22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURLATA

Udal Patronatuen prezio publikoen gaineko arauetako eta ordenantza fiskaleko aldaketa, 2009. urterako. Hasierako onespena

Udal honek, 2008ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2009rako aldatzea Udalaren Kirol Patronatuaren kirol zerbitzuak emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, baita Udalaren Kultur Patronatuko Burlatako Kultur Etxeko aretoak erabiltzeagatik eta zerbitzuak jasotzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak ezartzen dituen araua ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2009ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0901595