22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEGARIA

2009ko zerga-tasak

Legariako Udalak, 2008ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta portzentajeak onetsi zituen 2009ko ekitaldi ekonomikorako:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30eko tasa.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,60ko tasa.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2,30.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indizea, 1.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko tasa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 176. artikuluari jarraituz.

Erabaki hauek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki horien aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Legarian, 2008ko abenduaren 29an.-Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0901583