatutako baldintzak ezarritako moduan eta epean bete baditu.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.2. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetzarik hartzen ez badu epe horretan, izendapenak lekarzkiokeen eskubide guztiak galduko ditu, 7.3 atalean ezarritako moduan eta ondorioekin.

9. araua. Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien aurka edo berau aplikatzeko egintzen aurka, aukeran, ondorengo errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo errekurritutako aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik aitzina, aldez aurretik egintza egin duen organoari errekurritzeko asmoa jakinarazita; edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, hilabeteko epean, orobat errekurritutako erabaki edo egintzak jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Tafallan, 2008ko abenduaren 16an.-Alkate udalburua, Cristina Sota.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ..................................... adinez nagusia, NAN zk.: ................. jaioteguna: ................... jaioterria: ......................... (............), bizilekua: ....................... karrika: ................................. zenbakia: ....... posta kodea: .............. telefonoa: ...............

Eskatzen dudala onartua izatea Tafallako Udalaren Musika Eskolarako Oboeko irakasle izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean betetzeko deialdian.

Orobat, karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisikorik edo psikikorik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdiko 2. oinarrian adierazten den titulazioa.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horrenbertzez,

Eskabide hau onartu eta, horren ondorioz, Tafallako Udalaren Musika Eskolarako Oboeko irakasle izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

TAFALLAKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO BATZARREKO BURUA.

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1.-Aurreko esperientzia irakasle lanetan.

Atal honetako puntuazioa, gehienez ere, 10 puntukoa izanen da.

1. Lortu nahi den lanpostuaren espezialitateko irakasle gisa, administrazio publikoen musika eskoletan edo kontserbatorioetan egindako zerbitzuak; ikasturte oso bakoitzeko: 1,50 puntu.

Ikasturte osoa baino gutxiagoko zati edo hilabete bakoitzeko, aitzineko atalean aipatzen diren lanpostuetan: 0,125 puntu, hilabeteko.

2. Lortu nahi den lanpostuaren espezialitateko irakasle gisa, bertze musika eskola batzuetan egindako zerbitzuak; ikasturte oso bakoitzeko: 0,75 puntu; gehienez ere 3 puntu.

3. Irakaskuntza arautuko bertze ikastetxe batzuetan musika irakasle gisa igarotako ikasturte bakoitzeko, 0,75 puntu (gehienez ere 3 puntu).

2 eta 3. puntuetan, ikasturte zatiak direnean, 0,06 puntu emanen da hilabete bakoitzeko.

Egiaztagiriak: titulu administratiboaren edo izendapenaren nahiz kontratuaren fotokopia egiaztatua edo kasuan kasuko ikastetxeko idazkariak luzatu eta zuzendariaren oniritzia duen ziurtagiria, bertan ikasgaia eta zerbitzuen iraupena jasoko direla. Atal honetan ikasturte osotzat hartuko da urritik ekainaren 30a arteko aldia. Zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira, puntuazioak ez dira batuko.

2.-Ikasketa merezimenduak.

2. atalean 5 puntu emanen dira gehienez ere.

1. Lortu nahi den lanpostuaren espezialitatean goi mailako titulua izatea: 2,5 puntu.

2. Lortu nahi den lanpostuaren espezialitatekoa ez den bertze titulu bat izatea, musika arloan, goi mailakoa edo erdi mailakoa: 0,50 puntu, bakoitzeko.

3. Pedagogiaren arloko titulua izatea, goi mailakoa edo erdi mailakoa: 0,50 puntu, bakoitzeko.

4. Irakasgaitasun Ziurtagiria izatea, unibertsitate batek luzatua: 0,50 puntu.

2. puntuko 2, 3 eta 4. atalengatik 2,5 puntu eskuratuko dira gehienez ere.

3.-Bertze merezimendu batzuk.

3. atal osoan 5 puntu emanen dira gehienez ere.

1. Prestakuntza ikastaroak.

3.1 atal honetan 2 puntu emanen dira gehienez ere.

Hezkuntza administrazioek edo unibertsitateek emandako prestakuntza edo hobekuntza ikastaroak gainditu izana. Ikastaroak sartu nahi den espezialitateari lotutakoak izanen dira, edo eskola-antolamenduari, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriari, psikopedagogiari eta soziologiari. Ikastoroko 10 orduko edo kreditu akademiko bakoitzeko, 0,10 puntu; gehienez ere 2 puntu. Ondorio horietarako, ikastaro guztietako orduen batura eginen da, eta ez da kontuan hartuko hamar ordu baino gutxiagoko gerakina.

Egiaztagiriak: ikastaroen ziurtagiria, zenbat ordu egin diren edo kreditu kopurua adieraziko duena.

2. bertzelako merezimenduak: izangaiak aurkeztu nahi dituen bertzelako merezimenduak, aitzineko ataletan baloratu ez badira: kontzertuak, argitalpenak, musika taldeetakoa izatea, musika emanaldien antolaketa etab. Epaimahaiak baloratu beharreko bertze merezimendu batzuei eskainitako 3.2 atal honetan 3 puntu emanen dira gehienez ere.

Iragarkiaren kodea: L0819958