22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VILLAFRANCA

Udal ordenantza, Villafrancako herrilurretako ondasunak 61.etik 64.erainoko artikuluei dagokienez arautzen dituena. Behin betiko onespena

Villafrancako Udalak, 2008ko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Villafrancako herrilurretako ondasunak 61.etik 64.erainoko artikuluei dagokienez arautzen dituen udal ordenantza. Haien gaia da "zerri aziendaren hondakin eta simaurrak hedatzeko arauak".

Onespenaren erabakia 2008ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an. Jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoan, delako ordenantza behin betikoz onetsi da, baita xedatu ere osorik argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatuari jarraikiz.

61. artikulua.

Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan sortu eta nekazariek ongarritako erabiltzen dituzten hondakin eta simaurrak hedatzeko arauak.

A) Zerri simaurra garraiatzeko joan-etorriak egiten ahal dira egun osoan, astelehenetik ortziralera, eta larunbatetan goizeko hamabiak arte; debeku da larunbat arratsaldez, jai bezperetan, igandeetan eta jaiegunetan.

B) Espresuki debeku da baliabide mekanikoen bitartez zerri aziendaren gorotza behar ez bezala garraiatzea, hura palastaka edo tantaka erortzen dela, gaizki itxita egoteagatik edo zisternak akasdunak izateagatik; orobat, zisternak herrigunean utzi eta garbitzea.

(C) Zerri aziendaren gorotza, nekazaritzako lurretan hedatuko da beti, eremu horretan legez ezarritako seinaleetatik abiatuta; hedatzeko tenorean, kontuan hartuko dira seinale bakoitzean hedatze lanetarako ezarritako mugak, baldintza klimatologikoak eta haizearen norabidea, ongarri hedatuaren usaina ez dadin herrigunera edo kontserbetako industria guneetara iritsi. Hedatze lanen egilea izanen da jarduketa horren erantzulea, hura abeltzaina izan edo nekazari izan.

D) Gorotza landalur batean hedatu eta lurrez estali beharko da hiru egunean, beranduenez ere, eta ardura berezia jarriko da hondakin horiek ondoko bide, ubide edo finketara atera eta bazterrak kirats ez ditzaten.

62. artikulua.

Paratu dira mugak eta ikusteko moduko seinaleez identifikatu; tokian bertan ezarri dira, baita ordenantzaren planoan ere. Hona seinalatu diren muga horiek:

1. oholtxoa: herrilurra (1. poligonoa, 67. lurzatia). 2. oholtxoa: Angel Cristóbal Vicente (Soldovar 1-77). 3. oholtxoa: José María Irisarri Tiraplegui (Foyas 1-86). 4. oholtxoa: bidea. -5. oholtxoa: Carrera Barca bidea. 6. oholtxoa: Carmen Soret Les (Lobera 1-107). 7. oholtxoa: Antonio Azcona Muñoz (Lobera 1-110). 8. oholtxoa: herrilurra. 9. oholtxoa: José María Burgui Arizala (Naveo 1-142). 10. oholtxoa: Camino Raso. 11. oholtxoa: Domingo Soret García (Quebradilla 6-825). 12. oholtxoa: Jesús Azcona Arrondo Abenares 6-680. 13. oholtxoa: Alejandro Calahorra Ruiz (Abeniares 6-685). 14. oholtxoa: Camino Higuerilla. 15. oholtxoa: Javier Burgui Calahorra (Campillo 5-579. 16. oholtxoa: José Antonio Gorría Martón (Matabueyes 4-594. Tablilla 17.ª: Campo de San Pedro zabortegia.

Orobat, "Casas Nuevas" eta "Campo de San Pedro" alderdietan ondoko mugak ezarri dira jarraipen gisa, ikusteko moduko seinaleez identifikatuak, baita ordenantzaren planoan ere. Hona zehaztu den muga lerro hori:

18. oholtxoa: Mariano del Carmen Resano (Campo San Pedro 4-643). 19. oholtxoa: María Pilar Orta Calahorra (Campo San Pedro 4-663). 20. oholtxoa: José María Burgui Segura (Campo San Pedro 4-423).

"Casas Nuevas" eta "Campo San Pedro" alderdietan seinalaturiko mugen barnean, azaroan, abenduan, urtarrilean eta otsailean ondotik zehazten diren finketan hedatzen ahalko da ongarria:

4. poligonoko landa-finkak, lurzatiak: 599.a, Eduardo Figueroa Zapateríarena; 598.a, María Villar Garrido Muñozena; 597.a, Felisa Barasoain Burguirena; 596.a, María Concepción Catalán Esparzarena; 595.a, María Victoria Muñoz Peraltarena; 594.a, José Antonio Gorría Martónena.

Bertan ongarria hedatzean usainak eta kalteak eragozteko ezarri diren arauak bete beharko dira, erran nahi baita lanak eginen direla baldintza klimatologikoak eta haizearen norabidea, ongarri hedatuaren usaina ez dadin herrigunera edo kontserbetako industria guneetara iritsi. Alde horretatik, larunbatetan debeku dira simaur garraioak eguerdiko hamabietatik aitzina, eta berdin jaiegun bezperetan, igandeetan eta jaiegunetan.

63. artikulua.

Arau-haustetzat joko da ordenantza honen 61eta 62. artikuluetan ezarritako debekuak osoki edo partez ez betetzea. Herrilurren eta Nekazaritzaren Informazio Batzordeko burua da zehapen prozedura abiarazteko organo eskuduna; ebazpena alkateari dagokio.

Zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/93 Errege Dekretuan ezarritako hura baliatuko da zehapen prozedura erabiltzeko.

64. artikulua.

Alkateari dagokio zehapenak ezartzea inork landa finkak ongarritzeko produktu mota honekin arau-haustea egiten duenean, hala ezartzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen 11/2004 Foru Legearen 52.2 artikuluak ezartzen duen bezala. Hiruretan hogeita bortz euroko diru zehapena (75 euro) izanen da arau-hauste mota guztietarako, eta pertsona fisiko eta juridikoa lau aldiz berrerortzen da urte baten buruan, 300 euroko isuna ezarriko zaio zehatzen den laugarren aldian. Aparte gelditzen da, ezarritako zehapenekin batean, hortik etor litezkeen eta bide administratibo, zibil edo penala erabilirik galda litezkeen kalte-ordainen erreklamazioa, irizpide hauei begiraturik: egiteko asmorik izan den edo behin baino gehiagotan egin den eta, orobat, egindako kalteak nolakoak diren.

Villafrancan, 2009ko urtarrilaren 28an.-Alkatea, Mª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L0901530