22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LODOSA

Lodosako Udaleko albiente izateko bi lanposturen oposizioa. Praktiketako funtzionarioen izendapena

Alkatetzaren 6/2009 Dekretua, gaurko egunarekin eman dena, hitzez hitz hemen jarraian:

"Alkatetzak irailaren 11n emaniko 114/2008 dekretuaren bidez (2008ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 26koa), onetsi ziren Lodosako Udaleko albiente izateko bi lanpostu, funtzionarioen izaerakoak, oposizio bidez betetzeko deialdiko oinarriak. Geroago, Alkatetzaren 139/2008 dekretua etorri zen, azaroaren 12koa, epaimahaiaren osaera aldatu zuena, eta ondoren, berriz, 149/2008 Dekretua, oposizioa hasteko eguna aldatu zuena (150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 10ekoa).

Alkatetzak azaroaren 3an emaniko 136/2008 Dekretuaren bidez, onetsi egin zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda (2008ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 12koa), behin betikoa bilakatu zena Alkatetzak azaroaren 28an emaniko 149/2008 dekretuaren bidez (2008ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 10ekoa).

Deialdiko 5.2.1 ataleko hautaprobak bukatu direnez, behin-behinekoz proposaturiko izangaiak osasun azterketan gai direla deklaratu denez, eta izangai horiek behar den dokumentazioa ekarri ondoren, epaimahaiak oinarrizko prestakuntza ikastarora behin betikoz onarturiko bi izangaien zerrenda osatu du, hori guztia deialdiko 5.2.2 atalean xedatutakoa betez.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23an Foru Legearen 20.5 artikuluak eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako erregelamendua onesten duen maiatzaren 12ko 113/2003 Foru Dekretuaren 48. artikuluak behar den guztia xedatzen dute oinarrizko prestakuntza ikastaroari buruz eta hura egin behar dutenak praktiketako funtzionario izendatzeari buruz.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21. artikuluak emandako eskurantzei jarraikiz.

DEKRETATU DUT:

1) Praktiketako funtzionario izendatzea, oinarrizko prestakuntza ikastaroak iraun bitartean, epaimahaiak proposaturiko bi izangai hauek: José Ricardo Coll Capelle (NAN: 43090101S) eta Francisco José Barco Sáenz-López (NAN 16594143B). Izendapen horiek Lodosako Udaleko albiente izateko bi lanpostu, funtzionarioen izaerakoak, oposizio bidez betetzeko deialdiari dagozkio, Alkatetzaren irailaren 11ko 114/2008 Dekretuaren bidez onetsi baitzen (2008ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 26koa).

Izendapenak 2009ko otsailaren 2tik aurrera izanen du indarra, egun horretan hasiko baita Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa Nafarroako Segurtasun Eskolan, edo izangaia ikastaro horretan hasten denetik aitzina. Eskola horretatik beretik adieraziko diote Alkatetzari, behar beste denborarekin, ikastaroa noiz bukatuko den.

Ikastaroak dirauen bitartean, izendatutako izagai horiek C mailaren hasierako soldatari dagokion lansaria jasoko dute,eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean kidetu eta alta emanen zaie.

Halaber, funtzionarioentzat oro har ezarritako araubide juridikoaren xedapenetatik Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuaren 48. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako zehaztapen horren arabera aplikatzen ahal zaizkienen menpe egonen dira.

2) Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, epaimahai kalifikatzaileko kideei eta Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3) Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta bere aurka errekurtso hauetako bat aurkeztu ahalko da, hautara:

1.-Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.-Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.-Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea)".

Lodosan, 2009ko urtarrilaren 27an.-Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0901495