22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

Ordenantza behin betiko onetsirik

Leitzako Udalak, 2008ko urriaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Erabaki hau azaroaren 21ean argitaratu zen, 2008ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean egoteko epea iragandakoan eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da aipatu ordenantzen aldaketa, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legean eman dion idazketaren arabera.

Leitza, 2009ko otsailaren 12an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

I. ERANSKINA

Lau hilabeteko aldizkakotasuneko tarifak

A) Etxeko-etxebizitzak.

-Hiriguneko etxebizitzak: 27,55 euro.

-Hirigunetik kanpoko etxebizitzak: 13,77 euro.

B) Profesionalen bulegoak, bulego publikoak.

-Tarifa finkoa: 44,13 euro.

Gestoriak.

Agentziak.

Kabineteak.

Notaritzak.

Erregistroak.

Bitxidendak-erlojudendak.

Banketxeak eta aurrezki kutxak.

Tabako-dendak.

Ileapaindegiak.

Irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak eta erretiratuen klubak.

Beste tarifa batean sartu gabeko lanbide liberaletarako lokalak.

Norberaren produkturako hotz-ganbarak.

Instalatzaile elektrikoak eta iturgintzakoak, pintoreak eta jendea hartzeko establezimendurik ez duten beste profesional batzuk.

Landetxeak (4 gela baino gutxiago dituztenak).

Posta bulegoak.

Mankomunitateen bulegoak.

Osasun etxeak.

Elizak.

C) Merkataritzakoak.

C.1. Tarifa finkoa: 51,70 euro.

Kiosko eta liburudendak.

Farmaziak.

Oparidendak.

Tolareak eta ardandegiak.

Litxarreria dendak.

Beilatokiak.

Kalez kaleko azokako postu finkoa eta horretarako biltegiak.

Artisautzako tailerrak.

Kristaldegiak.

Aroztegiak.

Marmoldegiak.

Zurgindegiak.

Edari biltegiak.

Ogia eta horren deribatuak saltzeko dendak.

Belardendak.

Merkataritzako lokalak eta horien antzekoak, industriakoak, beste tarifa batean aipatzen ez direnak.

C.2. Tarifa finkoa: 62,61 euro.

Zapatadendak eta jantzidendak.

Burdindegiak.

Drogeriak.

Ordezko piezetako dendak.

Pentsioak eta aterpetxeak.

Komentuak.

Kontserba lantegiak.

Mertzeriak.

Inprimategiak.

Fruta eta barazki biltegiak.

Autoak konpondu eta garbitzeko tailerrak.

Elektrizitate eta etxe tresna elektrikoen dendak.

Kiroleko dendak.

Altzaridendak.

Ultramarinoak (barazkidendarik gabeak).

Janaridendak (barazkidendarik gabeak).

Harategiak.

Prestalekurik gabeko gozokidendak.

C.3. Tarifa finkoa: 75,66 euro.

Arrandegiak.

Barazkiak saltzen dituzten janaridendak.

Gozokidenda eta okindegiak prestalekudunak.

Supermerkatuak eta autozerbitzuak, harategia, urdaitegia, barazkidenda edo arrandegia dutenak (150 metro karratutik gorako establezimenduak soilik).

C.4. Tarifa finkoa: 111,93 euro.

Jatetxeak, ostatu eta jantokia duten pentsio eta aterpetxeak.

Landetxeak (4 gela baino gehiago dituztenak).

C.5. Tarifa finkoa: 232,02 euro.

Hotelak.

Kanpinak.

Bungaloak.

Gasolindegiak.

C.6. Tarifa finkoa: 90,79 euro.

Tabernak, kafetegiak, klub sozialak, elkarte gastronomikoak, diskotekak, taberna duten kirol elkarteak, kasinoak eta erretiratuen klubak, kanpoko jendeak zerbitzua ematen duenean.

D) Tarifa finkoa: 321 euro.

Araztegiak.

Egoitzak eta zahar-etxeak.

Kuartelak.

E) Tarifa finkoa: 164,52 euro.

Ikastetxeak, haurtzaindegiak, akademiak. (Jantokia badute, aurreko tarifari %35 gehituko zaio).

F) Industriak.

F.1. 0-500 m²: 57,97 euro.

F.2. 500-1.000 m²: 121,14 euro.

F.3. 1.000-3.000 m²: 242,21 euro.

F.4. 3.000-5.000 m²: 363,35 euro.

F.5. 5.000 m²-tik gora: 688,47 euro.

Tarifei zuzenean aplikatzeko xedapenak

H.H.S.ak sortzen dituen establezimendu unitate bati, hau da, bertaratzeko ate bakarra duenari, tarifa multzo bat baino gehiago badagozkio, aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena soilik aplikatuko zaio.

Ikuskapena eginik, ofizioz edo interesdunak eskatuta, tarifa aldatu ahalko da errealitatea nabarmen bestelakoa denean, egiaztatu den erabilera errealaren arabera fakturatu dadin.

Iragarkiaren kodea: L0902335