22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORELLA

BBBPBko aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2008ko azaroaren 24ko osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Corellako Alde Zaharraren Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko aldaketa puntuala, 6. exekuzio unitateari dagokiona, Corellako Udalak ofizioz eskatuta. Antolamendu xehakatuko alderdiak aldatuko dira; izan ere, UE 6 ez da aurrerantzean exekuzio unitate izanen eta hura osatzen zuten lurzatien arau kontuak zehaztu dira. Araudi hau onetsi da:

"Katastroko 2. poligonoko 99, 100, 101, 104 eta 105. lurzatiak BBBPBk zehaztutako alde arkeologikoan kokatzen dira.

Alde horietarako hirigintza araudian zehaztutako jarduketa prozedurez gain, honela jokatu beharko da lurzati horietan:

Etxeak prozedura mekanikoen bidez botatzen ahal dira hondar arkeologikoak agertu arte, halakorik balitz, bai zorupean bai egungo obran integratuta; batez ere, gazteluari dagozkionak. Kontrol arkeologikoa eginez botako dira, hondar arkeologikoen kontserbazioa bermatzen duten baliabideak erabiliz.

V. TITULUA

III. KAPITULUA

Ondare arkeologikoaren kontserbazioa

37. artikulua. Alde arkeologikoak.

Ondare arkeologikoa babestearren, zorupean iragan aroen hondarrak dituen edo ustez izan ditzakeen tokiari esaten zaio alde arkeologikoa, teknikari eta langile espezializatuen beharra duena haiek aztertzeko ikertze metodoak eta hondeatze, sailkatze eta zaharberritze metodoak aplikatuta.

Hondar arkeologikoak daudela frogatuta edo egon litezkeela uste diren tokiak hartzen ditu, nahiz behar adinako dokumentaziorik ez izan.

Katalogatutako alde arkeologikoak dagokien planoan mugatuta daude. Araudi orokor honen 6. kapituluko 1. atalean jasotako prozedura arau berariazkoen bidez ezarri da haien babesa.

38. artikulua. Ondare arkeologikoaren kontserbazioa.

1. Planaren eremuan edozein hondeatze lan edo lur mugimendu egiteko, aginduzko udal lizentzia eskatu beharko da LAHFLren 22.2.g) artikuluari jarraituz.

2. Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legean edo beste edozein lege xedapenetan ezarritakoa ukatu gabe ezarri da arlo horren gainean artikulu honek arautzen duen prozedura.

3. Katalogatutako eremuan, zorupean eragina duten obretarako lizentzia eman aurretik, eragindako azalera guztian hondeatze arkeologikoa edo kata arkeologikoak egiteko galdetzen ahal zaio eskatzaileari.

4. Teknikari batek zuzenduko ditu hondeatze lana edo katak. Horretarako, Udalaren lizentzia eskuratu beharko da, aldez aurretik Nafarroako Gobernuko organo eskudunak baimen espresa emanda Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legean adierazitako moduan.

5. Hondeatze lana edo katak eginik, haiek zuzendu dituen teknikariak azterlan teknikoa eginen du, lizentzia eskaeraren dokumentazioari eransteko. Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legean adierazitakoak bere ondorioak izan ditzan, azterlan teknikoaren ale bat igorriko zaio Nafarroako Gobernuko organo eskudunari. Katak egin eta azterlanaren ondoriek hala gomendatuz gero, ukitutako azaleran hondeatze lan arkeologiko osoa egiteko eskatzen ahal da.

6. Azken azterlanaren ondorioen arabera, hondar eta gauza interesgarriek iraun dezaten, lizentzia ukatzen ahal da edo, hura emanez gero, obrak egiteko baldintzak jartzen ahal dira.

Ukitutako lurzati bakoitzaren araudi partikularreko fitxekin osatuko da dokumentazioa.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legea bete dadin.

Corellan, 2009ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L0901185