22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana, Guelbenzu karrikako 26an eta 28an igogailuak paratzeko, barne patiorako lerrokadurak aldaturik. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2009ko urtarrilaren 20an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 20-ENE-09 (3/UV)

"Espedienteko dokumentazioa ikusirik eta 2008ko abenduaren 23ko txosten teknikoarekin bat, hau ebatzi dut:

1.-Hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Guelbenzu karrikako 26an eta 28an igogailuak paratzeko. Elena Peña Marcosek aurkeztu du, jabeen elkartearen izenean.

2.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, bertako egunkarietan argitaratzea".

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 23an.-Jarduneko alkatea, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0901443