22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

INTZA

Ordenantzaren hasierako onespena eta jendaurreko epea

Intzako Kontzejuko Batzarrak, 2009ko urtarrilaren 3ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Intzako herrilurren aprobetxamendurako erabilera arautzen duen ordenantza, eta onetsitakoa, orobat, jendaurrean paratzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko da eta testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizial ean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Intzan, 2009ko urtarrilaren 3an.-Kontzejuko burua, Martzelino Iriarte Tolosa.

Iragarkiaren kodea: L0901312