22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

281/2009 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan L.T.E. (laborategiko teknikari espezialista) izateko lanpostu hutsak merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatze bidez esleitzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 27ko 1887/2007 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan L.T.E. (laborategiko teknikari espezialista) izateko lanpostu hutsak merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean.

Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen nahiaren arabera.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan L.T.E. (laborategiko teknikari espezialista) izateko zenbait lanpostu huts lekualdatze lehiaketan honako izangai hauei esleitzea:

-O-NOZko lekualdatze txanda.

-Aznárez Landiribar, María Carmen andreari, lanpostu bat Osasun Publikoaren Institutuan (plantilla zenbakia: 068643).

-Serrano Bermejo, Lourdes andreari, lanpostu bat Osasun Publikoaren Institutuan (plantilla zenbakia: 066954).

-Marín González, Mercedes andreari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (plantilla zenbakia: 064235).

-Catalán Montes, Susana andreari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (plantilla zenbakia: 065053).

-Gorospe Arteaga, María Angeles andreari lanpostu bat Lizarrako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 062737).

-Martínez de Lizarrondo Albizu, María Rosario andreari Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (plantilla zenbakia: 067922).

-Busto Luque, María Aranzazu andreari, lanpostu bat Nafarroako Ospitalean (plantillako zenbakia: 068339).

-Martínez Rey, María del Mar andreari Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (plantilla zenbakia: 069027).

-Alfaro San Vicente, Maite andreari, lanpostu bat Nafarroako Ospitalean (plantilla zenbakia: 061741).

-Tellechea García, Iosune andreari, lanpostu bat Osasun Laguntza Espezializatuan (plantillako zenbakia: 068299).

2. Izangaiek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez badira, esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2. c) artikuluetan xedaturikoarekin bat.

5. Ebazpen honen berri ematea interesdunei, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuko buruari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileria zuzendariari, Nafarroako Ospitaleko Langileria zuzendariari, Tuterako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko buruari, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko buruari, Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuko Administrazio eta Langileria Ataleko buruari, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren zuzendariari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko buruari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 29an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0902017