22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERRIOZAR

2009ko ekitaldiko tasak eta karga-tasak. Behin betiko onespena

Udalak 2008ko azaroaren 26an erabaki zuen 2009ko zerga-tasak onestea, eta 2008ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 24an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betikoz onetsi dira.

Lehenbizikoa.-Lurreko ondasunen gaineko kontribuzioan, tasetan eta prezio publikoetan 2009ko igoera egiteko irizpide orokorrak onestea.

-Igoera orokorra: %3,5.

-Udalaren musika eskola, kirol instalazioak: %5.

Bigarrena.-Hasiera batean onestea lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina lurraren gainean indarra izanen duten karga-tasa hauek: <a %name="

-0,203 hirilurreko unitateendako. <a %name="

-0,799 landalurreko unitateendako.

Hirugarrena.-Egungo indize-eskala mantentzea 2009rako, jarduera ekonomikoen gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko:

-18. poligonoa, 1,4 indizea.

Laugarrena.-Ordenantza fiskal orokorreko aldaketak onestea, baita udal zerga eta tasen ordainarazpena arautzen duten ordenantza eta eranskinetakoak ere. Espedientean jaso dira haien testu bateginak. Hona zein diren:

0. Ordenantza fiskal orokorra.

1. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.

2. Lurren balio igoeraren gaineko zerga.

3. Etxebizitza hutsen gaineko zerga.

4. Kontribuzio bereziak.

5. Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

6. Autotaxiak eta alokatzen diren gainerako ibilgailuak arautzen dituen ordenantza.

7. Lizentziak eman eta hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

8. Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko lizentziak emateko eta establezimenduak irekitzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

9. Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituen ordenantza.

10. Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza.

11. Ordenantza, Ordezko betearazpenen tasak eta betearazpen aginduenak arautzen dituena.

12. Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza.

13. Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

14. Erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

15. Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

16. Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupean aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

17. Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

18. Merkataritza ez egonkorraren ordenantza.

Borzgarrena.-Aldaketa onestea ondotik aipatzen diren udal jarduera edo zerbitzuak egiteko prezioei buruzko arau eta tarifen eranskinetan. Haien testu bateginak espedientean bildu dira. Hona hemen zein diren:

1. Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoen gaineko araua.

2. Kirol instalazioak eta eskoletako areto edo instalazioak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoen gaineko araua.

3. Udalaren Musika Eskolak ematen dituen ikastaroetan izena eman eta parte hartzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoen gaineko araua.

4. Haur eskoletara etorri eta bertan egoteko prezio publikoen gaineko araua.

5. Udalak antolatzen dituen ikastaro edo jardueretarako sarrera, izen emate edo matrikulagatik ordaindu beharreko prezio publikoen gaineko araua.

6. "Laira" familia plangintzarako eta sexu heziketarako udal zentroaren zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoen gaineko araua.

Seigarrena.-Hasiera batean onetsitako tasa, indize, ordenantza eta arauek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, erregelamenduzko tramiteak betetakoan.

Berriozarren, 2009ko urtarrilaren 27an.-Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L0901428