II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BURLATA
Etxeak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena
Udalak, 2008ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxeak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Burlatan, 2009ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L0901596