I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
2170/2008 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Nafarroako Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, 2007-2008 ikasturteko Aparteko Sarien deialdia egiten duena.
Graduondoko Ikasketak, Sarbidea, Bekak eta Tituluak Ataleko buruaren txostena ikusita, Ikasleen Gaietarako eta Irakaskuntza Laguntzeko Zerbitzuko zuzendariak eta Ikasleen Gaietarako eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordeak O.E.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen dituen graduko irakaskuntza ofizialetan aparteko sariak emateko duen arautegi erregulatzailea, Gobernu Batzordean 2008ko ekainaren 23an onetsitakoa betez.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak betez,
EBATZI DUT:
Lehena.-Ikasketak 2007-2008 ikasturtean amaitu zituzten ikasleentzat Aparteko Sarietarako deialdia egitea.
Bigarrena.-Aparteko Sariak emateko arautegiaren 3.1 artikulua aplikatuz, karrera amaierako sariak emateko 50 ikasle-kopurua, 2007-2008 ikasturtean ikasketak bukatu dituzten ikasle kopuruaren arabera kalkulatuko da, hau da, 2007ko urria eta 2008ko iraila bitartean ikasketak bukatu dituztenak kontuan hartuta.
Hirugarrena.-Sarbidea eta Bekak Bulegoari eskatzea Ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita, 15 eguneko epean Sari horietara aurkez daitezkeen espedienteak hauta ditzan eta Bulegoko Iragarki Taulan argitara ditzan.
Laugarrena.-Hautaketa prozesuaren hasiera eta amaiera epeak ezartzea, Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamuenan hasi eta hurrengo 30 egun naturalen buruan bukatuko dena.
Bosgarrena.-Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.
Seigarrena.-Deialdi honen berri ematea Ikasleen Gaietarako eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordeari, Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuari, Komunikazio Zerbitzuari, Sarbide eta Beken Bulegoari eta Graduondoko Ikasketen eta Tituluen Bulegoari.
Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta interesdunak, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2008ko abenduaren 22an.-Errektorea, Julio Lafuente López.
Iragarkiaren kodea: F0900650