22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

BAZTAN

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

Salatua: Licores Baines, S.L. Helbidea: Agustindarren Industrialdea, A kalea, 9 nabea 31013 Iruña. Espedientea: 2008049.

Trafikoari buruz indarra duen araudia hausteagatik Udal honek jarritako Ebazpen Proposamena jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio-Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, Ebazpen Proposamen hau ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatua bizi den herriko Udal edo Kontzejuaren iragarki oholean.

Frogatutzat ematen diren ekintzak: 2008/01/23 eguneko 11:48etan, 7711 DHK ibilgailuari Elizondoko Jaime Urrutia 22. zenbakian salaketa paratu zioten honako arrazoi honegatik: zamalanetarako egokituta dagoen tokian aparkatzeagatik, 13/92 Errege Dekretuaren 91.2g artikuluaren arabera arau-haustea. Arau-haustea: "zamalanetarako egokituta dagoen tokian aparkatzea".

Doakionari kargu plegua igorria, honek alegazioak aurkeztu ditu legezko epe eta moduan, baina alegazio horiek ez dituzte inolaz ere egindakoak eta salatutakoak baliogabetzen, izan ere salaketa paratu duen udaltzainaren txostena ikusita, hau dioena: "2008/01/23an jarri zen, 2008/02/25ean trafikora bidali zen gidaria nor zen jakiteko eta honen sarrera 2008/03/26an eman zen. Jakinarazpenei dagokionez, salaketaren jakinarazpena 2008/03/08an bidali zen eta MAVI-POST, S.L.-k 2008/04/23an jaso zuen. Gidaria nor zen ez adierazteagatik 2008/05/14an zehapen espedientea ireki zen eta 2 saiakera eginda bueltatu zen. Nafarroako Aldizkari Ofizialan argitaratu zen 2008/08/13an 99. zenbakian. Ondotik, ebazpenaren jakinarazpena bidaltzen da 2008/09/29an eta 2 saiakera eginda bueltatu zen. Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidali zen eta 2008/11/17ko 140. zenbakian argitaratu zen.".

Beraz,

Zigor emateko proposamena: Trafikoa eta Bide Segurtasuna arautzen dituen 339/90 Legearen 7. artikuluari lotuz, eta 68.2 artikuluarekin bat eginez, alkate andre txit gorenari, honetan eskumena duen organua baita, 150,25 euroko zigorra proposatu zaio.

Hamabi egunen epean, espedientearen arabera egokiak jotzen dituzun dokumentuak eta beharrezkoak diren alegazioak aurkeztu ahal izanen dituzu.

Baztan, 2009ko urtarrilaren 22an.-Espedientearen bideratzailea, Virginia Aleman Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0901192