22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MENDABIA

Izendatzeko proposamena

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu (igeltsero) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendatzeko proposamena.

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatua aplikatuz, zerbitzu anitzetako enplegatu (igeltsero) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak Jacinto Aránega Liria izendatzeko proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 3.1 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2008ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitaratu zen, abuztuaren 27an).

Mendabian, 2009ko urtarrilaren 26an.-Alkatea, Miguel Angel de Carlos Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0901287