22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

ANTSOAIN

Arau-hausteen jakinarazpena

Trafikoari buruz indarra duen araudia hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.

BSL: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

ZEO: Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra. 13/1992 Errege Dekretua.

TUO: Trafikoari buruzko Udal Ordenantza. 1999ko ekainaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizial a.

1. Salaketaren jakinarazpena argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, interesatuak isuna 100eko 30 merkeago ordaintzen ahalko du, hala ezartzen baita martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 67. artikuluan. Ordainketa Udalaren bulegoetan egiten ahal da (Udaletxeko plaza, 1), edo posta igorpenaren bidez, bertan izen-deiturak, ibilgailuaren matrikula eta espedientearen zenbakia adierazita.

2. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatutakoaren babespean, ibilgailuaren titularrari eskatzen zaio, arau-haustea egin duen gidaria bera ez bada, nor den esan dezala, hamabost egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako, Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean idazki bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Ibilgailuaren jabea pertsona juridiko bat (sozietate bat) baldin bada, betiere, identifikatu beharko da arau-haustea egin duen gidaria, bestela sozietateari irekiko baitzaio espedientea, identifikazioa ez egiteagatik. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da, arau-hauste oso larriagatik, eta horren zehapena 1500 eurorainokoa izan daiteke.

3. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 79. artikuluan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 11 eta 12. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, agiri honen bidez salaketa jakinarazten zaio ibilgailuaren titularrari, ustezko arau-hauslea den aldetik.

4. Salatuak alegazio idazkirik aurkezten ez badu, ezta frogarik proposatzen ere, agiri hau zehapenaren ebazpen proposamentzat hartuko da, eta egitate frogatutzat joko dira, berriz, haiek ekarritako arau-haustea, haren kalifikazioa, haien erantzulea eta proposatzen den zehapena. Horiek denak jakinarazpenean ageri dira, dagozkien laukitxoetan, idazkun hauek dituztela: "salatutako egitatea", "hautsitako araua", "kalifikazioa", "salatuaren deiturak eta izena" eta "zenbatekoa". Halaber, aditzera ematen zaio espedientea Udalaren bulegoetan dagoela bere eskura, Udaletxeko plazako 1ean, eta bertan aztertzen ahalko duela, baita espedienteko agirietatik nahi dituen kopiak eskatu ere, lanegunetan, 8:00etatik 14:30ra.

5. Nolanahi ere, interesatuak hamabost egun balioduneko epea du, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkeztu eta bere alde egokiak iruditzen zaizkion frogak proposatzeko. Horretarako, dagokion idazkia Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean aurkeztu beharko du.

6. Zehapen arinetan deskonturik gabe proposatutako zenbatekoa, komunitatearen aldeko zerbitzuekin ordeztu ahal izango da, 60 euroko 4 orduko zerbitzuak, 15 egun balioduneko epea jakinarazten zaionetik hasita, salatua izan den pertsonak egin duen arau-haustea aitortzen badu, ezarri dioten zehapenarekin adostasuna eta bere baimena eta borondatea komunitatearen aldeko zerbitzuak egiteko ordezko zehapen bezala ezarri ahal diezaioten.

Antsoainen, 2009(e)ko otsailaren 10ean.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

2008/469 DISTRIBUNCIONES SALDANO, S.L. (NA-1796-AY) - - 310 0 072. 3 - -

2008/586 J BORJA CAR, S.L. (4974 CVZ) - - 310 0 072. 3 - -

2008/626 GEREMIE LOUVERO LUBOUA (7007 FZL) LAPURBIDE, 8 2008-09-06 23:51 100 0 - 91.2M -

2008/678 IPROURBAN 2000, S.L. (4991 DPG) LERIN ETA LAPURBIDE 2008-09-25 00:15 100 0 39,2A 94,2A -

2008/756 IVAN BARBEITO CORTIZO (NA-4899-AF) RIGOBERTA MENCHÚ 2008-10-04 14:45 100 4 53.1 132.1 -

2008/759 AINTZANE JAURRIETA ARTETA (5849 FXG) NAFARROA, 2 2008-11-04 21:37 100 0 - 91.2H -

2008/762 VICENTE MUÑOZ VAZQUEZ (NA-8205-BB) LERIN, 13 2008-11-06 17:05 100 0 - 91.2G -

2008/763 MEGAPANEL, S.L. (8297 DCP) NAFARROA, 1 2008-11-08 17:00 100 0 38.3 94,2E -

2008/765 PARQUETS J. GARCIA, S.L. (9486 FKT) NOAIN ANAIAK, 8 2008-11-11 19:54 100 0 - 91.2A -

2008/768 TINA MUÑOZ BERRIO (1163 CYD) ATARRABIAKO ETORB., 15 2008-11-19 17:01 60 0 - 91.1 -

2008/769 JOSE LUIS GABARI VALENCIA (SS-1194-AV) LAPURBIDE ETA HARROBIAK 2008-11-06 00:05 60 0 - 91.2M -

2008/775 MIREN EDURNE ANCIZU AYESA (7911 FJD) HARROBIAK ETA SOROKO PLAZA 2008-10-17 13:45 100 0 39,2F 94,2F -

2008/777 ARANZAZU ERBURU SARDA (9093 FXM) BURGIKO AITA TOMAS ZEH. 2008-11-19 21:00 100 3 - 79.1.1A -

2008/778 EDUARDO OYAREGUI TOMAS (8950 BHN) NAFARROAKO FORUAK/LERIN 2008-11-19 21:30 100 0 - 91.2M -

2008/779 TASEV BISER ANGELOV (NA-2256-BD) LERIN, 23 2008-11-12 18:50 100 0 - 94,2D -

2008/782 BUDEV ZDRAVKO KRASIMIROV (NA-9458-AM) HARROBIAK/AARTZAINTSA JAINK. 2008-11-07 21:38 300 4 3.1.1A - -

2008/785 ANTONIO ECHEVERRIA BERRIO (SS-7144-AM) LAPURBIDE / LERIN 2008-11-30 18:31 100 0 - 91.2M -

2008/786 GEORGI GEORGIEV (2142 FMC) LERIN, 15 2008-11-30 18:41 100 0 - 91.2M -

2008/788 IVAN ALVAREZ SUSPERREGUI (3720 FKJ) ATARRABIA ETORB., 21 2008-11-28 18:20 100 0 39,2C 94,2G -

Iragarkiaren kodea: L0902024