22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

10/2009 FORU DEKRETUA, otsailaren 2koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu beharrekoak direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko otsailaren 2ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzea:

Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Dotazio ekonomikoa dute indarra duen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

.Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua:

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.

-Mendi zaindariordea*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 2370 zenbakia plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Behargina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, plantilla organikoan 2284 zenbakia duena.

.Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua:

Nafarroako Kirol Institutua.

-Instruktore-ofiziala*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 5031 zenbakia plantilla organikoan.

.Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua:

Kultura Zuzendaritza Nagusia.

-Takimekanografo-interpretea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 32483 zenbakia plantilla organikoan.

-Indusketetarako langileburua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 31248 zenbakia plantilla organikoan.

.Osasun Departamentua:

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Oinarrizko Osasun Laguntza.

-Erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 60241 zenbakia plantilla organikoan.

Laguntza Espezializatua.

-Laguntza Ataleko burua*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 61364 zenbakia plantila organikoan.

-OLT/EDU. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 60871 zenbakia plantilla organikoan.

-LTE. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 67637 zenbakia plantilla organikoan.

-Biltegiko arduraduna*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 61707 zenbakia plantilla organikoan.

-Erizaintzako laguntzaileak. Hiru lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, B mailakoak. Zenbakiak plantilla organikoan: 62435, 62323 eta 65341.

-Zerbitzariak. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E maila. Zenbakiak plantilla organikoan: 61444, 61500 eta 62420.

-Ebakitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E maila, 61347 zenbakia plantilla organikoan.

Bideko Ama Birjina Ospitalea.

-OLT/EDU. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 64203 zenbakia plantilla organikoan.

-Jostuna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 64964 zenbakia plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalea.

-Osasun kudeaketako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 68796 zenbakia plantilla organikoan.

Ubarmin Klinika.

-Erizaintzako laguntzaileak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D maila, 63460 eta 63133 zenbakiak plantilla organikoan.

Bi. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Dotazio ekonomikoa dute indarra duen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

.Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua:

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.

-Basozaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 8448 zenbakia plantilla organikoan.

.Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua:

Nafarroako Berdintasunerako Institutua.

-Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 8449 zenbakia plantilla organikoan.

Nafarroako Kirol Institutua.

-Administrazioko erdi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 8450 zenbakia plantilla organikoan.

.Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua:

Kultura Zuzendaritza Nagusia.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 8451 zenbakia duena.

-Biltegiko urgazle-gidaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 8452 zenbakia plantilla organikoan.

.Osasun Departamentua:

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Oinarrizko Osasun Laguntza.

-Arkitekto teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 70019 zenbakia plantilla organikoan.

Laguntza Espezializatua.

-BFE/Psikiatriako mediku atxikiak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A maila, 69358 eta 69359 zenbakiak plantilla organikoan.

-Psikologo klinikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 69360 zenbakia plantilla organikoan.

-Lan bidezko terapeuta. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 69361 zenbakia plantilla organikoan.

-Fotokonposizioko ofizialak. Bi lanpostu huts, C maila, funtzionarioen araubidekoak, 69362 eta 69363 zenbakiak plantilla organikoan.

-Lehen mailako ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 69365 zenbakia plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 69367 zenbakia plantilla organikoan.

Bideko Ama Birjina Ospitalea.

-Osasun Dokumentazioko teknikari espezialista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 69368 zenbakia plantilla organikoan.

-Telefonista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 69371 zenbakia plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalea.

-Osasun Dokumentazioko teknikari espezialistak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 69355 eta 69356 zenbakiak plantilla organikoan.

Ubarmin Klinika.

-Zerbitzu anitzetako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E maila, 69372 zenbakia plantilla organikoan.

2. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharren aldaketa.

1. Aldatu egiten da ekainaren 28ko 244/2004 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko). Horren ondorioz, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Adin Txikikoak Babesteko Ataleko burutzari (lanpostuaren zenbakia: 4853) eta Familia Ataleko burutzari (lanpostuaren zenbakia: 6642) A edo B maila ematen zaie, berariazko baldintzarik gabe.

2. Aldatu egin da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zuen irailaren 12ko 111/2005 Foru Dekretuko I. eranskina, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketaren bidez bete ahal izateko. Horren arabera, A edo B maila emanen zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Baliabideak Ebaluatzeko Ataleko burutzari (2498 zenbakiko lanpostua), horretarako nekazaritzako ingeniarien edo nekazaritzako ingeniari teknikoen titulua izatea berariazko baldintza izanik.

3. Aldatu egin da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zuen uztailaren 3ko 43/2006 Foru Dekretuko I. eranskina, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketaren bidez bete ahal izateko. Horren arabera, A edo B maila emanen zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Kudeaketa Ataleko burutzari (5106 zenbakiko lanpostua), berariazko baldintzarik gabe.

3. artikulua. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko bi lanposturi dagokien euskarazko jakite maila esleitzea.

Euskarazko 1. jakite maila esleitu zaie OLT izateko 8325 lanpostuari eta lan bidezko terapeuta izateko 8335 lanpostuari. Lanpostuak Nafarroako Mendekotasun Agentziako Arreta Goiztiarreko Zentroari atxikita daude.

4. artikulua. Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko atal bateko burutzari dedikazio esklusiboko araubidea esleitzea.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren Urteko Itzulketen Bulegoko burutzan diharduen funtzionarioa prestasun osoz eta erabateko dedikazioz arituko da bere lanean. Horretarako, dedikazio esklusiboko osagarria kobratuko du.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.-Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko otsailaren 2an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0901916