22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BASABURUA

2009ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa beterik, Basaburuko Udalak, 2008ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,205 izanen da.

2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,697 izanen da.

3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %5 izanen da.

4. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) indizea 1,1126 izanen da.

5. 1. Lurren balio igoeraren gaineko zerga zehazteko, lurren katastroko balioei ondoko ehuneko hauek aplikatuko zaizkie, urtean:

-Balio igoerak, 1 - 5 urteko tartean: %3,3.

-Balio igoerak, 10 urte bitarteko tartean: %3,0.

-Balio igoerak, 15 urte bitarteko tartean: %2,4.

-Balio igoerak, 20 urte bitarteko tartean: %2.

2. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra %20 izanen da.

Erabaki honek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta haren aurka honako errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal da, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aldez aurretik hura jarri duen organoari errekurtsoa paratzeko asmoa jakinarazita, edo, bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Basaburuan, 2009ko urtarrilaren 27an.-Alkatea, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0901442