22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

BAZTAN

Trafikoko arau-hausteen gaineko zehapenen jakinarazpena

Trafikoari buruz indarra duen araudia hausteagatik Udal honek jarritako zehapenak, ondoko zerrendan agertzen direnak, jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio-Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren herriko Udal edo Kontzejuaren iragarki oholean.

BSL: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

ZEO: Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra. 13/1992 Errege Dekretua.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Udaletxean pagatzen ahal da (09:00etatik 14:00etara) edo posta igorpenaren bidez, zehatuaren izena, ibilgailuaren matrikula eta espediente zenbakia jasotzen baditu. Epe hori iraganik isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra honako errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da, aukeran:

1.-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, zehapena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

2.-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, zehapena jakinarazten den egunetik hasita.

3.-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzi-Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean zehapena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Elizondon, Baztanen, 2009ko urtarrilaren 23an.-Alkatea, Virginia Aleman Arrastio.

ESPTE. JABEA MATRIKULA TOKIA EGUNA ORDUA ZENBAT ARAU-HAUSTEA

2008114 ALMANDOZ IRIGOYEN, PATXI 3958-FDL ZIGA MARGOLARIAREN PLAZA ELIZONDO 2008/05/08 23:30 60,10 ZEOKO 94.2

2008129 ARRIETA ITURRALDE, ANDER VI-3716-S FORU PLAZA ELIZONDO 2008/07/07 12:32 30,05 ZEOKO 91.1

2008136 BUICAN, ANA MARIA 4670-CKF SANTIAGO, 51 ELIZONDO 2008/08/12 17:15 30,05 ZEOKO 91.2L

2008133 IGOA ECHEVESTE, JOSE MARIA SS-7425-AP FORU PLAZA ELIZONDO 2008/07/31 14:15 30,05 ZEOKO 91.2M

2008111 JUANENA ARIZTEGUI, JOSE MARIA 9051-DWJ JAIME URRUTIA ELIZONDO 2008/05/21 12:30 60,10 ZEOKO 18.2

2008031 MENOR ESPINOSA, ANDRES 9113-BXL ALDUIDE ETORBIDEA ELIZONDO 2007/11/26 11:07 30,05 ZEOKO 91.2G

2008032 MOSCOSO CARRILLO, FRANCISCO JOSE 5177-FNS AMAIURKO GAZTELUA, 2 ELIZONDO 2007/11/23 12:45 30,05 ZEOKO 91.2G

2008113 PETRICORENA IRIGOYEN, TXOMIN NA-1514-AP ZIGA MARGOLARIAREN PLAZA ELIZONDO 2008/05/08 23:30 30,05 ZEOKO 91.1

2008123 TELLECHEA URROZ, IÑAKI 1276-DCD MARIA AZPILKUETA, 2 ELIZONDO 2008/08/07 12:50 30,05 ZEOKO 91.1

2008103 VILLANUEVA TELLERIA, FRANCISCO JAVIER 0866-CCG VIRGILIO LOTUNEA ELIZONDO 2008/05/02 11:35 30,05 ZEOKO 91.1

2008169 ZUBICOA VIELA, JAGOBA 5576-CNZ JAIME URRUTIA - KASINO PAREAN ELIZONDO 2008/09/25 11:50 30,05 ZEOKO 91.2G

Iragarkiaren kodea: L0901198