22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

URZAINKI

2009rako ordenantza fiskalak eta karga-tasak

Urzainkiko Udalak, 2008ko abenduaren 22an egin bilkuran, erabaki hauek hartu zituen aho batez:

1.-Hasiera batean onestea hurrengo ordenantza fiskalei dagozkien tarifen eranskinetako aldaketa:

17. ordenantza fiskala, lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena.

18. ordenantza fiskala, jarduera lizentzien tasak, establezimenduak ireki eta eskualdatzeko tasak eta legezko nahiz erregelamenduzko xedapenetan, ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusten diren ikustaldiak eta txostenak egiteko tasak arautzen dituena.

2.-Karga-tasa aldatzea lurraldearen gaineko kontribuziorako, honela geldituko baita:

-Hirilurreko ondasunen gainean: %0,175.

-Landalurreko ondasunen gainean: %0,675.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea, honako hau ezartzeko: %3,00.

4.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea, honako hau izanen baita: %11,50 urte-tarte guztietan.

Erabaki honen 1. puntuan aipatzen diren ordenantzei buruzko espedienteak jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

6.-Ohartaraztea erabaki honen gainerako puntuetan jasotako erabakien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo bestela Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, Jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Urzainkin, 2008ko abenduaren 29an.-Alkatea, José María Baines Conget.

Iragarkiaren kodea: L0901229