22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1182/2008 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, "Pablo Sarasate" Nazioarteko Hamargarren Biolin Lehiaketaren Erregelamendua onetsi, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baimena eman eta epaimahaikideak eta piano-jotzaile ofizialak izendatzen dituena.

Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena aurkeztu du eta bertan bildu ditu aipatu den lehiaketaren Erregelamendua, epaimahaikideak eta piano-jotzaile ofizialak izendatzeko proposamena eta lehiaketa honen aurrekontua. Horretarako behar den gastua egiteko baimena eskatu du.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT

1. "Pablo Sarasate" Nazioarteko Hamargarren Biolin Lehiaketaren Erregelamendua onestea. Haren testua I. eranskinean dago.

2. "Pablo Sarasate" Nazioarteko Hamargarren Biolin Lehiaketaren Erregelamendua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. II. eranskinean agertzen den aurrekontuari jarraikiz, 190.000,00 euroko gastua onestea lehiaketa egiteko, "Interpretazio musikalaren Julián Gayarre eta Pablo Sarasate nazioarteko lehiaketak" izeneko A20002 A2500 2269 335100 kontu-sailaren kargura, eta sarietarako/ikasketa poltsetarako 37.000,00 euroko gastua onestea "Sariak" izeneko A20002 A2500 4809 331100 kontu-sailaren kargura. Bi kontu-sail horiek 2008ko Gastuen Aurrekontukoak dira.

4. "Pablo Sarasate" Nazioarteko Hamargarren Biolin Lehiaketaren epaimahaia osatzea. Kideak biolina kudeatu, jo edo irakasten duten ondoko pertsona ospetsu hauek izanen dira:

Epaimahaiburua

Vladimir Spivakov Errusia

Epaimahaikideak

Florin Croitoru. Errumania

Oleh Krysa. AEB

Boris Kuschnir. Errusia

Massimo Quarta. Italia

Agustín León Ara. Espainia

Saulius Sondeckis. Lituania

Sergiu Schwartz. AEB

Lina Yu. Txina

5. Lehiaketaren piano-jotzaile ofizialak izendatzea: Elisaveta Blumina, Mara Mednik eta Pedro Rodríguez Larrañaga. Horien behin betiko parte-hartzea onartzen diren lehiakideen kopuruaren araberakoa izanen da.

6. Aurreko bi ataletako kideetan bajarik gertatuz gero, maila profesional bereko pertsonek ordezteko baimena ematea.

7. Irabazten duten jotzaileen karrera-hasierari bultzada bat eman nahian, Lehiaketa zenbait entitaterekin jarri da harremanetan irabazleei haien programazioaren barrenean jarduteko aukera emateko. Horretarako, Lehiaketak bere gain hartuko ditu emanaldi horien gastuak, kasuan-kasuan ezartzen diren baldintzetan.

8. Ebazpen hau jakinaraztea Kultura Jardueren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari, Ekonomia Zerbitzuari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzaile delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko abenduaren 31n.-Kultura zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano Uriz.

I. ERANSKINA

1. Onartzeko arauak.

1.1. Parte-hartzaileak.

Edozein nazionalitatetako biolin-jotzaileek har dezakete parte lehiaketan, betiere 27 urte baino gehiago eta 15 baino gutxiago ez badute lehiaketako probak hasten direnean.

Ezin izanen dira berriz ere aurkeztu aurreko urteren batean lehiaketa honetako lehen, bigarren edo hirugarren saria jaso duten biolin-jotzaileak.

1.2. Eskaeren aurkezpena.

Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek postaz bidali beharko dituzte, igortzeko data agerian dutela, izena emateko orria, behar bezala betea, eta gainerako agiriak, ondoan ematen den helbidera. Agiriak 2009ko martxoaren 2tik maiatzaren 5era bitartean igorri beharko dira.

Kultura eta Turismo Departamentua

Administrazio Aferetarako Bulegoa

Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Lehiaketa

Navarrería, 39. 31001 Iruña. Espainia

Halaber, lehiaketarako bulegoetan bidalketa horren berri izan dezaten, ezinbestekoa izanen da bidalketa egiten duen postetxearen ziurtagiria eta igorlearekin harremanetan jartzeko datuak igortzea 34 848 424629/34 848 424728 faxera, epe berean (2009ko maiatzaren 5a arte, alegia). Datu horiek interesduna bilatzeko erabiliko dira, agiriak iritsi ezean.

Hala ere, izena emateko orria eta maiatzaren 5a baino lehen bidali beharreko dokumentazioa 2009ko maiatzaren 15a baino lehenago iritsi ez bada, izangaia ez da onartuko.

Eskaerari, nahitaez, ondoko agiriak erantsiko zaizkio:

-Izena emateko orria, behar den bezala sinatua eta datu hauek sartuta: izena, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa, faxa, piano-jotzaile laguntzailea behar ote duen eta proba bakoitzean interpretatuko dituen obren aipamen argi eta zehatza.

-Kalitateko grabazio bat, DVD (0 eremua/unibertsala edo 2. eremua/Europa) edo CD formatuan. Bertan bilduko da eskatzailearen saio bat, bi pieza hauek jotzen ari dela:

.P. Sarasate. Lehiakideak aukeratutako pieza bat.

.N. Paganini. Lehiakideak aukeratutako capriccio bat.

Curriculum vitae-a, atal hauen arabera antolatua (200 hitz, gutxi gorabehera):

.1. atala: datu pertsonalak (izena, adina, nazionalitatea).

.2. atala: prestakuntza.

.3. atala: sariak eta merezimenduak.

.4. atala: Emanaldiak eta lanbide esperientzia.

-Curriculum vitae-an aipatutakoa egiaztatzen duten agirien fotokopia, hau da, ikasketa agirien, sarien, ekitaldien, kritiken eta parte-hartzaileari egoki iruditzen zaizkion bestelako merezimenduen fotokopiak.

-Karneterako argazki bat, berriki egina (identifikatzeko, atzeko aldean izen-deiturak idatzirik).

-NANaren edo pasaportearen fotokopia, agiriaren zenbakia, lehiakidearen adina eta nazionalitatea garbi erakusten dituena.

-Bere irakasleak egindako aurkezpen gutun bat eta musikari aipagarri batek egindako beste bat.

Lehiakideek ezin izanen dute aldatu izena emateko orrian aurkeztutako programa, lehiaketaren antolatzaileek edo epaimahaiak espresuki eskatuta ez bada.

Inola ere ez dira itzuliko aurkeztutako agiriak.

1.3. Izena eman duten pertsonak hautatzeko prozesua.

Izena emateko epea bukatu ondoren, parte-hartzaileen hautapena eginen da aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

Arautegi honetako 1.1 puntuan ezarritakoa betetzen badute, Genevako Musikako Lehiaketen Mundu Federazioko eta Sarasate Lehiaketa Nazionaleko azken lehiaketetan lehen, bigarren eta hirugarren sarien irabazleak hautaproba horietatik salbuetsita geldituko dira, baita izen ematea ordaintzetik ere. Lehiakide horiek irabazle direla idatziz adierazi beharko dute eta agiria aurkeztu, horren egiaztagiriarekin batera.

2009ko ekainaren 25etik aitzina hautaketaren emaitza jakinaraziko zaie izena eman dutenei. Emaitzak lehiaketaren web-orrian jakinaraziko dira, eta izena ematen dutenei ere jakinaraziko zaie bakoitzaren helbidera bidalita, ahal dela posta elektronikoaren bidez. Jakinarazpen horrekin batera lehiaketan parte hartzearekin loturiko informazio jakingarria bidaliko zaio.

1.4. Inskripzio kuota.

Lehiaketan onartuak diren lehiatzaileek 2009ko uztailaren 6a baino lehenago 60 euroko kuota ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztuko dute. Izena emateko kuota hori Caja Navarrako 2054/0093/38/110.000861.8 kontuan ordainduko da (Iruñeko Gazteluko Plazako 2ko bulegoa, 31001). Swift: CANVES2P, IBAN ES9820540093381100008618, "Nafarroako Gobernua-Pablo Sarasate Lehiaketaren" izenean.

Izena emateko kuota ez da inoiz itzuliko.

2009ko uztailaren 6a baino lehenago inskripzio kuota sartu ez duten pertsona hautatuak lehiaketatik kanpo geldituko dira.

1.5. Parte-hartzaileendako laguntzak.

Lehiaketaren antolamenduak ordainduko ditu bigarren kanporaketara pasatzen diren lehiakideen lo eta gosari gastuak (eta piano-jotzaile laguntzailearenak, baldin badute), esanen zaien hotelean edo egoitzan, irailaren 12tik lehiaketa bukatu bitarteko egunei dagokiena.

1.6. Piano-jotzaile laguntzailea.

Antolatzaileek piano-jotzaile laguntzaile bat jarriko du izena emateko orrian hala eskatzen duten lehiakideentzat.

2. Sariak.

Epaimahaia ez dago behartuta sari guztiak ematera; egoki iritziz gero, baten bat eman gabe utz dezake.

Epaimahaia da erregelamendu honetan aipatzen diren sari eta ikasketa poltsa guztiak emateko gaitasuna duen organo bakarra, entzuleek ematen dutena izan ezik.

Sariak eta ikasketa poltsak zatiezinak dira. Zenbatekoari dagokion atxikipen fiskala aplikatuko zaio, indarra duen legeriaren arabera.

Sari ofizial bat jasotzeko nahitaezkoa da azken probara iristea.

Ondoko sariak ditu lehiaketak:

2.1. Sari ofizialak.

-"Pablo Sarasate" Lehendabiziko Saria: 10.000 euro

-Bigarren Saria: 7.000 euro

-Hirugarren Saria: 5.000 euro

2.2. Sari bereziak.

-3.000 euroko saria Pablo Sarasateren obrak hobekien jotzen dituenarentzat.

-1.500 euroko saria, entzuleek emana, eta Pablo Sarasate Kontserbatorioak diruz hornitua, azken probara iritsi den lehiakide bati.

-1.500 euroko saria, lehiakideren batek ekarritako piano-jotzaile batentzat.

2.3. Ikasketa poltsak.

-Lau ikasketa poltsa, bakoitza, gehienez ere, 1.500 eurokoa.

-Bi ikasketa poltsa Espainiako lehiakideentzat, bakoitza 1.500 eurokoa gehienez ere.

2.4. Emanaldiak.

Pablo Sarasate lehenbiziko saria irabazten duena Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontratatuko dute, 2010-2011 edo 2011-2012 denboraldietan jotzeko.

Pablo Sarasate lehenbiziko saria irabazten duena ondoko entitateek kontratatuko dute 2009-2010 denboraldian biolin eta piano kontzertu bana eman dezan: Zaragozako Auditorioa, Gasteizko Caja Vital Kutxa Fundazioa, Societat i Cultura FUSIC Fundazioa, Valentziako Musikaren Jauregia, Burgosko Elkarte Filarmonikoa, Pontevedrako Elkarte Filarmonikoa eta Vigoko Elkarte Filarmonikoa.

Pablo Sarasate lehenbiziko sariaren irabazlea Madrilgo Musikako Goi Mailako Errege Kontserbatorioak antolatutako emanaldi batean arituko da, 2009-2010 denboraldian, Sarasatek ikastetxe horri oparitu zion Stradivarius biolinarekin.

Lehendabiziko saria irabazten duenak kasuan kasuko entitatean beren ohituren arabera ezartzen dituen baldintzetan hartuko du parte lehen aipatu diren kontzertu eta emanaldietan, betiere interesdunarekin baldintzei eta programaren edukiari buruz hitzarmen bat lortuz gero.

Emanaldien zerrenda eguneraturik egonen da uneoro lehiaketaren web-orri honen bidez: www.cfnavarra.es/sarasate.

2.5. Diplomak eta bestelakoak.

Lehiakide sarituek irabazle izan direla egiaztatzen duen diploma jasoko dute.

Azken proban parte hartu baina saririk jasotzen ez duten lehiakideek diploma bat jasoko dute, proba horretan parte hartu dutela egiaztatzen duena.

3. Nazioarteko epaimahaia.

Vladimir Spivakov biolin-jotzaile bikaina izanen da lehiaketako mahaiburua.

Epaimahaia Kultura eta Turismoko kontseilariak izendatuko du. Biolina jotzen, kritikatzen edo irakasten jantziak diren nazioarteko gutxienez zazpi kidek osatuko dute epaimahaia.

Epaimahaikideren bat lehiakidearen irakaslea bada, edo azken bi urteotan izana bada, ezin izanen du parte hartu lehiakide horri buruzko erabaki eta bozketa bakarrean ere.

Epaimahaikideren bat lehiakidearen irakaslea bada, edo azken bi urteotan izana bada, ezin izanen du parte hartu lehiakideei sariak emateko erabakitzen duten bozketa bakarrean ere.

Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izanen dira.

Antolatzaileek garaiz emanen diete aditzera lehiakideei Epaimahaia behin betikoz nork osatzen duten.

4. Probetako programa.

4.1. Lehenbiziko kanporaketako programa.

Lehenbiziko kanporaketan obra hauek jo beharko dira, pianoak lagundurik:

1. J. S. Bach. 1. kontzertua La minorrean (Bärenreiter argitaletxea). Epaimahaiak erabakiko du zer mugimendu joko dituen lehiakideak.

2. N. Paganini. Capriccio bat, 1., 2., 3., 5., 7., 9., 10., 13., 15., 17., 19. edo 24.aren artetik hautatu beharrekoa.

3. P. Sarasate. Norberak hautaturiko obra, pianoak lagunduta.

Proba honek 20 bat minutu iraunen du lehiakide bakoitzarentzat.

Epaimahaiak lehiakideen saioei puntuak emanen dizkie eta hurrengo probara pasatzeko behar den gutxieneko puntuazioa finkatuko du. Hurrena, bigarren probara joanen direnen puntuazioa aditzera emanen du, bai eta parte hartzeko ordena ere. Bigarren probara 10 lehiakide pasa daitezke gehienez ere.

4.2. Bigarren kanporaketako programa.

Bigarren kanporaketa proban ondoko bost multzo hauetako bakoitzetik aukeratutako obra bat interpretatu beharko da, pianoaren laguntzarekin:

1.-W.A. Mozart. Kontzertu hauetakoren bateko lehen mugimendua, kadentziarekin:

2 zenbakia duena, Re maiorrean KV 211.

3 zenbakia duena, Sol maiorrean KV 216.

5 zenbakia duena, La maiorrean KV 219

2.-L.v. Beethoven. 10. sonata Sol maiorrean, Op. 96. Lehiakideek bi mugimendu joko dituzte, multzo hauetatik aukeratuta: lehenbizikoa eta bigarrena edo hirugarrena eta laugarrena. Sonata jotzeko, lehiakideek partitura erabil dezakete.

3.-Pieza birtuoso bat, ondoko musikagile hauetako batena, aukeran: A. Bazzini, W. H. Ernst, N. Paganini, M. Ravel, C. Saint-Saëns, K. Szymanowsky, H. Vieuxtemps, H. Wieniawski, E. Ysaÿe.

4.-Pieza garaikide gisa, lehiakideak Joaquín Rodrigoren "Sonata Pimpante" obraren bigarren edo hirugarren mugimendua joko du. Lehiaketak partitura igorriko die hala eskatzen duten lehiakideei.

5.-P. Sarasate. Obra bat aukeran, 1. probakoa ez dena (pianoarekin).

Proba honek 50 bat minutu iraunen du lehiakide bakoitzarentzat.

Epaimahaiak lehiakideen saioei puntuak emanen dizkie eta hurrengo probara pasatzeko behar den gutxieneko puntuazioa finkatuko du. Hurrena, azken probara joanen direnen puntuazioa aditzera emanen du, bai eta parte hartzeko ordena ere. Azken probara 3 lehiakide pasa daitezke gehienez ere.

4.3. Azken probaren programa.

Azken proban Lehenbiziko multzoko obra bat, aurreko probetan jo ez duena, interpretatuko du lehiakideak, Pablo Sarasate orkestraren laguntzarekin, bai eta bigarren multzoko musikari baten biolin eta Orkestrarako kontzertu bat ere, hurrenkera horretan, hurrengo programatik aukeratuta:

1.-P. Sarasate. Ondoko obra hauetako bat, orkestraren laguntzaz:

-"Faustotik" harturiko fantasia, Op. 13.

-Ijitoen ohiturak (Zigeunerweisen), Op. 20.

-Zapateadoa, Op. 23. 2. zk.

-Euskal capriccioa, Op. 24.

"Carmendik" harturiko fantasia, Op. 25.

-Sarrera eta Tarantella, Op. 43.

2.-Ondoko kontzertu hauetako bat, lehiakideak aukeratua:

-L.v. Beethoven. Biolin eta orkestrarako kontzertua, Re maiorrean. Op. 61.

-J. Brahms. Biolin eta orkestrarako kontzertua, Re maiorrean. Op. 77.

-A. Dvorak. Biolin eta orkestrarako kontzertua, La minorrean. Op. 53.

-F. Mendelsshon. Biolin eta orkestrarako kontzertua, Mi minorrean. Op. 64.

-N. Paganini. Biolin eta orkestrarako 1. kontzertua, Re maiorrean. Op. 6.

-S. Prokofiev. Biolin eta orkestrarako 1. kontzertua, Re maiorrean. Op. 19.

-J. Sibelius. Biolin eta orkestrarako kontzertua, Re minorrean. Op. 47.

-J. Brahms. Biolin eta orkestrarako kontzertua, Re maiorrean. Op. 35.

Epaimahaiari iruditzen bazaio denbora gehiegi hartuko duela, aukeratutako kontzertuaren mugimenduren bat kentzea proposatu ahalko dio lehiakideari.

Proba honek 50 bat minutu iraunen du lehiakide bakoitzarentzat.

Proba bukatutakoan, Epaimahaiak azken emaitza jakinaraziko du, emandako sarien zerrenda osoarekin batera.

5. Lehiaketaren egutegia eta hura garatzeko arauak.

5.1. Lehiaketaren garapena.

Lehiaketak fase hauek izanen ditu, eta honako egunotan:

Irailaren 13a: parte-hartzaileen aurkezpena eta zozketa.

Irailaren 14a eta 15a: lehenbiziko kanporaketa.

Irailaren 16a eta 17a: bigarren kanporaketa.

Irailaren 18a: azken probaren entseguak.

Irailaren 19a: azken proba eta sarien banaketa.

Probak hasi baino lehen, eta lehiaketako egutegiaren arabera, lehiakideen aurkezpena eginen da, bai eta proba guztietan nolako hurrenkeran arituko diren erabakitzeko jendaurreko zozketa ere. Egintza hori irailaren 13an eginen da, 10:00etan, Nafarroako Museoan (Santo Domingo kalea, zk.g.) eta parte-hartzaile guztiak behartuta egonen dira bertara joatera, ordubete lehenago eta behar den bezala dokumentatuak (pasaportea, nortasun agiri nazionala etab.).

Kanporaketako saio bakoitza hasi baino lehen, lehiakide bakoitzak bere piano-jotzaile laguntzailearekin probasaio bat egiteko eskubidea dauka, erabakiko den aretoan, eta finalaren aurretik, probasaio bat orkestrarekin.

Lehiakide guztiek buruz interpretatuko dute beren programa, pieza garaikidea eta 2. kanporaketako Beethovenen 10. sonata izan ezik.

Jendearendako irekiak izanen dira lehiaketaldi guztiak.

Epaimahaiak proba bakoitzaren ondoren kanporatutako lehiakideak hartuko ditu, hala nahi badute, epaimahaikideek beraien joaldiari buruzko iritzia eman diezaieten.

5.2. Lehiaketaren tranmisioa eta/edo grabaketa.

Antolatzaileek lehiaketako aldiak audio eta bideoan grabatzeko eskubidea beraientzat hartzen dute, artxibo eta dokumentazioaren ondorioetarako bakarrik. Lehiaketako aldiren bat zuzenean edo diferituan irratiz edo telebistan emateak ez die ekarriko inolako eskubiderik lehiakideei.

5.3. Gorabeherak.

Epaimahaiak hartuko ditu lehiaketan gertatzen diren gorabeherei buruzko erabakiak, eratuta baldin badago, edo, Epaimahaia eratu aurretik izaten badira, Kultura eta Turismo Departamentuak.

Erregelamendu honen edukiari buruz eztabaidarik sortuz gero, Nafarroako Aldizkari Ofizial ean gaztelaniaz argitaratutako testuak izanen du balioa.

Parte-hartzaileek erregelamendu hau onartzen dute lehiaketan aurkeztean.

Erregelamendu hau 2009ko ekitaldiko aurrekontuan kreditua izatearen baldintzapean dago.

IZENA EMATEKO ORRIA

Pablo Sarasate Nazioarteko X. Biolin Lehiaketa Epaimahaiburua. Vladimir Spivakov Irailaren 13tik 19ra. Iruña-Espainia

1. INFORMAZIO PERTSONALA.

Izena

Deiturak

Nazionalitatea

Jaioteguna

Jaiolekua

NANa/Pasaportea

Ohiko helbidea

Telefonoa

Faxa

Posta elektronikoa

2009ko uztailetik irailera bitarteko helbidea (aurreko bera ez baldin bada):

Telefonoa

Faxa

Posta elektronikoa

Dakizkizun hizkuntzak

Agenterik baduzu, izena eta harremanetarako helbidea adierazi.

Erantsi currículum vitae-a (gehienez 200 hitz), atal hauen arabera antolatua: datu pertsonalak, prestakuntza, sariak eta merezimenduak, emanaldiak eta lanbide esperientzia.

Lehiakideak bi aurkezpen gutun aurkeztuko ditu, bata irakaslearena eta bestea musikari ospetsu batena.

2. PIANO-JOTZAILE LAGUNTZAILEA.

f Antolatzaileek piano-jotzaile laguntzailea jar diezadaten nahi dut.

f Neronek eramanen dut piano-jotzailea.

Izena

Deiturak

Nazionalitatea

NANa/Pasaportea

Helbidea

Telefonoa

Faxa

Posta elektronikoa

3 PROGRAMA.

-Lehenbiziko kanporaketa

1 Egilea: J. S. Bach.

Lana: 1. kontzertua, La minorrean (Bärenreiter argitaletxea).

2. Egilea: Paganini (markatu hautatutako obra)

f 1. capriccio

f 2. capriccio

f 3. capriccio

f 5. capriccio

f 7. capriccio

f 9. capriccio

f 10. capriccio

f 13. capriccio

f 15. capriccio

f 17. capriccio

f 19. capriccio

f 24. capriccio

3. Egilea: Sarasate

(obra hautatu)

-Bigarren kanporaketa

1. Egilea: Mozart.

Obra: Lehen mugimendua (markatu hautatutako obra).

f 2. kontzertua

f 3. kontzertua

f 5. kontzertua

2. Egilea: Beethoven

Obra: 10. sonata.

f 1. eta 2. mugimenduak.

f 3. eta 4. mugimenduak.

3. Pieza birtuosoa (ondoko konpositore hauetako batena, aukeran: Bazzini, Ernst, Paganini, Ravel, Saint-Saëns, Szymanowsky, Vieuxtemps, Wieniawski, Ysaÿe)

4. Pieza garaikidea (lehiakideak mugimenduetako bat hautatuko du)

Egilea: Joaquín Rodrigo. Obra: Sonata Pimpante:

f 2. mugimendua.

f 3. mugimendua.

5. Sarasate

(obra hautatu)

-Azken proba.

1. Egilea: Sarasate (markatu hautatutako pieza)

f "Faustotik" harturiko fantasia.

f 2. Zapateadoa.

f Sarrera eta Tarantella.

f "Carmendik" harturiko fantasia.

f Ijitoen ohiturak.

f Euskal capriccioa.

2. Kontzertua (markatu hautatutako obra)

f Beethoven Kontzertua Re maiorrean.

f Brahms Kontzertua Re maiorrean.

f Dvorak Kontzertua La minorrean.

f Mendelssohn Kontzertua Mi minorrean.

f Paganini Kontzertua Re maiorrean.

f Prokofiev Kontzertua Re maiorrean.

f Sibelius Kontzertua Re minorrean,

f Tchaikovsky Kontzertua Re maiorrean.

Oharra: lehiakide guztiek buruz interpretatuko dute beren programa, pieza garaikidea eta 2. kanporaketako Beethovenen sonata izan ezik.

4. HONEKIN BATERA AURKEZTU DIREN DOKUMENTUEN ZERRENDA.

f Curriculum vitae-a, atalka antolatua: Datu pertsonalak, prestakuntza, sariak/merezimenduak, emanaldiak/lanbide esperientzia (200 hitz, gutxi gorabehera).

f Curriculum vitae-a egiaztatzen duten dokumentuak.

f NANaren/Pasaportearen fotokopia.

f Argazkia.

f 2 aurkezpen gutun.

f Grabazioa DVD formatuan (0 eremua/unibertsala edo 2. eremua/Europa) edo CDan.

Egiaztatzen dut emandako informazioa zuzena dela eta lehiaketako erregelamenduaren baldintza guztiak onartzen ditudala.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetzeko asmoz, jakinarazten zaizu inprimaki honetan ageri diren datu pertsonalak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla zure espedientea tramitatzeko eta ebazpena emateko. Interesdunek besterik adierazi ezean, lehiaketak informazio hau erabil lezake irabazleen berri emateko.

Data eta sinadura.

2009ko maiatzaren 5a baino lehen helbide honetara bidali:

Kultura eta Turismo Departamentua

Administrazio Aferetarako Bulegoa

Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Lehiaketa

Navarreria, 39

31001 Iruña. Espainia-Spain

Tel.: 34 848 424683 & 34 848 42 4680

Faxa: 34 848 424629 & 34 848 424728

http://www.cfnavarra.es/sarasate

E-mail: violin@cfnavarra.es

Iragarkiaren kodea: F0900830