22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CORELLA

Taxi lizentzien deialdia

Corellako udal mugapean oso-osorik egiten den hiriko taxi zerbitzua eskaintzeko 3 lizentzia lehiaketa bidez emateko deialdiaren oinarriak.

1.-Xedea.

Deialdi honen xedea da Corellako udal mugapean hiriko taxi zerbitzua eskaintzeko 3 lizentzia lehiaketa bidez ematea.

Gehienez lizentzia baten titularra izan daiteke.

2.-Araubide juridikoa.

Ondoko araudiak jasotzen du deialdi honen xedeko lizentziari ezarriko zaion araubide juridikoa:

-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea.

-Toki Korporazioen Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen 1955eko ekainaren 17ko dekretua.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretua

-Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legea.

Corellako Udalean taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza, 2007ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 14an.

-Eta aipatutakoak garatu edo osatzen dituzten gainerako xedapenak.

3.-Taxi lizentziaren titular izateko lehiaketan parte hartzeko bete behar diren baldintzak.

1. Hauek dira lehiaketan parte hartzeko bete behar diren baldintzak:

a) Pertsona fisikoa izatea.

b) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europako Batasuneko herrialde batekoa, edo Espainiak sinaturiko nazioarteko akordio, itun eta hitzarmenen ondorioz halako baldintzarik eskatu behar ez zaion atzerriko beste herrialde batekoa; edo bestela, norberaren kontura garraioan aritzeko lan baimen egokia izatea, Espainian dauden atzerritarren eskubide eta askatasunei buruzko legeetan xedatutakoaren arabera.

c) 600 euroko bermea jartzea.

4.-Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

1. Eskaerak Corellako Udaleko erregistro orokorrean (Espainiako plza, zk.g.) aurkeztuko dira, arau hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 18 egun naturalen epean.

Proposamenak postaz ere bidaltzen ahal dira eta horretarako, interesdunak posta bulegoan igorpena noiz egin duen egiaztatu beharko du gordekinaren bidez. Orobat eta epearen barrenean, proposamena bidali duela egiaztatu beharko dio kontratazio organoari, fax bidez (948 780045). Beharkizun horiek bete ezean, ez da onartuko ezarritako epetik kanpo jasotzen den proposamenik.

Dena dela, proposamenak aurkezteko epea akitu eta 4 egun natural iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

5.-Agiriak.

Eskaerak hiru gutun-azal itxitan aurkeztuko dira, idazkun honekin: "Taxi zerbitzua eskaintzeko 3 lizentzia esleitzeko deialdia" eta izen deiturak, NAN zenbakia eta eskaera egiten duen pertsonaren sinadura, baita gutunazal bakoitzaren izenburua, hurrengo hauek hurrenez hurren:

-1. gutun-azala: administrazioari buruzko dokumentazioa.

-2. gutun-azala: dokumentazio teknikoa.

-3. gutun-azala: proposamen ekonomikoa.

1. "Dokumentazio administratiboa" izeneko 1. gutun-azalak hurrengo hau izanen du barrenean:

1.1. Eskaera egiten duenaren nortasun agiri nazional indardunaren fotokopia.

1.2. Bermea: lizitatzaileek 600 euroko bermea aurkeztu beharko dute Corellako Udalaren alde

Bermea, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat, eranskinaren araberako banku-abala aurkeztu ahalko da, edo eskudirutan zuzenean Udalaren Kutxan, edo banku transferentziaz 2054 0008 04 1110040785 kontu zenbakira, edo kauzio-aseguru kontratu bidez.

Behin-behineko esleipena onetsi arte eskaintzari eusten zaiola bermatuko du.

Organo eskudunak lizentzia behin-behinekoz esleitu eta berehala itzuliko zaie bermea interesdunei; esleitu arte eskaintzari eusten ez diotenei bahitu eginen zaie eta behin-behineko esleipen-hartzaileei atxiki.

Behin-behineko esleipen-hartzaileei atxikitako bermea bahitu eginen da baldin, lizentziaren behin-behineko esleipena jakinarazi eta hilabeteko epean, eskatutako baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa aurkezten ez bada; bereziki, ibilgailuaren dokumentazioa, aseguruen kontratazioa, soldatapeko gidariarena (halakorik bada) eta lizentzia osorik ordaindu izanarena.

Lizentzia behin betiko esleitu ondoren itzuliko zaie atxikitako bermea esleipen-hartzaileei.

1.3. Ibilgailuak gidatzeko BTP motako baimen indardunaren fotokopia edo hura baduela frogatzen duen ziurtagiria.

2. "Dokumentazio teknikoa" izeneko 2. gutun-azalean, 2. eranskineko ereduarekin bat, eskatzaileak aurkezten duen dokumentazioa sartuko da, proposamen ekonomikoa izan ezik, oinarri hauen 6. klausulan ezarritako irizpideen arabera baloratu eta puntua dadin.

3. "Proposamen ekonomikoa" izeneko 3. gutun-azalean, 3. eranskineko ereduarekin bat, eskaintza ekonomikoa aurkeztu beharko da.

6.-Esleitzeko irizpideak.

Lizentziak esleitzeko, irizpide hauek erabiliko dira, behar bezala haztatuak:

1. Ibilgailua elbarriak garraiatzeko egokitua izatea, gurpil-aulkiak jasotzeko plataformarekin: 6 puntu.

2. Edukiera handia: gehienez 10 puntu.

-9 lagunendako tokia, gidaria barne: 10 puntu.

-8 lagunendako tokia, gidaria barne: 9 puntu.

-6 lagunendako tokia, gidaria barne: 6 puntu.

3. Eskaintza ekonomikoa, gutxienez 600 eurokoa, gehienez ere 5 puntu. Eskaintza ekonomikoa 300 eurotan handitzen den bakoitzean puntu bat gehiago emanen zaio.

4. Zerbitzua eskaintzea, 3 puntu.

Alderdi honetan gehienez ere 3 punturekin baloratzen da zerbitzua aldi berezi batzuetan emateko konpromisoa, hala nola gauez, jaiegun eta asteburuetan, baita zerbitzua asteko zazpi egunetan ematea ere.

-Gauak, jaiegunak eta asteburuak: 1,5 puntu.

-Asteko 7 egunak: 1,5 puntu.

5. Alderdi teknologikoak 2 puntu.

Tokiak aurkitzen eta nabigazioan laguntza ematen duten elementu teknologikoak eskaintzeari 2 puntu emanen zaizkio: GPS eta nabigatzailea.

6. Gutxiago kutsatzen duten erregai eta motorrak:

Gehienez ere 6 puntu emanez baloratuko da gutxiago kutsatzen duten erregai eta motorrak erabiltzea dakarten ibilgailuez baliatzeko eskaintzen den konpromisoa. Baremo honi jarraikiko zaio:

A sailkapena (*): 6 puntu.

B sailkapena (*): 4 puntu.

C sailkapena (*): 2 puntu.

(*) Espainiako Gobernuko Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuak (I.D.A.E.) prestaturiko datu basean oinarrituriko sailkapena.

(http://www.idae.es/index.php/mod.pags/mem.detalle/idpag. 84/relca tegoria. 1052/relmenu. 86).

Osoko puntuazioan berdinketa gertatzen bada, Corellako Udalean taxi zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren 5.2 artikulua eta uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legearen 5.5 artikulua betez, emakumea taxiaren sektorean sartzea ahalbidetzen duen eskaintzaren alde eginen da, hau da, emakume eskatzaileen alde. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez erabakiko da.

7.-Batzorde kalifikatzailea.

Agiriak kalifikatu eta proposamenak baloratuko dituen batzordea hurrengo hauek osatuko dute:

Mahaiburua: José Javier Navarro Arellano.

Ordezkoa: Cristina Arellano García.

Mahaikidea: Andrés Arellano Sanz.

Ordezkoa: Antonio Guillorme Ochoa.

Mahaikidea: Alberto Catalán Peralta.

Ordezkoa: Villar Izal Rodríguez.

Mahaikidea: Ramón Jiménez González.

Ordezkoa: Francisco Javier Gil Catalán.

Mahaikidea: Félix Bienzobas Lázaro.

Ordezkoa: Pilar Pérez Gil.

Idazkaria: Milagrosa López Mendoza.

Ordezkoa: Rosana Ugarte Martínez.

8.-Agirien kalifikazioa.

Proposamenak aurkezteko epea bukatuta, Batzordeak, barne ekitaldian, lizitatzaileek 1. gutun-azalean aurkeztutako dokumentazio orokorra kalifikatuko du, kanpoko jenderik aurrean ez dela.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta 5 egun natural igarota, Udalaren iragarki oholean argitaratuko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Izangaiek erreklamazioak egiten ahal dituzte, eta akatsak zuzendu, onartutako eskatzaileen behin-behineko zerrendan adieraziko den epean.

Eskatzaileen behin-behineko zerrendan zehazten den egunean Udalaren iragarki oholean argitara emanen da Corellako udal mugapean hiriko taxi zerbitzua eskaintzeko lizentzia eskuratzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Behin-behineko zerrendan bazterturik ez badago, behin-behineko zerrenda behin betikoa bilakatu eta horrela adieraziko da.

Eskatzaileen behin betiko zerrendan zehaztuko da gutunazal ekonomikoak irekiko diren eguna, ordua eta tokia, eta baita 2. gutunazalaren puntuazioaren irakurketa.

Lizentzia eskuratzeko izangaiak ezagututa, barne ekitaldian, 2. gutun-azala ireki eta edukia aztertuko da, 6. oinarrian bildutako irizpideei jarraituz.

9.-Proposamenak irekitzeko tokia eta egun-orduak.

Batzordeak, behin betiko zerrendan zehazten den egunean, orduan eta tokian eginen den ekitaldi publikoan 2. gutun-azalaren edukiaren azterketan lortutako puntuazioaren berri emanen du, esleipen irizpideekin bat.

Ondoren, Batzordeko idazkariak 3. gutunazala ireki eta irakurriko du.

Biharamunean, Udalaren iragarki oholean lehentasun ordenaren araberako puntuazio zerrenda emanen da argitara, lehiaketan diren lizentzietako bat eskuratzeko 10. oinarrian zehaztutako moduan.

10.-Lizentziak esleitzea.

1. Eskaintzak aztertuta, haietako bakoitzari lehentasun ordena esleituko zaio, guztira lortutako puntuazioarekin bat.

2. Organo eskudunak lizentzien behin-behineko esleipen-hartzaile diren eskatzaileen zerrenda onetsiko du.

3. Behin-behineko esleipen-hartzaileek esleipena jakinarazi eta hiru hilabeteko epean, egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu, lizentzia emateko eskatu zaizkion baldintzak betetzen dituela frogatzeko; eta ereziki:

-Zein ibilgailuri atxikiko zaion lizentzia, haren gaineko dokumentazioa. Aurkeztutako eskaintzarekin bat egin beharko du eta Taxiari buruzko Foru Legean eta ordenantza arautzailean ezarritako ezaugarriak beteko ditu.

-Aseguruen kontratazioa eta, hala denean, soldatapeko gidariarena.

-Lizentziaren zenbateko osoa ordaintzea, aurkeztutako eskaintza ekonomikoarekin bat.

4. Behin-behineko esleipen hartzaileetako batek djudikazioa jakinarazi eta hiru hilabeteko epean,, lizentzia emateko eskatu zaizkion baldintzak betetzen dituela frogatzeko egiaztagiriak aurkezten ez baditu bereziki, zerbitzurako behar diren ibilgailuak badituela, aseguruak kontratatu dituela eta, hala denean, soldatapeko gidariarena eta lizentziaren zenbateko osoa ordaindu, atxikitako bermea inkautatuko zaio eta lizentziak esleitzeko prozesutik baztertu. Horrela, bere tokia ezarritako lehentasun hurrenkeraren arabera lizentziaren behin-behineko esleipen-hartzaile izen ez den lehendabiziko hautagaiari emanen zaio.

Prozedura hau dela eta, behin-behineko esleipen-hartzaileen zerrendan berronartutako hautagaiek lehen aldiko esleipen-hartzaileen baldintza berak izanen dituzte, baita 600 euroko bermea jarri beharra ere, behin-behineko esleipena jakinarazi eta astebeteko epean.

5. Agiri horiek aurkeztuta, Tokiko Gobernu Batzarrak esleipen-hartzaile bakoitzari behin-betikoz emanen dio lizentzia eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu Corellako udalerrian hiriko taxi zerbitzua eskaintzeko lizentzien esleipen-hartzaileen behin-betiko zerrenda.

11.-Instalazioaren titularraren betebeharrak.

Taxi lizentzia baten esleipen-hartzaileak Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legearen 6. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu, taxi lizentziaren titular izateko.

Era berean, lehiaketan baloratu diren ezaugarriak oro, 6. oinarrian zehaztutako irizpideekin bat, lizentziari atxikita mantendu beharko dira, hark indarra duen bitartean.

12.-Jurisdikzioa eta errekurtsoak.

Lizentziak esleitzen dituen organo eskudunak erabakiko du lehenik oinarri hauek aplikatu eta interpretatzean sor daitezkeen gorabehera guztiak. Haren ebazpenak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta 30/92 Legean ezarritakoarekin bat inpugnatzen ahal dira, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan errekurrituz gero, jurisdikzio horri buruzko legean ezarritakoarekin bat.

13.-Informazio eta adostasun klausulak.

Corellako Udalak adierazten du:

1. Jasotako datu pertsonalek taxi zerbitzua egiteko lizentziak esleitzea dutela helburu.

2. Datuak ikusi, zuzendu eta haien tratamenduari kontra egiteko eskubideak. Eskubide horiek erabiltzeko Corellako Udaleko Erregistro Orokorrera (Espainiako paza, zk.g.) jotzen ahalko da.

Emandako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako edo jakinaraziko, legean ezarritako kasuetan izan ezik.

Corellan, 2009ko urtarrilaren 26an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

1. ERANSKINA

Abal eredua

Entitateak (kreditu entitatearen edo elkarren bermerako sozietatearen izena), IFZ, helbidea (jakinarazpen edo errekerimenduetarako) karrika, plaza, etorbide, posta kodea, herria, eta bere izenean (ahalordedunen izen-deiturak), egintza honetan behartzeko ahalmen askirekin, dokumentu honen beheko zatian azaltzen den ahalmenen askiestea dela eta, hurrengo hau abalatzen du: (abaldunaren izen-deiturak edo izen soziala), IFZ, honako hauen indarrez: (berme hau eratzera behartzen duten arau eta artikuluak) hurrengo betebehar hauei erantzuteko: (zehaztu bermedunak bere gain hartzen duen betebeharra), organo administratiboaren, erakunde autonomoaren edo ente publikoaren aurrean; zenbatekoa, ondokoa: ................... (letraz eta zenbakiz).

Entitate abal emaileak bere erantzukizunpean deklaratuko du Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen Erregelamendu Orokorraren 56.2 artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituela. Abal hau solidarioki ematen da betebeharpeko nagusiarekiko, eskusio-eskubideari espresuki uko eginez eta Gordailuen Kutxa Orokorrean edo gainontzeko administrazio publikoen edo organo baliokideen lehendabiziko errekerimenduarekin ordaintzeko konpromisoarekin, administrazio publikoen kontratuen legerian, berau garatzen duten arauetan eta Gordailuen Kutxa Orokorren araudian ezarritakoari jarraikiz.

Abal hau indarrean egonen da (aipatu kontratazio organoa) edo haren izenean jarduteko legez gaituak itzultzeko edo kitatzeko baimena ematen duen arte, Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legean eta legeria osagarrian ezarritakoarekin bat.

(Tokia eta eguna)

(Entitatearen izena)

(Ahaldunen sinadura)

Gordailuen Kutxa Orokorren aholkularitza juridikoak edo Estatuko Abokatutzak ahalmenak askiestea

Probintzia Data Zenbakia edo kodea

2. ERANSKINA

Dokumentazio teknikoa

Izena: ............................; NAN zenbakia: ..........; bizitokia: ....................................................

Nire ardurapean honako hau azaltzen dut:

Corellan hiriko taxi zerbitzua eskaintzeko lizentziak esleitzeko baldintzak ezagututa, eskaintzaren sinatzaile gisa, esleipen-hartzailea izanen banintz hurrengo baldintza hauek betetzeko konpromisoa hartzen dut:

Ibilgailua elbarriak garraiatzeko egokitzeari buruz, gurpil-aulkiak jasotzeko plataformarekin:

Edukiera handierari buruz:

Zerbitzuaren eskaintzari buruz:

Alderdi teknologikoei buruz: Combustibles y motores menos contaminantes:

Eskainitako ibilgailuaren sailkapena: (Espainiako Gobernuko Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuak (I.D.A.E.) prestaturiko datu basean oinarrituriko sailkapena).

Eta horrela jasota geldi dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, honako hau luzatu eta sinatzen dut

Corellan, 2009ko ..........aren .....(e)an

3. ERANSKINA

Proposamen ekonomikoaren eredua

Izena: ......................................., NANa ............, nire izenean ez bada hau ordezkatuz: ordezkatuz: ................................, IFZ: ............................., Corellan hiriko taxi zerbitzua eskaintzeko 3 lizentzia lehiaketa bidez emateko oinarriak ezagututa, lizentzia dela eta, hurrengo kopurua ordaintzeko konpromisoa hartzen dut (letraz eta zenbakiz):

...............(e)n, ...................aren .....(e)an.

Iragarkiaren kodea: L0901589