22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

HAPOko aldaketa: La Nava industrialdearen zabalkundea, 5. poligonoko 94, 95, 96, 97, 98, 114, 117, 356, 357, 358 eta 359. lurzatiak eta 335. lurzatia (UC-93 unitateko C.4. lurzatia). Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2008ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko aldaketa, La Nava industrialdearen zabalkundeari buruzkoa: 5. poligonoko 94, 95, 96, 97, 98, 114, 117, 356, 357, 358 eta 359. lurzatiak eta 335. lurzatia (UC-93 unitateko C.4 lurzatia). Sustatzaileak dira: Hidrostank, S.L., Talleres Olite, S.L., Construcciones Sanzol, S.A. eta Alpi Sistemas, S.L.. Xedea da aurretiko egiturazko aldaketa baten ondorioz egindako industrialdearen zabalkundea berrantolatzea, eta baita horren ondoriozko lurzati baten eraikigarritasuna aldatzea ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2009ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0901459