22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

187/2008 FORU AGINDUA, abenduaren 26koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako Zerbitzuen Gutuna onesten duena.

Zerbitzuen Gutunak jendearentzat eskuragarri dauden agiriak dira, eta horien bidez Nafarroako administrazio publikoek eskaintzen dituzten zerbitzu publikoei buruzko informazioa ematen diete herritarrei.

Gaur egun, Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legearen 18. artikulutik 21. artikulura bitarte arautzen dira Zerbitzuen Gutunen kontzeptua eta irismena, edukia, prestatu eta onesteko modua, hedapena eta jarraipena. Foru lege horretako 20. artikuluak hauxe xedatzen du: "Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren kasuan, departamentu bakoitzak eta erakunde autonomo bakoitzak bere Zerbitzuen Gutuna prestatuko du, foru lege honek indarra hartu eta gehienez ere hiru urteko epean."

Maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Zerbitzuen Gutunak arautu zituen. Era berean, Zerbitzuen Gutunen diseinua eta egitura Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 11ko 119/2005 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Zerbitzuen Gutunak arautzen dituen maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren 5.1 artikuluaren bidez esleituak ditudan eskudantziez baliaturik,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako Zerbitzuen Gutuna onestea.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko abenduaren 26an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

NAFARROAKO LIBURUTEGI PUBLIKOEN SISTEMAKO ZERBITZUEN GUTUNA

1.-Identifikazioa.

Nafarroako liburutegien sistema arautzen duen azaroaren 19ko 32/2002 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistema liburutegi publikoen multzo antolatua da eta, irakurketa publikoaren mapan ezarritakoarekin bat, herritar guztien eskura jartzen du Liburutegi Zerbitzuen Zorroa.

Aipatu den foru legearen 14. artikuluaren arabera, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako Zorro hori herritarrei irakurketa publikoaren mapari jarraikiz ematen zaizkien liburutegi zerbitzuen multzoa da. Zerbitzuen Zorroak adieraziko du zeinek ematen duen eta norentzat den zerbitzu bakoitza, nahikotasun eta kalitate mailak zehazturik.

Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistema osatzen dute Nafarroako Liburutegiak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin hitzarmenak izenpetuz Nafarroako Liburutegi Publikoen Sisteman sarturiko udal eta eskualdeko liburutegi publikoek.

Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren kudeaketarako ildo nagusiak eremu geografikoen araberako deszentralizazioa, partaidetza eta liburutegiaren eta haren zerbitzuen ebaluazioa dira.

2.-Helburua, eskumenak eta balioak.

2.1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuaren 23. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz, Liburutegien Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

a) Kultura, informazioa, prestakuntza eta aisialdi sortzailea eskura izateko aukeren demokratizazioa sustatzea, Nafarroako Liburutegien Sistemaren bitartez.

b) Nafarroako ondare bibliografikoa, filmografikoa eta ikus-entzunezkoa babestu, zaindu, antolatu eta ezagutaraztea.

c) Liburutegi Zerbitzuen Plan Estrategikoa prestatzea.

d) Irakurketa Publikoaren Mapa prestatzea.

e) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako Zerbitzuen Zorroa prestatzea.

f) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren erregelamenduak egitea.

g) Liburutegien Zerbitzuko jardueren urteroko memoria idaztea.

h) Foru Administrazioak Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemari ematen dizkion baliabideak modu eraginkorrez kudeatzea.

i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatzea Nafarroako Liburutegi Publikoen Sisteman.

j) Liburutegietako langileen etengabeko prestakuntza bultzatzea.

k) Liburutegien zerbitzuez baliatzeko prozesu teknikoak eta prozedurak normalizatzea.

l) Liburutegi Publikoen Sistema Nafarroako Liburutegien Sistemarekin elkarlanean aritzeko prozedurak ezarri eta garatzea.

m) Liburutegien bestelako sistemekin eta irakurketa eta informazioaren teknologia berriak sustatzeko erakundeekin elkarlanean aritzeko prozedurak ezarri eta garatzea.

n) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

2.2. Liburutegien Zerbitzuaren jarduera, aurreko atalean azaldua, balio hauetan oinarrituta dago:

a) Ezagutzara iristeko bidea ematea bai formatu inprimatua bai beste era batekoa erabiliz eta, horretarako, material eta instalazio egokiak eskaintzea.

b) Alfabetatze kanpainei laguntza aktiboa ematea, funtsezkoa baita hezkuntzara eta ezagutzara iristeko eta liburutegiak eta informazio zerbitzuak erabiltzeko.

c) Tokiko informazioa biltzea eta erraz eskuratzeko moduan jartzea.

d) Iraganaren memoria gisa jokatzea, erkidegoaren eta pertsonen historiarekin lotuta dauden materialak bilduz, zainduz eta horietara iristeko bidea jarriz.

e) Erkidegoko talde guztien ezagutza beharrei erantzutea, beren adina edo egoera fisiko, ekonomiko edo soziala bat edo beste izan, eta haurrez eta gazteez arduratzea bereziki. Ezagutzak sortzen duen gogoberotasuna edo irudimen lanak akuilagarri badira haurrentzat, garapen pertsonalerako funtsezko elementu horien onura bizi osoan izanen dute, eta horrek aberastu eginen dituenez gizarteari ekarpen handiagoa eginen diote.

f) Erkidegoaren aurrerapen kultural eta artistikoaren gune izatea eta haren nortasun kulturala eratzen laguntzea, tokiko eta herrialdeko antolakuntzekin lankidetzan arituz, kultur jardueretarako eremu bat eskainiz, kultur programak antolatuz eta kultur interesak liburutegiko funtsetan ordezkatuta izateaz arduratuz.

g) Eremu publiko eta topagune garrantzitsua izatea.

3.-Zerbitzuak, konpromisoak eta betetzearen adierazleak.

Eskainitako zerbitzuak.

1. Argibideak:

-Argibide orokorrak, liburutegiaren antolaketa eta funtzionamenduari, gelen eta zerbitzuen banaketari, ordutegiei, arauei eta abarri buruzkoak.

-Argibide bibliografikoak eta erreferentziazkoak, erabiltzaileek langileei azaltzen dizkieten zalantzei edo galderei erantzuteko (zehatzak, bibliografikoak, irakurketarako orientazioa, etab.).

2. Kontsulta:

-Liburutegiaren beraren bildumako dokumentuak eta Nafarroako liburutegi publikoen katalogo kolektiboan daudenak eskuratu ahal izatea.

-Nafarroako Liburutegi Publikoen Sisteman dagoen funts zaharra kontsultatzea, eskaera eta egiaztapena egin ondoren.

-Interneteko www.navarra.es helbidetik Nafarroako Liburutegi Publikoen Katalogo Kolektiboan, Nafarroako Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboan eta irakurleentzako maileguaren sailean sartzea.

-Bertako bilduma: liburutegia zein herritan dagoen, herri horri buruzko funts bibliografikoa, ikus-entzunezkoa eta dokumentala.

-Ikus-entzunezkoak eta multimedia, ofimatikako programen erabilera eta datu baseetan sartzea.

-Internet: erabiltzaile guztiek doan erabiltzeko aukera.

3. Funtsen mailegua:

-Liburuen, aldizkarien eta ikus-entzunezkoen mailegu pertsonala.

-Liburutegi publikoak erabiltzaile bakoitzari gehienez ere 7 dokumentu uzten ahal dizkio aldi berean, honela banatuta: 3 liburu, 2 aldizkari eta 2 ikus-entzunezko.

-Liburuen mailegu pertsonala 21 egunerako izanen da, eta halako bi aldiz luzatzen ahalko da epe hori, baldin eta beste erabiltzaile batek dokumentua erreserbatu ez badu.

-Aldizkarien mailegu pertsonala gehienez ere 7 egunerako izanen da.

-Ikus-entzunezkoen mailegu pertsonala gehienez ere 4 egunerako izanen da.

-Liburuen, aldizkarien eta ikus-entzunezkoen mailegu kolektiboa erakunde publiko eta pribatuentzat, hala nola ikastetxeak, institutuak, ospitaleak, elkarteak eta toki entitateak.

-Liburutegi publikoak gehienez ere 50 libururen mailegu kolektiboa egin dezake, 30 egunerako.

-Liburutegi publikoak gehienez ere 10 ikus-entzunezkoren mailegu kolektiboa egin dezake, 15 egunerako.

-Liburutegien arteko mailegua, erabiltzaileek Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemakoak edo beste sistema eta liburutegi batzuetakoak diren funtsei buruz egiten dituzten eskaerei erantzuteko.

4. Liburutegiaren erabilerari buruzko prestakuntza:

-Erabiltzaileak prestatzea liburutegi publikoaren antolaketari, funtzionamenduari eta zerbitzuei buruz, bai eta Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemari buruz ere, dauden baliabide guztiak zuzen erabili eta ongi aprobetxa daitezen.

5. Dokumentuak kopiatzea:

-Erreprografia zerbitzua, eskanerra eta inprimagailuak, nahiz eta horien erabilera egile eskubideei eta jabetza intelektualari buruzko legeriaren mende egon (uztailaren 7ko 23/2006 Legea, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina, apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, aldatzen duena). Zerbitzu horrek norberak erabiltzeko fotokopiagailuak ditu eta, gainera, euskarri digitaleko kopiak lortzen ahal dira.

6. Kultur jarduerak antolatzea:

-Irakurketa eta informazioaren teknologia berriak sustatzea, erabiltzaileen sektore desberdinentzako jardueren bitartez.

7. Zenbait erabileratarako egokiak diren eremuak:

-Liburutegiko bilduma kontsultatzeko eremua.

-Ikasteko eremua, kontsultarako eta ikasteko material pertsonala erabiltzeko tokia.

-Hemeroteka: egunkari eta aldizkari inprimatuak eta euskarri elektronikokoak.

-Haurren eremua, 14 urtetik beherakoentzat, eta bertan liburu, ikus-entzunezko eta ekipamendu egokiak.

Kalitate konpromisoak.

Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistema osatzen duten udal eta eskualdeko liburutegi publikoek eta Nafarroako Liburutegiak funts orokor bat dute, kultura, hezkuntza, josteta eta gizarte arloko informazioa ematen dute, baita kontsulta eta mailegurako ere, eta herritar guztien eskura daude, adina, arraza, sexua, erlijioa, nazionalitatea edo gizarte maila direla eta bereizketarik egin gabe.

Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemak ondokoa eskaintzen die erabiltzaileei:

-Bana-banako harrera: tratu atsegin eta adeitsua liburutegi publikoetako zerbitzu guztietan.

-Berehalako erantzuna informazio orokorreko galdera guztiei. Informazio bibliografikoko eta erreferentziazko galderei, unean-unean erantzuteko modukoak ez badira, 48 orduko epean emanen zaie erantzuna.

-Irakurle txartela, Nafarroako liburutegi publiko guztiak erabiltzeko aukera ematen duena. Irakurle txartela doakoa da eta lau laneguneko epean ematen da, norberak zuzenean edo Internet bidez eskatu ondoren.

-Erabiltzaileek dokumentuak erosteko egiten dituzten iradokizunak (desiderata) kontuan hartzea.

-Mailegua egiteko gehienez ere 10 minutu itxarotea.

-Bildumak arlo guztietan eguneratzea eta lan kaleratu berriak erostea.

-Liburutegien arteko mailegua doakoa da Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren barruan egiten denean.

-Liburutegietan bertan eta Interneten azaltzen dira liburutegien helbideak, telefonoak, posta elektronikoak eta ordutegiak.

-Erabiltzaile bakoitzari bermatuko zaio gutxienez ere 30 minutuz erabiltzen ahalko dituela Internet eta ofimatikako programak.

Betetzearen adierazleak.

-Liburutegi publikoek ematen duten zerbitzua erabiltzeko eskaera handitzearen adierazle izanen da irakurleen 6.000 txartel berri egitea urtean, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako erregistro informatikoaren arabera.

-Funts zabal, eguneratu eta askotarikoa izateak liburutegiek kalitatea eskaini ahal izatea bermatzen du. Hala, zerbitzuaren xede den biztanle bakoitzeko 2,5 dokumentuko indizea izanen da kalitatearen adierazlea.

-Liburutegi zerbitzuaren funtsezko zeregina dokumentuen mailegua egitea da. Hala, liburutegia daukan herriko biztanle bakoitzeko urtean 1,5 mailegu egitea izanen da kalitatearen adierazlea.

-Liburutegi publikoak liburutegien arteko mailegua tramitatzen du Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren barruan, gehienez ere bi laneguneko epean, eta kudeaketaren emaitzaren berri ematen dio eskatzaileari.

-Irakurle txartelaren titularrak dokumentu bat erosteko eskaera egin dezake horretarako prestatuta dagoen inprimaki bat erabiliz. Eskaera jasotzen duen liburutegiak hartzen den erabakiaren berri emanen dio eskatzaileari, bost laneguneko epean.

-Liburutegiko instalazioen kalitatea azalera erabilgarriarekin lotuta dago, hori baita kultur azpiegitura egoki, askotariko, malgu eta eroso baten adierazlea. Horretarako, Liburutegi Publikoen Sisteman, gutxieneko azalera 70 metro karratukoa izanen da zerbitzu ematen zaion herriko 1.000 biztanleko.

-Liburutegi publikoetara jendea maiz joateak eskaintza erakargarria dela eta instalazioek kalitatea dutela erakusten du. Hala, liburutegia daukan herriko biztanle bakoitza liburutegira urtean 3 aldiz joatea izanen da kalitatearen adierazlea.

-Liburutegi publikoek izan behar dute informazioaren teknologia berrien zabalkundearen eta demokratizazioaren aitzindari. Alde horretatik, Kultura Ministerioak ezarritako ildoekin bat, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemarako kalitate adierazlea izanen da Interneterako lotura duen eta edonork erabiltzen ahal duen ordenagailu bat edukitzea 2.000 biztanleko.

4.-Zerbitzuen gutuna kudeatzea.

Liburutegien Zerbitzuak kudeatuko du Zerbitzuen Gutun hau, Zerbitzu horretako zuzendariaren erantzukizunpean.

Atalburu bakoitzak izanen du 3. artikuluan hartutako konpromisoak gauzatzeko behar diren neurriak hartzeko ardura, bakoitzak bere jardun esparruan, bai eta kasuan kasuko adierazleen bilakaerararen jarraipena eta aldizkako kontrola egitekoa ere.

Liburutegien Zerbitzuak auditoretzak egiten ahalko ditu konpromisoak eta adierazleen jarraipena noraino bete diren egiaztatzeko.

Auditoretzetan atalburutzetarako gomendioak jasotzen ahal dira, eta burutzek behar den guztia beteko dute hobekuntza sustatzeko eta, ahal dela, hurrengo aldian horiek gauzatzeko.

Auditoretzaren txostena Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariari igorriko zaio.

5.-Arauen zerrenda.

-32/2002 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Liburutegien Sistema arautzen duena.

-15/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzkoa.

-21/2005 Foru Legea, abenduaren 29koa, Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzkoa.

-72/2005 Foru Dekretua, maiatzaren 9koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Zerbitzuen Gutunak arautzen dituena.

-126/2007 Foru Dekretua, irailaren 3koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

-122/2002 Foru Agindua, apirilaren 25ekoa, Hezkuntza eta Kulturako kontseilariak emana, "Nafarroako liburutegi publikoetako bazkideen erregistroa" izenarekin fitxategi informatizatu bat sortzen duena.

-345/2004 Foru Agindua, azaroaren 11koa, Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, Nafarroako liburutegi publikoetako erabiltzaileen iradokizun, kontsulta eta erreklamazioei erantzuteko protokoloa onesten duena.

-119/2005 Foru Agindua, urriaren 11koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Zerbitzuen Gutunen diseinua eta egitura arautzen dituena.

6.-Zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak.

Nafarroako liburutegi publikoetako erabiltzaileek eskubide hauek dituzte, besteak beste:

-Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistema osatzen duten liburutegi guztietan sarrera erabat libre eta doakoa, hau da, Nafarroako Liburutegian eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin hitzarmenak izenpetuz Nafarroako Liburutegi Publikoen Sisteman sarturiko udal eta eskualdeko liburutegi publikoetan.

-Nafarroako Liburutegi Publikoen Sisteman sartutako liburutegietan ematen diren zerbitzu guztiak erabiltzea, ezartzen diren denbora aldi eta ordutegietan: funtsen kontsulta, mailegu pertsonala.

-Funtsak bilatzeari eta liburutegian ematen diren zerbitzuei buruzko argibideak eta laguntza jasotzea.

-Liburutegiko langileengandik arreta egoki eta eraginkorra jasotzea.

-Liburutegiko zerbitzuei buruzko iradokizunak, kontsultak eta erreklamazioak egitea.

7.-Zerbitzuen erabiltzaileen betebeharrak.

-Ordena zaintzea eta pertsonekiko eta ondasun higigarri eta higiezinekiko errespetuz jokatzea, inolako kalte edo galerarik sortu gabe.

-Datu pertsonalak eskatzen zaizkienean, datu egiazkoak, zehatzak, benetakoak eta indarra dutenak ematea. Erabiltzaileek datu pertsonalak eguneratuak izateko betebeharra dute.

-Liburutegi publikoetako eremuak eta baliabide informatikoak horientzat ezarri den helbururako erabiltzea.

-Liburutegiko txartela arduraz erabiltzea, kontuan izanda txartela pertsonala dela eta ezin zaiola beste inori utzi.

-Jabetza intelektualaren eta egile eskubideen inguruan indarra duen legeria errespetatzea.

8.-Nafarroako Liburutegi Publikoetako zerbitzuak hobetzen laguntzea eta horretan parte hartzea.

Liburutegien Zerbitzuaren aburuz garrantzi handikoa da herritarrek ematen diren zerbitzueri buruz duten balorazio eta iritzia jakitea, eta erabiltzaile guztiei eskerrak ematen dizkie zerbitzuak hobetzen laguntzeagatik.

Horretarako, iradokizun, kontsulta eta erreklamazioen orria dago erabiltzaileen eskura, eta horiei erantzuna emateko protokoloa ere bada. Ondoren zehazten da.

9.-Iradokizunen eta erreklamazioen sistema.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak azaroaren 11n emandako 345/2004 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako liburutegi publikoetako erabiltzaileen iradokizun, kontsulta eta erreklamazioei erantzuteko protokoloa onetsi da, Liburutegien Zerbitzuari atxikitako langileek bete dezaten, bai eta erabiltzaileen halako ekimenak biltzeko inprimakia ere.

Protokolo horren xedea da Nafarroako liburutegi publikoetako erabiltzaileek egiten dituzten iradokizun, kontsulta eta erreklamazioak kudeatzeko prozedura ezartzea, halakoak jaso, baloratu, erantzun, artxibatu eta, gero, hobekuntza neurriak hartzeari dagokionez, liburutegietako erabiltzaileen eta langileen gogobetetasuna geroz eta handiagoa izan dadin.

Iradokizunen, kontsulten eta erreklamazioen orria (IKE) bete eta liburutegi publikoko iradokizunen postontzian utziko da edo, bestela, erabiltzaileak nahiago izanez gero, liburutegiko langileei zuzenean emanen zaie.

IKE orria jasotzen duten liburutegiko langileek erantzunaren proposamen bat idatziko dute eta Liburutegi Sarearen atalburuari edo Nafarroako Liburutegi Nagusiaren atalburuari igorriko diote, horiek erantzuna idatzi eta, Liburutegien Zerbitzuko zuzendariak sinatu ondoren, erabiltzaileari bidaliko zaio.

Liburutegi publikoko langileek bost laneguneko epea dute dokumentazioa Atalera bidaltzeko eta Atalak, berriz, beste bost lanegun interesdunari helarazteko.

Interes orokorreko IKE orriak hobekuntza Taldeak aztertuko ditu, orrietan agertzen dena gauzatzeko beharrezkoak diren neurriak ezar daitezen. Liburutegien Zerbitzuko zuzendariak eta kasuan kasuko atalburuek osatuko dute talde hori.

10.-Jendea hartzeko helbideak eta ordutegiak.

Liburutegi Zerbitzua

San Frantzisko plaza 31001 Iruña

Tel.: 848426445 Faxa: 848427788

Posta elektronikoa: bibliotecas.publicas@navarra.es

Web orria: www.navarra.es

Jendearentzako ordutegia: 08:30 - 14:30, astelehenetik ostiralera.

Nafarroako Liburutegi Nagusia

San Frantzisko plaza 31001 Iruña

Tel. 848427797

Posta elektronikoa: biblioteca.general@cfnavarra.es

Web orria: http://www.bibliotecaspublicas.es/general/

Jendearentzako ordutegia: 8:30 - 20:45 astelehenetik ostiralera; 8:30 - 14:45 uztailean eta abuztuan; 8:30 - 13:45 larunbatetan uztailean, abuztuan eta irailean izan ezik

Nafarroako liburutegi publikoak

Ablitas

Tudela etorb., 27 31523 Ablitas Tel. 948813623

bibliabl@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Oibar

Crispin Pintatzailea, zk.g. 31460 Oibar Tel. 948877513

bibliaib@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Altsasu

Pilotalekuko etorbidea, 5 31800 Altsasu

Tel. 948564834

biblials@cfnavarra.es

http://www.bibliotecaspublicas.es/alsasua/index.htm

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Allo

Foruen plaza, 7. 31262 Allo Tel. 948523702

bibliall@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Andosilla

Virgen de la Cerca plaza, 1 31261 Andosilla Tel. 948931998

bibliand@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Antsoain

Artzaintsa Jainkotiarra, 15 atzealdea 31013 Antsoain Tel. 948148983

biblians@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Añorbe

Foruen plaza, 31154 Añorbe Tel. 948350006

biblioanorbe@yahoo.es

Neguan: 16:30 - 19:30 Udan: 17:00 - 20:00

Agoitz

José Amichi plaza, zk.g. 31430 Agoitz Tel. 948336453

bibliaoi@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Aranguren ibarra

Eguzki plaza 31192 Mutiloabeiti Tel. 948290881

bibliara@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Arguedas

General Clemente plaza, 2 31513 Arguedas Tel. 948844682

bibliarg@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Arroitz

Foruen plaza, 1 31243 Arroitz Tel. 948537635

biblioarroniz@yahoo.es

Neguan: 17:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 13:00

Artaxoa

Mayor, 2 31140 Artaxoa Tel. 948364461

bibliart@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Artika

Camino de la Fuente, 1 31013 Artika Tel. 948382622

bibliarc@cfnavarra.es

Neguan: 16:00 - 22:00 Udan: 9:00 - 15:00

Aurizberri

San Bartolomé, 47 31694 Aurizberri Tel. 948760123

bibliesp@cfnavarra.es

http://perso.wanadoo.es/herrilib

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Azagra

Entre Ríos, 9 31560 Azagra Tel. 948692572

bibliaza@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Barañain

Nafarroako Komunitatea 2, 1. solairua 31010 Barañain

Tel. 948286628

biblibar@cfnavarra.es

http://www.bibliotecaspublicas.es/baranain/index.jsp

Neguan: 09:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Baztan

Jaime Urrutia, zk.g 31700 Elizondo Tel. 948581204

biblibaz@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Bera

Eztegara pasalekua, 9 31780 Bera

Tel. 948625502

bibliber@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Beriain

San Francisco pasealekua, zk.g. 31191 Tel. 948368321

biblibri@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Berriozar

Etxaburua, zk.g. 31013 Berriozar Tel. 948301765

biblibrr@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Buñuel

San Gregorio, 9 31540 Buñuel Tel. 948832027

biblibun@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Burlata

Ezkabazabal plaza, 6 31600 Burlata Tel. 948136633

biblibur@cfnavarra.es

Neguan: 09:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Cabanillas

San Roque, zk.g. 31511 Cabanillas Tel. 686508481

bibliocabanillas@yahoo.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Cadreita

Udal plaza 31515 Cadreita Tel. 948406596

bibliocadreita@yahoo.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Caparroso

España plaza, 1 31380 Caparroso Tel. 948730708

biblicap@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Zarrakaztelu

Errepidea, 40 31310 Zarrakaztelu Tel. 948725851

biblicar@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Cascante

San Pedro, 3 31520 Cascante Tel. 948844524

biblicas@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Kaseda

Merkatuko plaza 31490 Kaseda Tel. 948434118

biblicad@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Castejon

Julián Gayarre, zk.g. 31590 Castejon Tel. 948814015

biblicat@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Cintruenigo

Foruen plaza, 1 31592 Cintruenigo Tel.: 948815718

biblicin@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Corella

María Teresa parkea 31591 Corella Tel. 948780577

biblicor@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Cortes

San Miguel, zk.g. 31530 Cortes Tel. 948800087

biblicot@cfnavarra.es

http://bibliotecacortes.googlepages.com/

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Doneztebe

Foruen plaza, 1 31740 Doneztebe

Tel. 948451712

biblioteca.santesteban@animsa.es

Neguan: 17:00 - 20:00 Udan: 10:00 - 13:00

Eguesibar

Uharteko errepidea, 5. km 31620 Olatz Tel. 948337974

biblioteca@egues.animsa.es

Neguan: 15:00 - 20:00 astelehenetik ostiralera. Larunbatean 11:00 - 13:30

Lizarra

Ruiz de Alda, 34-36 31200 Lizarra Tel. 948556419

bibliest@cfnavarra.es

http://www.bibliotecaspublicas.es/estella/index.htm

Neguan: 09:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Etxarri Aranatz

Nagusia, 15 behea 31820 Etxarri Aranatz Tel. 948461181

biblietx@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Faltzes

El Salvador etorb., zk.g. 31370 Faltzes Tel. 948734776

biblifal@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Fitero

Las Malvas plaza, zk.g. 31593 Fitero Tel. 948776603

biblifit@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Fontellas

Foruen plaza, 17 31512 Fontellas Tel. 948823577

bibliofontellas@yahoo.es

Neguan: 18:00 - 20:00 Udan: 11:00 - 13:00

Funes

Navarro Villoslada 31360 Funes Tel. 948716095

biblifun@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Fustiñana

J. Pascual Esteban, 3 31510 Fustiñana Tel. 948840350

biblifus@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 09:30 - 13:30

Uharte

Virgen Blanca, 2 31620 Uharte Tel. 948335043

biblihua@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Irurtzun

Foruen plaza, 31860 Irurtzun Tel. 948500708

bibliiru@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Lakuntza

Herriko Enparantza 31830 Lakuntza

bibliolakuntza@yahoo.es

Neguan: 16:00 - 20:00 Udan: uztailean eta abuztuan itxia.

Larraga

Foruen plaza, zk.g. 31251 Larraga Tel. 948711011

bibliolarraga@yahoo.es

Neguan: 17:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 13:00

Leitza

Amazabal, zk.g. 31880 Leitza Tel. 948510379

biblilei@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Lekunberri

Alde Zaharra, 33 31870 Lekunberri Tel. 948604582

bibliolekunberri@yahoo.es

Neguan: 10:00 - 13:00 eta 16:30 - 20:00 Udan: 08:30 - 13:30

Lerin

Mayor, 24-3.a 31260 Lerin Tel. 948530659

bibliler@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Lesaka

Plaza Zaharra, 1-3.a 31770 Lesaka Tel. 948637801

bibliles@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Lodosa

Ribera etorb., 41 31580 Lodosa Tel. 948694805

biblilos@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Los Arcos

San Lázaro, 2 31210 Los Arcos Tel. 948640809

biblilar@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Irunberri

Pilar, zk.g. 31440 Irunberri Tel. 948880505

biblilum@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Mañeru

Foruen plaza, 31130 Mañeru Tel. 948340479

bibliomaneru@yahoo.es

Neguan: 17:30 - 19:30 Al.-Ar.-Ol. 10:00 - 13:00 Larunbatetan

Udan: 17:30 - 19:30 Al.-Ar.-Ol. 10:00 - 13:00 Larunbatetan

Martzilla

San Bartolomé 31340 Martzilla Tel. 948757403

biblimar@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Melida

La Oliva, zk.g. 31382 Melida Tel. 948746802

biblimel@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Mendabia

Udaletxeko plaza, 1 31587 Mendabia Tel. 948685803

biblimen@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Mendigorria

La Verdura 31150 Mendigorria Tel. 948343063

biblimed@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Milagro

San Juan etorb., 1 a 31320 Milagro Tel. 948409239

biblimlg@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Miranda Arga

Foruen plaza, 1 31253 Miranda de Arga Tel. 948737312

biblimda@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Monteagudo

Huerto Mayor, 7 31522 Monteagudo Tel. 948816714

biblimon@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Murchante

Fernando Mardones y Angulo 31521 Murchante Tel. 948838684

biblimur@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Noain

Errege kalea, 10 31110 Noain (Elortzibar) Tel. 948312149

biblinoa@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Obanos

San Ignacio, 1-A 31151 Obanos Tel. 948344549

bibliobanos@yahoo.es

Neguan: 17:00 - 20:00 Astelehenetik ostiralera 10:00 - 13:00 Larunbatetan

Udan: 10:00 - 13:00 Astelehenetik larunbatera

Olazti

Orreaga, 3-5 31809 Olazti Tel. 948564858

bibliola@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Erriberri

Rua Mayor, 37 31390 Erriberri Tel. 948740772

biblioli@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Oteitza

San Isidro, 10 31250 Oteitza Tel. 948536203

biblioteiza@yahoo.es

astelehenetik ostiralera 16:30 - 19:30

Iruña-Txantrea

Arriurdiñeta plaza, 4 31015 Iruña Tel. 948149882

biblicha@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Iruña-CIVICAN

Pio XII.a, 2 bis 31008 Iruña. Tel. 948074343

biblioteca@civican.net

http://www.bibliotecaspublicas.es/civican/index.jsp

Helduen aretoa: astelehenetik larunbatera 09:00 - 14:00 eta 16:00 - 21:00

Haurren aretoa: astelehenetik ostiralera 17:00 - 20:00 Larunbatetan eta eskola oporretan: 10:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:00

Uztailean eta abuztuan, larunbatetan bi aretoak itxita.

Iruña-Etxabakoitz

Urdanoz multzoa, Aróstegui etorb., zk.g. 31009 Iruña Tel. 948273262

bibliech@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Iruña-Iturrama

Ezkirotz, 24 31007 Iruña Tel. 948198987

biblitur@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Iruña-Mendillorri

Sarriguren Kontzejua, 3 31016 Iruña Tel. 948162847

biblimdl@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Iruña-Milagrosa

Isaac Albéniz, 8 behea 31005 Iruña Tel. 948245460

biblimil@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Iruña-Sanduzelai

Gortari doktorea, 2 31012 Iruña Tel. 948125108

biblisjo@cfnavarra.es

http://www.bibliotecaspublicas.es/sanjorge/index.htm

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Iruña-San Pedro

Ugaldeko Andre Maria, zk.g. 31014 Iruña Tel. 948136664

biblispe@cfnavarra.es

http://www.bibliotecaspublicas.es/SanPedro/index.jsp

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Iruña-Yamaguchi

Yamaguchi plaza, 12 31008 Iruña Tel. 948264028

bibliyam@cfnavarra.es

http://www.bibliotecaspublicas.es/pamplona/index.jsp

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Azkoien

Corte, 13 31350 Azkoien Tel. 948753210

bibliper@cfnavarra.es

http://www.bibliotecaspublicas.es/peralta

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Gares

Julián Mena plaza, zk.g. 31100 Gares Tel. 948341281

biblipue@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Ribaforada

Donantes plaza, 31550 Ribaforada Tel. 948819266

biblirib@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Erronkari

Julián Gayarre, 1 31415 Erronkari Tel. 948475173

bibliron@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

San Adrian

Vera Magallón 31570 San Adrian Tel. 948672025

biblisad@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Zangoza

San Miguel, 66 31400 Zangoza Tel. 948871417

biblisan@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Sartaguda

Arriba, 2 31589 Sartaguda Tel. 948697416

bibliosartaguda@yahoo.es

http://biblioteca.sartaguda.com/

Neguan: 16:00 - 20:30 Udan: 16:00 - 20:30

Sesma

Diputazioaren plaza, 6, 31293 Sesma Tel. 948698019

bibliosesma@yahoo.es

Neguan: 16:00 - 19:00 Udan: 10:00 - 13:00

Tafalla

San Juan, 1 31300 Tafalla Tel. 948703933

biblitaf@cfnavarra.es

http://www.bibliotecaspublicas.es/tafalla/index.htm

Neguan: 09:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Tutera

Herrerías, 14 31500 Tutera Tel. 948848083

biblitud@cfnavarra.es

http://www.bibliotecaspublicas.es/tudela/index.jsp

Neguan: 09:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:30 Udan: 08:30 - 14:30

Urdiain

Barrenkalde, 24 31810 Urdiain Tel. 948564857

urdiainlib@cederna.es

Neguan: 17:00 - 20:00 Udan: 10:00 - 13:00

Valtierra

Derechos Humanos plaza, 10 31514 Valtierra

Tel. 948407754

biblival@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Viana

Navarro Villoslada, 26 31230 Viana Tel. 948646537

biblivia@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Villafranca

Paseo de las Escuelas zeharkalea, zk.g. 31330 Villafranca

Tel. 948845512

biblivfr@cfnavarra.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Atarrabia

Kale Nagusia, 64 31610 Atarrabia Tel.: 948335042

biblivil@cfnavarra.es

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

Ziordia

Santa Maria, 76 31809 Ziordia Tel. 948468970

ziordialib@cederna.es

Neguan: 16:30 - 20:30 Udan: 10:00 - 14:00

Zizur Nagusia

Erreniega parkea, 25 31180 Zizur Nagusia Tel. 948286629

bibliziz@cfnavarra.es

http://www.bibliotecaspublicas.es/zizurmayor/index.htm

Neguan: 15:00 - 21:00 Udan: 08:30 - 14:30

11.-Zerbitzuen gutunaren ardura duen unitatea.

Liburutegien Zerbitzua

San Frantzisko plaza 31001 Iruña

Tel. 848426445

Faxa: 848427788

Posta elektronikoa: bibliotecas.publicas@navarra.es

Web orria: www.navarra.es

Iragarkiaren kodea: F0900219