22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ITURMENDI

Hautetsien 2009ko kalte-ordainak

Udalak 2009ko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, zinegotziek aho batez hartu zuten ondotik ematen den erabakia:

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluak xedatzen dutena, eta abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legeak xedatzen duena, Udal honen Kudeaketa Batzordeko kideek, agertu diren guztiak bat etorrita,

Erabaki dute:

1.-Zinegotziei honako bilkura-sariak esleitzea:

Osoko bilkurara egiazki joaten diren bakoitzean, 200na euro zinegotziendako, urte bakoitzeko abenduan ordainduta. Zinegotzi guztiak harturik, urteko gehieneko kopurua 17/2004 Foru Legean ezarria izanen da, gehi urteko eguneratzea, Toki Administrazioko Departamentuaren ordainketa aginduaren ebazpenean ezartzen dena.

2.-Udalkideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeagatik egindako egiazko gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan orokorrean ezartzen diren baldintzen eta zenbatekoen arabera.

3.-Erabaki honek atzerako eragina izanen du 2009ko urtarrilaren 1etik hasita, eta urtero berrikusiko dira urtarrilaren 1ean. Berrikusten ez bada, indarrean egonen da beti hurrengo urteetarako.

4.-Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluko 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

5.-Nafarroako Gobernuari behar den dirulaguntza eskatzea, 17/2004 Foru Legeak ezartzen duenari jarraikiz.

Iturmendin, 2009ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0901235