22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TULEBRAS

Ordenantza fiskalak eta karga tasak 2009rako. Behin betiko onespena

Tulebrasko Udalak, 2008ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea tasen eta prezio publikoen ordenantza fiskaletako aldaketa, 2009an aplikatuko diren tarifen gainekoa, eta urte horretarako kontribuzioen igorpenak.

Iragarkia 2008ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 26an, eta ezarritako hogeita hamar eguneko epean inork ez du espedientearen aurka erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horrenbertzez, behin betikoz onetsirik gelditu dira ordenantzetako aldaketak eta 2009an aplikatuko diren tarifak. Argitara ematen dira, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

1.-Ordenantzak eta 2009rako tarifak eta igorpenak jarraian zehazten dira, laburtuta; 2008ko ekitaldiko kuoten gainean %5eko igoera aurreikusi da oro har, legezko mugak gainditu gabe hori egitea zilegi den ordainarazpenetan. Horren ondorioa honako hau da: Landazaintza, 7,0256 euro/erregua, hau da 0,4391 euro/almutea. Kalez kaleko saltzaileak, 6,30 euro/saltokia/eguna. Ostatuetako terrazak, 232,00 euro/urtea. Faxa erabiltzea, 0,39 euro/orria Nafarroara; 0,77 euro/orria Espainaren gainerakora; eta 1,55 euro/orria atzerrira. Ehiza barrutia, mankomunitatearen arabera.

Orobat eguneratu dira, 2009rako, hirilurren balio igoeraren zergako oinarriak kalkulatzeko ehunekoak, honako hauek izanen baitira: 3,00/3,00/2,90/2,90; tasa, %12. Lurzatien gaineko zedulak: 2,15 euro/unitatea. Hona beste kuota eguneratu batzuk: eremu publikoa obrako materialekin okupatzeagatik, 0,63 euro/eguna; fotokopiak egiteagatik, 0,13 euro bakoitza, 50 bitarte, eta 0,10 euro bakoitza, 50etik goiti; eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren igorpena, %3.

2.-Ordenantza fiskalak:

Ordenantza fiskal orokorra.

Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

Agiriak egin eta tramitatzeko tasen ordenantza fiskala.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskala.

Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.

Herrilurretako ondasun eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

Merkataritza ez-egonkorraren eta haren tasen gaineko ordenantza fiskala.

3.-Igorpen motak:

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %6,5 gehiago 2008ko kuoten gainean, hirilurraren balorazio txostenetik heldu den igorpen ehunekoarekin.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %40.

4.-Aldaketa horiek 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko dira.

Tulebrasen, 2009ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, Rafael Ayensa Pascual.

Iragarkiaren kodea: L0901239