22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ORKOIEN

Orkoiengo Udaleko zerbitzu anitzetako bi lanpostu, kaleko garbiketa lanetarako, oposizio bidez betetzeko deialdia. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Orkoiengo Udaleko zerbitzu anitzetako bi lanpostu, kaleko garbiketa lanetarako, oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak eranskinean agertzen den zerrendako lagunak izendatzeko proposamena egin du, haiek izan baitira puntuaziorik handiena lortu duten izangaiak.

Proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 9.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2008ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitaratu zen, maiatzaren 12an).

Orkoienen, 2009ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

ERANSKINA

Proposatutako izangaien zerrenda

ROBERTO PASCAL GARCÉS

JOSÉ IGNACIO ROPERO SÁNCHEZ

Iragarkiaren kodea: L0900928