22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

Hitzarmena, lurzoruko udal ondarea osatzen duten lurzatiak Nafarroako Unión General de Trabajadores sindikatuari loturiko TAVICOP 2000, S. Coop. kooperatibari besterentzeko, babes ofizialeko etxebizitzen araubidearen mendeko etxebizitzak sustatu beharrez

Tafallako Udalak, 2008ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik U.G.T. sindikatuaren eta TAVICOP 2000 Sociedad Cooperativaren eskaera, UB-13.B 1 eta UB-13.B2 lurzatiak zuzenean esleitzeko.

Kontuan harturik posible dela zuzenean esleitzea sindikatuei, lurren balioa baino txikiagokoa ez den prezioan, baldin eta babes publikoko araubideren bati loturiko etxebizitzak sustatzen badituzte eta sustapen bideragarria dela bermatzeko moduko eskarmentua eta bitartekoak dituztela frogatzen badute, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 35/2002 Foru Legearen 228. artikuluan xedatuari dagokionez.

Kontuan harturik aipatu lurzatiak babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko direla.

Frogaturik TAVICOP 2000 kooperatibak eta "2UTE 2 Plazaola Gestión Integral, S.L. - Gestión Social e Inversiones, S.L." enpresen aldi baterako batasunak UGT sindikatuarekin duten harremana.

Kontuan harturik Hirigintzako zuzendariak lurzatien balorazioaren gaineko txostena luzatu duela, eta haien balioa hitzarmen proposamenari erantsi zaiola.

Kontuan harturik Hirigintzako zuzendariak adostasun txostena luzatu duela, etxebizitzen sustapena bermatzeko eskarmentuaren eta baliabideen frogantzaren gainean, arestian aipatu enpresen alde baterako batasunaren bidez egin baita.

Kontuan harturik luzatu direla txosten juridikoa eta Kontu Hartzailetzaren txostena, adostasunekoak biak, eta Kontuen Batzordeak bere irizpena eman duela, erabaki da:

1. AR-2 banaketa eremuko UB.13.B.1 eta UB.13.B.2 lurzatiak, Udalarenak baitira, besterengarri deklaratzea.

2. Onestea Udalaren lurzoruko ondarea zuzenean besterentzeko hitzarmena, Tafallako Udalak, Nafarroako Unión General de Trabajadores sindikatuak eta TAVICOP 2000, S. COOP. kooperatibak sinatzekoa. Hitzarmen hori eranskin gisa erantsiko zaio erabaki honi eta haren zati banaezina izanen da.

3. Onetsi berri den hitzarmenaren ondorioz, AR-2 banaketa eremuko UB.13.B.1 eta UB.13.B.2 lurzatiak TAVICOP 2000, S. COOP. kooperatibari besterentzea.

4. Alkateari eskumena ematea salerosketarako behar den eskritura sinatzeko.

5. Erabakia igortzea Ekonomia eta Finantza Alorrera, aholkulari juridikoari, Hirigintza Alorrera (Katastroa), Ondasunen Inbentariora eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Salmenta honen berri ematea Foru Komunitateko administrazioari".

Administrazio egintza honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilateko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik hasita, espresua bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Bidezko jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2009ko urtarrilaren 26an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0901580