22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

VIANA

Administrari-ofizialaren izendapena

Ikusirik Arturo Hernández Armendárizek ekarritako agiriak, Vianako Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat funtzionario moduan eta lanaldi osoan betetzeko deialdiko epaimahaikoen proposamenean hura baita lehen postuan dagoen izangaia; eta deialdi horretako 11.1 oinarrian ezarritakoarekin bat,

Ebatzi dut:

1. Arturo Hernández Armendáriz Vianako Udaleko administrari-ofizial izendatzea.

2. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Izendatuak lanpostuaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapena jakinarazten denetik, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusi moduan zin egin edo hitz eman ondoren.

Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Aipatu auzitegi horren ebazpen espresu ustezkoek amaiera emanen diote foru bide administratiboari eta haien aurka jotzen ahalko da, administrazioarekiko jurisdikzioko organo eskudunei zuzendurik.

Vianan, 2009ko urtarrilaren 26an.-Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0901531