22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PITILLAS

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2008ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi Udal Planeko aldaketa xehakatua, Udalak berak sustatua, Nafarroako errepideei buruzko 5/2007 Foru Legearen indarra hartzea dela eta.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxe honetako iragarki oholean agertuko da, eta hilabetez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu espedientea interesdunen eskura egonen da, kontsulta dezaten, Udalaren Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxe honetako iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendea hartzeko orduetan, astelehen, asteazken eta ostegunetan, hain zuzen.

Pitillasen, 2008ko urriaren 30ean.-Alkate udalburua, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L0901343