22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa Udalaren ordenantzetan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2008ko abenduaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren hainbat ordenantzaren eranskineko aldaketak.

Erabaki hori 2008ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an.

Legez ezarritako epea erreklamazio edo alegaziorik gabe iraganik, behin betiko onetsitzat jotzen dira aldaketa horiek eta argitara ematen da testu osoa:

1.-ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.-5. ORDENANTZA

Tarifen eranskina, agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzari buruzkoa

I. epigrafea.-Ziurtagiriak.

a) Erroldatzeari eta bizikidetasunari buruzko ziurtagiriak.

b) Ondasunei eta lizentzia fiskalari buruzko ziurtagiriak.

c) Udalaren agiritegietan kontsulta egitea eskatzen duten ziurtagiriak.

Horrelako ziurtagiri bakoitzeko 2,75 euro kobratuko da.

II. epigrafea.-Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

a) DIN A-4 tamainako kopia bakoitzeko: 0,15 euro.

b) DIN A-3 tamainako kopia bakoitzeko: 0,25 euro.

III. epigrafea.-Hainbat tramitazio.

a) Arma txartelak: 6,90 euro.

b) Langileak hartzeko deialdiak: 13,75 euro.

c) Autotaxien lizentzietarako espedienteen tramitazioa: 89,50 euro.

d) Animalia arriskutsuetarako lizentzia eskuratzeko tasa: 42,75 euro.

IV. epigrafea.-Agiriak egiaztatzea.

a) Egiaztatu beharreko agirien 1. orria: 2,75 euro.

b) 2. orria eta hurrengoak: 0,90 euro.

Ondorio horiekin, egiaztatze bakartzat hartzen da lagun batek agiriak espediente bakar batean aurkezten dituenean.

V. epigrafea.-Txostenak prestatzea.

a) Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak: 13,75 euro.

b) Udaltzaingoaren txostenak, aseguru konpainietarako eta beste batzuetarako: 92,45 euro.

VI. epigrafea.-Faxa igortzea eta hartzea.

a) Faxa igortzea: 4,15 euro, lehen orrialdea.

0,90 euro, hurrengoak.

b) Faxa hartzea: 0,90 euro, orrialde guztiak.

VII. epigrafea.-Lurzatien zedulak ematea: 3,70 euro.

VIII. epigrafea.-Azterketarako eskubideak: 9,80 euro.

2.-ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.-7.ORDENANTZA

Tarifen eranskina, hirigintzako lizentziak emateko tasak arautzen dituen ordenantzari buruzkoa

1. epigrafea.-Likidatu beharreko eskubideak.

Hauek dira Noain Elortzibarko Udalean ordaindu beharreko tasak, hirigintzako lizentziak emateagatik, ondoren adierazitako kontzeptuen arabera:

-Xehetasun azterlanak eta aldaketa tramitatzea: 927,60 euro.

Plan partzialak edo bereziak:

-Plan partzialak edo bereziak: 1.159,00 euro.

-Konpentsazio batzordeak: 285,50 euro.

-Lurzatitzeak eta banantzeak: 109,65 euro.

-Birzatiketak: 517,85 euro.

-Hirigintzako hitzarmenak: 231,50 euro.

-Hirigintzako bestelako espedienteak: 231,50 euro.

-Obra lizentziak: 46,50 euro.

-Lehen okupazioko edo erabilerako lizentziak: 46,50 euro.

-Edukiontziak eremu publikoan jartzea:

Lehen 15 egunak: 27,40 euro. Hamaikagarrenetik gora: 1,85 euro egunean.

-Industrialdeetan, gau eta eguneko edukiontziak: 183,05 euros.

-Etxebizitzak kalifikaziotik kentzea: Obra lizentziatik salbuesteko portzentajea eta salbuespen urteetako kontribuzioa eta 91,55 euro.

-Idatzizko kontsulta juridikoa edo hirigintzakoa: 46,50 euro.

3.-ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEAK BURUTU ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO LIZENTZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA.-8. ORDENANTZA

Tarifen eranskina, irekitzeko lizentziaren tasak arautzen dituen ordenantzari dagokiona

I. epigrafea.-Berritik jartzen diren establezimenduak, negozioaren lekualdaketa, aldaketak jardueran.

Lokalaren azalera:

1-50 (metro koadro): 4,60 *(euro /metro koadroa)

51-100 metro koadro: 4,15 (euro/metro koadroa).

101-400 metro koadro: 3,65 (euro/metro koadroa).

401-1000 metro koadro: 2,75 (euro/metro koadroa).

1001 metro koadrotik aurrera: 2,30 (euro/metro koadroa).

54,80 euroko tasa aplikatuko da jarduera sailkatuen espediente bakoitza tramitatzeagatik:

II. epigrafea.-Handitzea, birkalifikatzea, jarduera eskualdatzea edo titularraz aldatzea.

II. 1.1. Lokalaren azalera aldatzea. Azalera gehikuntzari epigrafeko tarifak aplikatuko zaizkio.

II. 1.2. J.E.Z.aren handitzea.-1. epigrafeko tarifen %50 aplikatuko da.

II. 2.1. Birkalifikazioa, aurreko lizentziarik gabe. Irekitze berritzat hartuko dira eta I. epigrafeko tarifak aplikatuko dira.

II. 2.2. Birkalifikazioa, aurretik lizentzia izanda. I. epigrafeko tarifen %50 aplikatuko da.

II. 3.1. Jarduera eskualdatzea eta titularra aldatzea. Halaber, I. epigrafeko tarifen %50 aplikatuko da.

(*) 1-50 m² tartearen zenbatekoa zuzendu da; izan ere, hasierako onespenaren erabakia oker transkribatu eta 3,60 euro/m² agertzen zen.

4.-UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA.-9. ORDENANTZA

Eranskina, Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituen ordenantzari buruzkoa

Tarifa:

I. epigrafea.-Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, baita Udalaren ondarean sortutako kalteengatik ere egindakoak: ikustaldi bakoitza: 137,30 euro.

II. epigrafea.-Eraikinen azterketa, beren segurtasun baldintzei dagokienez, eta ikuskapenak aurri espedienteetan:

Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana: 198,30 euro.

Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 100,45 euro.

5.-ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.-11. ORDENANTZA

Tarifen eranskina, hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantzari buruzkoa

I. epigrafea.-Ehorzketak eta lurperatze eskubideak.

-Lurrean: 228,90 euro.

-Horma-hilobian: 137,30 euro.

-Panteoian: 169,35 euro.

-Errauts-kutxategian: 68,65 euro.

II. epigrafea.-Hobitik ateratzea.

-Lurretik: 183,10 euro.

-Horma-hilobitik: 95,40 euro.

-Panteoitik: 95,40 euro.

III. epigrafea.-Lekualdatze eskubideak (ez da ez hobitik ateratzea ez ehorzketa kobratuko).

-Lurrean: 228,90 euro.

-Horma-hilobian: 137,30 euro.

-Panteoian: 169,35 euro.

-Errauts-kutxategian: 68,65 euro.

IV. epigrafea.-Horma-hilobian, panteoian, lurrean eta errauts-kutxategian ehorzteko kontzesioak.

A) Panteoiak:

-Lurraren kontzesioa panteoirako, 49 urterako, beste 50erako luzatzen ahal dena Noain Elortzibarko Udalak erabakitzen duena ordainduta: 2.334,20 euro.

B) Nitxoak:

-Aldi baterako lagapena (10 urte): 228,90 euro.

-10 urteko luzapen bakarra: 320,05 euro.

C) Lurreko hilobiak:

-Aldi baterako lagapena (10 urte): 457,70 euro.

-10 urteko luzapen bakarra: 686,55 euro.

D) Errauts-kutxategiak:

-Aldi baterako lagapena (10 urte): 91,55 euro.

-10 urteko luzapen bakarra: 91,55 euro.

6.-UDALAREN OSASUN ARLOKO ORDENANTZA, ANIMALIAK NOAIN ELORTZIBARKO MUGAPEAN EDUKITZEA ARAUTZEN DUEAN.-13. ORDENANTZA

Eranskina, Noain Elortzibarko mugapean animaliak edukitzea arautzen duen Udalaren osasun arloko ordenantzari buruzkoa

-Eremu publikoan, poligonoetan utzitako zakurrak biltzea, 26.40 euro.

-Udalaren zakurtegian edukitzea, 3 egun gehienez ere: 4,40 euro egunean.

6 ordutik gora, egun osotzat hartuko da.

7.-ORDENANTZA, LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.-14. ORDENANTZA

Tarifen eranskina

Hauek dira ordenantza honen bidez aplikatuko diren tarifak:

I. epigrafea.-Zangak irekitzea.

I. 1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak 20,80 euro sorraraziko ditu.

I. 2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak 21,25 euro sorraraziko ditu.

I. 3. Zangak irekitzea, etxebizitzak zaharberritzeko laguntzen ordenantzak babestutako obretan; zanga bakoitzeko (zein den ere luzera), 20,80 euro.

I. 4. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak %20 igoko dira.

II. epigrafea.-Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 20,80 euro.

Kalte-ordainak zangak irekitzeagatik.

II. 1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honako hau sorraraziko du:

II. 1.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 54,90 euro.

II. 1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 27,50 euro.

II. 1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 4,60 euro.

II. 2. Zangaren zabalera metro lineal bat edo handiagoa bada, m² bakoitzak honako hau sorraraziko du:

II. 2.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 82,40 euro.

II. 2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 41,20 euro.

II. 2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 6,90 euro.

Fidantzak zangak irekitzeagatik:

II. 3. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honako hau sorraraziko du:

II. 3.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 150,70 euro.

II. 3.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 113,00 euro

II. 3.3. Zola eman gabeko lekuetan: 75,40 euro.

II. 4. Zangaren zabalera metro lineal bat edo handiagoa bada, m² bakoitzak honako hau sorraraziko du:

II. 4.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 166,50 euro.

II. 4.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 126,55 euro.

II. 4.3. Zola eman gabeko lekuetan: 86,55 euro."

8.-ORDENANTZA, ESPALOIAN BARNA IBILGAILUAK SARTZEKO ETA EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO BIDEA ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.-15. ORDENANTZA

Eranskina

I. epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea:

I.1.-Autoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

a) 5 ibilgailu bitarte: 76,25 euro.

b) 6 - 10 ibilgailu: 113,65 euro.

c) 11 - 25 ibilgailu: 187,15 euro.

d) 26 - 50 ibilgailu: 259,20 euro.

e) 51 - 100 ibilgailu: 367,55 euro.

f) 101 - 200 ibilgailu: 454,50 euro.

I. 2. Merkataritzako eta industriako ibilgailuendako garaje pribatuak.

I.1. epigrafeko turismoekin parekatuko dira, honela kalkulatuz: ibilgailu bat 10 plaza edo horren zatiki bakoitzeko auto-omnibusendako, eta gehieneko kargako 2 tona metriko edo horren zatiki bakoitzeko, kamioiendako edo herresta-ibilgailuendako. Gutxieneko tarifa (5 ibilgailurena) 76,25 euro.

I. 3. Ibilgailuak konpondu, garbitu edo haien olioa aldatzeko lantegiak, edozein eratakoak direla ere, hornitegiak eta erakustokiak, metro lineal bakoitzeko, urtean: 214,05 euro.

I. 4. Orduka aparkatzea ahalbidetzen duten lizentziak, aparkatzeko debekua dakartenak:

I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago.

I. 5. Sarbidearen aitzineko espaloian edo gune publikoan aparkatzea murriztu edo debekatzea eskatzen ez duten lizentziak, mugaketa horiek aurretik ezarrita egoteagatik, hamabostaldietarako edo beste epe batzuetarako, edo ordutegiaren arabera mugaturik badaude ere. I.1, I.2 eta I.3 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %80 merkeago.

II. epigrafea.-Lekua erreserbatzea.

II. 1. Gau eta eguneko erreserba: Metro lineal bakoitzeko, urtean: 147,00 euro.

II. 2. Ordutegi mugatuko erreserba. Metro lineal bakoitzeko, urtean: 103,35 euro.

II. 3. Tokia denbora txikirako erreserbatzeagatik gutxieneko eskubideak kobratuko dira, 26,00 euro metro lineal bakoitzeko, urtean."

9.-ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA. 16. ORDENANTZA

Eranskina

I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.

-Mahai eta aulkiak: 24,05 euro/m²/urtea.

-Aldamioak: 5,50 euro egunean.

-Karabanak, atoiak: 8,60 euro egunean.

-Taberna - ibilgailuak:

Festa nagusietan: 91,60 euro.

Udaberriko festetan: 45,80 euro.

10.-ORDENANTZA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.-18. ORDENANTZA

Tarifen eranskina

Tarifa bakarra, egunean: 88,00 euro.

Lokala 5 egunez jarraian gutxienez erabiltzen bada, %20ko murrizketa aplikatuko da.

7 egunez jarraian gutxienez erabiliz gero, %30eko murrizketa eginen da.

Jaiegunetan tarifak %50 igoko dira.

Lokala lagatzeaz gain ematen diren zerbitzu guztiak (berogailua, atezaintza etab.) aparte ordainduko dira, emandako zerbitzuaren kostu errealaren arabera.

Lagapenari begira komeni bada, 414,40 euroko fidantza eskatzen ahal da, aldez aurretik, kontzesioa egiten denean."

11.-ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA.-19. ORDENANTZA

Tarifen eranskina

Kendutako ibilgailuen titularrei eskatuko zaizkien eskubideek zenbateko hauek dituzte:

-Autoa/ziklomotorra kentzea. Eguneko zerbitzua: 76,70 euro.

-Eguneko zerbitzua, eraman gabe (zerbitzu erdia): 38,35 euro.

-Autoa/ziklomotorra kentzea. Gaueko/jaieguneko zerbitzua: 95,70 euro.

-Gaueko zerbitzua, autoa eraman gabe (zerbitzu erdia): 47,85 euro.

-Jaieguneko zerbitzua, autoa eraman gabe (zerbitzu erdia): 47,85 euro.

-Furgoneta kentzea. Eguneko zerbitzua: 102,10 euro.

-Eguneko zerbitzua, furgoneta eraman gabe (zerbitzu erdia): 51,05 euro.

-Furgoneta kentzea. Gaueko/jaieguneko zerbitzua: 121,25 euro.

-Gaueko zerbitzua, furgoneta eraman gabe (zerbitzu erdia): 60,60 euro.

-Jaieguneko zerbitzua, furgoneta eraman gabe (zerbitzu erdia): 60,60 euro.

-Ibilgailu larria eramateko zerbitzua. Eguneko zerbitzua: 200,35 euro.

-Eguneko zerbitzua, ibilg. larria eraman gabe: 100,20 euro.

-Ibilgailu larria eramateko zerbitzua. Jaiegunez/gauaz: 229,70 euro.

-Jaieguneko/gaueko zerbitzua, ibilgailu larria eraman gabe (zerbitzu erdia): 114,85 euro.

II. epigrafea.

Ibilgailua kendu eta altxatokira eramaten denetik 24 ordu iraganda, altxatzeko tarifa hau izanen da egun bakoitzeko:

Ziklomotorrak: 2,95 euro.

Autoak: 5,90 euro. 3.500 kg-tik gorako BPG duten ibilgailuak: 11,70 euro

III. epigrafea.-Ibilgailuak zepoz ibilgetzeko tasa.

Ibilgailu mota:

-Autoak:

Tasa: 43,95 euro. Eguneko errekargua: 4,40 euro

-Furgoneta eta kamioiak

Tasa: 87,90 euro. Eguneko errekargua: 8,80 euro

12.-ORDENANTZA FISKALA, LOKALAK EZKONTZA ZIBILETAN ERABILTZEKO TASA ARAUTZEN DUENA.-20. ORDENANTZA

Tarifak

-Ezkontza lanegunetan eta bulego orduetan egiteagatik: 91,55 euro.

-Ezkontza lanegunetan eta bulego orduetatik kanpo egiteagatik: 114,45 euro.

-Ezkontza jaiegunetan egiteagatik: 137,30 euro.

Batean nahiz besteetan 45,80 euroko fidantza eskatuko da, ezkontzak garbitu beharra edo kalteak konpondu beharra ote dakarren; diru hori itzuliko da, lokala nola gelditu den ikusita.

Nahitaezkoa izanen da ezkontideetako bat udalerrian erroldaturik egotea, ekitaldia jaiegunez edo bulego orduetatik kanpo eginez gero.

13.-ORDENANTZA FISKALA, MERKATARITZA EZ EGONKORRA ARAUTZEN DUENA.-22. ORDENANTZA

Tarifak

6,90 euroko tarifa ezarri da saltoki bakoitzerako, egunean.

Aldaketa hauetako tasa guztiei ekitaldi bakoitzeko K.P.I. gehituko zaie.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2009ko urtarrilaren 29an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0901538