22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubideko VIII. sektoreko (Uxue) lurzati berrantolamenduaren oinarriak onesten dituena.

Nafarroako Ubideko VIII. sektoreko (Uxue) lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapenerako zuzendari nagusiak, urtarrilaren 14ko 43/2009 Ebazpenaren bidez, lurzati berrantolamenduaren oinarriak onetsi dituela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 14/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela adierazi zen azaroaren 19ko 243/2007 Foru Dekretuaren bidez.

Oinarri horiek jendaurrean egonen dira Uxueko Erretiratuen Elkartean, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek oinarri horietako agiriak azter ditzakete. Honako hauek dira: jabeen zerrenda, kargen titularren eta bestelako egoera juridikoen zerrenda, lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak, ereduko lurzatien zerrenda, berrantolamenduaren perimetroan sartutako lurzati periferikoak, baztertutako lurzatiak, ustiapeneko azalera oinarrizkoak, herrilurrak mugatzeko akta, landatzeko eskubideak, lurraren balio naturalak, jabetzaren banakako buletinak eta aldeak hartzen dituen udal lurretako planoak.

Oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesdun direnek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 1, 31002 Iruña) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1, 31002 Iruña) aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 19an.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0901194