22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

LEGARIA

Plantilla organikoa. Hasierako onespena

Legariako Udalak, 2008ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2009ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Legarian, 2008ko abenduaren 29an.-Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0901602