22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ABLITAS

2009ko ordainarazpenak, zergapekoak nahiz zergaz kanpokoak, eta zerga-tasak

Herriko Udalak, 2008ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

1. 2009ko ordainarazpen hauek, zergapekoak nahiz zergaz kanpokoak, eta zerga-tasak onestea:

A) Tributuz besteko baliabideak:

2.-Herrilurretako aprobetxamenduak:

Herrilurra: 0,00291 euro puntua.

Ureztalur bihurtua: 37 euro erregua.

2008/2009ko esleipen puntuala: 2,31 euro erregua.

Gainontzeko herrilurren prezioa erreguko:

1. maila: 2,39.

2. maila: 1,79.

2,5. maila: 1,47.

3. maila: 1,16.

Aurreko bi ataletarako oharra: tarteko mailetan, horrelakorik bada, prezioa zati proportzionala izanen da.

B) Tributuak

1.-Toki entitatearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak:

-Legarra eta harea ateratzea: 1,43 euro/m³.

-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak:

1. Erabilera publikoko lurren zorupea okupatzea.

Biltontzi bakoitzeko, urtean: 45,84 euro.

Gasa banatzeko sarearean metro lineal bakoitzeko, urtean: 0,04 euro.

2. Erabilera publikoko lurren okupazioa, aldamio, salgai, material eta gisako muntadurekin.

0,28 euro metro lineala, egunean.

3. Erabilera publikoko lurretan ezarritako postuak, barrakak, salmentako etxolak eta ikuskizunak, eta kalez kaleko industriak eta filmaketa, karabanak, atoiak eta autoak ez diren beste ibilgailuak.

1. tarifa.-(Merkatu txikia): 0,93 euro metro lineala egunean, gehienez 3 metro sakon izanik.

2. tarifa.-10 m² bitarte: 4,12 euro egunean.

10 m²-tik goiti, 50 m² bitarte: 7,34 euro egunean.

Hortik goiti: 0,28 euro/m²/eguna.

Kopuru horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

3. tarifa.-Karabanak, atoiak eta autoak ez diren gainerako ibilgailuak, baimena propio ematen zaienean, nahiz tasa ordaindu izanak baimena berez ez ekarri. Egun edo zatiki bakoitza: 0,28 euro.

4. Salmenta automatikoko aparatuak eta gisako beste batzuk, eremu publikoan edo hegalkinean jartzen direnak.

Aparatu bakoitza, urtean: 45,84 euro.

5. Irabazteko xedearekin mahai eta aulkiak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

Mahai eta lau aulkiz hartutako metro koadro edo horren zatiki bakoitzeko:

a) Denboraldia: 43,18 euro.

c) Eguna: 4,86 euro.

-Zangak irekitzea:

I. 1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du: 0,91 euro egunean.

I. 2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du:

I. 3. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak %20 igoko dira.

-Ibilgailuen sarbidea espaloian barna: 24,11 euro/metro lineala.

-Zerbitzuen enpresa ustiatzaileen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziak, zoruan, hegalkinean eta zorupean: %1,5 fakturazioko diru-sarrera gordinen gainean.

2.-Toki entitatearen eskumenekoak diren jarduera administratiboak egiteko edo zerbitzuak emateko tasak:

-Agiriak eta lizentziak luzatu eta tramitatzea:

1. Eskabideak eta agiriak.

a) Edozein udal agiriren kopiak eta fotokopiak. 0,10 euro, orrialde bakoitza.

b) Hiri antolamenduko planoen kopia bakoitza, DIN A-3koa gehienez ere: 4,37 euro.

2. Ziurtagiriak.

a) Udal bulegoek bertako agirien gainean emandako ziurtagiriak: 1,60 euro.

b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 12,40 euro.

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

a) Obra, eraikuntza eta instalazio industrialetarako lizentzia eskaerak: alde batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

Tramitazio hutsa: gutxienez: 42,53 euro.

b) Plan partzialak, xehetasun azterlanak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak eta antzekoak: alde batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

c) Establezimenduen irekitzeari lotu gabeko jardueretan aritzeko lizentziak, 42,53 euro.

d) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergatik salbuesteko tramitazioa: 10,00 euro.

e) Lur emateko lizentzia: 8,10 euro.

4. Lehiaketa eta enkanteak.

a) Langileenak: hutsik dauden lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitza: deialdian zehazten dena.

b) Obra eta zerbitzuetakoak: obra, hornidura edo zerbitzuen kontratazioan parte hartzeko proposamen bakoitza: baldintzetan zehazten dena.

c) Ahalmenak askiestea: 9,61 euro.

5. Hirigintzako zerbitzuak.

a) Eraikinak aztertzea, alde batek eskaturik: teknikarien zerbitzu-sariak ordaintzea.

b) Lerrokadura eta sestren seinalatzea: teknikarien zerbitzu-sariak ordaintzea.

6.-Irekitzeko lizentziak: gutxienez: 42,53 euro.

J.E.Z.aren kuotaren gainean: %1

7.-Ikuskapenak:

1. Gutxieneko eskubideak: 42,53 euro.

2. Ikustaldiak jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakiak direla medio, Udalaren ondarean kalte egiteagatik: ikustaldi bakoitza: 42,53 euro.

3. Eraikinen segurtasun egoera aztertzea, eraikitako m² bakoitzeko: 0,39 euro.

4. Eraikinen segurtasun orokorrean eragina ez duten elementu bereziak aztertzea, aldi bakoitzeko: 42,53 euro.

Eraikinaren jabeak ordainduko ditu epigrafe honetako tasak, honelako kasuotan:

a) Ikuskapena berak eskaturik egiten denean.

b) Udalak aginduta edo alde biko espedientea dela eta ikuskatzen denean, higiezin osoa edo zati bat sendotu edo bota behar denean.

5. Eraikinen aurri egoeraren gaineko espedienteak eragindako ikustaldia: 3. epigrafean zehaztutako tarifa aplikatuko da. Eraikinaren jabeak ordaindu beharko du tasa.

6. Nekazariak berak bere etxean nekazaritzako produktuak saldu ahal izateko ikuskapenak: 42,53 euro.

-Udalaren kirol instalazioen erabilera:

-6 urtetik beherakoak eta %65eko edo gehiagoko baliaezintasuna dutenak: dohainik.

-%65etik beherako baliaezinak, erretirodunak eta pentsiodunak: 17,72 euro/denboraldia.

-Sarrerak:

6tik 15 urtera bitarte: 1,75 euro egunean.

16 urtetik goiti: 3,65 euro egunean.

Igerilekua erabiltzeko denboraldia ez denean: 2,60 euro egunean.

ABONAMENDUA URTEBETE IGERILEK. DENBORALDIA

6-15 urtekoendako, banakakoak 35,45 euro 26,55 euro

16 urtetik goitiko banakakoak 48,25 euro 40,30 euro

3 kideko familia unitatea 96,60 euro Ez da

4 kideko edo gehiagoko familia unitatea 107,95 euro Ez da

-Oharra: sarrerek eta abonamenduek, indarra duten bitartean, instalazioetara sartu eta haiek arauei jarraituz erabiltzeko baimena ematen dute.

1998ko ordenantzan egin aldaketak bere horretan dirau: kendu egin dira ordenantzaren A eta B atalak, eta tarifak bateratu.

-Udalaren hilerria:

a) Lur emateko eta tokiz aldatzeko eskubideak: 62,35 euro.

b) Nitxoak, hilobiak edo lur puskak erabili edo kontzesioa izateko eskubideak:

Nitxoak: 696,85 euro.

Hilobiak: 1.548,25 euro.

Lur puska:

1.-Ehorzlekuak, 3,75 m² (1,5 x 2,5) bitartekoak: 116,10 euro/m².

2.-Ehorzlekuak, 3,75 m²-tik goitikoak, 6 m² bitartekoak: 232,25 euro/m².

Urbanizazio kuotak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 3. azpiatalean ezarritakoa aplikatuko da.

Isunak: lurrak, eraikinak etab. zaintzeko lanen gaineko xedapenak urratzeagatik: 300,51 eurotik 6.010,12 euro bitarte.

-Trafikoa: 2006ko abenduaren 14ko osoko bilkuran onetsitako zenbatekoak.

Auzolana eta bidelana: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 5. azpiatalean ezarritakoa aplikatuko da: gehienez ere, 10 egun urtean eta hiru elkarren segidan.

Kontribuzio bereziak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 8. atalean ezarritakoa aplikatuko da.

3.-Udal zergak:

-Lurraren gaineko kontribuzioa:

Hirilurreko ondasun higiezinak: karga-tasa: %0,50.

Landalurreko ondasun higiezinak: karga-tasa: %0,80.

J.E.Z.: Udalaren errekargua: %40,00.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa: %4,05.

-Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifak.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen VI. kapituluan ezarritakoa aplikatuko da, honako honen arabera:

-Igoeraren zenbatekoa jakiteko aplikatu beharreko portzentajeak:

5 urte bitarte: 2,95. 10 urte bitarte: 2,81. 15 urte bitarte: 2,68. 20 urte bitarte: 2,68.

Karga-tasa: %10,72

-Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

Zerga-oinarria: hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioarena

Karga-tasa: %13,40, hirilurren gaineko egungo kontribuzioaren gainean.

-Luxuzko gastuen gaineko zerga:

a) %20,09, trabesetan.

b) %40,19, ehiza eta arrantza barruti pribatuen aprobetxamenduetan.

c) %13,40, bingoko sarietan.

0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Ikastetxea: Nafarroako Gobernuaren tarifak.

Informatika gela.

Ikastaroak: gastu itzulketa

Musika Eskola: Hileroko tarifak 2009-2010 ikastaroan aplikatzekoak:

Haurtzaindegi musikala, 1.a eta 2.a 12,12 euro

Hastapena 18,74 euro

Musika Hizkuntza, 1.etik 4.era 22,04 euro

Helduendako Musika Hizkuntza 14,33 euro

Musika tresnak 39,68 euro

2.-Udal zergak: udal zergetarako ezarritako karga-tasak 2009ko ekitaldian aplikatuko dira eta, haiei dagokienez, erabaki honen aurka errekurtso hauek aurkezten ahalko dira:

a) Aukeran: berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari berari zuzendua, honako hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

b) Aukeran: gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, honako hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3.-Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, aldatutzat ematen dira ordenantza fiskalak erabaki honek eragiten dien neurrian, eta 2008ko urtarrilaren 1etik hasiko dira aplikatzen. Aldaketak tarifei baizik eragiten ez dienez, haien testua, aldatu direnak salbu, 1997ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 29an, argitaratu zen hura bera izanen da.

Orobat, martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legean ezarritakoa aplikatuz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen du), baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legekoa ere tasei, prezio publikoei eta enbargaezintasunari dagokienez, aldatutzat jotzen dira onetsi diren eta herrian indarra duten ordenantza fiskal guztiak; zehazki, 1997ko 130: Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 29an, argitaratu zirenak. Tasatzat hartuko dira aipatu aldaketaren bidez tasa bihurtu diren prezio publikoak, eta ukitu izaten ahal diren ordenantzetako gainerako alderdiak ere aldatutzat ematen dira.

4.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki honetako udal ordenantzen tarifak, hasiera batean onesten direnak, Udalaren iragarki oholean egonen dira ikusgai 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunei bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Behin betiko onetsitzat joko dira, epe hori erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganez gero.

Ablitasen, 2008ko abenduaren 11n.-Alkatea, Luis María Sada Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0819760